Ebaluazioa Hezkuntzan
PRAKTIKAK


KAPITULUA 0: Ebaluazioa Hezkuntzan eta Hezkuntza Arloko Ikerketa ikasgaien praktika orokorrak
PRAKTIKA 0.0: Beharren ebaluaziioa
Ondoko galdera hauei erantzun
Word
PRAKTIKA 0.1: Ondoko liburuaren irakurketa eta galderen erantzuna

Lukas, J.F. eta Santiago, K. (2016). Hezkuntza-Ebaluazioa. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

Liburua irakurri ondoren, ondoko fitxategian azaltzen diren galderak, bakarka erantzun.

Ondoren, lauhilabetearen amaiera aldean denen arteko eztabaida egingo da.

Praktika 0
PRAKTIKA 0.1: Ondoko liburuaren irakurketa eta galderen erantzuna

Lukas, J.F. eta Santiago, K. (2016). Hezkuntza-Ebaluazioa. Bilbo: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

Liburua irakurri ondoren, ondoko fitxategian azaltzen diren galderak, bakarka erantzun.

Ondoren, lauhilabetearen amaiera aldean denen arteko eztabaida egingo da.

PRAKTIKA 0.2: Ondoko liburuaren irakurketa eta analisia

Barley, N. (1989). El antropólogo inocente. Notas desde una choza de barro . Barcelona: Anagrama.

Liburua irakurri ondoren, bakarka, honako ariketak egin:

  1. Orrialde batean laburpena egin
  2. Ondoko dokumentuan dagoen galdera sortatik, 5 aukeratu eta arrazoitutako erantzuna eman.

Ondoren, lauhilabetearen amaiera aldean denen arteko eztabaida egingo da.

KAPITULUA 1: Ebaluazioa eta ikerkuntza
PRAKTIKA 1.1: Oinarrizko kontzeptuen definizioa
Zure hitzak erabiliz, ondorengo kontzeptuen definizioa egin: Zientzia, Metodo Zientifikoa, Ikerkuntza, Hezkuntza Ikerkuntza, Paradigma, Paradigma Positibista, Paradigma Interpretaziozkoa, Paradigma Kritikoa, Metodo Kuantitatiboa eta Metodo Kualitatiboa.
PRAKTIKA 1.2: Hezkuntza-ikerkuntza paradigmen Role Playing
Ohiko paradigma baten aukeraketa geroko defentsarako. Aukeratutako paradigmaren defentsaren prestakuntza (alderdi indartsuenak aipatuz) eta beste bi paradigmen kritika (alderdi ahulenak aipatuz). Ondoren, aukeratutako paradigmaren defentsa beste paradigmak aukeratu dituzten pertsonekin eztabaidatuz.
PRAKTIKA 1.3: Ikerkuntza eta ebaluazio proiektu baten zirriborroa

Interesgarria iruditzen zaigun hezkuntza gai baten aukeraketa. Gai horren inguruan oinarrizko ikerkuntza proiektu baten zirriborroa egin behar da. Era berean, gai horren inguruko hezkuntza-programa bat eta egingo zen ebaluazioa pentsatu. Era honetan, ikerkuntza eta ebaluazioaren arteko desberdintasunak antzemango dira. Gero, talde handian bakoitzak bere ikerkuntza proiektua eta ebaluazioa erakutsi ahalko du, gainontzeko ikasleek, ondo eginikoak eta proiektuaren alde kritikagarriak aipatuko dituztelarik.

IKERKUNTZAK JASO BEHARREKOAK:

  • Gaia
  • Ikerketa Arazoa
  • Hipotesia(k)
  • Populazioa eta lagina
  • Neurgailuak
  • Analisiak
  • Emaitzak

EBALUAZIOAN JASO BEHARREKOAK:

  1. Programaren:
    • Izenburua
    • Helburuak
    • Non eramango den aurrera
    • Iraupena
  2. Ebaluazioa:
    • Zer ebaluatu eta zertarako
    • Nola eta zein tresna
    • Emaitzak
PRAKTIKA 1.4: Ebaluazio txosten baten analisia

Ondoko azterketa honetan erabilitako metodologia analizatu eta deskribatu: Arartekoa (2006). Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan.
(Txostena orriaren bukaeran dago).

  1. Zergatik hitz egin daiteke osagarritasunari buruz azterketa honetan?
  2. Zein adierazle antzeman daitezke jakiteko azterketa horrek metodologia kuantitatiboa erabili duela?
  3. Zein adierazle antzeman daitezke jakiteko azterketa horrek metodologia kualitatiboa erabili duela?
  4. Nolako erlazioa ematen da bi metodologien artean?
  5. Zer eskaintzen dio emaitza (kuantitatiboak eta kualitatiboak) mota bakoitzak azterketari?

PRAKTIKA 1.5: Ebaluazio txosten baten analisia

Ondoko azterketa honetan erabilitako metodologia analizatu eta deskribatu: Lukas,J.F., Santiago,K. y Lizasoain,L. (2005). Vitoria-Gasteiz como ciudad educadora: Evaluación de los programas del Departamento Municipal de Educación.
(Txostena orriaren bukaeran dago).

