Z
ZEHARKAKO AZTERLAN: Pertsona-talde desberdinen garapenaren ezaugarriak une berean deskribatzen dituen azterlana. Ord.: ESTUDIO TRANSVERSAL. Sin.: Zeharkako analisi, Zeharkako ikerkuntza eta Zeharkako metodo.
ZEHARKAKO BEHAKETA: Zuzenean behatu ez diren gertakarietatik edo portaeretatik ondorioztatutako behaketa. Ord.: OBSERVACIÓN INDIRECTA.
ZENBAKI ALEATORIO: Zoriz lortutako zenbakia, aukeratua izateko beste edozeinek adina probabilitate duena. Ord.: NÚMERO ALEATORIO. Sin.: Zorizko zenbaki.
ZENBAKIZKO DATU: Ikerkuntza kuantitatiboari dagozkion berezko tresnen bidez jaso eta sailkapenetik, zenbaketatik edo neurketatik datorren datua. Ord.: DATO NUMÉRICO. Sin.: Datu gogor.
ZIENTZIA: Ezaguera-multzoa eta hauek lortzeko ekintza-multzo antolatua. Ord.: CIENCIA.
ZIENTZIA APLIKATU: Egunero bizitzan berehala behar den arazoak konpontzeko jarduera. Ord.: CIENCIA APLICADA. Sin.: Zientzia praktiko eta Zientzia teknologiko.
ZIENTZIA FORMAL: Gertakarien erlazioak proposizio teorikoetatik aztertzen dituen zientzia. Ord.: CIENCIA FORMAL.
ZIENTZIA IDIOGRAFIKO: Orokortzea erlatibizatuz, kasu bakarrez eta bereziez arduratzen den zientzia. Ord.: CIENCIA IDIOGRÁFICA.
ZIENTZIA KRITIKO: Zientzia eta teknologiaren eremuko ideologiaren analisi kritikoan oinarritutako pentsamendu-korrontea. Neomarxismoa, Feminismoa, Teoria kritikoa, Ikerkuntza kritikoa, etab. nabarmentzen dira. Ord.: CIENCIA CRÍTICA.
ZIENTZIA NOMOTETIKO: Gertakarien lege orokorrak aztertzera bideratutako zientzia. Ord.: CIENCIA NOMOTÉTICA.
ZIENTZIA-ERKIDEGO: Ezaguera baliozko bihurtzen duten zenbait premisa eta arrazoibide berak dituztenen partaidetza-taldea. Ord.: COMUNIDAD CIENTÍFICA.
ZORI: Kasualitatea. Aurretiko zehaztasunik gabea. Ord.: AZAR.
ZORIZKAPEN: Kontrol-tekniketan garrantzitsuena da eta aldagai arrotzak erabat kontrolatu nahi badira erabiltzen da. Teknika hau, jatorrizko populaziotik subjektu-lagina zoriz hautatzean, ondoren talde ezberdinetara esleitzean eta azkenik tratamenduak talde ezberdinetan banatzean datza. Ord.: ALEATORIZACIÓN. Sin.: Aleatorizazio.
ZORIZKO ALDAGAI: Ikertzaileak manipula ezin dezakeen aldagaia; izan ere, behatutako balioak bakarrik egiazta ditzake, sexua eta adina adibidez. Ord.: VARIABLE ALEATORIA.
ZORIZKO BLOKE HOMOGENEOZKO DISEINU: Taldeak osatzeko blokeo-teknika erabiltzen duen diseinu esperimentala. Ord.: DISEÑO DE BLOQUES HOMOGÉNEOS AL AZAR. Sin.: Zorizko blokezko diseinu, Bloke homogeneozko diseinu eta Blokezko diseinu.
ZORIZKO BLOKEZKO DISEINU FAKTORIAL: Errorea murrizteko prozedura moduan blokeo-teknikaz baliatzen den diseinua. Ord.: DISEÑO FACTORIAL DE BLOQUES AL AZAR.
ZORIZKO ESLEIPEN: Diseinu esperimentalean, gizabanakoen edo tratamenduen ausazko banaketa. Ord.: ASIGNACIÓN AL AZAR. Sin.: Ausazko esleipen.
ZORIZKO HAUTAKETA: Ordezkagarritasuna ziurtatuta duen azterlan-laginerako, pertsonak populaziotik ateratzeko aukera eskaintzen duen laginketa-teknika. Ord.: SELECCIÓN AL AZAR.
ZORIZKO TALDE ANITZEKO DISEINU: Baldintza esperimentalei dagokienez ausaz esleitutako gutxienez bi talde esperimentalez eta kontroleko batez osatutako tratamendu bakarreko diseinua. Ord.: DISEÑO MULTIGRUPO AL AZAR.
ZORIZKO TALDE BIKO DISEINU: Tratamendu esperimental zehatza izan duen talde batetik eta tratamendu bera izan ez duen beste batetik jasotako zehaztapenak alderatzea xedetzat duen diseinu esperimentala. Ord.: DISEÑO DE DOS GRUPOS AL AZAR.
ZORIZKO TALDE BIKO DISEINU ESPERIMENTAL: Neurriak tratamenduaren ondoren bakarrik hartzen diren ausazko talde biko diseinua. Ord.: DISEÑO ESPERIMENTAL DE DOS GRUPOS AL AZAR.
ZORIZKO TALDE BIKO DISEINU PRE-POST: Tratamendua baino lehen eta ondoren neurriak hartu diren ausazko talde biko diseinua. Ord.: DISEÑO PRE-POST DE DOS GRUPOS AL AZAR. Sin.: Kontrol-taldeen pre-post diseinu esperimental
ZORROZTASUN-IRIZPIDE: Ikerketaren edo azterlanaren emaitzak eta erabakiak sinestu ahal izateko bete beharreko kontzeptua. Ord.: CRITERIO DE RIGOR.
ZORU-EFEKTU: Zailtasun handiko testean pertsona gehienek gutxieneko puntuazioak lortzen dituztenean edo ausaz erantzunda lortuko lituzketen puntuazioekin konparatuz alde handirik ez dagoenean sortzen den efektua. Ord.: EFECTO DE SUELO..
ZUZEN/OKER ITEM: Adierazpen edo enuntziatuaz emaniko itema, erantzuleak bertan azaldutakoa zuzen ala oker dagoen erabaki behar duena. Ord.: ITEM DE VERDADERO-FALSO.
ZUZENEKO BEHAKETA: In situ eta in vivo egiten den gertakari-behaketa. Ord.: OBSERVACIÓN DIRECTA.
ZUZENTZEKO TXANTILOI: Zuzenketa-eginkizunak errazteko eta aldi berean bizkortasun eta objektibotasun handiagoa lortzeko tresna mekanikoa. Paper edo xafla zulodunak izaten dira, begirada batez zuzen erantzundako guztiak ikustarazten dituena. Test eta proba objektiboak zuzentzeko erabiltzen dira batez ere. Ord.: PLANTILLA DE CORRECCIÓN.