A |
ABIADURA-TEST: Denboraldi
jakin batean bete behar den zailtasun eskaseko test kognitiboa. Subjektu
desberdinen puntuazioen arteko aldea, denboraldi horretan asmatutako
item-kopuruan oinarritzen da. Ord.: TEST DE VELOCIDAD.
ACCOUNTABILITY: Hezkuntza-sistema kontrolatu
eta hobetzeko ahalegin-multzoa, finantzaketa etengabe handiagotzea eskatuko
baitu delako sistemak. Ord.: ACCOUNTABILITY.
AD HOC PROBA: Egoera zehatz baterako bereziki
sorturiko proba. Ord.: PRUEBA AD HOC.
ADIERAZGARRI: Adierazgarritasun estatistikoari
dagokiona eta, ondorioz, zoriari esleitzen ez dizkiogun gertakarien
arteko erlazioei dagokiena. Adierazgarrri/ez adierazgarri bikote kontrajarriko
terminoa. Ord.: SIGNIFICATIVO.
ADIERAZLE: Gertakari sozial bat neurtzeko
deskribatzaile espezifikoa. Abstrakzio handiagoko mailan defini daitezkeen
eta behatu ezin diren prozesuei buruzko neurketa eta datuak ematen dituen
informazio behagarria eta zehatza. Ord.: INDICADOR.
ADIMEN-ADIN: Subjektu jakin baten adimen-adina
zehazteko, beste azterketari batzuek eskuratutako batezbestekoarekin
bat datorrena izan ohi da. Beste azterketari horien aidna izango da
subjektuaren adimen-adina. Ord.: EDAD MENTAL.
ADIMEN-TEST: Pertsona baten adimen-gaitasunaren
balorazioa adierazten duen oso termino orokorra. Ord.: TEST DE INTELIGENCIA.
ADIMEN ZATIDURA: Adimen-adina eta din kronologikoaren
arteko zatidura bider ehun. Ord.: COCIENTE INTELECTUAL.
ADIN KRONOLOGIKO: Gizaki edo animaliak
jaiotzetik bizi izan duen denbora. Ord.: EDAD CRONOLÓGICA.
ADITU: Ezagutza-arlo jakin batean informazio
handia duen edo izaera bereziko lanak egiteko gaitasun berezia duen
pertsona. Ord.: EXPERTO/A.
ADITUEN ERABILPEN: Arlo jakin bateko adituen
laguntza, ikerketa edo ebaluazioko atal bateko programaziorako, exekutatzeko
edo azterketarako erabiltzea. Ord.: UTILIZACIÓN DE EXPERTOS/AS.
ADOSTASUN: Talde bateko partaide guztiek
kontzienteki edo arrazionalki parte hartzen duteneko talde-erabakia.
Denek aldi berean duten sentimendua. Ord.: CONSENSO.
ADOSTASUN BIDEZKO BALIOTASUN: Paradigma
kritikoaren barruan ikerketen baliotasuna bermatzeko aplikatzen den
irizpideetako bat. Irizpide honen arabera, premisa baten sinesgarritasuna
ikertzaileak beste partaideekin lortzen duen akordioan oinarritzen da.
Ord.: VALIDEZ CONSENSUADA.
ADOSTASUN-PORTZENTAIA: Irizpidearen araberako
testen fidagarritasun-koefizientea balioztatzeko prozedura sinplea.
Ord.: PORCENTAJE DE ACUERDO.
AERA: American Educational Research Association
(Amerikako Hezkuntza Ikerkuntzarako Elkartea). Ord.: AERA.
AGCT PUNTUAZIO: Batezbestekoa 50ekoa eta
desbideraketa 20koa dituen puntuazio tipikoa. Ord.: PUNTUACIÓN
AGCT.
AGIRI: Azterlan batean informazioa lortzeko
balio duen idatzizko edo ahozko materiala. Halaber, datu-basearen erregistroan
deskribatutako unitate logikoa. Ord.: DOCUMENTO.
AGIRI PERTSONAL: Ikertzaileek parte hartu
gabe egina, aztertutako pertsonentzat balio afektiboa edota sinbolikoa
duen agiria. Ord.: DOCUMENTO PERSONAL.
AGIRI-ITURRI: Dokumentazio-zentroaren,
erakundearen edo entitate administratiboaren agiri-multzoa. Ord.: FUENTE
DOCUMENTAL.
AGIRITEGI: Erabiltzaileen informazio-eskakizunei
erantzuteko, agiri-emaitzak aukeratu, landu, zaindu eta erabiltzaileen
esku jartzeko zerbitzua. Ord.: CENTRO DE DOCUMENTACIÓN.
AGIRITEGI-IKERKETA: Ikerketa/ebaluazioa
gaitzat duten txosten, erregistro eta agirien azterketa. Ord.: INVESTIGACIÓN
DE ARCHIVO.
AHOZKO AZTERKETA: Azterketariak ahoz erantzun
behar duen proba. Galderak ahoz zein idatziz eginak izan daitezke. Ord.:
EXAMEN ORAL.
AHOZKO HISTORIA: Taldeek edo kolektiboek
burututako ekintza jakin batzuei buruzko edo denboraldi mugatuei buruzko
ahozko kontakizunetan oinarritutako ikerkuntza soziohistorikorako estrategia.
Ord.: HISTORIA ORAL.
AIDIPE: Asociación Interuniversitaria
De Investigación PEdagógica (Pedagogia Ikerkuntzako Unibertsitatearteko
Elkartea). Ord.: AIDIPE.
AINGURAKETA: Atributu bera neurtzen duten
zenbait testen zati komunak alderatzeko estrategia. Test hauei zenbait
taldek erantzun die. Testaren ainguraketaren bitartez, eskala bera erabiliz,
hainbat subjekturen puntuazioak edo item desberdinen parametroak konpara
daitezke. Ord.: ANCLAJE.
ALBORAPEN: Emaitzen ondorio kutsakorra.
Emaitzen balio errealaren desbideratzea. Ordezkagarria ez den laginetik
inferentziak egitetik sortzen den akatsa. Ord.: SESGO.
ALBORAPEN KULTURALA DUEN TEST: Kultura
jakin bateko eskarmentuetan oinarritutako itemak barneratzen dituen
testa, kultura horretako pertsonek beste kultura bateko aurrekariak
dituztenek baino puntuazio altuagoa lortzea eragiten duena. Ord.: TEST
CON SESGO CULTURAL.
ALDAGAI: Kategoriatan adieraz daitekeen
edo balio desberdinak har ditzakeen ezaugarria edo berezitasuna. Ord.:
VARIABLE.
ALDAGAI ARROTZ: Oro har, ikerketaren eginkizun
eta helburuetatik kanpo geratzen den edozein aldagai eta aldagai askearekin
batera eragitearen arriskua duena. Ord.: VARIABLE EXTRAÑA.
ALDAGAI ASKE: Menpeko aldagaian sortzen
dituen ondorioak ezagutzeko, ikertzaileak behatu edo manipulatzen duen
aldagaia. Diseinu esperimentalean aldagai esperimentala edo manipulatzailea
izendatzen da. Ord.: VARIABLE INDEPENDIENTE.
ALDAGAI AURRESALE: Irizpide/aurresale bikotean,
irizpideko aldagaiaren aurresalearen zeregina duen aldagaia. Ord.: VARIABLE
PREDICTORA.
ALDAGAI DIKOTOMIKO: Bi kategoria dituen
aldagai kualitatiboa. Ord.: VARIABLE DICOTÓMICA.
ALDAGAI ERAGILE: Bere neurtzeko moduagatik
definitutako aldagaia. Ord.: VARIABLE OPERATIVA.
ALDAGAI KATEGORIKO: Kategoritan adierazten
den aldagaia. Ord.: VARIABLE CATEGÓRICA.
ALDAGAI KUALITATIBO: Kuantifika ezin daitezkeen
ezaugarriei edo atributuei dagokien aldagaia; kategoria artifizialetan
edo osoak eta elkarrekiko baztertzaileak diren kategoria naturaletan
adieraz daitezke. Ord.: VARIABLE CUALITATIVA.
ALDAGAI KUANTITATIBO: Neurri-unitate bati
dagozkion zenbakizko balioetan adieraz edo neur daitekeen aldagaia.
Ord.: VARIABLE CUANTITATIVA.
ALDAGAI KUTSATZAILE: Egoera esperimentalean
aldagai askean efektu sistematikoak dituen aldagaia eta aldagai askearekin
batera, honen efektuak ezkutaraziz, eragin dezakeena. Ord.: VARIABLE
CONTAMINADORA.
ALDAGAI POLITOMIKO: Eskala jarraituan banangarriak
ez diren balioak hartzen dituen aldagaia; adibidez, afiliazio politikoa,
ikasturte bateko partaide izatea, etab. Ord.: VARIABLE POLITÓMICA.
ALDAGAIANITZ: Bi aldagairi edo gehiagori
dagokiona. Ord.: MULTIVARIADO.
ALDAGAIAREN DEFINIZIO ERAGILE: Aldagaia
neurtu edo manipulatzeko burutu beharreko eragiketen edo ekintzen bidezko
aldagai-definizioa. Ord.: DEFINICIÓN OPERATIVA DE LA VARIABLE.
ALDAGAIAREN DEFINIZIO ERATZAILE: Beste
kontzeptu batzuen bidezko aldagai-definizioa. Ord.: DEFINICIÓN
CONSTITUTIVA DE LA VARIABLE.
