K
KANPO-BALIOTASUN: Ikerketa baten emaitzak zein mailatan orokor daitezkeen adierazten duen irizpidea edo baliotasun-mota. Irizpide hau metodologia kuantitatiboaren kasuan aplikatzen da. Ord.: VALIDEZ EXTERNA.
KANPOTIKO BERRESPEN: Ikertzen ari den gaiari buruz adituen emaitzen onarpena eta atxikimendua dagoela ziurtatzeko metodologia kualitatiboaren zuhurtasun-irizpidea. Ord.: CONFIRMACIÓN EXTERNA.
KANPOTIKO IRIZPIDE: Ikerketan bilatzen denaren antzeko den irizpidea eta konparazio bezala erabil daitekeena. Ord.: CRITERIO EXTERNO.
KANPOTIKO KRITIKA: Ikerkuntza historikoan, datuen egiazkotasunaz arduratzen den prozedura. Ord.: CRÍTICA EXTERNA.
KARRATU GREKOLATINDARREKO DISEINU: Karratu latindarreko bi diseinuak gainjartzea eskatzen duen diseinua, non horretatik sortzen den matrizeak une ezberdinetan eta subjektu ezberdinei aplikatutako bi tratamenduren konbinazioa ezinbesteko egiten duen. Ord.: DISEÑO DE CUADRADO GRECOLATINO.
KARRATU LATINDARREKO DISEINU: Diseinu faktoriala, zeinetan aldagai askearen faktore edo kategoria-kopurua eta tratamendu-aldagaiaren mailen kopurua berdina den; gainera, esperimentua garatzeko behar diren taldeen kopurua txikiagotu egiten da. Ord.: DISEÑO DE CUADRADO LATINO.
KASU: Pertsona, objektu edo gertakizuna, zeinaren bidez datuak edo informazioa bildu edo bilatzen diren. Ord.: CASO.
KASU-AZTERLAN: Ikerkuntza-eredua, sakonean pertsonak, gizarte-unitateak edo hezkuntza-erakunde bereziak deskribatu eta analizatzen dituena. Ord.: ESTUDIO DE CASOS. Sin.: Kasuen metodo.
KATALOGATZE: Sailkapen ordenatua. Ord.: CATALOGACIÓN.
KATEGORIA: Beste taldeekiko eta, alderdi jakin bati dagokionez, zenbait atributu baterako eta beste zenbait desberdin dituzten kasu-taldeak. Ord.: CATEGORÍA.
KATEGORIA-MULTZO: Datuak sailkatzeko modua. Ord.: CONJUNTO DE CATEGORÍAS.
KATEGORIA-SISTEMA: Osotasun eta esklusibitasun-baldintzak betetzen dituen behaketak erregistratzeko ad hoc egindako klase edo kategoria-multzoa. Ord.: SISTEMA DE CATEGORÍAS.
KATEGORIEN KODETZE: Irudikapen-jardunbide baten bidez hauteman diren portaerak lantze kontzeptualaren prozesua. Ord.: CODIFICACIÓN DE CATEGORÍAS. Sin.: Kodetze.
KATEGORIZAZIO: Aurretik definituriko irizpide batzuetan oinarrituz, informazioa biltzeko prozesu progresiboa. Ord.: CATEGORIZACIÓN Sin.: Datuen kategorizazio.
KHI KARRATU: Espero zitezkeen maiztasunen eta benetan aurkitu direnen arteko kalkulutik abiatuta, maiztasunen arteko adierazgarritasuna kalkulatzeko erabiltzen den test estatistikoa. Ord.: KHI CUADRADO. Sin.: Chi karratu eta Ji karratu.
KIDEEN ALDETIKO BERRESPEN: Ikerketaren sinesgarritasuna ezartzeko estrategia; bertan, kide adituak ikerketaren prozedura edo diseinua egiaztatu egiten du. Ord.: CONFIRMACIÓN POR COLEGAS.
KINADA: Erreakzioa eragiten duen baldintza. Ord.: ESTÍMULO. Sin.: Estimulu.
KOBARIANTE: Menpeko aldagaiarekin korrelazionatzen duen aldagai partehartzaileak duen izena, aldagai askearen eraginez biak batera aldatzen direlarik. Ord.: COVARIANTE.
KOBARIANTZA: Bi datu-banaketaren aldi bereko aldakuntza-maila; bi aldagaitan izaten den baterako bariantza-maila. Ord.: COVARIANZA.
