Aho ixiletik ez da ezer jakiten.
Aho kiratsean ez da mokau goxorik sartzen.
Ahoa zabaltzie libre da.
Ahuntzen agiqe barrabasa da.
Aipatzen dena [edo aitatutakoa] urrian izaten da.
Aitaren berba bat geixago da, amaren jardun guztiak baino.
Aiten mintzaira utziz, heien arima da ukatzen.
Ez aitzinatzea, gibelatzea da.
Aizkora etxien da (eta) kirtena mendixen.
Akabatzean kantatzen da loria [Akhabatzean].
Akitzen (nekatzen) da emailea eta ez hartzalea.
Hiru alabagaz etxean gixona ez da konpontan.
Alarguna(r)en semea bano, bere urdea da obeago.
Ez da aldaparik, berdinik (zelai, ordeka, ibar) ez duenik.
Aldariak tapatzen eta ez direnean agertzen, ez da denb(o)ra ona xiten.
Mundua erabat ganbiatu da.
Aldea dekon lekure joaten da arbolie.
Aldeko arkumea hobea da urrutiko ardia baino.
Aldekuek aldien da (eta) alegre kalien.
Aldi joana biorretan (bihurtzen, itzultzen) gaitz da.
Aldi joana ez da itzultzen.
Berdin da alperkerin egon edo alperrikako lana egin.
Gaitz da alfer, aise, eta ase egoitea, eta haragiaren bekhaturik eskapatzea.
Hobe da alfer egoitea, ezen ez gaizki egitea.
Alferkeriatik heldu da amurusia.
Alferrarentzat jana eta langilearentzat lana ez da inoiz faltako.
Alferrik nekatu biqo, obe da geldirikan egon.
Alfertasuna da ergelkerien ama eta berthuten ugazama.
Alkatea bestekin da alkate.
Altsasuko aurra negarrez da (eta) parrez.
Altza gogorra izango bada, Maiatzeko ilbarrixen bota bieda; bigune gure bada, beste sasoietan.
Ama haurrari dithiaren emaiteaz, esnatzen da (esnez betetzen); ez emaiteaz, antzutzen da.
Ama, zer da ezkontzea? Alaba, da irutea, erditzea ta nigar egitea.
Amak semeari: Zer ari da aita? Kartak nahasten. Ez dik beraz irabazten.
Amezketan jaio, Zaldibian bataiatu, Ataunen bizi, lapurra il da bizi.
Amorantea huntzadarra bezala da.