  1. Zergatik hitz egin daiteke osagarritasunari buruz azterketa honetan?
  2. Zein adierazle antzeman daitezke jakiteko azterketa horrek metodologia kuantitatiboa erabili duela?
  3. Zein adierazle antzeman daitezke jakiteko azterketa horrek metodologia kualitatiboa erabili duela?
  4. Nolako erlazioa ematen da bi metodologien artean?
  5. Zer eskaintzen dio emaitza (kuantitatiboak eta kualitatiboak) mota bakoitzak azterketari?
PRAKTIKA 1.6: Ebaluazio txosten baten analisia

Ondoko azterketa honetan erabilitako metodologia analizatu eta deskribatu: Etxeberria,J., Lukas,J.F. y Santiago,K. (2008). IKASYS programaren aplikazio pilotuaren ebaluazioa.
(Txostena orriaren bukaeran dago).

  1. Zergatik hitz egin daiteke osagarritasunari buruz azterketa honetan?
  2. Zein adierazle antzeman daitezke jakiteko azterketa horrek metodologia kuantitatiboa erabili duela?
  3. Zein adierazle antzeman daitezke jakiteko azterketa horrek metodologia kualitatiboa erabili duela?
  4. Nolako erlazioa ematen da bi metodologien artean?
  5. Zer eskaintzen dio emaitza (kuantitatiboak eta kualitatiboak) mota bakoitzak azterketari?

KAPITULUA 2: Hezkuntza-ebaluazioaren historia

PRAKTIKA 2.1: 2. kapitulua irakurri ondoren, eskema edo diagrama bat burutu.
Bertan, alde batetik, hezkuntza ebaluazioaren garapen eta bilakaerarekin erlazionaturik dauden autore desberdinak aipatu beharko dira eta beste aldetik, aipatutako autoreek egin dituzten ekarpenak.

PRAKTIKA 2.2: Ondoko artikulu honen irakurketa eta analisia.

Escudero Escorza, Tomas (2003). “Desde los tests hasta la investigación evaluativa actual. Un siglo, el XX, de intenso desarrollo de la evaluación en educación”. Revista Electronica de Investigación y Evaluación, V9. N1. http://www.uv.es/RELIEVE/

Artikuluaren bakarkako irakurketa eta ondorengo galderak erantzun. Jarraian, talde txikitan erantzunak aldera eta analiza daitezke, bukaeran talde handian eztabaida egin ahal izateko.
1. Zeintzuk dira autoreak aipatzen dituen hezkuntza-ebaluazioaren historian aro bakoitzeko ezaugarri garrantzitsuenak?
2. Nola bilakatu da hezkuntza ebaluazio kontzeptua historian zehar?

KAPITULUA 3: Ebaluazioaren kontzeptu, osagai eta faseak
PRAKTIKA 3.1: Ebaluazio kontzeptuaren hurbilketa
Bakarka, ebaluazio kontzeptuarekin loturik dauden hitzak idatzi.
Beranduago, talde txikitan, ateratako hitz guztiak idatzi eta hezkuntza ebaluazioaren definizioa ematen saiatu. Talde handian, arbelaren laguntzaz, definizioetan azaldutako elementu komunak idatzi eta saiatu gaur egungo ebaluazioaren definizioa ateratzen.
PRAKTIKA 3.2: Hezkuntza-ebaluazioaren definizioa
1. eranskinean aurkeztutako hezkuntza ebaluazioaren definizio desberdinetan oinarrituz, norberak bere definizioa sortuko du. Gero, talde bakoitzaren definizioa talde handian analiza daiteke.
PRAKTIKA 3.3: Ebaluazio arauen kasu praktikoen analisia

•  Taldeka, ondoko kasu praktikoak garatu eta Google Sites era ( PDF n) igo, “n.” praktika gisa.

•  Caso ilustrativo 1. Viabilidad Política.
•  Caso ilustrativo 6. Exposición total y franca.

•  Bakarka, taldeko bakoitzak beste edozein kasu praktikoa aukeratzen du (taldeko bakoitzak bat desberdina). Google Sites era igo “bakarkako lana” eremuan. “Bakarkako praktika 1” izena izango du.

•  Bakarka aztertutako kasua beste talde bateko kide bati bidali behar zaio ( Word en) eta hark, berak egindako kasua bidaliko digu (jakina, guk egindakoaren desberdina izan beharko du). Kideak aztertutako kasua ebaluatu behar dugu. Hau da, eskatzen zaion lana behar bezala gauzatu ote duen baloratuz eta berak egindako analisian hobetu daitezkeen alderdiak adieraziz. Gero, Google Sites era igoko dugu kideak egindako kasuaren analisia eta guk egindako ebaluazioa. “Bakarkako praktika 2” izena izango du.

Kasu praktiko guztietan ondoko analisia egin behar da:

 i. Ebaluatzaileek egindako hutsak adierazi.
 ii. Ebaluatzaileak gu bagina, akats berdinak ez egiteko nola antolatuko genuen ebaluazioa azaldu.
 iii. Joint Committeeren arauetatik zeintzuk ez diren bete frogatu (zergatik ez den bete adieraziz).

