GALDERAK:
- Kapitulua
- Hezkuntza ikerkuntzan
bereizten diren paradigma berdinak bereizten al dira hezkuntza
ebaluazioan?. Zeintzuk dira zentzun honetan De Miguelen iritziak?.
- Programen ebaluazioa
eta ikerketa ebaluatiboa kontzeptuak sinonimoak al dira?.
- Zeintzuk dira ikerketa
eta ebaluazioaren arteko berdintasun eta desberdintasunak?.
- Zeintzuk dira osagarritasuna
eta konbinazioaren arteko diferentziak?
- Zer eskaintzen dio
triangulazioak ebaluazio bati?
- Kapitulua
- Eskema bat egin. Bertan
hezkuntza ebaluazioaren historiaren garai bakoitzaren, ezaugarri
garrantzitsuenak eta autore aipagarrienak adierazi.
- Zergatik Tyler garaian
ebaluazioaren kontzeptualizazio estatikoa dinamikoan bihurtu zen?
- Zabalkundearen garaian
zein metodo erabili ziren programak ebaluatzeko?
- Zeintzuk dira Cronbach
(1963), Scriven (1967) eta Glaserek (1963) idatzitako artikuluen
ideia nagusiak?
- Zeintzuk
dira Profesionaltasunaren garaiko ezaugarri garrantzitsuenak?
- Kontutan
izanik LGE, LOGSE, LOCE eta LOE, adierazi ebaluazioaren inguruan
eman diren desberdintasunak.
- Zeintzuk
dira LOEn proposatutako ebaluazio diagnostikoaren helburuak?
- Kapitulua
- Liburuan hezkuntza
ebaluazioaren definizio bat eskaintzen da. Esplika ezazu definizio
horrek esan nahi duena.
- Hezkuntza etapa desberdinak
kontutan izanik (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza,
Unibertsitatea, e.a.), zer lekua hartzen dute ebaluazio formatiboak
eta sumatiboak etapa bakoitzean?
- Ebaluatzailea kontutan
izanik, nolako ebaluazio motak bereizten dira?
- Zein kasutan komeniko
litzateke ikastetxe baten kanpo ebaluazioa egitea eta zeintzutan
barne ebaluazioa? Zure aukeraketaren erantzuna arrazoitu.
- Ikas-irakaskuntza
prozesuaren hasieran, prozesuan zehar eta bukaeran ebaluatzen
badugu, horietako ebaluazio bakoitzak zein funtzio bete ditzake?
- Zeintzuk dira bereizten
diren estandarrak?
- Hezkuntza etapa desberdinak
kontutan izanik (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza,
Unibertsitatea, e.a.), zer lekua dute estandar mota desberdinek
etapa bakoitzean?
- Ebaluazio txosten
bat idazteko jarraitu beharreko gomendio nagusienak adierazi.
- Ebaluazio prozesu
baten fase aipagarrienak adierazi.
- Zeintzuk dira neurketa,
ebaluazioa eta assessment-en arteko diferentziak?
- Kapitulua
- Definitu programa
- Zeintzuk dira programen
ebaluazioa definitzen duten oinarrizko osagarriak?
- De Miguelen aburuz,
zein irizpide hartu behar dira kontuan ebaluazio ereduen sailkapena
egiteko?
- Zeintzuk dira Tyleren
helburuen ebaluazioaren ereduaren ekarpenak eta mugak?
- Stufflebeamen CIPP
ereduan azaltzen diren siglek zer esan nahi dute?
- Zeintzuk dira Stakeren
ebaluazio ihardeslearen ezaugarriak?
- Zeintzuk dira ebaluazio
argitzaile ereduaren ezaugarriak?
- Programa baten ebaluaziorako
erabili behar diren eredu eta diseinuak erlazionatuak al daude?.
Nola?. Zertan oinarritu behar gara ebaluazio eredu eta diseinu
bat hautatzerakoan?
- Kapitulua
- Azken urte hauetan,
zer aldaketa eman dira ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioan?
- Zeintzuk dira ikasleen
ebaluazio tradizionala eta alternatiboaren arteko diferentziak?
- Hezkuntza prozesuan
ematen ari den gaitasunen garapenak, ebaluazioaren prozeduretan
aldaketak ekarriko al ditu?
- Zeintzuk izan dira
arrazoiak, gaur egun ikastetxeen ebaluzioak lortu duen indarra
izateko?
- Zein modu desberdinetara
uler daiteke ikastetxe baten kalitatea?
- Ikastetxeen ebaluazio
ereduak zehazteko irizpide desberdinak daude. Eskema bat egin
irizpide horiek jasoz eta bakoitzaren arabera sor daitezkeen ebaluazio
motak zehaztuz.
- Zein funtzio izan
ditzake Hezkuntza Sistemaren ebaluazioak?
- PISA edo antzeko ebaluzioen
helburuak eta LOEn proposatutako Ebaluzaio Diagnostikoarenak,
berdinak al dira?
- Kapitulua
- Liburuan aurkezten
diren ikerkuntza diseinuen eskema egin.
- Kapituluan aurkeztu
diren sei diseinu mota horiek kontutan izanik, ikerketa arazo
bat edo ebaluazio bat planteatu, deseinu mota bakoitzarentzat.
Kasu bakoitzean, helburu posibleak zehaztu.
- Aurkeztutako diseinu
mota horietatik, zein iruditzen zaizu egokiena izan litekeena,
gaur egungo ikasleen balore eza aztertzeko? Erantzuna arrazoitu.
- Gure asmoa berriz,
eskolan dauden ikasleen balore nagusienak zeintzuk diren aztertzea
balitz, zein diseinu erabili beharko genuke? Erantzuna arrazoitu.
- Ikasleen baloreen
formazioa hobetzeko eskua hartu nahi bagenu, zein izango litzateke
deseinu egokiena? Erantzuna arrazoitu.
- Kapitulua
- Ebaluazio bat aurrera
eraman nahi dugunean, zertan oinarritu behar gara datu bilketarako
teknika bat edo bestea aukeratu behar dugunean?
- Egin behaketa eta
informazioaren erregistro mota desberdinen eskema.
- Elkarrizketa mota
desberdinen eskema egin.
- Zein alde on eta alde
txar ditu behaketak, elkarrizketarekin alderatzen dugunean?
- Informazioa biltzeko
erabiltzen denean, galdera-sortak dituen alde onak eta alde txarrak
adierazi.
- Kontutan izanik 7.3
kuadroan azaltzen diren arauak entsaio proba bat osatzeko, prestatu
hiruzpalau item eta zuzentzeko irizpideak zehaztu.
- Hezkuntza ebaluazioan,
zein alde on dituzte test kriterialak, test normatiboekin alderatzen
direnean?
- Zein garrantzia du
datuen kalitateak ebaluazio prozesuan?
- Zeintzuk dira informazio
kuantitatiboaren kalitatearen irizpideak ? Eta, informazio kualitatiboarenak?
- Kapitulua
- Zein analisi motak
egin daitezke datu kuantitatiboekin?. Eta kualitatiboekin?
- Zeintzuk dira jarraitu
behareko urratsak analisi kuantitatiboak egiterakoan?
- Informazio kualitatiboa
analizatu behar duenean, zein alderdi izan behar ditu kontutan
ebaluatzaileak?
- Zeintzuk dira jarraitu
behareko urratsak analisi kualitatiboak egiterakoan?
|