ALDAKORTASUN: Balioen elkarren arteko homogeneotasunari
edo heterogeneotasunari dagokion datu-banaketaren aldaketa. Aldakortasun-neurri
nagusiak: desbideratze tipikoa, heina eta bariantza. Ord.: VARIABILIDAD.
ALDI BEREKO BALIOTASUN: Neurtzeko tresna
baten eta kanpoko irizpide baten puntuazioen arteko erlazioa adierazten
duen baliotasuna. Ord.: VALIDEZ CONCURRENTE.
ANALISI ESTATISTIKO: Azterlaneko datuak
antolatu, deskribatu eta aztertzeko estatistikak erabiltzen duen datu-analisia.
Ord.: ANÁLISIS ESTADÍSTICO.
ANALISI INDUKTIBO: Indukzioaren bidezko
analisia, datuetatik edo behaketetatik kategoriatara doana. Ord.: ANÁLISIS
INDUCTIVO.
ANALISI KONTZEPTUAL: Esanahi esentziala
edo generikoa, esanahi desberdinak eta kontzeptuaren erabileraren ezaugarriak
deskribatzen dituen kontzeptuaren esanahiaren analisia. Ord.: ANÁLISIS
CONCEPTUAL.
ANALISI KUALITATIBO: Metodologia kualitatiboari
dagokion zenbakizko ez diren datuen analisia. Ord.: ANÁLISIS
CUALITATIVO.
ANALISI KUANTITATIBO: Metodologia kuantitatiboari
dagokion zenbakizko datuen analisia. Ord.: ANÁLISIS CUANTITATIVO.
ANALISI-UNITATE: Gertakaria analizatzeko
erabiltzen den oinarrizko informazio-unitatea. Ord.: UNIDAD DE ANÁLISIS.
ANALOGIA-TEST: Test mota bat. Bertan azterketariari
objetu bi edo gehiagoren arteko antzekotasuna zehazteko ahalmena erabilarazten
zaio. Ord.: TEST DE ANALOGÍAS.
ANIZTASUN: Errealitatea azaltzeko hainbat
printzipiotara jotzen duen doktrina. Ord.: PLURALISMO.
ANTIPOSITIBISMO: Positibismoari kontrajartzen
zaion pentsamendu-korrontea, ezagutza zientifikoa eskuratzeko haren
ikusmolde monolitikoa kritikatzen duena. Ord.: ANTIPOSITIVISMO.
ANTZEMATE-ITEM: Itemaren erantzuleak aukerazko
erantzun-sortaren aurrean erantzun zuzena ezagutu edo identifikatu behar
duen item. Ord.: ITEM DE RECONOCIMIENTO.
APLIKAZIORA BIDERATUTAKO IKERKUNTZA: Arazo
zehatzei erantzuna emateko ezaguerak eskuratzera bideratutako ikerkuntza.
Ord.: INVESTIGACIÓN ORIENTADA A LA APLICACIÓN.
AQUAD: (Analysis of QUAlitative Data).
Datu testualak analizatzeko informatika-programa. Ord.: AQUAD.
ARAU: Erreferentzia-talde batek betetako
testean puntuazioaren banaketa azaltzen duen txostena, gehienetan taula
itxura duena. Era berean, ebaluazioak zuzendu eta erabiltzen aditu direnek,
haren balio edo kalitatearen neurketa bidez, onartutako printzipioak.
Banakakoaren balioa edo talde jakin baten jardun ohikoa osatzen duten
balioen banaketa. Ord.: NORMA.
ARAU NAZIONAL: Nazio bateko laginetan oinarritutako
pertzentil-maila, puntuazio estandar eta bestelako araua. Ord.: NORMA
NACIONAL.
ARAUPETUTAKO PUNTUAZIO: Banaketa normaleko
puntuazio tipikoa. Ord.: PUNTUACIÓN NORMALIZADA.
ARAZO IREKI: Sorburua esperientzian duen
ikerkuntza-arazoa. Ord.: PROBLEMA ABIERTO.
ARAZO ITXI: Bere jatorria esparru teoriko
batean duen ikerkuntza-arazoa. Ord.: PROBLEMA CERRADO.
ARAZOAREN BALORAZIO: Ikerkuntza-arazoak
bete beharreko baldintzen ebaluazioa, hots, hura erreala, egingarria,
garrantzizkoa eta ebazkarria ote den ebaluatzea. Ord.: VALORACIÓN
DEL PROBLEMA.
ARAZOAREN FORMULAZIO: Ikerkuntza-arazoaren
azalpena, beraren funtsezko alderdi eta erlazioetara bihurtuz. Ord.:
FORMULACIÓN DEL PROBLEMA.
ARAZOAREN IDENTIFIKAZIO: Ikerkuntza-arazoa
esparru problematikotik ateratzea eta isolatzea . Ord.: IDENTIFICACIÓN
DEL PROBLEMA.
ARAZOAREN PLANTEAMENDU: Ikerkuntza-arazoa
identifikatu eta azaltzen den ikerkuntza-prozesuaren fasea. Ord.: PLANTEAMIENTO
DEL PROBLEMA.
ARRAZOI-ESKALA: Ezaugarri batek duen pertsonen,
objektuen edo gertakizunen arteko proportzioa adierazteko 0 balio erreala
duen neurketa-eskala. Tarte-estalaren propietateez gain, 0 puntua ez
da hautazkoa, absolutua baizik (gabezia). Ord.: ESCALA DE RAZÓN.
ASMATZEAREN PROBABILITATE-INDIZE: Item
batean asmatzeko posibilitatea 0adierazten duen indizea. Item baten
erantzun zuzenen kopuruaren eta proban puntuazio orokor bera ateratzen
dutenen kopuruaren arteko zatidura da. Ord.: ÍNDICE DE PROBABILIDAD
DE ACIERTO.
ASSESSMENT: Neurtu edo deskribatu egiten
duen edozein prozedura. Gehientsuenetan, hainbat informazio aintzakotzat
hartzen da gizaki jakin bati buruzko iritziren bat lortzearren. Ord.:
ASSESSMENT.
ATZERABEGIRAKO: Iragana ikuskatzeari dagokiona.
Atzerabegirako/etorkizuneko bikote kontrajarriaren terminoa. Ord.: RETROSPECTIVO.
ATZERAELIKADURA: Outputen zati bat sistema
bereko inputean erabiltzea. Ikus halaber FEEDBACK. Ord.: RETROALIMENTACIÓN.
AUDIENTZIA: Ebaluazioaren bidez erabakiak
har ditzaten orientazioa jasotzen duten eta ebaluazioan interesa duten
pertsonen multzoak. Ord.: AUDIENCIA.
AUDITORIA: Ikerketaren sinesgarritasuna
erabakitzeko estrategia, auditore batek azterlan baten egiatasuna zehazteko
erabili ohi duena. Ord.: AUDITORÍA.
AUKERA: aukera anitzeko item bateko erantzunetako
bat. ord.: ALTERNATIVA.
AUKERA ANITZEKO GALDERA: Erantzun zuzena
bat bakarra izanik, erantzun anitzetarako aukera uzten duen galdera.
Ord.: PREGUNTA DE ELECCIÓN MÚLTIPLE.
AUKERA ANITZEKO ITEM: Arazo bat azaltzen
duen enuntziatuan ondorenean konponbide batzuk aukeran agertzen dituen
itema. Aukera horietatik bat edo gehiago izan daitezke zuzenak eta gainerakoak
distraktore izaten dira. Erantzuleari erantzun egokiena aukera dezala
eska dakioke. Ord.: ÍTEM DE ELECCIÓN MÚLTIPLE.
AUKERA ANITZEKO ITEM KONPLEXU: Aukera guztiak
zuzenak izan ditzakeen aukera anitzeko item. Ord.: ÍTEM DE ELECCIÓN
MÚLTIPLE COMPLEJO.
AUKERA FINKOKO GALDERA: Galdetegi edo elkarrizketan, erantzunak adierazitako
auketa batzuetara mugatuak dituen galdera. Ord.: PREGUNTA DE ALTERNATIVA
FIJA.
AUKERAKO ERANTZUN: Erantzunen aukerak aurrez
prestatuak eskaintzen dituzten testak (aukera anitzekoak, zuzen-okerrekoak,
e.a.). Ord.: RESPUESTA DE OPCIONES.
AUKERAZKO BEHAKETA: Behaketa eskuhartzailearen
prozesuaren hirugarren fasea, zeinetan egoerari buruz lorturiko ezagueran
oinarrituz, ikertzaileek informazio adierazgarria ematen duten gertakariak
edo portaerak aukeratzen dituzten. Ord.: OBSERVACIÓN SELECTIVA.
AURKAKOEN ARTEKO EBALUAZIO-DISEINU: Ebaluazio-diseinua,
zeinetan bi ebaluatzaile-taldek programa baten alde onak eta txarrak
aztertzen dituzten. Ord.: DISEÑO DE EVALUACIÓN ADVERSARIA.
AURRETIKO: Egoera baten aurrekoa den eta
horrekin nolabaiteko kausazko erlazioa duen gertakaria. Ord.: ANTECEDENTE.
AUSAZKO: Zoriaren menpekoa, probabilitatearen
legeen araberakoa. Ord.: ALEATORIO.
AUSAZKO LAGIN: Populazio batetik zoriz
ateratako lagina. Ord.: MUESTRA ALEATORIA.
AUSAZKO NEURKETA ERRORE: Zoriak edo kasualitateak
eragindako errorea da, ez sistematikoa. Benetako puntuazioaren teorian
erabiltzen den errore-mota da. Ord.: ERROR DE MEDIDA ALEATORIO.
AUTOBEHAKETA: Behatzailea eta behatua pertsona
berbera direneko behaketa-mota berezia. Ord.: AUTOOBSERVACIÓN.
