- Eskoletara ezin badut joan, zer egin behar dut?

- Azterketa egin behar al dut?

- Nola izango naiz kalifikatua?

- Noizko entregatu behar dut lana?

- Nolakoa izango da azterketa?

- Bakarkako ala taldekako lana da?

- Zein eduki sartzen dira azterketan?

- Nola entregatu behar da lana?

- Apunteak eskuratzeko kodea nola lor daiteke?

|
1.-Eskoletara
ezin badut joan, zer egin behar dut?
Ikasgai honetan bi atal bereizten dira: eskola teorikoak eta eskola praktikoak.
Eskola teorikoetara etortzea edo ez ikaslearen esku dago eta kasu guztietan,
lauhilabetearen bukaeran azterketa egongo da. Eskola praktikoetan ere
antzeko gauza gertatzen da, baina egin beharreko lana desberdina da. Hau
da, eskola praktikoetara etortzea erabakitzen baduzu, zure etortzeak kontutan
izango dira eta bertan azalduko zaizu egin beharreko lana. Baina eskola
praktikoetara ez etortzea erabakitzen baduzu, orduan ondoko lan hau egin
beharko duzu:
- Zehazten den liburua irakurri eta berari dagozkion
galderak erantzun.
|
|
2.-Azterketa
egin behar al dut?
BAI. Nahiz eskoletara etorri edo ez etorri, edozein kasutan lauhilabetearen
bukaeran azterketa egongo da. |
|
3.-Nola izango
naiz kalifikatua?
Eskola praktikoetara etortzen bazara, zure kalifikazioa azterketan eta praktiketan
lortutako kalifikazioen batezbesteko haztatua izango da.
Eskola praktikoetara ez bazara etortzen, zure kalifikazioa azterketan lortutako
kalifikazioa izango da. |
|
4.-Noizko
entregatu behar dut lana?
Lana, lehen lauhilabeteko eskolak bukatzen diren egunerako entregatu behar
da (abenduaren 9an). Halere, azterketa egunean ere (abenduaren 14an) posible
izango litzateke entregatzea, baina kasu honetan, zerbait gaizki balego
irailerako zuzendu beharko litzateke. |
|
5.-Nolakoa
izango da azterketa?
Azterketa, proba objektiboa izango da eta 30-40 aukera anitzeko item inguru
izango ditu. Azterketa gainditzeko galderen bi herenak asmatu behar dira
(hau da, adibidez, azterketak 40 galdera baditu, 26 erantzun beharko dira
ongi eta 30, azterketak 45 galdera baditu). Gaizki erantzundako galderengatik
ez da punturik kenduko. Gutxi gora-behera, azterketak ordubeteko iraupena
izango du. |
|
6.-Bakarkako
ala taldekako lana da?
Eskola praktikoetara etortzen direnak, lana taldeka egin behar dute, baina
eskola praktikoetara etortzen ez diren ikasleek, lana bakarka egin behar
dute. |
|
7.-Zein
eduki sartzen dira azterketan?
Azterketan, eskola teorikoetan eta praktikoetan landutako eduki kontzeptualak
eta prozedurazkoak sartzen dira. Era berean, landutako liburua eta eskola
praktikoetan landutako artikuluak ere sartzen dira. |
|
8.-Nola
entregatu behar da lana?
Lana EZIN DAITEKE POSTA ELEKTRONIKOZ BIDALI. Irakasleari eskura entregatu
beharko zaio edo irakaslearen buzoian utzi daiteke. Kasu guztietan PAPEREAN
entregatu beharko da. |
|
9.-Apunteak
eskuratzeko kodea nola lor daiteke?
Apunteak eskuratzeko Kode ezkutua ahaztu baduzu edo ez badakizu zein den
bidali posta elektronikoaren bitartez mezu bat irakasleari. Bertan, zein
ikasgaian matrikulatua zauden eta zure izen-abizenak zeintzuk diren adierazi.
Egun gutxi barru lortuko duzu kodea. |
|