Protagonistak:

1. Praktika: Sumo lehiaketa

Helburua: Helburua, sumo jokalaria joko-eremuaren barnean mantentzen den bitartean arerioa eremutik kanporatzea izango da. Ingurunea: lurrean zinta beltzarekin markatutako zirkuitu borobila. Ondorengo portaerak inplementatu behar dira:
 
  • Mantendu ibilgailua zirkuituaren barnean.
  • Arerioa detektatu eta bultz edo ihes egin. Talde bakoitzak bere estrategia erabaki beharko du.
  • Integratu aurreko portaerak kontrol-estrategia egokian ibilgailuak bere helburua lor dezan
  • 2. Praktika: Lasterketa

    Helburua: Ibilgailuak marra beltz batekin adierazitako zirkuituari bira ematea da da, bertan topa ditzakeen oztopoak ekidinez, marra beltza errekuperatuz oztopoak bidetik irten arazten duenean eta ahalik eta abiadura azkarrena eramanez. Lasterketari hasiera emango zaio argi-iturri bat piztuz. Era berean, argi-iturri batekin markatutako helmugara heltzean geratu egin beharko da. Ingurunea: lurrean zinta beltzarekin markatutako zirkuitua. Bertan, oztopo desberdinak ager daitezke. Kontuan izan lasterketan bi zirkuitu paralelo egongo direla, gutxi gora behera 50 cm-ko distantziara, aldiro bi lehiakide aritzeko. Ondorengo portaerak inplementatu behar dira:
     
  • Marra beltza jarraitu.
  • Oztopoak ekidin.
  • Egon geldi argia piztu bitartean eta argi-iturria detektatzean geratu.
  • Integratu aurreko portaerak kontrol-estrategia egokian ibilgailuak bere helburua lor dezan

  • Webmaster: ccplaore@si.ehu.es