T

T TEST: Batezbestekoen arteko desberdintasun bat adierazgarria den ala ez aztertzen duen test estatistikoa. Menpeko aldagai batean oinarrituz, bi talde alderatzeko erabiltzen da. Ord.: PRUEBA T. Sin.: Batazbestekoen adierazgarritasun-test, Bi laginentzako T test, Student-en test eta T.

TALDE BAKARRA DUEN AURREKO ETA ONDORENGO DISEINU: Talde bakarreko diseinua, zeinetan subjektuen datuak esperimentu-baldintzak aurkeztu aurretik eta ondoren jasotzen diren. Ord.: DISEÑO ANTES Y DESPUÉS DE UN SOLO GRUPO.

TALDE BAKARREKO DISEINU: Pretest-postest edo postesta bakarrik duen talde bakarreko diseinu kuasiesperimentala. Ord.: DISEÑO DE GRUPO ÚNICO.

TALDE BAKARREKO ERREPIKAKETARIK GABEKO DISEINU: Talde bakarreko diseinua, zeinetan menpeko aldagaiari dagozkion neurriak tratamendua aplikatu ondoren bakarrik jasotzen diren Ord.: DISEÑO DE GRUPO ÚNICO SIN REPETICIÓN.

TALDE BALIOKIDEAK: Ezaugarri berak dituzten pertsonez osatutako taldeak. Ord.: GRUPOS EQUIVALENTES.

TALDE BARNEKO DISEINU: Partehartzaile berei aldagai askeko balio bat edo gehiago aplikatzen dien diseinua. Ord.: DISEÑO INTRAGRUPO. Sin.: Talde barruko diseinu.

TALDE BARNEKO KONTRABALANTZA OSAGABE: Teknika honetan, tratamendu-sekuentzia posible guztien artean, tratamendu-kopuruaren berdina den sekuentzia-kopuruak hautatzen dira eta subjektu-azpitalde desberdinen artean banatzen dira. Ord.: CONTRABALANCEO INTRAGRUPO INCOMPLETO. Sin.: Talde barneko ekiponderazio osagabe.

TALDE BARNEKO KONTRABALANTZA OSO: Teknika honen bitartez, tratamendu-sekuentzia posible guztiak subjektu-azpitalde desberdinen artean banatzen dira. Ord.: CONTRABALANCEO INTRAGRUPO COMPLETO. Sin.: Talde barneko ekiponderazio oso.

TALDE BINAKATUAK: Parekatze-aldagai batean puntuazio antzekoak atera dituzten pertsona-bikoteen baliokideez osatutako taldeak. Ord.: GRUPOS APAREADOS.

TALDE ESPERIMENTAL: Diseinu esperimentalean tratamendua aplikatzen zaion taldea . Ord.: GRUPO EXPERIMENTAL. Sin.: Esperimentu-talde.

TALDE EZ-BALIOKIDEEN DISEINU: Hasierako baliokidetasuna ziurtaturik ez duen kontrol-taldeaz eta talde esperimentalaz osatutako diseinu kuasiesperimentala. Ord.: DISEÑO DE GRUPOS NO EQUIVALENTES . Sin.: Erkaketa-talde ez-baliokidearen diseinu eta Kontrol-talde ez-baliokideen diseinu.

TALDE NATURAL: Ikerketa kuasiesperimentalean, aldagai bat aldagai aske gisa ikertu nahi denean, eta berau aztertzeko hautatutako taldeak propio horretarako osatu gabeak badira, talde natural deitzen dira. Ord.: GRUPO NATURAL.

TALDE-ELKARRIZKETA: Informazioa lortzeko estrategia, non elkarrizketatuak bilduta dauden eta galderei banaka erantzuten dieten, baina gainerakoen erantzunak kontuan dituztelarik. Ord.: ENTREVISTA DE GRUPO.

TALDEARTEKO DISEINU: Azterlanerako aldagai askeko bi balio edo gehiago hautatu eta balio bat esperimentuko talde bakoitzari aplikatzen dion diseinua. Ord.: DISEÑO INTERGRUPO. Sin.: Taldearteko eta Taldearteko eredu.

TALDEARTEKO DISEINU FAKTORIAL: Aldagai bat baino gehiago izanik, hauek menpeko aldagaian duten eragina aztertu nahi duen diseinu esprimentala; horretarako menpeko aldagaietako maila ezberdin posibleen arteko konbinazioak kontuan hartu behar dira. Ord.: DISEÑO FACTORIAL ENTREGRUPOS.

TALDEEN ARTEKO ERKAKETA: Norbanakoz osatutako taldeen arteko erkaketa, gehienetan haietako bakoitzaren balio adierazgarri batean oinarrituz burutzen dena. Ord.: COMPARACIÓN ENTRE GRUPOS.

TARTE-ESKALA: Ezaugarri batean, pertsonen, objektuen edo gertakizunen artean dagoen ordena eta tartea adierazten duen neurketa-eskala; 0 balioa hautazkoa da eta ez du propietaterik eza adierazten. Ezarritako zenbakizkoen arteko aldeek atributuen kopuruan alde berdin-berdinak adierazten dituzte; zenbaki jarraituen artean, tarteak tamaina berdinekoak dira; adibidez, eguna eta bere ordu-desberdintasunak. Ord.: ESCALA DE INTERVALOS.

TEKNIKA: Zientzia, arte, lanbide eta adimen-jarduera desberdinetan erabiltzen diren prozedura, metodo eta baliabideen multzoa. Ord.: TÉCNICA.

TEORIA: Gertakarien azalpenak eta egiazta daitezkeen iragarpenak eskaintzen dituen kontzeptu eta erlazio-sistema. Ord.: TEORÍA.

