2. argitalaldia

TCP/IP

SAREAK





José Mª Rivadeneyra

Informatika Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea

Donostia

Liburu honetan Interneten funtsa den TCP/IP sare-arkitektura eta berari lotutako aplikazioak eta segurtasun kontuak adierazten dira. Unibertsitate mailako ikastaro baten oinarria izan daiteke, baina euskarazko ertaineko irakaskuntzan ere oso erabilgarria da liburua. Beste aldetik, bere kabuz ikasi duenarentzat dago idatzita neurri handi batean, eta, beraz, birziklapena edo eguneraketa teknikoa behar duten Informatika eta Telekomunikazio profesionaleentzako ere laguntza handikoa izango da, bereziki testuinguru euskaldunean aritzen direnen kasuan, hiztegiaren aldetik egiten diren ekarpenengatik.

Interneteko TCP/IP arkitektura sortzeko bide luzea berregingo du irakurleak liburuaren zehar, une bakoitzean sortutako arazoei erantzuna emanez. Ibilbidea arazo sinpleenetik (bi konputagailu elkarrekin komunikatu) konplexuenetara doa (mundu mailako sarez osatutako sarea eraikitzea). Tartean TCP/IP arkitektura osoa eraikiko du irakurleak, bere protokoloak (TCP, UDP, IP, IPv6, PPP, ICMP, ARP ...) eta aplikazioak (Web, FTP, DNS, Posta elektronikoa), eta hauei dagozkien estandarrak (socket interfazea, HTML, HTTP, POP3, RFC822, MIME, ...) eta arazoak aztertuz. Gainera, segurtasun kontuak ere azaltzen dira liburuan: kriptografia teknikak eta estandarrak (DES, 3DES, AES, SSL, sinadura digitalak, ziurtagiri elektronikoak, PGP, IPsec ...).


Edukiak


Hitzaurrea

1. KAPITULUA: SARRERA

1 Bi konputagailu zuzenean konektatzea
2 Aplikazioko protokoloak
3 Bi mailako arkitektura bat
4 Sare telefonikoa erabiltzen
5 Hiru mailako sare-arkitektura
6 Makina asko zuzenean konektatzea
7 Urruti dauden makina asko elkarrekin konektatzea
8 Laburpena


2. KAPITULUA: SAREAK ELKARREKIN KONEKTATZEA

1 Sare ezberdinak elkarrekin konektatzea
2 Sarearte-mailako arazoak
3 Interneteko sarearte-maila: IP protokoloa
4 IP helbideak
5 IP datagramak bideratzea
6 Sareartearen monitorizazioa: ICMP protokoloa
7 IPv6
8 Laburpena


3. KAPITULUA: SAREARTEAREN KONTROLA

1 Datagramen galerak sareartean: irtenbide baten bila
2 Garraio-mailaren arazoak
3 TCP protokoloa
4 UDP protokoloa
5 Laburpena


4. KAPITULUA: APLIKAZIO BANATUEN PROGRAMAZIOA

1 Aplikazio banatuen osagaiak
2 Socket interfazea
3 Socketekin lan egiteko oinarrizko funtzioak
4 Zerbitzari konkurrenteak
5 inetd() superzerbitzaria
6 Protokoloen diseinua
7 Laburpena

5. KAPITULUA: APLIKAZIOAK INTERNETEN

1 Izendegi-zerbitzua: Domain Name System (DNS)
2 Fitxategi-transferentzia: FTP
3 Posta elektronikoa
4 Web: informazioaren amarauna
5 Laburpena

6. KAPITULUA: SEGURTASUNA SAREAN

1 Arriskuak
2 Komunikazio seguruaren ezaugarriak
3 Konfidentzialtasuna: Kriptografiaren hastapenak
4 Kautotzea
5 Osotasuna: sinadura digitalak
6 Gako publikoen banaketa
7 Segurtasuna posta elektronikoan: PGP
8 Aplikazio guztientzako segurtasuna: SSL
9 Segurtasuna datagrama mailan: IPsec
10
Sare pribatu birtualak (VPN)
11 Sarreraren kontrola: su-hesiak
12 Laburpena

Bibliografia
INDEX.

Bertsio elektronikoa

Liburua ahal den gehienek erabil dezatela egina dago. Horregatik bere bertsio elektronikoa eskuragarri dago sarean, PDF formatuan. Konprimituta hemen (4'07 MB) duzu.

Paperezko bertsioa

Kontsulta puntualak egiteko ondo dago bertsio elektronikoa. Baina testu osoa lantzeko, hobe da paperezko bertsio bat erabiltzea. Kasu horretan irakurleak bere paperezko liburuarekin lantzen du gaia, eta animazio baten erreferentzia aurkitzen duenean konputagailura jotzen du animazioa ikusteko. Lan era hori errazteko, testu osoa inprimatzea baino merkeagoa eta kalitate handiagokoa den liburuaren paperezko bertsioa kaleratu dugu. Aleak erosteko, ondoko helbidera jo: 

Zorroaga Liburudenda

Tolosa hiribidea, 70. Donostia

Tlfnoa: 943 018302 – 943 310529. Faxa: 943 316055

 Paperezko bertsio horren prezioan fisikoki inprimatzeko kostuak soilik daude barne: idazleak edo editoreak ez dute sosik irabazten liburuaren salmentekin.


Egilea

José Mª Rivadeneyra Informatikan doktorea da. 1989tik aritu da konputagailuen arteko komunikazioak irakasten Euskal Herriko Unibertsitateko Donostiako Informatika Fakultatean. Gai berari buruzko beste ikastaro trinkoak eman ditu beste unibertsitateetan. Parte hartu zuen euskaraz argitaratu zen  konputagailu-sareei buruzko aurreneko liburuaren itzulpenean  (Konputagailu-Sareak 3. arg. A. S. Tanenbaum).