Kasu praktikoak:

Arau berriak:


PRAKTIKA 3.4: Hezkuntza-Ebaluazioari buruzko informazioa bilatu Interneten
Hezkuntza-ebaluazioari buruzko informazio bilatu Interneten bidez. Besteak beste, ebaluazio txostenak bilatu, erreferentzia bibliografikoak, erakunde
Ebaluatzaileak, nahiz autonomikoak, estatukoak edo internazionalak eta ebaluazio elkarteak edo sareak, bakoitzaren helbidea jarriz eta orrialde bakoitzaren laburpen txiki bat eginez.
PRAKTIKA 3.5: Hezkuntza-Ebaluazioari buruzko bibliografia aurkitzeko Datu Baseak bilatu Interneten
Datu base desberdinetan bilatu (ERIC, PSYCLIT, etab.) hezkuntza ebaluazioaren inguruko gaiei buruzko informazioa. Era berean, norberak ebaluazioari buruzko bere datu base bat eratzen joan daiteke programa informatikoren bat erabiliz (File Maker, Open Access, eta abar).

PRAKTIKA 3.6: Informazioa bilatu liburutegian

Liburutegi batera joan eta egin nahi den ebaluazioarentzat baliagarriak izan daitezkeen informazio edo kontsulta iturri desberdinen identifikazioa burutu. Aurkitutako iturri desberdinen zerrenda bat egin eta iturri bakoitzaren abantailak eta mugak baloratu.
PRAKTIKA 3.7: Hezkuntza-ebaluazioaren mapa kontzeptual bat gauzatu
Hezkuntza-ebaluazioaren ikuspegi zientifikoa eta gaurkotua eskaintzen duen mapa kontzeptual bat burutu. Ondoren, transparentzietara pasa daitezke eta talde handian erakutsi erretroproiektorea erabiliz.
PRAKTIKA 3.8: Ondoko artikulu honen irakurketa eta analisia

Lukas,J.F., Santiago,K. & Murua,H. (2011). Unibertsitateko ikasleen ikaskuntzara bideratutako ebaluazioa. Tantak. V23. N1. 77-97.

Galdera hauei erantzun

•  Zeintzuk dira feedback eta feedforwarden arteko desberdintasunak
•  Zer da hobekuntzara bideratutako ebaluazioa
•  Helburuak bete al dira?
•  Nolako lagina erabili da? Zorizkoa? Estatistikoa? Esanguratsua?

Taulak kontutan izanik, ondorioak atera. Ikasleen ustez...

•  Ebaluazioaren kontzeptua
•  Ebaluazioaren asmoa
•  Jarrerak
•  Ebaluazioaren objektua
•  Ebaluatzailea eta ikasleen partaidetza
•  Ebaluazio uneak
•  Ebaluazio teknikak
•  Ebaluazio eta kalifikazio irizpideak
•  Ebaluazioaren atzeraelikadura

PRAKTIKA 3.9: Ondoko artikulu honen irakurketa eta analisia

Proposatutako egoera bakoitza irakurri ondoren:.

1.- Kasu bakoitzean erabili diren ebaluazio motak identifikatu.

2.- Jarduera horiek ikasleentzat eta irakasleentzat izan ditzaketen ondorioak zehaztu.

El nuevo examen para médico de familia de Osakidetza reduce al 45.pdf
PRAKTIKA 3.10: Proposatutako ebaluazio egoeren azterketa

1.-Artikuluan azaltzen diren alderdi teknikoak eta politikoak bereiztu.

2.-Zentzurik ba al du azterketari edo oposiziogileak azterketan erabiliko den item bilduma aurretik ezagutzea?

3.-Kasu horretan, zein konpetentzia neurtu edo ebaluatzen dira?

4.-Azterketa irekia erabiltzeak (entsegu modukoak) “beste” konpetentzia batzuen neurketa edo ebaluazioa bermatzen al du?

El nuevo examen para médico de familia de Osakidetza reduce al 45.pdf
KAPITULUA 4: Programen ebaluazioa
PRAKTIKA 4.1: Programen ebaluazio ereduen analisia
Proposatutako ebaluazio eredu desberdinen irakurketatik abiatuz, eredu desberdinen berdintasunak eta desberdintasunak maila teorikoan eta metodologikoan aipatu eta bakoitzaren abantailak eta mugak azaldu.
PRAKTIKA 4.2: Hezkuntza programa baten ebaluagarritasuna
Praktika honen bitartez, epaitu nahi da programa baten ebaluagarritasuna. Alde batetik, aurrera eramandako planifikazio eta inplementazio prozesuaren kalitatean oinarrituz eta bestetik, ebaluazioa egiterakoan aurki daitezkeen mugetan. Ebaluatutako programa edozein ikasgai izan daiteke eta bezeroa irakaslea bera. Ondoko neurtresna: “Listado de Cuestiones Relevantes en Evaluación de Programas” (LCREP) Fernández Ballesteros eta Hernández-ena (1989) (Fernández Ballesteros-en 1995d, p. 339-352, azaltzen dena), aztertu eta aplikatu. Neurtresna zuzendu ondoren, ikasgaiaren programa ebaluatzeko dauden aukerak eta mugak azalduz txostena burutu.
PRAKTIKA 4.3: Ebaluazio ereduaren aukeraketa
Kapituluan azaldutako ebaluazio eredu bat hautatu eta esplikazio testuinguruaren deskribapena egin, helbururen bat azaldu eta erabili beharko liratekeen teknika eta tresnen azalpen metodologikoak egin.
PRAKTIKA 4.4: Lan intelektualaren teknikei buruzko programa baten ebaluaziorako ereduaren aukeraketa
Suposatu Hezkuntza Administrazioko Berrikuntza Pedagogikoko Zuzendari batek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumean programa berri bat ezarri nahi duela baloreen hezkuntzan oinarritua. Zuzendariak laguntza eskatzen digu jakiteko ea zein den ebaluazio eredurik egokiena aipatutako programa ebaluatzeko. Egoera horretara ongien egokitzen den ebaluaketa eredua aukeratzea da egitekoa. Beranduago, taldean aurkeztu daiteke burututako aukeraketa eta horretarako erabili diren argumentuak, era berean aukeraketa hori kritikatu daitekeelarik aurkako argumentuak ezarriz.
PRAKTIKA 4.5 : Ondoko bideoa ikusi eta eztabaida

