P

P: Probaren edo datu-serieen arteko alderatzearen adierazgarritasun-maila. Onartutako errorearen probabilitate gorena, zeinaren gainetik alderatzen diren datuen arteko aldea ez baita adierazgarritzat hartzen. Ord.: P.

PANEL: Inkesta bera talde berari behin baino gehiagotan errepikatuz, iritzi publikoaren bilakaera neurtzeko metodoa. Azterlana egiteko aukeratutako pertsona-taldea edo lagina. Ord.: PANEL.

PANEL-DISEINU: Luzetarako ikerkuntza, zeinetan inkesta bera lagin bat berari behin eta birritan pasatzen zaion. Ord.: DISEÑO DE PANEL.

PAPER ETA ARKATZEKO ITEM: Itema aplikatu eta proposatutako jarduera burutzeko bi material horiek aski dituena. Ord.: ITEM DE PAPEL Y LÁPIZ.

PAPER-ZORRO: Denboraldi batean ikasleak egindako ahaleginen bilduma. Barneratutako ahaleginak ikasleak berak aukeratu eta ebaluatuak dira. Ord.: PORTAFOLIO

PARADIGMA: Ikerkuntzaren suposizio epistemologikoei eta metodologikoei oinarria ematen dien zientzialari-talde batek duen sinesmen eta jarreren sistema. Ord.: PARADIGMA. Sin.: Ikerketaren ikusmolde, Ikerketaren orientazio eta Ikerkuntza-egitarau.

PARADIGMA INTERPRETATZAILE: Gizarteko gertakariak interpretatzera eta deskribatzera bideratutako ikerkuntzaren paradigma. Ord.: PARADIGMA INTERPRETATIVO. Sin.: Paradigma konstruktibista, Paradigma kualitatibo eta Paradigma naturalista.

PARADIGMA KRITIKO: Errealitatea aldatzea eta pertsonak askatzea bilatuz ideologia ikerkuntza-dimentsiotzat hartzen duen paradigma. Ord.: PARADIGMA CRÍTICO.

PARADIGMA POSITIBISTA: Gizarteko gertakarien legeak aurkitzera eta azaltzera bideraturiko ikerkuntzaren paradigma. Ord.: PARADIGMA POSITIVISTA. Sin.: Paradigma kuantitatibo eta Paradigma arrazionalista.

PARADIGMA POSTPOSITIBISTA: Positibismoaren zenbait printzipio -hala nola errealismo zorrotza, erabateko objektibotasuna edo metodologia bakarra- erlatibizatzen dituen paradigma. Ord.: PARADIGMA POSTPOSITIVISTA.

PARAMETRO: Populazioari dagokion edo espero daitekeen balio erreala. Populazioaren balio berezia. Normalean karaktere grekoen bidez irudikatzen da. Ord.: PARÁMETRO.

PAREKATUTAKO TALDE-DISEINU: Parekatze-teknika erabiltzen duen diseinu esperimentala. Ord.: DISEÑO DE GRUPOS APAREADOS.

PAREKATUTAKO TALDEEN TEKNIKA: Aldagai berean antzeko puntuazioa duten pertsona-pareen arteko zorizko hautaketaren bidez, bi talde baliokide edo gehiago osatzeko teknika. Ord.: TÉCNICA DE GRUPOS APAREADOS.

PAREKATZE: Teknika hau, aldagai arrotzen eragina kontrolatzeko erabiltzen da. Kasu horietan, ikertzaileak subjektu bakoitza aldagai arrotz bakoitzaren maila (edo puntuazio) berberari dagokion beste subjektu batekin parekatzen du. Ondoren bikote bakoitzeko kide bana zoriz esleitzen dio tratamendu baldintza bakoitzari. Ord.: APAREAMIENTO. Sin.: Binakatze.

PAREKATZE-ALDAGAI: Talde parekatuak osatzeko kontuan hartzen den aldagaia. Ord.: VARIABLE DE APAREAMIENTO.

PARSIMONIA-PRINTZIPIO: Lehentasuna argibiderik arruntenari eman behar zaiola, ez konplexuenari, dioen printzipioa. Ord.: PRINCIPIO DE PARSIMONIA. Sin.: Parsimonia.

PARTAIDE: Ikerkuntza-ekintzaren eta ikerkuntza etnografikoaren alorreko subjektua, ikerkuntzan zeregin eraginkorra duelarik. Ord.: PARTICIPANTE.

PARTAIDEEN ALDETIKO BERRESPEN: Partaideek egiten duten elkarrizketen edo behaketen informazioaren eta emaitzen egiaztapenari dagokion ikerketaren sinesgarritasuna ezartzeko estrategia. Ord.: CONFIRMACIÓN POR LOS/AS PARTICIPANTES.

PEDAGOGIA ESPERIMENTAL: Hezkuntza-gertakariak metodo esperimentalaren ikuspuntutik aztertzen dituen diziplina. Ord.: PEDAGOGÍA EXPERIMENTAL.

