Albisteak

Hitzaren gunearen inaugurazio-ekitaldia

Hitzren guneaHitzaren Gunean edozeinek nahi duena publikoki esan dezake: pentsamenduak eta iritziak bota, eztabaidak sortu… Topagune berri honetan hizlariak edozein gairi buruz hitz egin dezake.

Hitzaren Gunea inauguratzeko robot eta gizakien arteko bertso saio berezi bat egin zen apirilaren 18an






Bertsolariak, sintetikoak nahiz errealak, hauek izan ziren:

  •      Felix Zubia
  •      Andoni Egaña
  •      Maialen Velarde
  •      Oier Lakuntza
  •      Galtxagorri robota
  •      Tartalo robota

Eta saioan garatutako ariketak, berriz:

- Robotak bertso klasiko bat abestu (Lazkao-Txiki, Fernando Amezketarra, Txirrita...) eta bertsolariek honen inguruko bertso bat bota.

- Oinak emanda, bertso bat abestu.

- Oinek silaba kopuru zehatz bat izango duten bertsoa bota (Adibidez, 4 silabako oinak erabiliz, bertsoa botatzea).

- Hitz bat emanda, bertsoa bota.

- Ausazko bertso surrealista bat kantatu eta, ondoren, bertsolariek erantzutea.


Itzuli