“Evaluación de proyectos y programas de formación en la empresa. Estrategias y técnicas” (López-Barajas Zayas, 1999).
Ondoren, ondoko gidan oinarrituz, talde handiko eztabaida egin daiteke:
* Programen ebaluaketaren garrantzia.
* Ebaluazioan erabili beharreko teknika eta prozedura desberdinen aldekoak eta kontrakoak.
* Burututako datu analisien aplikazio praktikoa.
* Ebaluazio kualitatibo eta kuantitatiboaren arteko eztabaida.

PRAKTIKA 4.6 : Hezkuntza programen ebaluazio eredu ezberdinen azterketa
Talde txikitan (edo bakarka) ebaluazio txostenak, aldizkarietako artikuluak, kongresuko aktak, eta abar aurkitu. Hauetan, ebaluazio prozesu bat aurrera eramateko egon daitezkeen gutxienezko bi ikuspuntu ezberdin azaldu behar dira. Ondoren bi sarrera dituen koadro bat eraiki, bertan datu hauek agertu behar direlarik:

ERRENKADAK: egilea(k), programaren deskripzio laburra, ebaluaketaren helburua, metodologia (diseinua, tresnak, aztertutako dimentsioak...), burututako analisiak, lortutako emaitzak eta hartutako erabakiak.
ZUTABEAK: erabilitako eredua, ebaluaketa mota (barnekoa/kanpokoa), ikuspegi kuantitatibo/kualitatiboa.

Koadroarekin batera, analizatutako ebaluazio txostenen arteko berdintasun eta desberdintasunak azpimarratuz txosten bat idatzi.
PRAKTIKA 4.7: Ebaluazio diseinu edo eredu egokia eta informazioa biltzeko prozedurak aukeratu.

Ondoko fitxategi honetan ebaluatzeko hainbat galdera azaltzen dira. Galdera bakoitzerako egokien izan daitekeen ebaluazio eredu edo diseinua aukeratu. Gainera, galderari erantzuteko erabilgarrien izan daitezkeen informazioa biltzeko prozedura(k) adierazi.

Fitxategiaren bigarren atalean, erabili beharreko ebaluazio eredua azaltzen da. Kasu honetan, eredu horrek erantzun dezakeen galdera zein izan daitekeen asmatu behar da. Era berean, galderari erantzuteko erabilgarrien izan daitezkeen informazioa biltzeko prozedura(k) adierazi.
KAPITULUA 5: Hezkuntza ebaluazio esparruak
PRAKTIKA 5.1: Ikasleen ohiko ebaluazioa eta ebaluazio alternatiboaren analisia
Kontutan izanik ohiko ebaluazio eta ebaluazio alternatiboaren ezaugarriak alde batetik, eta irakaskuntza etapa (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxillergoa eta Goi Mailako Heziketa) desberdinak bestetik, norberaren ikuspegiaren arabera analizatu zein zentzu duten ohiko ebaluazioko eta ebaluazio alternatiboko praktika ebaluatibo desberdinak aipatutako etapa bakoitzean. alternatiboaren ebaluazio praktikak analizatu.
PRAKTIKA 5.2: Ondoko bideoa ikusi eta eztabaida

En clave de reforma: La evalución” (Fajardo,S. & Gonzalo,I., 1994, VIDEO. Madrid: SM).

Ondoren, ondoko gidan oinarrituz, talde handiko eztabaida egin daiteke:
1. Ebaluazioaren integrazioa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan.
2. Irizpide eta ebaluazio tresnen integrazioa programazioan.
3. Hasierako ebaluazioaren premia.
4. Ebaluazioaren funtzio formatibo eta sumatiboa.
5. Ikasleen ebaluazio txostenak.

PRAKTIKA 5.3: Ondoko artikulua irakurri eta analizatu
Fernández Sierra, J. (1996). “¿Evaluación?. No, gracias, calificación”. Cuadernos de Pedagogía. N243. 92-97.

Artikulua bakarka irakurri eta ondorengo galderak erantzun. Jarraian, erantzunak taldean analiza daitezke.
1. Erreformari jarraituz, ebaluaketan benetako aldaketa eman dadin, hezkuntza munduko zein faktore aldatu behar dira?.
2. Nola adierazten du autoreak disziplina eta ebaluaketaren arteko erlazioa?.
3. Kontutan izanik zure eskarmentua ikasle gisa, adieraz ezazu zein alderditan ados zauden eta zeintzuetan desakordioan idazleak planteatzen dituen ideiekiko.