AUTOBIOGRAFIA: Pertsona baten bizialdiaren
kontakizuna edo kontakizun-multzoa, pertsonak berak idatzia. Ord.: AUTOBIOGRAFÍA.
AUTOEBALUAZIO: Norberak egindako lana eta
jarduerak baloratzen direnean. Kasu honetan ebaluazioaren objektua eta
eragilea pertsona bera dira. Ord.: AUTOEVALUACIÓN.
AUTOEBALUAZIO-TRESNA: Pertsonek beren proiektu,
programa edo irakaskuntza-materialari buruzko judizioak egiteko erabiltzen
dituzten tresnak. Ord.: INSTRUMENTO DE AUTOEVALUACIÓN.
AUTOINFORME: Ebaluatua izaten ari den gizakiak
berak ematen duen informazioa, gehientsuenetan galdera-sorta bati erantzunez
ematen duena. Ord.: AUTOINFORME.
AUTORITATE-METODO: Informazioa duten pertsonen
ospean oinarritzen den ezagutza-metodoa. Ord.: MÉTODO DE AUTORIDAD.
AUTOTEST: Gizakiak bere buruari jar diezaiokeen
proba, hainbat eduki, helburu edo prozesu eskuratu dituen ala ez egiaztatzeko.
Ord.: AUTOTEST.
AZPITEST: Izaera edo nortasun berezia duten
eta puntuazio bat lor daitekeen testaren zatietako bakoitza. Ord.: SUBTEST.
AZTERKETA: Irakaskuntza-prozesuaren ondoren,
ikasleen ezagutzak, trebetasunak, eskuratutako lorpenak eta azalpenerako
egokitasuna baloratu nahi dituen teknika eta jarduera. Ord.: EXAMEN.
AZTERKETA PILOTU: Proposatutako proiektu
edo programak emaitza egokiak lortzea bideragarria den jakiteko metodoak
frogatzeko aurreazterlan laburra. Ord.: ESTUDIO PILOTO.
AZTERLAN-EGUNKARI: Geroagoko beste aldi
batean aztertu eta interpretatu ahal izateko partaideek beren jardueren
berri idatziz jasotzen duten ikerkuntza-teknika. Ord.: ESTUDIO DIARIO.
|
|
B |
BABYTEST: Umeentzako bakarkako
testak. Lehen hilabetetik 3 edo 5 urte bitarteko garapena baloratzea dute
helburu, gerta daitezkeen desbideratzeak barne, Ord.: BABYTEST. BALIDATU:
Aztertu edo neurtu nahi denerako, testa edo informazio-bilketarako teknika
baliagarria den ala ez frogatzeko nabaritasunak edo frogak eman. Ord.: VALIDAR.
BALIDAZIO: Balidatzeko ekintza. Ord.: VALIDACIÓN.
BALIO: Aldagai kuantitatiboak har dezakeen
puntuazioa edo maila. Era berean, objektuak helburu batekiko duen garrantzia.
Ord.: VALOR. BALIO ESKALARRAK: 1 eta 11
bitarteko puntuazioa, jarrera-eskalako itemen arabera egokitua eta "itxurazko
tarte berdinak" metodoaz egindakoa. Balio hauek era ordinalean kokatzen
dute item bakoitza neurtutako continuumean, egokitasun-desegikotasun deituriko
muturren artean. Ord.: VALORES ESCALARES.
BALIO-JUDIZIO: Pertsona, gertaera edo argudio
bati buruzko balioztatze-erreakzioa. Ord.: JUICIO DE VALOR.
BALIOKIDETASUN: Berdinak edo antzekoak izateko
pertsonen, tresnen edo datuen kualitatea. Balio berekoa. Ord.: EQUIVALENCIA.
BALIOKIDETASUN-KOEFIZIENTE: Proba baten fidagarritasuna adierazten duen
forma paraleloen prozeduraren bidez lortutako fidagarritasun-koefizientea.
Ord.: COEFICIENTE DE EQUIVALENCIA.
BALIOTASUN: Metodo batek edo teknika batek
neurtu nahi omen duenaren eraginkortasun-maila. Era berean, esperimentuen
kasuan, baina baita orokorrean ere, azterlan baten emaitzak aldagai aske(ar)en
tratamenduaren eraginari zor zaizkiola ziurta daitekeen maila. Ord.: VALIDEZ.
BALIOTASUN DISKRIMINATZAILE: Test batzuek duten
ezaugarria. Aldagai desberdinak neurtzen dituzten testak prozedura berdina
erabiliz talde berari aplikatuta, emaitza desberdinak ematen badituzte,
test horiek baliotasun diskriminatzailea dutela esango dugu. Ord.: VALIDEZ
DISCRIMINANTE.
BALIOTASUN ENPIRIKO: Datu enpirikoen baliotasunari
dagokiona. Ord.: VALIDEZ EMPÍRICA.
BALIOTASUN GURUTZATU: Test-egileek jasotako
datuak berriz aztertzeko erabiltzen duten prozedura, horretarako proba talde
desberdinetan berriz erabiliz. Ord.: VALIDEZ CRUZADA.
BALIOTASUN TEORIKO: Proba bat balioztatzeko
argudio logiko edo arrazoizkoetan -ez datu enpirikoetan- oinarritzen den
baliotasuna. Ord.: VALIDEZ TEÓRICA.
BALIOTASUN-INDIZE: Probaren elementuen eta
probak neurtu nahi duen elementuaren arteko erlazio-maila adierazten duen
indizea. Ord.: ÍNDICE DE VALIDEZ.
BALIOTASUN-KOEFIZIENTE: "X" aldagai
aurresalearen eta "Y" irizpideko aldagaiaren arteko eralazioa
adierazten duen probaren korrelazio-koefizientea. Od.: COEFICIENTE DE VALIDEZ.
BALORAZIO: Objektu batek aldagai batean duen
kokagunea ezartzearen ekintza (adibidez, ikasleak probatu eta emaitzen berri
ematea). Ord.: VALORACIÓN.
BANAKAKO TEST: Aldiko bati bakarrik aplika
dakiokeen testa. Ord.: TEST INDIVIDUAL.
BANAKETA NORMAL: Batezbestekoari dagokionez,
aldagai bateko balioen banaketa simetrikoa eta maximo bakarrekoa. Ord.:
DISTRIBUCIÓN NORMAL.
BAREMAZIO: Proba edo testa erabiliz lortutako
puntuazioak esanguratsu bihurtzeko erreferentzia egoki eta koherentearen
antolaketa. Ord.: BAREMACIÓN.
BAREMO: Zuzeneko puntuazioak araupetutako puntuazioekin
erlazionatzen dituen taula. Emaitzen ebaluazioaren aurretiko ohar-taula,
non egon daitekeen erantzun bakoitzaren balioa adierazten den. Ord.: BAREMO.
BARNE-BEHAKETA: Norberak bere eduki mentalei
buruz, esperimentu-baldintzetan, burutzen duen autobehaketa kontrolatua
oinarritzat hartzen duen azterlan- edo ikerketa-metodoa. Ord.: INTROSPECCIÓN.
BARNE-EBALUAZIO: Programako pertsonek egindako
ebaluazioak, ebaluaziorako pertsona bereziak aritu direnak ere barne direlarik,
hau da, baita programaren ekoizpen, idazketa edo zerbitzuen ataletatik kanpoko
pertsonak aritu direnekoak ere. Ord.: EVALUACIÓN INTERNA.
BARNEKO SENDOTASUN-INDIZE: Item bakoitzaren
eta item guztiez osatutako multzoaren arteko korrelazioaren bidez, proba
baten sendotasuna adierazten duen indizea. Ord.: ÍNDICE DE CONSISTENCIA
INTERNA.
BARNEKO SENDOTASUN-KOEFIZIENTE: Bi erdien prozeduraren
bidez lorturiko probaren sendotasuna adierazten duen fidagarritasun-koefizientea.
Gaur egun Cronbach-en Alfa, Kuder Richardson eta Rulon prozedurak ere erabiltzen
dira. Ord.: COEFICIENTE DE CONSISTENCIA INTERNA.
BATEZBESTEKO: Laginaren edo taldearen balio
guztien batura zati balioen kopurua eginda sortzen den adierazle edo joera
nagusiko neurria. Ord.: MEDIA.
BATEZBESTEKO ARITMETIKO: Ikus BATEZBESTEKO.
Ord.: MEDIA ARITMÉTICA.
BAZTERTU: Soziometrian, bere taldeko kideek
errefusatu duten subjektua. Ord.: RECHAZADO/A.
BEHAGARRI: Errepikagarria den proba edo prozedura
erabiliz hauta daitezkeen unibertso-elementuetako bakoitza. Ord.: OBSERVABLE.
BEHAKETA: Sistematikoki gidatutako eta kontrolatutako
objektuen, gertaeren eta prozesuen pertzepzioa. Gertakariak aldatzeko inolako
asmorik gabe hauek deskribatzen dituen ikerkuntza-tekniken multzoa. Ord.:
OBSERVACIÓN.
BEHAKETA DESKRIBATZAILE: Behaketa eskuhartzailearen
prozesuaren lehenengo fasea, zeinetan egoera osoaren eta partaideen behaketa
orokorra egiten den. Ord.: OBSERVACIÓN DESCRIPTIVA.
BEHAKETA EGITURATU: Behatu nahi den gertakaria
izan ohi den ingurune naturalean burututako behaketaren bitartez gauzatutako
datu-bilketarako plangintza, non ikerlaria egoeraz nolabaiteko kontrola
izaten saiatzen den. Ord.: OBSERVACIÓN ESTRUCTURADA.
