Albisteak

Robot Mugikorrak. Oinarriak.

Antton Olariagaren ikuspegi umoretsua

Robotikari buruz euskaraz argitaratu den lehenbiziko lan honetan, Aitzol Astigarraga eta Elena Lazkanok Robotika Mugikorraren oinarriak azaldu nahi izan dituzte modu praktikoan, hasiera-hasieratik robotak eraiki eta programatzen jarriz irakurlea.

Gaiari buruzko oinarrizko ezagutza teoriko eta praktikoak biltzea izanagatik asmo nagusia, irakurleak ez du topatuko ohiko eduki teknikoa soilik, ez. Jakina da literatura eta komikiak eragin handia izan dutela robotikan, eta baita lan honetan ere: liburua zabaltzeaz bat, Iban Zalduaren "Orbangabe" sarrerako ipuinarekin topo egingo du irakurleak, teknologi berriak eta arazo zaharrak uztartzen dituen ipuin zoragarrian. Horrekin batera, kapitulu bakoitzeko atal teoriko eta praktikoaren artean, Antton Olariagaren komiki-tirak topatuko ditu irakurleak: ikusitakoari buruzko haren irakurketa zorrotz, original eta, nola ez, umoretsuekin.


Itzuli