PRAKTIKA 5.4: Irakasleen ebaluaziorako estandarren kasu praktikoen analisia
Irakasleen ebaluaziorako estandarren (Joint Committee on Standards for Educational Evaluation, 2001, P1en 1. zenbakia (Orientación hacia el servicio) eta PR2n 2. zenbakia (Entorno de trabajo) kasu ilustratzaileen irakurketa. Ebaluatzaileek eginiko akatsen analisia eta irtenbide edo aurrera eraman beharreko ekintzen proposamenak egin ondorengo ebaluazioetarako. Taldean, antzemandako akatsen eta planteaturiko irtenbideen bateratze-lana egin daiteke. Beste arau batzuk ere analizatuak izan daitezke.
PRAKTIKA 5.5: Irakaslearen jardun dozentea ebaluatzeko proba estandarizatu baten aplikazioa eta zuzenketa (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean erabili ohi den edozein galdesorta erabil daiteke).
Aipaturiko probaren aplikazioa talderen batean. Praktika honen bitartez, irakaslearen jardun dozentearen pertzepzio indibiduala behatu nahi da alde batetik eta bestetik, talde osoaren batez-besteko emaitza lortu nahi da. Ondoren, teknika hau erabiliz egindako ebaluazioaren egokitzapena, erabilgarritasuna eta bideragarritasuna analizatu eta baloratu.
PRAKTIKA 5.6: Ikastetxe baten ebaluazio-proiektu baten eraketa.
Ikastetxe baten ebaluazioa egiteko dimentsio, azpidimentsio eta alderdi desberdinen zerrenda egin. Kasu bakoitzean informazioa lortzeko erabiliko litzatekeen tresna edo teknika zein den adierazi behar da eta baita erabiliko den informazio iturria. Gero, lortutako emaitzak taldean azal daitezke.
PRAKTIKA 5.7: Ondoko artikulu hau irakurri eta aztertu.
Lukas, J.F., Santiago, C., (2004). “Evaluación de centros de secundaria del País Vasco”. Revista Electrónica de Investigación Educativa. V6. N2.
http://redie.uabc.mx/index.php/redie/article/view/101/173

Artikulua bakarka irakurri eta hurrengo galderak erantzun. Gero, emaitzak taldean aldera eta azter daitezke.
1. Zeintzuk izan dira arrazoiak gaur egun ikastetxeen ebaluazioak duen garrantzia izateko?
2. Tianak eta De Miguelek proposatutako dimentsioak kontutan izanik, REDES ebaluazio eredua kokatu.
3. Adieraz ezazu zeintzuk diren proposatutako ikastetxeen ebaluazio ereduaren ezaugarri nabarmenenak.
4. Zeintzuk dira REDES ebaluazio ereduaren alde onak eta txarrak?
PRAKTIKA 5.8: Hezkuntza Sistemaren Ebaluazio txostenen baten azterketa.
Hezkuntza administrazioren batek bere Hezkuntza Sisteman egindako ebaluazioaren txostenaren irakurketa (adibidez INCEk 1996an burututako Lehen Hezkuntzako ebaluazioa: Lo que aprenden los alumnos de 12 años. Evaluación de la Educación Primaria. Datos Básicos. Madrid: Centro de Publicaciones del Ministerio de Educación y Cultura. Honen laburpen bat egin, antzemanez zein izan den erabilitako ebaluazio eredua, zeintzuk izan diren ebaluazioaren helburuak, lortutako emaitzak eta ondorioz etorkizunerako iradoki daitezkeen hobekuntza jarduerak.
PRAKTIKA 5.9: Ondoko artikuluen irakurketa eta analisia.
  • Pérez Collera, A. (2014). ¿Reválidas mágicas?. Organización y gestión educativa : Revista del Fórum Europeo de Administradores de la Educación (OGE) . V22. N2. 25-30.
  • Sanz, I., Vaquera, J. y Reboredo, A. (2014). La evaluación externa estandarizada como herramienta de transparencia. Organización y gestión educativa : Revista del Fórum Europeo de Administradores de la Educación (OGE) . V22. N2. 21-24.
  • Sarasúa, A. y Ander, F. (2014). Entrevista a Montserrat Gomendio. Organización y gestión educativa : Revista del Fórum Europeo de Administradores de la Educación (OGE). V22. N2. 35-39.

Artikuluak irakurri ondoren, honako galdera hauek erantzun. Gero, emaitzak taldean aldera eta azter daitezke.

  1. Zeintzuk dira kanpo azterketak egitearen alde onak?
  2. Zeintzuk dira kanpo azterketak egitearen alde txarrak?
  3. LOMCEk erabiltzen dituen errebalidek zein alde on eta txar ekarri(ko) dituzte?

PRAKTIKA 5.10: Hezitzaileak ebaluatzeko galdeketa sortu.

Hezitzaile bat, Heziketa Sexualari buruzko ikastaroak ematen jarduten da ikastetxez ikastetxe DBHko 3. eta 4. mailan. Neurgailu egoki bat prestatu nahi du ikasleek bere lana ebaluatzeko.

Kontuan izanik honako artikulu honetan azaltzen den eredua:

 Lukas, J.F., Santiago, K., Etxeberria, J., & Lizasoain, L.   (2014).   Adaptación al Espacio Europeo de Educación Superior de un cuestionario de opinión del alumnado sobre la docencia de su profesorado . RELIEVE ,   v. 20  (1).

Egin ezazu:

  1. Neurgailuaren dimentsioak, beraien definizioa eta adierazleen koadroa gauzatu.
  2. Galdeketaren itemak eta erantzuteko arauak idatzi.
KAPITULUA 6: Ebaluazioan aplikatutako ikerkuntza diseinuak
PRAKTIKA 6.1: Ondoko artikuluaren irakurketa eta analisia.

