Jarduera 13.- Populazioa, lagina eta kasua |
Datozen adibideetan, populazioa, lagina eta kasua zein den seinala itzazu. 1.- Euskadiko Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko eta pribatuen batezbesteko errendimendua selektibitate-probetan jakin nahi da. Horretarako Bizkaiako 30 ikastetxe, Gipuzkoako 15 eta Arabako 6 hautatzen dira. 2.- Pedagogiako 1go mailako ikasleek, Euskal Herriko Unibertsitatera iristerakoan jasotako orientazioarekiko satisfakzio-maila ezagutu nahi da. Horretarako ikasturtea hasi eta hilabete batera, galdera-sorta bat aplikatzen zaie denei. 3.-Gipuzkoako Aldundiaren Ongizate Sailak, eskualde horretako 13 eta 18 bitarteko gazteek kontsumitzen duten alkoholaren kopurua ezagutu nahi du. Horretarako, adin horretako 1000 neska eta mutilei alkoholaren inguruko ohituraz galdetu zaie. 4.- Psikopedagogiako lehen mailako irakasle batek, bere ikasleak gustura ote dauden irakaste-erarekin, ongi ulertzen ote duten, gaiak ongi egituratuak ote dauden eta gisa honetako kezkak ditu. Eskola ematen ari den egun batean gai horiei buruz galdetzen die ikasleei.
|