PEDAGOGIA ZIENTIFIKO: Pedagogia zientzia izaerako behaketa zorrotzetan oinarritzeko nahia duen korrontea. Korronte hau bi frontetan aritzen da: ikerkuntzan eta irakaskuntza-ikaskuntzan. Ord.: PEDAGOGÍA CIENTÍFICA.

PIGMALION EFEKTU: Irakasleen itxaropenek, jarrerek, usteek eta aurreiritziek ikasleen portaeran sortutako efektua. Ord.: EFECTO DE PIGMALIÓN. Sin.: Rosenthal efektu.

PLAZEBO: Egiazko tratamentuaren itxura duen aldagai askea, baina oinarrian inongo tratamendurako osagairik ez duena. Esate baterako, prestakin terapeutiko eraginkorraren itxura bera duen prestakina, baina sendagairik ez duena. Ord.: PLACEBO.

PLAZEBO-EFEKTU: Tratamenduaren simulazioak sortutako efektua. Hawthorne efektua gainditu ahal izateko kontrol-taldeari aplikatzen zaio. Ord.: EFECTO DE PLACEBO.

PLAZEBO-TALDE: Ikerketan plazeboa eskaintzen zaien kide-taldea.. Ord.: GRUPO PLACEBO.

POLIKOTOMIKO: Aldagaiari, bi kategoria baino gehiago dituenean, polikotomiko deritzo. Ord.: POLICOTÓMICO.

POPULAZIO: Berezitasun edo ezaugarri jakin batzuk dituzten kasuen edo banako guztien multzoa, non gertakari aztertu nahi den. Ord.: POBLACIÓN. Sin.: Unibertso estatistiko.

POPULAZIO ESKURAGARRI: Hurbil dagoen populazioaren zati ezaguna; zati honetatik ateratzen da lagina. Ord.: POBLACIÓN ACCESIBLE.

POPULAZIO-BALIOTASUN: Subjektu-lagin zehatz batekin lortutako emaitzak ikertzailearen interesgune den populaziora orokortzeko aukerari dagokion baliotasun-irizpidea. Ord.: VALIDEZ DE POBLACIÓN. Sin.: Populaziozko kanpo-baliotasun.

POSITIBISMO: Korronte epistemologiko honen ustez, ezaguera lege jakin batzuen arabera erlazionaturiko ekintza-multzoa da eta ezaguera-iturri bakartzat esperientzia-datuak hartu behar dira. Ord.: POSITIVISMO.

POSITIBISMO LOGIKO: Froga daitekeen ezaguera bakarrik onartuz, behaketan eta esperimentazioan oinarritzen den zientziaren filosofiaren korronte epistemologikoa. Ord.: POSITIVISMO LÓGICO. Sin.: Neopositibismo.

POSTEST: Tratamendu esperimentalaren ondorengo menpeko aldagaiaren behaketa edo neurria. Ord.: POSTEST. Sin.: Testoste eta Tratamendu-osteko neurriak.

POSTESTAREN SENTSIBILIZAZIOAGATIKO EFEKTU: Kanpo-baliotasunaren aurkako mehatxua. Kasu honetan, postestak berak subjektuak aldez aurretik jasotako tratamenduari dagokionez sentsibiliza ditzake eta tratamenduaren eragina ebaluatu ez balitz lortuko ez liratekeen emaitzak sortaraz ditzake. Ord.: EFECTO POR LA SENSIBILIZACIÓN DEL POSTEST.

POSTESTRUKTURALISMO: Ekintza, testu edo asmoaren adierazia erabat ulertzea ezinezkoa dela defendatzen duen pentsamendu-korrontea. Ord.: POSTESTRUCTURALISMO.

POSTMODERNISMO: XIX. mendeko Progresismoa eta XX. mendearen hasierako Positibismoa kritikatzen dituen ideologia ikuspegia, ezagutza egungo ikuspegi eta baldintza ugarietara egokitu behar duela defendatzen duena. Ord.: POSTMODERNISMO.

PRAGMATISMO: Ezaguerari eta gauzak ulertzeari dagokiez, nagusitasuna ondorio praktikoei eman eta antiintelektualistatzat har daitekeen pentsamendu-korrontea, Ord.: PRAGMATISMO.

PRAKTIKAREN EFEKTU: Egoera esperimental batetik bestera subjektuaren jokabidean izaten diren aldaketak; aldaketa hauek ez dira aldagai askearen eraginez gertatzen, baizik eta egoera esperimentala errepikatzeari zor zaizkionak dira. Era berean, testean, harekiko etxekotasunagatik lortzen den puntuazio erantsia da. Ord.: EFECTO DE LA PRÁCTICA.

PRAXIOLOGIA: Aztergaitzat praktika duen zientzia. Ord.: PRAXEOLOGÍA.