KOBARIANTZA-ANALISI: Aldagai partehartzaile batek menpeko aldagaian sortzen dituen ondorioak kontrolatzeko aukera ematen duen aldagai anitzeko analisia. Ord.: ANÁLISIS DE COVARIANZA. Sin.: ACOVAR eta ANCOVA.
KODE: Zeinu konbentzionala. Ord.: CÓDIGO.
KODETU: Kode edo kategoria-sistema ezarri. Ord.: CODIFICAR.
KODIFIKAZIO: Analisiaren eraginez aurkitutako erregistro-unitate konkretu bakoitza dagokion testuinguru-unitateari esleitzeko prozesua. Ord.: CODIFICACIÓN.
KOEFIZIENTE: Ezaugarri jakin bat bereizten duen zenbakia. Ord.: COEFICIENTE.
KOHORTE: Ezaugarri bera (adina, eskola-maila...) duen populazio-multzoa. Ord.: COHORTE.
KOHORTEKO DISEINU: Denbora-gertakari batek -gehienetan adina izan ohi da- ezaugarriztatzen dituelako hautatutako subjektuak behin eta berriz inkestatzen dituen epe luzerako diseinua. Ord.: DISEÑO DE COHORTE. Sin.: Kohorteko azterlan.
KOMENIENTZIAZKO LAGIN: Erraz lortzen den lagina. Ord.: MUESTRA DE CONVENIENCIA.
KONFIANTZA-MAILA: Ordezko hipotesia onartua izateko ziurtasun-portzentaia. Adierazte-mailako probabilitate osagarria. Estatistiko baten analisitik abiatuz, populazioaren parametroa ezarritako tartean egoteko ziurtasun-probabilitatea. Ord.: NIVEL DE CONFIANZA.
KONGLOMERATUKAKO LAGINKETA: Populazioko pertsonak edo elementuak, talde naturalak edo konglomeratuak direnean erabiltzen den laginketa probabilistikoa, honetan talde osoak hautatzen direlarik. Ord.: MUESTREO POR CONGLOMERADOS. Sin.: Taldekako laginketa.
KONSTANTE: Gizaki guztiengan, kantitate edo kualitate berberan dagoen ezaugarria. Esate baterako, emakumezkoen laginean, sexua aldagaia konstantea litzateke. Ord.: CONSTANTE.
KONSTRUKTU: Datuen arteko erlazio edo erregulartasunen berri emateko teoria batek erabiltzen duen kontzeptua, gertakari behagarrien terminoetan zehaztua. Ord.: CONSTRUCTO. Sin.: Eraikuntza.
KONSTRUKTU-BALIOTASUN: Tresnak neurtu nahi duen heinari edo konstruktuari eusten dion teoriaren baliotasuna. Ord.: VALIDEZ DE CONSTRUCTO.
KONTAKETA: Narrazioa. Ord.: RELATO.
KONTESTU: Gertakizun bat, egoera bat, gizabanako bat, etab. inguratu eta azaltzen duen zirkunstantzia-multzoa Ord.: CONTEXTO. Sin.: Testuinguru.
KONTESTU ESPERIMENTALAREN BARIANTZA-ITURRI: Esperimentu-subjektuek esperimentuen emaitzetan izan dezaketen eraginari dagokion bariantza-iturria. Ord.: FUENTE DE VARIANZA DEL CONTEXTO EXPERIMENTAL. Sin.: Kontestu esperimentalaren bariantza.
KONTESTU-EFEKTU: Ikerkuntza gauzatzen den egoerak edo testuinguruak sortutako efektua. Ord.: EFECTO CONTEXTUAL.
KONTRABALANTZA: Talde desberdinetan, tratamenduen edo esperientzien aplikazio-txandaren aldaketa sistematikoa. Ord.: CONTRABALANCEO.
KONTROL: Aldagai arrotzen eragina ezabatzea edo neutralizatzea. Ord.: CONTROL.
KONTROL ESPERIMENTAL: Aldagai arrotzen eragina neutralizatzeko, esperimentuak jasan beharreko baldintza. Ord.: CONTROL EXPERIMENTAL.
KONTROL ESTATISTIKO: Kontrol-aldagai batek beste aldagai aske batean duen eragina aztertzean datzan teknika, (kontrol-aldagai horren neurketa-eskalari analisi estatistiko egokia aplikatuz). Ord.: CONTROL ESTADÍSTICO.
KONTROL-TALDE: Alderdi guztietan talde esperimentalaren antzekoa den taldea, baina tratamendu esperimentalpean ez dagoena. Ord.: GRUPO DE CONTROL. Sin.: Erkaketa-talde, Irizpide-talde eta Konparazio-talde.