De La Orden Hoz, A. (2004). ”Nuevos horizontes en la investigación educativa”. Bordón. V56. N1. 117-128.

Artikulua irakurri ondoren, honako galderak erantzun. Gero, emaitzak taldean aldera eta azter daitezke.
1. Autorearen ustetan, zeintzuk izango dira ondorengo urteetan nagusituko diren ikerkuntza eta ebaluazio diseinuak?
2. Zertan oinarritzen da planteamendu hau egiteko?
3. Zein abantaila dituzte honako diseinuak?. Zeintzuk dira beraien mugak?
4. Zein da zure iritzia autorearen ideiei buruz?

PRAKTIKA 6.2: Ikerkuntza/ebaluazioaren diseinuaren aukeraketa

Kontutan izanik jarraian aurkezten diren adibideak, aukeratu kasu bakoitzerako zein izango zen diseinurik egokiena. Ondoren, talde desberdinen arteko adostasun eta desakordioak amankomunen jar daitezke.

ADIBIDE 1: Ikastetxe baten irakasle eta ikasleen artean erlazio eta komunikazio arazoak antzeman dira. Arazoari aurre egiteko irakasleriaren prestakuntza programa bat aplikatzen da. Programak bere helburuak lortu ote dituen ezagutu nahi da.

ADIBIDE 2: Drogazaleen desintoxikazio programa bat ebaluatu nahi da. Aukeratutako diseinua justifikatu behar da eta aplikazio eskema bat proposatu.

ADIBIDE 3: Hirugarren adineko erresidentzia bateko animazio soziokulturaleko programa ebaluatu nahi da. Aukeratutako diseinua justifikatu behar da eta aplikazio eskema bat proposatu.

ADIBIDEA 4: Ondorengo hipotesia frogatu nahi da: “irakurketa metodo globala, metodo silabikoa baino eraginkorragoa da”. Aukeratutako diseinua justifikatu behar da eta aplikazio eskema bat proposatu.

ADIBIDEA 5: Unibertsitatean indarrean jarritako kanpo praktiken tutorizazio plan berriari buruzko ikasleen iritzia jakin nahi da. Aukeratutako diseinua justifikatu behar da eta aplikazio eskema bat proposatu.

ADIBIDEA 6: Unibertsitateko ikasleen errendimendu akademikoa beraien aurretiko sozioekonomiko-kulturalekin erlazionatua ote dagoen analizatu nahi da. Aukeratutako diseinua justifikatu behar da eta aplikazio eskema bat proposatu.

PRAKTIKA 6.3: Eszenatokira sarbidea
Landa lan bat aurrera eramateko, jarraitu beharreko urratsen eskema diseinatu. Honekin batera, hezkuntza erakunderen baten sarbidea lortzeko, autoritate akademiko bati idazki bat prestatu baimen hori eskatuz.
PRAKTIKA 6.4: Ebaluazio txosten baten analisia

Ondoko azterketa hau kontutan izanik: Arartekoa (2006). Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan.
(Txostena orriaren bukaeran dago).

Ondoko galdera hauek erantzun:

  1. Azterketaren atal kuantitatiboan erabilitako diseinuaren ezaugarriak deskribatu.
  2. Azterketaren atal kualitatiboan erabilitako diseinuaren ezaugarriak deskribatu.
  3. Planteamendu bakoitzaren alde onak eta alde txarrak analizatu.
PRAKTIKA 6.5: Ebaluazio txosten baten analisia

Ondoko azterketa hau kontutan izanik: Lukas,J.F., Santiago,K. y Lizasoain,L. (2005). Vitoria-Gasteiz como ciudad educadora: Evaluación de los programas del Departamento Municipal de Educación.
(Txostena orriaren bukaeran dago).

Ondoko galdera hauek erantzun:

  1. Azterketaren atal kuantitatiboan erabilitako diseinuaren ezaugarriak deskribatu.
  2. Azterketaren atal kualitatiboan erabilitako diseinuaren ezaugarriak deskribatu.
  3. Planteamendu bakoitzaren alde onak eta alde txarrak analizatu.
PRAKTIKA 6.6: Ebaluazio txosten baten analisia

Ondoko azterketa hau kontutan izanik: Etxeberria,J., Lukas,J.F. y Santiago,K. (2008). IKASYS programaren aplikazio pilotuaren ebaluazioa.
(Txostena orriaren bukaeran dago).

Ondoko galdera hauek erantzun:

  1. Azterketaren atal kuantitatiboan erabilitako diseinuaren ezaugarriak deskribatu.
  2. Azterketaren atal kualitatiboan erabilitako diseinuaren ezaugarriak deskribatu.
  3. Planteamendu bakoitzaren alde onak eta alde txarrak analizatu.
KAPITULUA 7: Informazio-bilketarako prozedurak
PRAKTIKA 7.1: Galdetegi bat sortu
Ikasgairen baten ikas-irakaskuntza prozesua ebaluatzeko datu bilketarako erabiliko den galdetegiaren diseinua. Galdetegiaren diseinuak honako elementuak izango ditu:

* Galdetegiaren helburuak.
* Galdetu behar denari buruzko alderdien zerrenda.
* Galderak idatzi.
* Galdetegiaren lehen zirriborroa (izenburua, aurkezpena, arauak, galderak, eta abar.).
* Ikuspegi logiko-arrazionazionaletik zuzenketak.
* Behin-betiko galdetegia.
* Populazioa/lagina zehaztu
PRAKTIKA 7.2: Elkarrizketa baten prestaketa eta aplikazioa

Ikasgairen baten ikas-irakaskuntza prozesuaren garapenean parte hartu duten pertsonentzat elkarrizketa bat prestatu. Elkarrizketa prestatzeko ondorengo eskema jarraituko da:

* Ebaluazioaren helburuekin bat datozen elkarrizketaren helburuak definitu.
* Elkarrizketatuko diren pertsonen laginketa.
* Galderen edukia eta izaera.
* Galderen antolaketa eta sekuentzia.
* Informazioaren erregistroa.

