Gizarte eta Hezkuntza Programa eta Zerbitzuen Ebaluazioa
ZUZENDUTAKO JARDUERAK

 

Eskola praktikoetara etortzen ez diren ikasleak

1.-Honako liburu honen irakurketa eta ondoko galderak erantzun.

LIBURUA:

Lukas,J.F. & Santiago,K. (2016). Hezkuntza-Ebaluazioa. Bilbao: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

GALDERAK:

  1. Kapitulua
    1. Hezkuntza ikerkuntzan bereizten diren paradigma berdinak bereizten al dira hezkuntza ebaluazioan?. Zeintzuk dira zentzun honetan De Miguelen iritziak?.
    2. Programen ebaluazioa eta ikerketa ebaluatiboa kontzeptuak sinonimoak al dira?.
    3. Zeintzuk dira ikerketa eta ebaluazioaren arteko berdintasun eta desberdintasunak?.
    4. Zeintzuk dira osagarritasuna eta konbinazioaren arteko diferentziak?
    5. Zer eskaintzen dio triangulazioak ebaluazio bati?
  2. Kapitulua
    1. Eskema bat egin. Bertan hezkuntza ebaluazioaren historiaren garai bakoitzaren, ezaugarri garrantzitsuenak eta autore aipagarrienak adierazi.
    2. Zergatik Tyleren garaian ebaluazioaren kontzeptualizazio estatikoa dinamikoan bihurtu zen?
    3. Zabalkundearen garaian zein metodo erabili ziren programak ebaluatzeko?
    4. Zeintzuk dira Cronbach (1963), Scriven (1967) eta Glaserek (1963) idatzitako artikuluen ideia nagusiak?
    5. Zeintzuk dira Profesionaltasunaren garaiko ezaugarri garrantzitsuenak?
  3. Kapitulua
    1. Liburuan hezkuntza ebaluazioaren definizio bat eskaintzen da. Esplika ezazu definizio horrek esan nahi duena.
    2. Ebaluatzailea kontutan izanik, nolako ebaluazio motak bereizten dira?
    3. Zein kasutan komeniko litzateke gizarte zerbitzu baten kanpo ebaluazioa egitea eta zeintzutan barne ebaluazioa? Zure aukeraketaren erantzuna arrazoitu.
    4. Zeintzuk dira bereizten diren estandarrak?
    5. Ebaluazio txosten bat idazteko jarraitu beharreko gomendio nagusienak adierazi.
    6. Ebaluazio prozesu baten fase aipagarrienak adierazi.
  4. Kapitulua
    1. Definitu programa
    2. Zeintzuk dira programen ebaluazioa definitzen duten oinarrizko osagarriak?
    3. De Miguelen aburuz, zein irizpide hartu behar dira kontuan ebaluazio ereduen sailkapena egiteko?
    4. Zeintzuk dira Tyleren helburuen ebaluazioaren ereduaren ekarpenak eta mugak?
    5. Stufflebeamen CIPP ereduan azaltzen diren siglek zer esan nahi dute?
    6. Zeintzuk dira Stakeren ebaluazio ihardeslearen ezaugarriak?
    7. Zeintzuk dira ebaluazio argitzaile ereduaren ezaugarriak?
    8. Programa baten ebaluaziorako erabili behar diren eredu eta diseinuak erlazionatuak al daude?. Nola?. Zertan oinarritu behar gara ebaluazio eredu eta diseinu bat hautatzerakoan?
  5. Kapitulua
    1. Ikastetxe edo gizarte zerbitzuen ebaluazio ereduak zehazteko irizpide desberdinak daude. Eskema bat egin irizpide horiek jasoz eta bakoitzaren arabera sor daitezkeen ebaluazio motak zehaztuz.
  6. Kapitulua
    1. Liburuan aurkezten diren ikerkuntza diseinuen eskema egin.
    2. Kapituluan aurkeztu diren sei diseinu mota horiek kontutan izanik, ikerketa arazo bat edo ebaluazio bat planteatu, deseinu mota bakoitzarentzat. Kasu bakoitzean, helburu posibleak zehaztu.
  7. Kapitulua
    1. Ebaluazio bat aurrera eraman nahi dugunean, zertan oinarritu behar gara datu bilketarako teknika bat edo bestea aukeratu behar dugunean?
    2. Egin behaketa eta informazioaren erregistro mota desberdinen eskema.
    3. Elkarrizketa mota desberdinen eskema egin.
    4. Zein alde on eta alde txar ditu behaketak, elkarrizketarekin alderatzen dugunean?
    5. Informazioa biltzeko erabiltzen denean, galdera-sortak dituen alde onak eta alde txarrak adierazi.
    6. Zein garrantzia du datuen kalitateak ebaluazio prozesuan?
    7. Zeintzuk dira informazio kuantitatiboaren kalitatearen irizpideak ? Eta, informazio kualitatiboarenak?
  8. Kapitulua
    1. Zein analisi motak egin daitezke datu kuantitatiboekin?. Eta kualitatiboekin?
    2. Zeintzuk dira jarraitu behareko urratsak analisi kuantitatiboak egiterakoan?
    3. Informazio kualitatiboa analizatu behar duenean, zein alderdi izan behar ditu kontutan ebaluatzaileak?
    4. Zeintzuk dira jarraitu behareko urratsak analisi kualitatiboak egiterakoan?
2.-Liburuko 9. kapituluan azaltzen diren praktiken artean, ondoko hauek gauzatu (kontutan izan azaltzen diren egoerak Gizarte eta Hezkuntzaren ebaluazioara egokitu behar dituzula):
  1. Kapitulua
    *1.1 praktika
    *1.4 praktika

  2. Kapitulua
    *2.1 praktika
    *2.2 praktika
  3. Kapitulua
    *3.2 praktika
    *3.4 praktika
    *3.7 praktika
  4. Kapitulua
    *4.1 praktika
  5. Kapitulua
    *
  6. Kapitulua
    *6.3 praktika
    *6.5 praktika
  7. Kapitulua
    *7.5 praktika
    *7.7 praktika

  8. Kapitulua
    *8.1 praktika
    *8.5 praktika