KONTROL-TALDE EZ-BALIOKIDEA DUEN DENBORA-SEGIDA ETENEKO DISEINU: Denbora-segida eteneko diseinu kuasiesperimentala, zeinetan kontrol-taldean neurketa burutzen diren. Ord.: DISEÑO DE SERIES TEMPORALES INTERRUMPIDAS CON GRUPO DE CONTROL NO EQUIVALENTE.
KONTROL-TEKNIKAK: Aldagai arrotzen eragina indargabetzeko edo murrizteko ikertzaileak erabiltzen duen hainbat estrategia, hala nola konparazioa, oreka, zorizko hautaketa,... Ord.: TÉCNICAS DE CONTROL.
KONTROL-ZERRENDA: Behaketa zuzendu eta sistematizatzeko, portaera-zerrenda idatzia egiten duen datu-bilketarako tresna. Aurretik ezarritako zerrendan oinarritutako erregistroa, non denbora-unitate jakin batean gertatzen diren portaerak adierazten diren. Beren presentzia edo gabezia adierazteko portaeren edo objektuen zerrendatzea. Ord.: LISTA DE CONTROL. Sin.: Egiaztapen-zerrenda eta Frogaketa-zerrenda.
KONTROLPEKO ALDAGAI: Behatutako gertakarian izan lezakeen edozein efekturengatik, ikertzaileak ezabatu edo baliogabetzen duen aldagaia. Ord.: VARIABLE CONTROLADA.
KONTZEPTUZKO HIPOTESI: Hitz abstraktuetan edo kotzeptualetan -hots, kontzeptuak erlazionatuz- formulatzen den hipotesia. Ord.: HIPÓTESIS CONCEPTUAL.
KORRELAZIO: Elkarrekiko erlazioa. Erlazio edo zorizko menpekotasun-maila eta bi datu-serieren edo gehiagoren bariazioaren norantza-maila. Bi aldagairen edo gehiagoren arteko elkarrekiko erlazioa. Ord.: CORRELACIÓN. Sin.: Koerlazio.
KORRELAZIO NEGATIBO: Bi aldagairen kontrako korrelazioa: baten balioak haundiagotu ahala, bestearenak txikiagotzea. Ord.: CORRELACIÓN NEGATIVA. Sin.: Alderantzizko korrelazio.
KORRELAZIO POSITIBO: Noranzko berean aldatzen diren balioak dituzten aldagaien arteko korrelazioa. Ord.: CORRELACIÓN POSITIVA. Sin.: Korrelazio zuzen.
KORRELAZIO-DISEINU: Ikerketa ezesperimentaleko diseinua da, non ikerketak bi edo aldagai gehiagoko datuak biltzen dituen, haien artean erlaziorik badagoen erabakitzeko, eman daiteken erlazioaren neurria eta norabidea berdina ala ezberdina den ere adieraziz. Ord.: DISEÑO CORRELACIONAL.
KORRELAZIO-IKERKUNTZA: Maila eta norantza adieraziz, bi aldagairen edo gehiagoren arteko erlazioa aztertzen duen azterlana. Ord.: INVESTIGACIÓN CORRELACIONAL. Sin.: Erlazio-azterlan, Erlazio-ikerkuntza eta Korrelazio-azterlan.
KUALITATIBO: Ezaugarriak edo berezitasunak adierazteari edo zehazteari dagokio. Ord.: CUALITATIVO.
KUANTITATIBO: Neurgarri diren magnitudeak adierazten edo zehazten dituena. Ord.: CUANTITATIVO.
KUASIESPERIMENTU: Datu-bilketarako plangintza da, non ikertzaileak, esperimentukoaren antzeko prozesuari jarraituz, berari interesgarri zaion aldagaia ezin manipulatu duen edo esperimentuak eskatzen duen kontrol-gaitasunik ez duen. Ord.: CUASIEXPERIMENTO. Sin.: Sasisaiakuntza.
KUOTA: Aurrez erabakitako ezaugari batzuk dituzten lagin-unitateen kopurua, elkarrizketak burutze-prozesuan osatu beharrekoa dena. Ord.: CUOTA.
KUOTAKAKO LAGINKETA: Baldintza berezi batzuk betetzen dituzten kuotak edo kasu-kopurua ezartzen duen laginketa ez-probabilistikoa. Ord.: MUESTREO POR CUOTAS.