Aitzol Astigarraga






              • aitzol.astigarraga at ehu.es
              • Informatikan lizentziatua (UPV/EHU)
              • Doktorego ikaslea








Ikerkuntza

Nere ikerkuntza-lana Bertsobot proiektuaren baitan kokatzen da, helburua nagusia gizaki eta roboten arteko elkarrekintza -ahots, mugimendu eta irudi bidezkoa- garatzea izanik. Beti ere, harreman hori ahalik eta naturalena izan dadin eta makinek gizakion beharrak jaso eta egoki interpretatzeko gai izan daitezen.

Bertsobot proiektuak proposamen berritzailea dakar: tradizioa eta berrikuntza uztartuz, bertsolaritzaren eredu komunikatiboa hartu dugu jarraibide gisa robot eta gizakien arteko elkarrekintza sistema garatzeko. Bertsogintzako inprobisazio-estrategia baliatuz, mezuak sortu eta ahalik eta modurik naturalenean komunikatzeko eredua garatu nahi genuke.