Gizarte eta Hezkuntza Ikerkuntza
GIZARTE HEZKUNTZA GRADUA


Jarduera 15.- Hezkuntza Ikerkuntzaren alderdi etikoen inguruko eztabaida.

Ondoko galderak erantzun:

  1. Hezkuntzaren Ikerkuntzaren etikari buruz hitz egiten denean, zeri buruz aritzen da?
  2. Zure/en ikuspuntutik, zeintzuk dira lehentasunezko neurriak oinarrizkao eskubideak mehatxatuak izan ez daitezen? Erantzuna arrazonatu.
  3. Zer deritzozu ondoko esaldia? "Ikerkuntza zientifikoa aurreratzeko balio badu, ikerkuntzaren izenean egiten den edozein jarduera onargaria da".
  4. Ikertzaile batek honako hipotesia egiaztatu nahi izan zuen:

    Batxilergoko ikasleak, auto-estimua gehitzeko estrategietan trebatu ez gero, ikasketetara jarrera lasaiagoarekin hurbilduko dira ”.

    Hipotesi hau egiaztatzeko honako proposamena egin zitzaion ikastetxe bati: batxilergo 1go mailako bi talde aukeratu. Talde horietako batean auto-estimua igotzeko estrategietan oinarrituriko programa esperimentatuko zen, beste taldea kontrol gisa geratuko zen bitartean

    Ikastetxe horretako zuzendariak ez zuen proposamena onartu eta ez zuen baimenik eman ikerketa hori gauzatzeko. Ezetzaren arrazoia honela argudiatu zuen: “ Ez da juxtua horietako talde bat kontrol gisa uztea, gela horretako ikasleek programa horren onuraz aprobetxatzeko aukera galtzen dutelako ”.

    Ikertzaileak aldiz era honetan justifikatzen zuen bere diseinua: “ Programa horren abantailak erakusteko modu bakarra da programa jasoko ez duen talde bat egotea, horrekin konparatu ahal izateko. Bi taldeek jasotzen badute programa hori, ezin dugu jakin programarengatik aurrerapenak eman ote diren.

    Zure ustez, zeinek dauka arrazoia? Zergatik? Zuk, zer egingo zenuke ikertzailea bazina? Eta zuzendaria bazina?

  5. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Kontseilaritzak, Erkidego Autonomoko ikastetxeen funtzionamendua ezagutzeko ikerketa bat diseinatu du. Ikerketa hori burutzeko Bigarren Hezkuntzako 64 ikastetxe aukeratuak izan dira, zoriz. Ikerketaren aurkezpenean honako eztabaida sortu da ikerlaria eta ikastetxe bateko zuzendariaren artean:

    •  Zuzendaria : Derrigortuak al gaude ikerketan parte hartzeko?
    •  Ikerlaria : Bai
    •  Zuzendaria : Hori ez al doa kode etikoaren aurka? Gura parte hartzeko askatasunaren aurka?
    •  Ikerlaria : Ez!. Zuek ez zarete enpresa edo erakunde pribatu bat, zuek diru publikoaz finantzatuak zaudete eta ezin diozue honi uko egin

    Zein da zure iritzia afera honen aurrean?