1. Praktika: Sumo lehiaketa
Helburua: Helburua, sumo jokalaria joko-eremuaren barnean mantentzen den
bitartean arerioa eremutik kanporatzea izango da.
Ingurunea: lurrean zinta beltzarekin markatutako zirkuitu borobila.
Ondorengo portaerak inplementatu behar dira:
Mantendu ibilgailua zirkuituaren barnean.
Arerioa detektatu eta bultz edo ihes egin. Talde bakoitzak bere
estrategia erabaki beharko du.
Integratu aurreko portaerak kontrol-estrategia egokian ibilgailuak
bere helburua lor dezan
2. Praktika: Lasterketa
Helburua:
ibilgailuak bi marra beltzen artean
mugatutako
zirkuituan barruan mantentzea da, bertan topa ditzakeen oztopoak ekidinez,
ahalik eta abiadura azkarrena eramanez.
Lasterketari hasiera emango zaio argi-iturri bat piztuz. Era berean,
Argi-iturri batekin markatutako helmugara heltzean geratu egin beharko da.
Ingurunea: lurrean zinta beltzarekin markatutako zirkuitua. Bertan, oztopo
desberdinak ager daitezke.
Ondorengo portaerak inplementatu behar dira:
Mantendu ibilgailua zirkuituaren barnean.
Oztopoak ekidin.
Argi-iturria detektatzean geratu.
Integratu aurreko portaerak kontrol-estrategia egokian ibilgailuak
bere helburua lor dezan
Webmaster:
ccplaore@si.ehu.es