BEHAKETA ESKUHARTZAILE: Eszenatokian behatutako
subjektuen eta behatzailearen arteko elkarrekintza soziala badagoela adierazten
duen ikerkuntza-estrategia. Ord.: OBSERVACIÓN PARTICIPANTE.
BEHAKETA EZ-ESKUHARTZAILE: Behatutako subjektuak
edo taldeak behatzailearen ezagutzarik ez duteneko behaketa. Ord.: OBSERVACIÓN
NO PARTICIPANTE.
BEHAKETA EZ-SISTEMATIKO: Kategoriak zehatz
definitu gabe dituen behaketaren bitartez datuak biltzeko plangintza ez-sistematikoa.
Hautazko kodea egituratzeko lehen faseetan erabili ohi da. Ord.: OBSERVACIÓN
NO SISTEMÁTICA.
BEHAKETA FOKALIZATU: Behaketa eskuhartzailearen
bigarren fasea, zeinetan ikerkuntzaren helburuetan oinarrituz, behaketa
alderdi espezifikoetan biltzen den. Ord.: OBSERVACIÓN FOCALIZADA.
BEHAKETA IRAUNKOR: Garrantzia duten eta ez
duten datuen arteko bereizketa egiteko eta datu zehatzak lortzeko, behaketa
oparoan oinarritzen den ikerkuntzaren sinesgarritasun-estrategia. Ord.:
OBSERVACIÓN PERSISTENTE.
BEHAKETA IREKI: Pertsonek behaketapean daudela
dakiteneko behaketa. Ord.: OBSERVACIÓN ABIERTA
BEHAKETA JARDUNKOR: Egitasmo, egitura edo aurretiko
diseinutik abiatzen den behaketa sistematikoa. Ord.: OBSERVACIÓN
ACTIVA.
BEHAKETA KONTROLATU: Behaketa oso egituratu
eta planifikatua, aztertua edo behatua izan denak ez-artifizialtzat jotzen
duena. Ord.: OBSERVACIÓN CONTROLADA.
BEHAKETA NATURAL: Behaketapean dagoen gertakaria
izan ohi den ingurune naturalean burutzen den behaketa bidezko datu-bilketarako
plangintza; ikerlariak ez du inolako eraginik ingurune horretan. Ord.: OBSERVACIÓN
NATURAL.
BEHAKETA PASIBO: Helburu zehatzik ez duen kontrolik
gabeko behaketa; honek kasual, subjektibo eta zientziaurreko bilakarazten
du behaketa. Ord.: OBSERVACIÓN PASIVA.
BEHAKETA SISTEMATIKO: Gertakarien zerrenda
egiteko kategorizazio-sistemaren bat erabiltzen duen behaketa planifikatua.
Ord.: OBSERVACIÓN SISTEMÁTICA.
BEHAKETA-DISEINU: Behaketa-prozesuko etapen
diseinua. Datuen bilketa eta analisia egituratu eta sistematizatzeko behaketa-prozesua
eratzen duen fase-multzoari dagokion ekintza-programa orokorra. Ord.: DISEÑO
OBSERVACIONAL.
BEHAKETA-ERREGISTRO: Kode edo sinbolo bidezko
behaketen erregistroa. Ord.: REGISTRO OBSERVACIONAL.
BEHAKETA-ESKALA: Behatzen diren gizakien ezaugarrien
bilketa-lan sistematikorako balio duen gailua. Behatzaileak jarrera-kategoria
bakoitzari (behaketa-unitateari) balio bana ezar diezaioke, aldi berean
maiztasuna nahiz intentsitate-maila zehaztuz. Kalifikazio hau kualitatiboa
edo/eta kuantitatiboa izan daiteke. Ord.: ESCALA DE OBSERVACIÓN.
BEHAKETA-KATEGORIAK: Behaketapeko gertakaria
erregistratzeko aukera eskaintzen duten moten definizio operatiboak. Ord.:
CATEGORÍAS DE OBSERVACIÓN.
BEHAKETA-LAGINKETA: Portaera osoaren adierazle
izateko moduko portaera-segmentuak ateratzeko teknika. Ord.: MUESTREO OBSERVACIONAL.
BEHAKETA-SISTEMA: Oso murriztaileak ez diren
aurrez identifikaturiko egoeretan erabiltzen den kategoria-sistema. Ord.:
SISTEMA DE OBSERVACIÓN.
BEHAKETA-TEKNIKAK: Datu-bilketarako behaketa
erabiltzen duen teknika-multzoa. Ord.: TÉCNICAS DE OBSERVACIÓN.
BEHAKETA-UNITATE: Segmentazio edota bilketa
beharrik izan gabe, behatzailearentzat berezko esanahia duen portaera-gertakari
bakoitza. Ikus halaber JOKABIDE-UNITATE. Ord.: UNIDAD DE OBSERVACIÓN.
BEHAKETAREN ARAZO: Ausazko bi aldagairen arteko
erlazioa aztertzen den arazo oro. Ord.: PROBLEMA DE OBSERVACIÓN.
BEHAKETAREN BALIOTASUN: Behaketa behatutako
errealitatearekin zein neurritan bat datorren adierazten duen maila. Ord.:
VALIDEZ DE LA OBSERVACIÓN.
BEHAKETAREN FIDAGARRITASUN: Behatzaile aske
desberdinen arteko adostasun-maila. Ord.: FIABILIDAD DE LA OBSERVACIÓN.
BEHAKETAZKO DATU: Zuzeneko behaketaren bidez
eskuratutako datua. Ord.: DATO OBSERVACIONAL.
BEHATZAILE: Behaketa egiten duen pertsona.
Ord.: OBSERVADOR/A.
BEHATZAILE PARTEHARTZAILE: Talde edo erakunde
baten jokabidea aztertzeko, talde edo erakunde horretan barneratu eta bertako
partehartzaile arrunt gisa diharduen behatzailea . Ord.: OBSERVADOR/A PARTICIPANTE.
BEHATZAILEAREN EFEKTU: Behatzaileek informatzaileengan
sor dezaketen eragina. Eragin honek indargabetu egin dezake behaketaren
emaitza. Ord.: EFECTO DEL/A OBSERVADOR/A.
BENETAKO PUNTUAZIO: Gizaki berberak test bera
behin eta berriz eginez gero lortuko lukeen batezbestekoa litzateke. Bere
benetako puntuazio hipotetikoa litzateke. Ord.: PUNTUACIÓN VERDADERA.
BERRIEMAILE NAGUSI: Landa-azterlanetan etnografoek
informazio-iturri eginkizunerako hautatutako pertsona. Ord.: INFORMANTE
CLAVE.
BERRIKUNTZA: Metodo edo ekintza berriak sartzea
eta zabaltzea. Ord.: INNOVACIÓN.
BERRIKUNTZA-EBALUAZIO: Estrategia berritzaileak
garatzeko, aldaketen eta ekimenen eraginkortasunaren ebaluazioa. Ord.: EVALUACIÓN
DE LA INNOVACIÓN.
BESTERENGANAGARRITASUN: Ikerketaren emaitzak
beste egoera batzuetan eta beste pertsona batzuengan erabiltzea zilegi den
ala ez aztertzen duen metodologia kualitatiboaren zuhurtasun-irizpidea.
Ord.: TRANSFERIBILIDAD.
BEZERO: Ikertzaile/ebaluatzailea kontratatzen duen pertsona, talde edo erakundea.
Ord.: CLIENTE/A.
BI ERDIEN TEKNIKA: Test edo proba osatzen duten
balio bereko bi item-azpimultzoen korrelazioan oinarritutako fidagarritasun
azterketa. Ord.: TÉCNICA DE LAS DOS MITADES.
BIBLIOGRAFIA: Agiriak identifikatzeko eta deskribatzeko
teknika-multzoaren bidez diziplina baten ezagutza zientifikoa errazten duen
zientzia laguntzailea. Gai zehatz bati dagokion garrantzizko testu-zerrenda
(liburuak, eskuliburuak, artikuluak, etab.). Ord.: BIBLIOGRAFÍA.
BIBLIOGRAFIA GRIS: Argitaratzeko ohiko bideak
jarraitzen ez dituen bibliografia; normalean eskutitzak, apunteak, oharrak,
etab. izaten dira. Ord.: BIBLIOGRAFÍA GRIS.
BIBLIOGRAFIA-BERRIKUSPEN: Ikerkuntza-arazoari
buruzko ezagutza berrikusten duen ikerkuntza-prozesuaren fasea. Ord.: REVISIÓN
BIBLIOGRÁFICA.
BIDERAGARRITASUN: Ebaluazioak praktikan erabiltzeko
duen egokitasun-gradua. Ord.: VIABILIDAD.
BINAKATZEKO ITEM: Bi motako datuen arteko erlazioak
(idazleak eta liburuak, aurkitzaileak eta aurkikuntzak...) eginaraztea eskatzen
duen itema. Ord.: ITEM DE EMPAREJAMIENTO.
BIOGRAFIA: Beste zenbait dokumentu-iturrirekin
batera, pertsonaren bizialdiko ibilbidea osatzen duen ahozko (transkribatuak)
eta idatzizko kontakizun-multzoa. Ord.: BIOGRAFÍA.
BIOGRAFIA INTERPRETATZAILE: Biografia-zatiak
edo pasarteak egilearen interpretazioaz hornituta ematen den biografia.
Ord.: BIOGRAFÍA INTERPRETATIVA.
BITARTEKO: Desadostasuna praktikan gainditzeko
esku hartzen duena. Ord.: MEDIADOR/A.
BIZITZA-HISTORIA: Ahozko kontakizunetatik eta
bestelako dokumentazio-iturrietatik abiatuz, pertsonaren bizialdiaren nondik
norakoak osatzen dituen ikerkuntza-estrategia. Ord.: HISTORIA DE VIDA.
BIZITZA-KONTAKETA: Pertsonaren bizialdiaren
zati bat edo epe bat hartzen duen narrazioa. Ord.: RELATO DE VIDA.
BUKAERA IREKIKO GALDERA: Erantzuna aurrez ezarritako
aukeretara ugatzen ez duen galdetegi edo elkarrizketako galdera-mota. ord.:
PREGUNTA DE FINAL ABIERTO.
BUKAERAKO EBALUAZIO: Prozesuaren amaieran (hura
zatikakoa izanda ere) gauzatzen dena. Ord.: EVALUACIÓN FINAL. |
|
C |
C PUNTUAZIO: Bederatzi mailako
eskala (eneatipoak) hamaikako antzeko beste batera luzatzea. Ord.: PUNTUACIÓN
C.
CEEB PUNTUAZIO: Puntuazio tipikoa eta eratorria,
batezbestekoa 500 eta desbideraketa 100 direlarik. Ord.: PUNTUACIÓN
CEEB.
CIDE: Centro de Investigación, Documentación
y Evaluación. MECen (Ministerio de Educación y Ciencia) menpe
dagoen Ikerkuntza, Dokumentazio eta Ebaluazio Zentroa. Ord.: CIDE.
CIJE: Ikus CURRENT INDEX TO JOURNAL IN EDUCATION.
Ord.: CIJE.
CIPP EBALUAZIO-DISEINU: Testuinguru, sarrera,
prozesu eta produktu izeneko osagaietan oinarrituz, programen garapena eragitera
bideratutako ebaluazio-diseinua.Ord.: DISEÑO DE EVALUACIÓN
CIPP.
CLOZE: Errendimendu-probetan, batik bat irakurmena
neurtzeko direnetan, erantzuteko sarritan erabiltzen den prozedura. Testua
osatzeko hitz bat edo batzuk idatzi behar dira, itemaren osagai nagusia
berau izanik. Ord.: CLOZE.
CRONBACH-EN ALFA: Probaren barne-sendotasuna
neurtzeko test estatistikoa. Ord.: ALFA DE CRONBACH. |
|
D |
D INDIZE: Test baten barneko
edo kanpoko irizpideak erabiliz, ezagutza handiak dituztenak txikiagoak
dituztenekiko bereiztu edo diskriminatzeko itemeko neurria. Ezagutza handikoenen
asmatze-proportzioari beste taldekoen asmatze-proportzioa kenduta lortzen
da. Ord.: ÍNDICE D.
DATU: Ikertzaileak finkatu edo kodetutako eta
gertakarietatik ateratako edozein informazio. Zuzenean ezagututako elementua.
Ord.: DATO.
DATU BIGUN: Estatistika-mailan maneiatzen zaila
den hitzetatik edo irudietatik datorren datua. Ikus halaber DATU DESKRIBATZAILE.
Ord.: DATO BLANDO.
DATU DESKRIBATZAILE: Ikerkuntza kualitatiboari
dagozkion tekniken edo prozeduren bidez jasotako testu-motako edo narraziozko
datua. Ikus halaber DATU BIGUN. Ord.: DATO DESCRIPTIVO.
DATU ENPIRIKO: Esperientziak errealitateari
buruz lortutako datua. Ord.: DATO EMPÍRICO.
DATU GOGOR: Analisi estatistikoa onartu eta
termino matematikoetan ulergarri diren zenbakizko balioak adierazten dituen
datua. Ord.: DATO DURO.
DATU GORDIN: Inolako itxuraldaketarik jasan
ez duen edozein datu-mota. Ord.: DATO BRUTO.
DATU KATEGORIAL: Kategoriatan sailkatutako
datua. Ord.: DATO CATEGORIAL.
DATU KUALITATIBO: Tratamendu estatistikorako
zenbaki-forma behar duen eta berez zenbaki-formarik ez duen datu kodetua.
Ord.: DATO CUALITATIVO.
DATU KUANTITATIBO: Tratamendu estatistikoa
onartzen duen zenbaki-formako datu kodetua. Ord.: DATO CUANTITATIVO.
DATU SEKUENTZIAL: Gertaera-ordena (ez iraupena)
kontuan hartzen duen behaketa-datua. Ord.: DATO SECUENCIAL.
DATU TESTUAL: Lengoaiaren bidez adierazitako
informazioa eta idatzizko zerrendetan gauzatua. Ord.: DATO TEXTUAL.
DATU-ANALISI: Landu, deskribatu eta interpretatu
ahal izateko, bildutako informazioa antolatzen duen ikerkuntza-prozesuko
aldia. Ord.: ANÁLISIS DE DATOS.
DATU-ATZIPEN: Ikerketa/ebaluazioan zehar ikertzaile/ebaluatzaileak
datuak eskuratzeko duen ahalmen-gradua. Ord.: ACCESO A LOS DATOS.
DATU-BABES: Ikerketan zehar bildutako informazio
pertsonalak eskuratzeko erraztasunik ez izateko ezartzen diren neurri defendatzaileen
multzoa. Ord.: PROTECCIÓN DE DATOS.
DATU-BABES INFORMATIKO: Memoria batean bildutako
datuen borondatezko edo nahi gabeko aldaketa eragozten duen sistema. Ord.:
PROTECCIÓN INFORMÁTICA DE DATOS.
DATU-BANKU: Informazio-iturri den eta erabiltzaile
anitzen esku dagoen erlazionaturiko datu-multzoa. Fitxategi-multzo ez-egituratuaz
edo datu-baseaz osaturik egon daiteke. Ord.: BANCO DE DATOS.
DATU-BASE: Informazioa biltzen duten arloetan
antolaturiko erregistro-multzoa, euskarri optikoan edo magnetikoan gordea,
ordenadore bidez eskuragarria. Ord.: BASE DE DATOS.
DATU-BILKETA: Antolatzeko, deskribatzeko eta
interpretatzeko, informazioa jaso eta biltzen duen ikerkuntza-prozesuaren
fasea. Ord.: RECOGIDA DE DATOS.
DATU-BILKETARAKO TEKNIKA: Informazioa lortzeko
ikertzaileak erabiltzen duen tresna edo estrategia. Ord.: TÉCNICA
DE RECOGIDA DE DATOS.
DATU-MURRIZKETA: Elkarrizketen, behaketen edo
agirien informazioa laburtu eta kodetu egiten duen datu-bilketaren fasea.
Ord.: REDUCCIÓN DE DATOS.
DATU-PROZESAKETA: Datuen bidezko eragiketa
sistematikoa egitea; adibidez, maneiatu, moldatu, kalkulatu, etab. Ord.:
PROCESAMIENTO DE DATOS.
DATU-USTIAPEN: Bildutako datuek eman dezaketen
informazio gehiena lortu ahal izateko prozesu-multzoa. Ord.: EXPLOTACIÓN
DE DATOS.
DATUEN EGONKORTASUN: Datu berak lortzea, hori
behatzailearen edo inguruabarren araberakoa izan gabe. Ord.: ESTABILIDAD
DE LOS DATOS.
DATUEN FIDAGARRITASUN: Egonkortasunari, errepikapenari
edo zuhurtasunari dagokion datuen doitasun-maila. Metodologia kuantitatiboan
aplikatzen da egonkortasun-irizpide gisa. Ord.: FIABILIDAD DE LOS DATOS.
DATUEN ITXURALDAKETA: Datuak lortu diren lengoaiarekiko
desberdina den beste lengoaia batean aurkezteko datu-analisiaren teknika.
Ord.: TRANSFORMACIÓN DE DATOS.
DATUEN ORDENAZIO: Datuen interpretazioan eta
analisian oinarritutako irizpideen bidezko ordenazioari dagokion datu-analisirako
teknika. (Ordenazio-motak: kronologikoa, kausala, barruan sartzekoa,...)
Ord.: ORDENACIÓN DE LOS DATOS.
DATUEN SEKUENTZIA-ANALISI: Jokaeren edozein
kategoria-sistemaren erlazioak, elkarketak edo menpeko sekuentziak balioztatzeko
aukera ematen duen teknika-multzoa. Ord.: ANÁLISIS SECUENCIAL DE
DATOS.
DATUEN TRATAMENDU: Analizatu ahal izateko,
datuak bildu eta unitate erabilgarrietan antolatzen dituen datu-analisiaren
fasea. Ord.: TRATAMIENTO DE DATOS.
DATUEN TRIANGELAKETA: Iturri desberdinetatik
jasotako datuen triangelaketa. Ord.: TRIANGULACIÓN DE DATOS.
DEDUKTIBO: Dedukzioaren bidez jarrduten duena.
Metodo deduktiboari dagokiona. Deduktibo/induktibo bikote kontrajarriko
terminoa. Ord.: DEDUCTIVO.
DEDUKZIO: Orokorrenetik partikularrenera doan
arrazoibidea. Esakuneetatik edo premisetatik abiatuz, bere ondorio enpirikoak
ondorioztatzen dituen prozesua. Ord.: DEDUCCIÓN.
DEKATIPO: Kurba normalaren azalera, abszisa-ardatzaren
gainean, 10 eremu berdinetan zatitzen duen puntuazio tipiko deribatua da.
Eremu jakin batean kokatzen den puntuazio orori eremu horretako zenbakia
esleitzen zaio (1etik 10era). Ord.: DECATIPO.
DEKODETU: Datuei ezarritako kodeak informazio
ulergarri bihurtu. Ord.: DESCODIFICAR.
DELPHI TEKNIKA: Elkarrizketatzaileak elkarrizketatuek
ematen dituzten erantzunen balioztapenen berrikusketak burutu dituenean,
erabakiak hartzeko taldean egiten den elkarrizketa-mota. Ord.: TÉCNICA
DELPHI.
DEMOSKOPIA: Iritzi publikoaren behaketa edo
balioztapena. Ord.: DEMOSCOPIA.
DEONTOLOGIA ZIENTIFIKO: Jarduera zientifikoari
dagozkion berezko arau etikoen azterketa. Ord.: DEONTOLOGÍA CIENTÍFICA.
DERRIGORREZKO HAUTAKETAKO ITEM: Nortasun-inbentarioko
itema, bi, hiru edo lau hitz edo esaldiz osatua. Erantzuleari bere nortasun,
interes edo jokabidearen deskribatzaile onena edo txarrena dena hauta dezan
eskatzen zaio. Ord.: ITEM DE ELECCIÓN FORZOSA.
DESBIDERATZE: Batezbesteko balioaren araberako
banakako puntuaketen aldea. Ord.: DESVIACIÓN.
DESBIDERATZEAREN ADIMEN-KOZIENTEKO ESKALA:
Eskala berezia, bertan adimen-testeko puntuazioak eskala berezi bihurtzen
direlarik, batezbestekoa 100 izanik eta desbideratze tipikoa 15 (Weschler
probetarako). Ord.: ESCALA DE COCIENTE INTELECTUAL DE DESVIACIÓN.
DESKRIBAPEN: Aztertutakoa argi azaltzeko, objektu,
pertsona edo gertaeraren ezaugarrien zerrenda ordenatua. Ord.: DESCRIPCIÓN.
DESKRIBATZAILE: Arlo zientifiko baten esparruan
kontzeptu ezaguna identifikatzen duen thesaurusaren terminoa. Ord.: DESCRIPTOR.
DIAGNOSI-TEST: Errendimendu-testa, gaia osatzen duten alor eta trebeziak
barneratzen dituena eta erantzulearen alor horietako indargune eta ahuldadeak
diagnostikatzeko dena. Ord.: TEST DIAGNÓSTICO.
DIAGNOSTIKORAKO TEST: Test kognitiboetan, azpiatal
ugariz osatutako errendimendu- edo gaitasun probak dira. Beren helburua,
azpiatal bakoitzean gizaki jakin batek duen trebetasuna ezagutzea eta bakarkako
errekuperazio-programa antolatzea da. Kognitiboak ez diren testetan, nortasunaren
inguruko probak ezan ohi dira, helburua arazoei eta nahasteei antzematea
izanik. Ord.: TEST DE DIAGNÓSTICO.
DIFERENTZIA BATEN FIDAGARRITASUNA: Proba baten
fidagarritasun-koefizienteari antzematea, horretarako multzoaren bi erdi
edo bi neurketa paraleloen arteko aldeak aztertuz. Ord.: FIABILIDAD DE UNA
DIFERENCIA.
DIFERENTZIAL SEMANTIKOZKO ESKALA: Adjektibo
bipolarren bidezko kontzeptu-ebaluazioarako jarrera-eskala. Ord.: ESCALA
DE DIFERENCIAL SEMÁNTICO.
DISEINU: Azterlan batean erabilitako estrategiak
biltzen dituen ikertzailearen egitasmoa edo eskema. Ord.: DISEÑO.
DISKRIMINAZIO-INDIZE: Item baten diskriminazio-maila
adierazten duen indizea. Erantzun zuzenen eta okerren arteko portzentaiaren
eta erantzun guztien kopuru-erdiaren arteko zatidura da. Ord.: ÍNDICE
DE DISCRIMINACIÓN.
DISKRIMINAZIO-KOEFIZIENTE: Item batek eragindako
erantzunak eta testaren puntuazioak edota probaz kanpoko beste irizpide
bat erlazionatzeko erabiltzen den korrelazio-koefizientea. Emaitzak adieraziko
du itemak gizakiak sailkatzeko eta mailakatzeko duen ahalmenaz, irizpidearekin
bat eginez edo ez. Ord.: COEFICIENTE DE DISCRIMINACIÓN.
DISTRAKTORE: Erantzun anitzeko item bati eman
dakiokeen erantzun erratu bakoitza. Ord.: DISTRACTOR. |
|
E |
EBALUATZAILE: Ebaluazioak
planteatu, zuzendu eta haiei buruz informazioa ematearen ardura onartu eta
gauzatzen duen pertsona. Ord.: EVALUADOR/A.
EBAKETA-PUNTUAZO: Hautaketa probetan, test
edo neurri konposatuan oinarrituz, ebaketa-puntuazioa hautagaiek onartuak
izateko lortu behar duten gutxieneko puntuazioa da (adibidez, matematiketako
testean gutxienez 27 puntu lortzea hautagaia GAI izendatzeko). Ord.: PUNTUACIÓN
DE CORTE.
EBALUAZIO: Prozesu sistematikoa, gertakari
bati buruzko balio-iritzien oinarria den informazio adierazgarria lortu
eta analizatzeko balio duena. Ord.: EVALUACIÓN.
EBALUAZIO ARGITZAILEKO DISEINU: Orokorra eta
testuinguruarekiko egokia den ikuspegitik, programa aztertzen duen ebaluazio-diseinua.
Ord.: DISEÑO DE EVALUACIÓN ILUMINATIVA.
EBALUAZIO BATUTZAILE: Programa aplikatu ondoren
egiten den ebaluazioa, erabakiak hartzeko edota entzulego jakin bati eskaintzeko.
Ord.: EVALUACIÓN SUMATIVA.
EBALUAZIO DEMOKRATIKOKO DISEINU: Aldaketa erraztu
eta eragiteko asmoz eta alderdi interpretatzaileetatik abiatuz, hezkuntza-programen
ebaluazio-diseinu negoziatua. Ord.: DISEÑO DE EVALUACIÓN DEMOCRÁTICA.
EBALUAZIO FORMATZAILE: Programa baten garapenean
zehar egiten den ebaluazioa, bere asmoa programa hobetzea delarik. Ord.:
EVALUACIÓN FORMATIVA.
EBALUAZIO IDIOGRAFIKO: Objektu/subjektu bat
ebaluatzeko erabilitako normotipoa haren barnekoa duen ebaluazioa. Ord.:
EVALUACIÓN IDIOGRÁFICA.
EBALUAZIO IHARDESLEKO DISEINU: Hezkuntza-programari
buruzko juzkuaren eta deskripzioaren bidez, inplikaturik dauden pertsonen
eskaerei erantzuteko bereziki egindako ebaluazio-diseinua; ebaluatzaileek
eta entzulegoak hartzen dute parte. Ord.: DISEÑO DE EVALUACIÓN
RESPONDENTE.
EBALUAZIO KONTRAJARRIKO DISEINU: Egoera argitzeko,
prozesu dialektikoari jarraitzen zaion programen ebaluazio-diseinua. Ord.:
DISEÑO DE EVALUACIÓN CONTRAPUESTO.
EBALUAZIO NOMOTETIKO: Objektu/subjektu bat
ebaluatzeko erabilitako normotipoa haren kanpokoa duen ebaluazioa. Ord.:
EVALUACIÓN NOMOTÉTICA.
EBALUAZIO-AKTA: Ikasle baten edo batzuen ebaluazio-zati
edo oso baten emaitzak jasotzen dituen agiri ofiziala (ikasturte-zati edo
oso bati dagokiona). Ord.: ACTA DE EVALUACIÓN.
EBALUAZIO-AZTERKETAREN ASMO: Ebaluazio baten
helburuak (testu-liburuen balio edo meritua juzgatzea edo proiektu baterako
plana antolatzeko modua aztertu eta hartaz informatzea) eta hari buruzko
txostenak erabiltzean dagoen asmoa (irakasleei testu-liburu bat hautatzen
laguntzea edo eskola bati proiektu berezi bat egiten laguntzea). Ord.: PROPÓSITO
DE UN ESTUDIO DE EVALUACIÓN.
EBALUAZIO-ESKALA: Erantzuleak, item bati erantzutean,
mailaketa batean oinarriturik erantzun behar du. Mailaketaren oinarria izan
liteke grafikoa, zenbakizkoa edo deskribatzailea . Ord.: ESCALA DE EVALUACIÓN.
EBALUAZIO-IKERKUNTZA: Gizarte-programa balioztatzeko
eta erabakiak hartzeko ikerkuntza. Ord.: INVESTIGACIÓN EVALUATIVA.
EBALUAZIOAREN AZTERKETA: Ebaluazio-planaren
kalitateaz, berau praktikaratzean izandako nahikotasunaz, emaitzen zehaztasunaz
eta ondorioen balioaz independente diren azterketa eta egiaztaketa. Ord.:
EXAMEN DE UNA EVALUACIÓN.
EBALUAZIOAREN ONDORIO: Azken judizio edo gomendioa.
Ord.: CONCLUSIÓN DE UNA EVALUACIÓN.
EBALUAZIOAREN TESTUINGURU: Aztergaia laguntzen
edo inguratzen duten arloen konbinazioa. Arlo horiek, azterlanaren emaitzan
eragina izanik, azterlanaren kokagune geografikoa, bere iraupena, giro sozial
eta politikoa, hainbat jarduera profesional esanguratsu eta bestelako edozein
baldintzapen ekonomiko barne hartzen dituzte. Ord.: CONTEXTO DE UNA EVALUACIÓN.
EBALUAZIOGAI: Ebaluatzen dena; adibidez, irakaskuntzako
proiektu, programa edo materiala. Ord.: OBJETO DE LA EVALUACIÓN.
EBAZPEN: Gai edo arazo bati buruzko erabakia.
Ord.: CONCLUSIÓN.
EDUKI-ANALISI: Idatzizko edo ahozko agirien
analisian oinarritutako ikerkuntza-metodo deskribatzailea, bildutako informazioa
datu kuantitatibo bihurtzea helburu duelarik. Komunikazioaren ageriko edukiaren
deskribapen objektiboa, sistematikoa eta kuantitatiboa. Ord.: ANÁLISIS
DE CONTENIDO.
EDUKI-BALIOTASUN: Probaren edukiaren eta heinaren
neurketaren arteko baliotasuna. Neurtzeko tresnak aztertu eta balioztatu
nahi den edukia adierazteko duen maila. Aurreikusitako helburuak ebaluatzeko,
proba baten itemak behar adina eta egokiak direnean betetzen den irizpidea.
Ord.: VALIDEZ DE CONTENIDO.
EERA: European Educational Research Association
(Europako Hezkuntza Ikerkuntzarako Elkartea) . Ord.: EERA.
EGIAZTATZE GALDERA: Erantzun jakin batzuen
doitasuna frogatzeko galdera. Ord.: PREGUNTA DE COMPROBACIÓN.
EGITASMO: Ikerkuntza-metodologia kualitatiboari
dagokion kontzeptua. Azterlanean ikertzaileak erabilitako prozedurak jasotzen
dituen eskema. Ikus halaber DISEINU. Ord.: PLAN.
EGITURATU GABEKO ELKARRIZKETA: Elkarrizketa,
zeinetan galderen ordena eta jarraituriko teknika malguak diren. Ord.: ENTREVISTA
NO ESTRUCTURADA.
EGOERA: Gertakizunaren egonkortasunak bereizitako
behaketa-unitatea. Izan ditzakeen denborazko gutxieneko unitateekin konparatuz,
iraupen bereko edo luzeagoko portaera-unitatea (eta, hedaduraz, unitatearen
gertakizun bakoitza). Gertakizunak baino gehiago iraupenak bereizitako portaera-unitatea.
Ord.: ESTADO.
EGONKORTASUN: Test edo probaren fidagarritasunari
dagokion kualitatea. Ord.: ESTABILIDAD.
EGONKORTASUN ETA BALIOKIDETZAREN KOEFIZIENTE:
TEstaren bi aldaera paralelo talde bati bi unetan emanez lortzen den fidagarritasun-koefizientea.
Ord.: COEFICIENTE DE ESTABILIDAD Y EQUIVALENCIA.
EGONKORTASUN-KOEFIZIENTE: Proba baten egonkortasuna
adierazten duen test-retestaren prozeduraren bidez lortutako fidagarritasun-koefizientea.
Ord.: COEFICIENTE DE ESTABILIDAD.
EGUNKARI: Norberaren edo beste baten portaeraren
atzerabegirako idatzia. Ord.: DIARIO.
EHUNENEKO: Bnaketa bat ehun zatitan zatitzen
duten puntuetako bakoitza. Ord.: CENTIL.
EKINTZA KRITIKOKO IKERKUNTZA: Errealitatea
aldatzera eta partehartzaileak askatzera bideratutako ekintza-ikerkuntza.
Ord.: INVESTIGACIÓN ACCIÓN CRÍTICA.
EKINTZA PRAKTIKOKO IKERKUNTZA: Praktika hobetzera
bideratutako ekintza-ikerkuntza, zeinetan ikerkuntza-proiektuaren protagonista
eta diseinugileak irakasleak diren. Ord.: INVESTIGACIÓN ACCIÓN
PRÁCTICA.
ELKARREKIKO HAUTAKETA: Soziometrian, bi gizabanakok
batak bestea hautatzea. Ord.: ELECCIÓN MUTUA.
ELKARREKINTZA SOZIAL: Bi pertsonaren artean
edo talde bateko kideen artean izaten den elkarrekiko eragina. Ord.: INTERACCIÓN
SOCIAL.
ELKARREKINTZA-PROZESU: Noranzko biko komunikazioa
duen prozesua; adibidez, ikerlari/ ikertua edo erabiltzaile/ tresna. Ord.:
PROCESO INTERACTIVO.
ELKARREKINTZAKO GERTAKARI: Erregistro-unitatetzat
edo behaketa-laginketatzat har daitekeen portaeraren adierazgarria. Ord.:
EPISODIO INTERACTIVO.
ELKARRERAGIN: Elkarrekikotasunez burutzen den
ekintza. Aldagai aske batzuek beste bati, batera ekiten diotenean sortzen
den efektua. Ord.: INTERACCIÓN.
ELKARRIZKETA: Bi pertsonaren arteko ahozko
elkarrekintza berehalakoa eta pertsonala erabiltzen duen informazio-bilketarako
teknika. Ord.: ENTREVISTA.
ELKARRIZKETA EGITURATU: Berariazko gidoiaren
arabera, galderak aurretik ezarrita dituen elkarrizketa. Ord.: ENTREVISTA
ESTRUCTURADA.
ELKARRIZKETA ERDIEGITURATU: Aztertu beharreko
gaiak ezagutu baina ordena eta gidoia aurretik finkatu gabe dituen elkarrizketa.
Ord.: ENTREVISTA SEMIESTRUCTURADA.
ELKARRIZKETA INFORMAL: Landa-azterlanei edo
azterlan etnografikoei dagokien elkarrizketa irekia eta malgua. Ord.: ENTREVISTA
INFORMAL.
ELKARRIZKETA KOLEKTIBO: Informazioa gizarte-testuinguru
zabalagotik lortzeko, taldekideekin egiten den elkarrizketa. Ord.: ENTREVISTA
COLECTIVA.
ELKARRIZKETA-PROTOKOLO: Elkarrizketatzaileak
elkarrizketa burutzean erabiltzen duen eta arretaz egituraturik dauden galdegai
eta jarraibidez osatutako multzoa. Ord.: PROTOCOLO DE ENTREVISTA.
ELKARRIZKETATU: Elkarrizketa egiten zaion pertsona.
Ord.: ENTREVISTADO/A.
ELKARRIZKETATZAILE: Elkarrizketa egiten duen
pertsona. Ord.: ENTREVISTADOR/A.
ELKARRIZKETATZAILE-EGIAZTATZAILE: Lehenengo
elkarrizketatzailearen lana egiaztatzeko informazio-emaileak bigarrenez
galdekatzen duen pertsona. Ord.: ENTREVISTADOR/A-COMPROBADOR/A.
ELKARRIZKETATZAILEAREN ALBORAPEN: Elkarrizketzailearen
balio eta interesak direla eta, subjektuak eskainitako informazioan gertatzen
den aldaketa. Elkarrizketatuak emandako erantzunetan eragina duten elkarrizketatzailearen
ezaugarrien multzoa (adina, sexua, arraza).
ENEATIPO: Kurba normalaren azalera, absiza-ardatzaren
gainean, 9 eremu berdinetan zatitzen duen puntuazio tipiko deribatua da.
Eremu jakin batean kokatzen den puntuazio orri eremu horretako zenbakia
esleitzen zaio (1etik 9ra). Ord.: ENEATIPO.
ENTRENAMENDU-ITEM: Test bidez aztertuko den
gizakia trebatzeko erabiltzen den itema. Bertan lortzen den puntuazioa ez
da aintzakotzat hartzen, ondorengo itemetarako trebatze-saioa besterik ez
baita. Ord.: ÍTEM DE ENTRENAMIENTO.
EPAILEAREN BIDEZKO EBALUAZIO-DISEINU: Ulergarritasuna
areagotzeko asmoz, epaileen, lekukoen eta partaideen bidez egiten den programaren
ebaluazio-diseinua. Ord.: DISEÑO DE EVALUACIÓN JUDICIAL.
ERABAKIAK HARTZERA BIDERATUTAKO EBALUAZIO:
Ordezko ekintza-bideak hautatzeko informazioa sortzen duen ebaluazioa. Ord.:
EVALUACIÓN ORIENTADA A LA TOMA DE DECISIONES.
ERABATEKO FIDAGARRITASUN: Test edo probaren
benetako puntuazioei dagokien fidagarritasuna. Bariantza osoaren proportzioari
neurketaren errorearen bariantzari dagokiona kenduta ateratzen den emaitza.
Ord.: FIABILIDAD ABSOLUTA.
ERABILGARRITASUN: Audientzia esanguratsuei
informazioa eman eta lanean eragin onuragarria lortzeko moduko txostenak
egin eta banatzeko ikerketa/ebaluaketak duen gaitasun-gradua. Ord.: UTILIDAD.
ERAIKITAKO ERANTZUN: Subjektuak, galderari
erantzutean, berak asmatuta emandako erantzuna. Aukerako erantzunarekiko
kontrajarria (adibidez "defini ezazu egonkor hitza"). Ord.: RESPUESTA
CONSTRUIDA.
ERALDATUTAKO PUNTUAZIO: Konbinazio linealaren
bidez, puntuazio zuzenetik ehunekoetara, hamarrenekoetara, laurdenekoetara
eta puntuazio tipikoetara deribatutako puntuazioa. Ord.: PUNTUACIÓN
TRANSFORMADA.
ERANTZUN: Galderari ematen zaion ahozko, idatzizko
edo motore den adierazpena. Ord.: RESPUESTA.