Egindako prestakuntzan oinarrituz, elkarrizketa burutuko da. Bukaeran, txosten bat aurkeztu beharko da eta bertan honako alderdiak jasoko dira:
* Elkarrizketa prestatzeko jarraitu diren urratsak eta aurrezarritako galderak.
* Jasotako erantzunen analisia.
* Ondorengo elkarrizketak egiteko galdera berrien proposamena.

PRAKTIKA 7.3: Informazio-bilketarako teknikei buruzko panela
Praktika honetarako talde handi baten beharra dugu. 10 pertsonako taldeak egiten dira. Taldeko kide bakoitzari gai bat aztertzeko proposatzen zaio: 1. Elkarrizketa egituratua. 2. Galdetegia, 3.Test estandarizatuak eta proba objektiboak, 4. Autoinformea, 5. Behaketa egituratua, 6. Elkarrizketa irekia, 7. Eztabaida taldea, 8. Behaketa parte hartzailea, 9. Delfi teknika, 10 Sozioanalisia. Hasiera batean, zenbaki berdina duten pertsonek gai horri buruzko bibliografia bilatu eta aztertu behar dute eta talde txikian gaiari buruzko dokumentu txiki bat egin. Ondoren, 10 pertsonez osaturiko hasierako taldeak elkartzen dira. Talde honetan kide bakoitzak gainontzeko kideei azaldu behar die berak aztertutako informazio bilketarako teknika.
PRAKTIKA 7.4:, Moos-en “Escala de Clima Social de Clase” (TEA) proba estandarizatuaren aplikazioa eta zuzenketa.
Ikasturte eta gela berean dauden ikasle talde bati proba estandarizatu bat aplikatu. Praktika honen bitartez, gelako giroari dagokionez, norbanakoaren pertzeptzioa behatu nahi da alde batetik eta bestetik, gelako batezbestekoaren emaitza lortu nahi da. Jarraian, teknika honen bitartez egindako ebaluazioaren erabilgarritasun, egokitzapen eta bideragarritasunari buruzko eztabaida egingo da taldean. Beste edozein test estandarizatua ere erabil daiteke.
PRAKTIKA 7.5: Behaketarako protokolo bat sortu
Protokolo bat eraiki unibertsitateko irakasleen jardun dozentearen behaketa sistematikoa egiteko. Batez ere, ikasgaiaren garapenean ikasleen partehartze aktiboa indartzeko irakasleek erabiltzen dituzten estrategiak analizatu nahi dira.
PRAKTIKA 7.6: Ebaluazio txosten baten analisia

Ondoko azterketa honetan informazioa biltzeko erabili diren prozedurak deskribatu: Arartekoa (2006). Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan.
(Txostena orriaren bukaeran dago).

PRAKTIKA 7.7: Ebaluazio txosten baten analisia

Ondoko azterketa honetan informazioa biltzeko erabili diren prozedurak deskribatu: Lukas,J.F., Santiago,K. y Lizasoain,L. (2005). Vitoria-Gasteiz como ciudad educadora: Evaluación de los programas del Departamento Municipal de Educación.
(Txostena orriaren bukaeran dago).

PRAKTIKA 7.8: Ebaluazio txosten baten analisia

Ondoko azterketa honetan informazioa biltzeko erabili diren prozedurak deskribatu: Etxeberria,J., Lukas,J.F. y Santiago,K. (2008). IKASYS programaren aplikazio pilotuaren ebaluazioa.
(Txostena orriaren bukaeran dago).

PRAKTIKA 7.9: “Gorilas en la niebla” filmaren Cineforuma

Michael Apted-en “Gorilas en la niebla” (Gorillas in the mist, 1988) ikusi ondoren, berari buruzko eztabaida egin:

  1. Filmaren ezaugarri teknikoak: kalitatea, gaurkotasuna, interesa,…
  2. Ikerketa edo ebaluazio kualitatiboarekin zerikusia duten eszenak azalerazi. Bertan azaldutako ezaugarriak komentatu.
PRAKTIKA 7.10: Laginketa gauzatu

Ondoko artikulu hau irakurri ondoren:

Martín-Crespo Blanco,M.C. & Salamanca Castro,A.B. (2007). "El muestreo en la investigación cualitativa". Nure Investigación, nº 27, Marzo-Abril.