PRE-POST DISEINUA TALDE BAKAR BATEKIN: Preesperimental motako diseinua, zeinetan talde bakar batean, tratamendua aplikatu aurretik eta ondoren, tratamendu beraren ondoriozko aldaketak ebaluatu ahal izateko neurri bakar bat erabili ohi den. Ord.: DISEÑO PRE-POSTEST CON UN SOLO GRUPO.

PRETEST: Tratamendu esperimentalaren aurretiko menpeko aldagaiaren behaketa edo neurketa. Ord.: PRETEST. Sin.: Testaurre eta Tratamendu-aurreko neurriak.

PRETEST-EFEKTU: Pretestek postestean edo azken emaitzetan duen eraginak sortutako efektua. Ord.: EFECTO DE PRETEST . Sin.: Testen aplikazioagatiko efektu.

PRETEST-POSTEST: Diseinu esperimentalaren tratamenduaren aurretiko eta ondorengo behaketa edo neurketa. Ord.: PRETEST-POSTEST.

PRETESTA DUEN KONTROL-TALDE EZ-BALIOKIDEEN DISEINU: Talde ez baliokidez moldatutako diseinua, non pretest-neurriak hartzen diren. Ord.: DISEÑO DE GRUPO CONTROL NO EQUIVALENTE CON PRETEST.

PRETESTAREN SENTIKORTASUNAGATIKO EFEKTU: Kanpo-baliotasunaren aurkako mehatxua. Efektu honek pretestik aplikatu ez den egoeretara emaitzak orokortzeko aukera zalantzan jartzen du; pretestari erantzuteak, subjektuak jasotako tratamenduari dagokionez sentikortu egiten dituelako. Ord.: EFECTO POR LA SENSIBILIZACIÓN DEL PRETEST.. Sin.: Proben elkarreragineko efektu.

PROBA: Gaitasunak zehaztu edo neurtzeko ariketa. Ord.: PRUEBA.

PROBA OBJEKTIBO: Zuzenketa zehatza egiteko aukera ematen duen ezagutza-froga ez-estandarizatua. Ord.: PRUEBA OBJETIVA.

PROBA PILOTU: Testaren balioztatze-prozesuan, hasieran egiten den aplikazioa. Lagin txiki bati pasatzen zaio testa eta helburua testa hobetzea da. Batez ere itemen funtzionamendua aztertzen da. Ord.: PRUEBA PILOTO.

PROBABILITATE: Gertakizun baten azaltzeko joeraren neurketa. Aldeko kasu-kopurua zati izan daitekeen kasu-kopurua eginda ateratzen den zatidura. Ord.: PROBABILIDAD.

PROGRAMA ESTATISTIKOEN PAKETE: Analisi estatistikorako informatizaturik dauden test estatistikoen fardela. Ord.: PAQUETE DE PROGRAMAS ESTADÍSTICOS.

PROGRAMA-EBALUAZIO: Programari buruzko erabakiak hartzeko ebaluazioa. Ord.: EVALUACIÓN DE PROGRAMAS.

PROIEKTU: Helburu bati begira, aldez aurretik zehazturiko ekintza bideratzen duen egitasmoa. Ord.: PROYECTO.

PROPORTZIOZKO LAGINKETA GERUZATU: Laginketa geruzatuen mota bat. Bertan, geruza bakoitzaren adierazpena laginean populazio osoan duen maiztasunaren araberakoa da. Ord.: MUESTREO ESTRATIFICADO PROPORCIONAL.

PROTOKOLO: Datu-multzoa biltzen duen agiri idatzia; adibidez, pertsona baten portaerak test edo diagnostikoan zehar. Aztergaiari buruzko informazioa biltzen duen idatzi edo agiri-bilduma. Test edo proba egitean burutu beharreko ekintzak edo aginduak zehatz-mehatz adierazten dituen testua. Halaber, erabiltzaileari sare informatikoarekin konexioa egiteko aukera ematen dion arau-multzoa. Ord.: PROTOCOLO.

PROZESU-PRODUKTU IKERKUNTZA: Irakasleen ekintzek (prozesuek) ikasleen ikaskuntzan (produktuan) sortzen dituzten efektuak balioztatu eta erlazioak aztertu nahi dituen ikerkuntza. Ord.: INVESTIGACIÓN PROCESO-PRODUCTO.

PSIKOMETRIA: Pertsonen ahalmen psikikoak neurtzeko eta ebaluatzeko, jardunbideak eta metodoak aztertzea helburu duen zientzia. Ord.: PSICOMETRÍA.

PSYCLIT: Psychological Abstracts-en datu-basea. Ord.: PSYCLIT.

PSYCHOLOGICAL ABSTRACTS: APAk argitaratutako argitalpen espezializatua. Bertan aldizkarien, monografien eta bestelako dokumentuen laburpenak biltzen dira. Ord.: PSYCHOLOGICAL ABSTRACTS.

PUNTUAZIO: Zerbaiten neurria adierazten duen zenbakizko emaitza. Ord.: PUNTUACIÓN.