Hezkuntza Ikerkuntza
PEDAGOGIA GRADUA


Jarduera 28.- Ikerkuntza-motak: erkaketa

Ondoren lau ikerkuntza-txostenen erreferentziak dituzu: metodo deskribatzailea, esperimentala, etnografikoa eta ikerkuntza-ekintza erabili duten ikerketen txostenak, hurrenez hurren. Egin behar duzun lana zera da: txostenak irakurri, txosten hauek adierazten duten ikerketa-moten arteko erkaketa egin ondoren zehazten diren aspektuetan oinarrituz eta zure balorazioak eginaz. Jarduera hau aurkezteko modu egokia koadro bat eginaz izan daiteke.

Jorratu beharreko aspektuak ondoko hauek dira:

- ikerkuntza-txostenetan planteatzen diren ikerkuntza-arazoak
- ikerketetan aplikatzen diren metodoak: diseinua, datuak biltzeko teknikak, subjektuen hautaketa, egiten diren analisiak, etabar
- Zure iritziz, Hezkuntzaren Ezagutzari begiratuz ikerketa-mota bakoitzak egiten duen ekarpena, bai maila praktikoan, bai maila teorikoan.

Ariketa honen gehieneko hedadura, 2 orrialdekoa.

Erreferentziak ondoko hauek dira:

Maganto, J.M., Bartau, I. y Etxeberria, J. (2003). "La participación en el trabajo failiar; un reto educativo y social. Revista Electrónica de Investigación y EValuación Educativa, 9, 2. http://www.uv.es/RELIEVE/ (2012ko urtarrilaren 16an kontsultatua)

Franco, C. (2004). "Aplicación de un programa psicoeducativo para fomentar la creatividad en la etapa de educación infantil". Revista Electrónica de Investigación y EValuación Educativa, 10, 2. http://www.uv.es/RELIEVE (2012ko urtarrilaren 16an kontsultatua)

Moreno Sanchez, E. (2001). "Análisis de la influencia de la familia en los hábitos lectores de sus hijas e hijos: un estudio etnográfico". Contextos educativos, 4, 177-196.
http://dialnet.unirioja.es/servlet/extart?codigo=209694
(2012ko urtarrilaren 16an kontsultatua)

Muñoz, J.F., Quintero, J. y Munévar, R.A. (2002). "Experiencia en investigación-acción-reflexión con educadores enproceso de formación en Colombia". Revista Electrónica de Investigación Educativa, 4, 1 .
http://redie.uabc.mx/vol4no1/contenido-contenido.html
(2012ko urtarrilaren 16an kontsultatua)