  1. Suposatu eskola/fakultate honetako langile (irakasle eta AZPkoak) eta ikasleen arteko harremanei buruzko azterketa egin behar duzuela. Horretarako, elkarrizketa erdi-egituratua erabiliko duzuelarik.
  2. Kontutan izanda, artikuluan azaltzen dena, proposatu ezazue nola egingo zenuketen elkarrizketatuen laginketa.
Laginketari buruzko artikulua
PRAKTIKA 7.11: Ondoko artikuluaren irakurketa eta analisia

Artikulua irakurri ondoren bi talde egingo dira:

  • A Taldea: Kazetaritzan kamera ezkutuaren aldekoak
  • B Taldea: Kazetaritzan kamera ezkutuaren aurkakoak

Talde bakoitzak bere argumentuen bitartez berea defendatu beharko du.

Ondoren, rolak aldatuko dira:

  • A Taldea: Hezkuntzan kamera/behaketa ezkutuaren aurkakoak
  • B Taldea: Hezkuntzan kamera/behaketa ezkutuaren aldekoak

Talde bakoitzak bere argumentuen bitartez berea defendatu beharko du.

camara oculta
KAPITULUA 8: Informazio analisia eta erabakiak hartzearen prozesuak
PRAKTIKA 8.1: Datu kuantitatibo eta kualitatiboen analisia

Ondoko egoerak jasotzen dituzten adibide errealak bildu edo fikziozko adibideak asmatu:

1. Datu kualitatiboen analisi kuantitatiboak
2. Datu kuantitatiboen analisi kuantitatiboak.
3. Datu kualitatiboen analisi kualitatiboak
4. Datu kuantitatiboen analisi kuantitatiboak

PRAKTIKA 8.2: Analisi kuantitatibo eta kualitatiboaren arteko konparaketa

Analisi kuantitatibo eta analisi kualitatiboaren arteko berdintasunak eta desberdintasunak.

PRAKTIKA 8.3: Ebaluazio txostenen azterketa
Liburutegi edo norbanakoen dokumentuetatik jasotako ebaluazio txostenetan oinarrituz, txosten horietan jarraitutako eskema antzeman eta ebaluatutako programari buruz erabakiak hartzeko dagoen informazioa baloratu.
PRAKTIKA 8.4: Ebaluazio txosten baten analisia

Ondoko azterketa honetan informazioa analizatzeko erabili diren prozedurak deskribatu: Arartekoa (2006). Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan.
(Txostena orriaren bukaeran dago).

PRAKTIKA 8.5: Ebaluazio txosten baten analisia

Ondoko azterketa honetan informazioa analizatzeko erabili diren prozedurak deskribatu: Lukas,J.F., Santiago,K. y Lizasoain,L. (2005). Vitoria-Gasteiz como ciudad educadora: Evaluación de los programas del Departamento Municipal de Educación.
(Txostena orriaren bukaeran dago).

PRAKTIKA 8.6: Ebaluazio txosten baten analisia
 

Ondoko azterketa honetan informazioa analizatzeko erabili diren prozedurak deskribatu: Etxeberria,J., Lukas,J.F. y Santiago,K. (2008). IKASYS programaren aplikazio pilotuaren ebaluazioa.
(Txostena orriaren bukaeran dago).

PRAKTIKA 8.7: Informazio kualitatiboaren analisia

Dokumentu hauek kontutan izanik

  • Eztabaida taldearen Audioa
  • Eztabaida taldea ikastetxe publikoetako AMPAtako gurasoen ordezkariekin
  • Eztabaida taldea ikastetxe kontzertatuetako AMPAtako gurasoen ordezkariekin
  • Galdeketa baten galdera irekiei emandako erantzunak

Honako lan hauek gauzatu:

1. Gelan (2 ordu):

  • Bakarka, audioko lehen minutuak entzun eta ikusi Word dokumentuan nola transkribatu den.
  • Bakarka, transkripzioak irakurri eta kategorien sistema bat ezarri informazio hori analizatu ahal izateko.
  • Praktiketako taldeetan bateratu taldeko kategoria sistema lortu arte.
  • Kategoria bakoitzaren definizio operatiboa eman.

2. Gelatik kanpo (3 ordu)

  • Taldeka, kategoria bakoitzaren informazio guztia antzeman eta fitxategi berri batean batera jarri.
  • Taldeka, kategoria bakoitzaren deskripzioa eta interpretazioa egin.
  • Lortutako emaitzak Google Sites-era igo irakasleak zuzendu dezan.

3. Gelan (2 ordu)

  • Gelan, lortutako kategoria sistema eta ondorioak aurkeztu.
  • Gainontzekoen aurkezpenak eztabaidatu.
  • Irakasle eta ikasleen iradokizunak kontutan harturik, behin-betiko lana gauzatu eta Google Sites-era igo.

AMPA: Eztabaida taldea 1

AMPA: Eztabaida taldea 2

AMPA: Galdeketako datuak

Analisi kualitatiboak

"Gorilas en la niebla" filmaren gida

AMPA: Eztabaida taldea 1

KAPITULUA 9: Ebaluazio txostenak
PRAKTIKA 9.1: Ebaluazio txosten baten analisia

Ondoko txosten hau kontutan izanik: Lukas,J.F., Santiago,K. y Lizasoain,L. (2005). Vitoria-Gasteiz como ciudad educadora: Evaluación de los programas del Departamento Municipal de Educación. (Txostena orriaren bukaeran dago).
Dokumentu honetan azaltzen diren galderei erantzun. Txostenak ebaluatzeko irizpideak



TXOSTENAK
Evaluación de los programas educativos del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz

Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan
IKASYS programaren ebaluazioa