TEORIA GAINERAKOR: Frogapena behar duen eta oraindik garatze-prozesuan dagoen teoria. Ord.: TEORÍA EMERGENTE.

TEST: Subjektua sailkatzea helburu izanik eta egoera berean dauden beste pertsonen portaerarekin alderatuz, pertsona baten portaera neurtzeko proba estandarizatua. Ord.: TEST.

TEST ESTATISTIKOEN PREMISAK: Test estatistikoa aplikatu dadin bete beharko liratekeen baldintzak. Ord.: PRESUPUESTOS DE LAS PRUEBAS ESTADÍSTICAS.

TEST EZ-PARAMETRIKO: Test parametrikorako normaltasun-suposizioak betetzen ez direnean eta inferentzia ezinezkoa denean erabil daitekeen test estatistikoa. Ord.: PRUEBA NO PARAMÉTRICA.

TEST PARAMETRIKO: Lagin handiei aplika dakiekeen test estatistikoa, beti ere laginak banaketa normalekoak badira eta inferentziako aukera ematen badute. Lagin handiak hogeita hamar kasutik edo subjektutik gorakoak dira estatistikan. Ord.: PRUEBA PARAMÉTRICA.

TEST SOZIOMETRIKO: Galdera-sortaren bidez, taldeko partaideen arteko erlazio formalak ezagutzeko testa. Ord.: TEST SOCIOMÉTRICO. Sin.: Galdera-sorta soziometriko.

TESTUEN ANALISI: Ikerkuntza deskribatzaileko metodoa, agirien azterketan oinarritua. Ord.: ANÁLISIS DE TEXTOS. Sin.: Testu-analisi.

TESTUINGURUAREN ETA TRATAMENDUAREN ARTEKO ELKARRERAGINAGATIKO EFEKTU: Ekologia-baliotasunaren aurkako mehatxua. Efektu hau agertzen da tratamenduaren efektuak ikerketa burutzeko erabili den testuingurua ez bezalako beste testuinguru batzuetara orokortu ezin daitezkeenean. Ord.: EFECTO POR LA INTERACCIÓN ENTRE EL CONTEXTO Y EL TRATAMIENTO.

THESAURUS: Esanahien arabera bilduriko terminoak dituen egituratutako hiztegi arau-emailea; datu-basean agirien aurkibidea egiteko hiztegia. Ord.: TESAURO.

THURSTONE-REN ESKALA: Gai bati buruz hainbat baieztapen desberdinak dituen jarrera-eskala. Bertan, pertsonek beren ustez adierazgarrienak aukeratu behar dituzte. Ord.: ESCALA DE THURSTONE.

TOKIANGO TRIANGELAKETA: Toki desberdinetan jasotako informazioen triangelaketa. Ord.: TRIANGULACIÓN EN EL ESPACIO.

TRATAMENDU ANITZEN ARTEKO ELKARRERAGINAGATIKO EFEKTU: Kanpo baliotasunaren aurkako mehatxua da. Mehatxu honen kasuan, subjektu berei bi edo tratamendu gehiago elkarren segidan aplikatzeak edo subjektuek esperimentu desberdinetan parte hartzeak, zalantzan jartzen du tratamendu-sekuentzia berbera barnean ez duten edo esperientziarik gabeko subjektuekin burutzen diren egoeretara emaitzak orokortzeko posibilitatea. Ord.: EFECTO POR LA INTERACCIÓN ENTRE TRATAMIENTOS MÚLTIPLES.

TRATAMENDU ESPERIMENTAL: Ikerketa esperimentaleko talde esperimentalak jasotzen duen baldintza edo manipulazioa. Ord.: TRATAMIENTO EXPERIMENTAL. Sin.: Baldintza esperimental eta Tratamendu.

TRATAMENDUA HEDATZEAGATIKO ERRORE: Tratamendua aurrez ezagutzeak sortutako errore esperimentala. Ord.: ERROR POR DIFUSIÓN DEL TRATAMIENTO. Sin.: Tratamendua imitatzeagatiko efektu.

TRATAMENDUPEKO KONTROL-TALDEKO DISEINU: Azterlana egin ondoren, tratamendu esperimentala jasotzen edo hartzen duen taldean kontrol-taldea duen diseinua. Ord.: DISEÑO DE GRUPO DE CONTROL CON TRATAMIENTO.

TRESNA: Ikerketa/ebaluaketako helburuetarako egokitu, hartu edo eraikitako balorazio-gailua. Ord.: INSTRUMENTO

TRESNA-EFEKTU: Lortutako emaitzetan tresnaren eraginak sortutako efektua. Ord.: EFECTO DEL INSTRUMENTO.

TRESNAKETA-ALBORAPEN: Menpeko aldagaiari dagozkion neurketen artean denboraldi luzeak tartekatzen daudenean, erabilitako tresnerian izaten diren kontrolik gabeko aldaketen ondorioz subjektuen neurketa-datuetan agertzen diren ezberdintasunak. Ord.: SESGO DE INSTRUMENTACIÓN.

TRIANGELAKETA: Gertakari bera aztertzeko, iturri edo estrategia anitz erabiltzea. Ord.: TRIANGULACIÓN.

TRIANGELAKETA ANIZKOITZ: Triangelaketa-mota batzuen konbinazioa. Ord.: TRIANGULACIÓN MÚLTIPLE.

TRIANGELAKETA METODOLOGIKO: Metodo desberdinen bidez lortutako informazioen triangelaketa. Ord.: TRIANGULACIÓN METODOLÓGICA.

TRIANGELAKETA TEORIKO: Teoria desberdinetatik datorren informazioen triangelaketa. Ord.: TRIANGULACIÓN TEÓRICA

TXOSTEN: Lan edo azterlanaren emaitzak biltzen dituen agiria. Ord.: INFORME.