Objektuei aldaketak eragiteko atala

Helburua

Objektuei aldaketak eragitea, eta objektu bakoitzari bere aldaketak eragiteko aukera eskaintzea.

Oinarrizko edukia

Kargatutako objektuei aldaketak eragiteko aukera eman behar du programak. Tekla bidez (glutKeyboardFunc) edo funtzio tekla bidez (glutSpecialFunc) erabiltzaileak aukeratutako objektuari biraketak, neurri aldaketak, leku aldaketak  eta abar eragiteko aukera eman behar zaio. Kontuan eduki beharrekoak:

Erabili beharrekoak

Posible da objektuaren egituran eremu berriak behar izatea, hala bada, definiz.h fitxategiko egitura aldatu beharko da. Bestalde, aldaketak eragiteko OpenGL-ko funtzioak erabili beharko dira glRotate, glScale... Eta dagokion matrizeari (ModelView-ri) eragin beharko zaio aldaketa matrizea.