Hezkuntza Ikerkuntza
PEDAGOGIA GRADUA


Jarduera 1.- Hasierako galdera-sorta.

 

Ondoko galderak erantzun

1.- Ikasgai hau hautazkoa izan balitz, aukeratu izango zenukete? Zergatik?

2.- Zer da ikertzea zuentzat?

3.- Zertarako ikertzen da?

4.- Zer egiten da ikertzen denean? Zein urratsak ematen dira?

5.- Ikerketarekin erlazionatuak dauden 10-15 kontzeptu adierazi.

6.- Ikertzeko interesgarriak izan daitezkeen gai batzuen zerrenda egin.

7.- Imajina ezazue “ikastetxeetan ematen diren gatazkak” dela zuentzat ikertzeko gaia. Ikerketa hori burutzeko aukera desberdinak daude. Aukera horietako batzuek zenbakizko datuetan oinarritzen dira (test, eskala eta gisako neurgailuen bitartez jasotako zenbakiak edota kategoriak). Beste batzuek ordea, datu edo informazio kualitatiboetan oinarritzen dira (egunkari, landa-oharra, entrebista eta gisakoek eskaintzen dituztenak). Zein bidea aukeratuko zenukete zuek? Zergatik aukera hori?