Sarrera

Robotika eta Sistema Autonomoen Ikerketa taldea (RSAIT) Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatean jaio zen eta bertan egiten du ikerkuntza. Gaur egun, bost informatikarik, bi matematikarik, eta industria-ingeniari batek osatzen dugu (6 PhD).

Taldearen ikerkuntza alor nagusia robotika mugikorra da. Robotika mugikorrean aplikatzen ditugu estatistika eta ikasketa automatikoko teknikak, roboten autonomia maila areagotzeko.


RSAIT taldeak honako gaiak uztartzen ditu:

  • Robot autonomoen esplorazioa eta nabigazioa
  • Ikasketa automatikoa (Machine Learning)
  • Gizaki eta roboten arteko elkarrekintza
  • Ordenagailu bidezko ikusmena
  • Estatistika
BertsoBot. Bertsolaritza euskal kulturaren adarra da, abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldia. Bertsolaritzak batean biltzen ditu robot adimenduna garatzeko beharrezkoak diren hainbat abilezia, hala nola: ahots-seinalearen ulermena, ordenagailu bidezko ikusmena bertsolariak eta oholtza gaineko beste ezaugarriak ezagutzeko, nabigazioa, elkarrekintza publikoarekin, gorputz-espresioa, etab. Erronka berria bihurtu da taldearentzat robot bertsolaria garatzea.

 


Finantziazio publikoa izan da gure taldearen diru-sarrera nagusia, ikerketa proiektuak egiteko. Horiekin batera, unibertsitate/enpresa lankidetzan, transferentzia teknologikoko proiektuak ere egin ditugu. Azken horien bidez taldeak gertuko inguruneko zentro teknologikoetan hainbat doktoradutzako tesi proiektu zuzentzen ditu, unibertsitatean bertan zuzentzen dituenez gain.

 

Robotikako Sare Europarrean dago RSAIT.

Besteak beste, honako erakunde hauekin aritzen gara elkarlanean: