1. Praktika: Sumo lehiaketa
Helburua:
Helburua, sumo jokalaria joko-eremuaren barnean mantentzen den
bitartean arerioa eremutik kanporatzea izango da.
Saioak bi txanda izango ditu. Sumolariak joko-eremutik kanpo hasiko
dira, eremua aurrean dutela, eta argia pizterakoan, eremuan sartu eta
borroka saioa hasiko da. Argia itzaltzerakoan, eremua abandonatu beharko dute
(bizirik dirautenek!) berriro argia pizten den arte.
Ingurunea: lurrean zinta beltzarekin markatutako zirkuitua.
Ondorengo portaerak inplementatu behar dira:
Mantendu ibilgailua zirkuituaren barnean.
Arerioa detektatu eta bultz edo ihes egin. Talde bakoitzak bere
estrategia erabaki beharko du.
Argia pizterakoan, eremuan sartzeko portaera inplementatu.
Argia itzaltzerakoan, eremutik ateratzeko portaera inplementatu.
Integratu aurreko portaerak kontrol-estrategia egokian ibilgailuak
bere helburua lor dezan
2. Praktika: Lasterketa
Helburua:
Ibilgailuak marra beltz batekin adierazitako zirkuituari
bira ematea da da, bertan topa ditzakeen oztopoak ekidinez,
marra beltza errekuperatuz oztopoak bidetik irten arazten duenean eta
ahalik eta abiadura azkarrena eramanez.
Lasterketari hasiera emango zaio argi-iturri bat piztuz. Era berean,
argi-iturri batekin markatutako helmugara heltzean geratu egin beharko da.
Ingurunea: lurrean zinta beltzarekin markatutako zirkuitua. Bertan, oztopo
desberdinak ager daitezke. Kontuan izan lasterketan bi zirkuitu paralelo
egongo direla, gutxi gora behera 50 cm-ko distantziara,
aldiro bi lehiakide aritzeko.
Ondorengo portaerak inplementatu behar dira:
Marra beltza jarraitu.
Oztopoak ekidin.
Egon geldi argia piztu bitartean eta argi-iturria detektatzean geratu.
Integratu aurreko portaerak kontrol-estrategia egokian ibilgailuak
bere helburua lor dezan
Txapeldunak:
Webmaster:
ccplaore@si.ehu.es