ERANTZUN ANIZKOITZ: proba edo galdera-sortako
galderari erantzun bat baino gehiago emateko posibilitatea. Ord.: RESPUESTA
MÚLTIPLE.
ERANTZUN LABURREKO ITEM: Erantzuleak erantzun
labur eta zehatza egitea eskatzen duena. Ord.: ÍTEM DE RESPUESTA
BREVE.
ERANTZUN LABURREKO TEST: Hitz batez edo esaldi
labur batez erantzun daitezkeen itemez osatutako proba-mota. Ord.: TEST
DE RESPUESTA BREVE.
ERANTZUN-ALBORAPEN: Galdera-sortari erantzutean,
erantzunaren ordenari zor zaion eragina. Elkarrizketatzailerik egon ez eta
subjektuak erantzun aurretik ondorengo galderak irakurtzen dituenean izan
ohi da. Ord.: SESGO DE RESPUESTA.
ERANTZUN-ALDAGAI: Kinada-aldagai baten eraginez,
gizabanakoak duen portaera. Ord.: VARIABLE RESPUESTA.
ERDIETSIGABEKO ITEMAK: Test kognitiboetan azterketariak
denbora falta dela-eta erantzun gabe uzten dituen itemak, batik bat abiadurazko
testetan. Ord.: ÍTEMS NO ALCANZADOS.
EREMUARI BURUZKO TEST: Irizpideari buruzko
test-mota. Eduki-multzo batetik azterketariak menderatzen duen portzentaiaren
balio absolutua adierazten du. Ord.: TEST REFERIDO AL DOMINIO.
ERREAKTIBO: Erantzuna eragin nahi duen itemaren
edo galderaren ezaugarria. Ord.: REACTIVO.
ERREAKTIBO MENTAL: Bere erantzunak sortu eta
ebaluatzeko pertsona barneratzen den egoera edo eginarazten zaion proba
edo testa. Ord.: REACTIVO MENTAL.
ERREGISTRO: Idatzizko edo ikus-entzunezko informazio-bilketa.
Halaber, datu-basearen informazio-unitatea. Ord.: REGISTRO.
ERREGISTRO AUTOBIOGRAFIKO: Pertsona batek bere
bizitzari buruz idatzitako kontaketa sistematikoa. Ord.: REGISTRO AUTOBIOGRÁFICO.
ERREGISTRO IREKI: Gertakari bat azaltzen den
bezala egindako behaketa-erregistroa, zeinari ondoren kategoria-sistema
aplikatzen zaion. Ord.: REGISTRO ABIERTO.
ERREGISTRO ITXI: Aurrez ezarritako kategoriak
edo behaketa-unitateak dituen erregistroa. Ord.: REGISTRO CERRADO.
ERREGISTRO JARRAITU: Ikerlariak jardunaldi
osoan zehar gertatzen den guztia behatzen duen erregistroa. Ord.: REGISTRO
CONTINUO.
ERREGISTRO NARRATIBO: Behatzailea gertakizunak
kontatzera mugatzen den informazio-bilketarako modua. Ord.: REGISTRO NARRATIVO.
ERREGISTRO PERTSONAL METATU: Ikasle bakoitzaz,
bere adimen-maila, gaitasun eta zaletasun, nortasun-ezaugarri, inguru, familia,
egoera fisiko eta bestelako ezaugarriei buruzko datu eta behaketak, idatziz
eta isilpean, jasotzen dituen agiri derrigorrezkoa. Ord.: REGISTRO PERSONAL
ACUMULATIVO.
ERREGISTRO-MAIZTASUN: Portaera-unitate edo
kategoria zehatz baten maiztasuna denboraldi batean. Ord.: FRECUENCIA DE
REGISTRO.
ERREGISTRO-TRESNA: Tresna berezia, informazio-
eta datu-bilketa behatzaileen sentimen-organoek baino doitasun handiagoz
egitea errazten duena. Ord.: INSTRUMENTO DE REGISTRO.
ERREGISTRO-UNITATE: Portaera-unitatea, zeinari
portaera horren gertakariak kuantifikatzeko behatzaileak erabiltzen duen
kodea edo ikurra esleitzen zaion. Ord.: UNIDAD DE REGISTRO.
ERRENDIMENDU: Emaitza, ekoizkina. Pertsonak
bere ahalmenak praktikan jartzearen ondorioa. Ord.: RENDIMIENTO.
ERRENDIMENDU AKADEMIKO: Ebaluazio-proban neurtutako
ikaslearen ezagutza-maila. Ord.: RENDIMIENTO ACADÉMICO.
ERRENDIMENDU-TEST: Eskolako edo lanbideko lorpenak
neurtzeko proba. Ord.: TEST DE RENDIMIENTO.
ERREPIKAGARRITASUN: Metodo zientifikoaren berezko
ezaugarria, zeinaren arabera ikerlari batek eginiko aurkikuntzak beste edozein
kidek ere metodo beraz baliatuz egin ditzakeen. Ikus halaber ERREPIKAPEN.
Ord.: REPLICABILIDAD.
ERROLDA: Populazioa osatzen duten kide guztien
zerrenda. Ord.: CENSO.
ERRORE: Neurketan lortutako balioaren balio
errealekiko desbideratzea. Ord.: ERROR.
ERRORE ABSOLUTU: Balio batek bere benetako
baliotik duen desbideratze absolutua. Ord.: ERROR ABSOLUTO.
ERRORE SISTEMATIKO: Errore iraukorra hautaketa
edo neurketa guztietan . Behaketa guztiak zentzu berean eragiten dituen
errorea. Ord.: ERROR SISTEMÁTICO.
ERRORE TIPIKO: Balio errealaren inguruko errore-banaketaren
desbidazio tipikoa. Ord.: ERROR TÍPICO.
ERROREAREN PUNTUAZIO: Testean izandako puntuazio-kopurua,
aldakortasun-iturri ez-sistematikoek eragindakoa. Ord.: PUNTUACIÓN
DE ERROR.
ESHAUSTIBOTASUN: Kategoria-sistema baten baldintza,
kategoria-multzoak aztergaiaren arlo kontzeptuala bere osotasunean hartzera
behartzen duena. Ord.: EXHAUSTIVIDAD.
ESKALA: Zenbakien eta neurtutako objektuen
ezaugarrien arteko elkarrekikotasuna ezartzen duen neurketa-sistema. Ord.:
ESCALA.
ESKALA ABSOLUTU: Neurketa-unitatea finkaturik
duen arrazoi-eskala. Ord.: ESCALA ABSOLUTA.
ESKALA ARAU-EMAILE: Talde arau-emailearen emaitzak
adierazten dituen neurketa-eskala. Ord.: ESCALA NORMATIVA.
ESKALA BATUKOR: Jarrera-eskala, erantzuleek
item bakoitzarekin ados ala desados dauden adierazten dutena: beren erantzunen
puntuazioak batu egiten dira ondoren, beren jarreraren adierazle izango
den guztizko puntuazioa lortzeko. Ord.: ESCALA ADITIVA.
ESKALA BIPOLAR: Neurtutako ezaugarria bi muturreko
eskalan kokatzera behartzen duena, intentsitatea intzat hartu gabe. Adibidez,
aldeko ala kontrako jarrera, barnerakoitasuna ala kanporakoitasuna. Ord.:
ESCALA BIPOLAR.
ESKALA DIFERENTZIAL: Jarrera-eskalen mota bat,
segida batean zehar galdekatu bakoitzak izandako jarrera zehatz ematea helburu
duena. Ord.: ESCALA DIFERENCIAL.
ESKALA EGITARATU: Galdera irekiek ez bezala,
erantzun-aukera zehatzak dituena. Ord.: ESCALA ESTRUCTURADA.
ESKALA ERKAGARRI: Iritziak alderatzeko estimazio-eskala.
Ord.: ESCALA COMPARATIVA.
ESKALA GRAFIKO: Mailen berri ematen duen grafiko
metrikoak osatutako estimazio-eskala. Ord.: ESCALA GRÁFICA.
ESKALA KONTZEPTUAL: Kategoriak mailakako ordenean
adierazten dituen estimazio-eskala. Ord.: ESCALA CONCEPTUAL.
ESKALA NOMINAL: Ezaugarri baten inguruan pertsonak,
objektuak edo gertakizunak berdinak ala desberdinak diren adierazten duen
neurketa-eskala. Multzoa zatitu ondoren kategoriei edo klaseei zenbakiak
edo ikurrak ezartzeko eskala. Egokitutako zenbakiek ez dute propietateekiko
ezer adierazten. Hauek desberdinak direla erakusten dute soilik. Ord.: ESCALA
NOMINAL.
ESKALA NORMATIBO: Gizabanakoaren arteko konparazioak
egiteko eskalak. Ord.: ESCALA NORMATIVA.
ESKALA ORDINAL: Ezaugarri baten inguruan pertsonek,
objektuek edo gertakizunek duten ordena aiderazten duen neurketa-eskala.
Ezaugarrien arteko ordenaz sailkatzen duen gorako edo beherako eskala. Gertakariak
neurtzen dira, baina beren arteko distantzia ez, neurtzeko unitate egonkorrik
ez baitago. Ord.: ESCALA ORDINAL.
ESKALOGRAMA: Gizaki eta itemak bereizgarri
baten arabera sailkatzeko balio duen neurgailua. Ord.: ESCALOGRAMA.
ESKLUSIBOTASUN: Kategoria-sistemak ezarritako
baldintza, kategoriek elkarri estali edo oztopo ez egitea eskaten duena.
Ikus ELKARREKIKO ESKLUSIO. Ord.: EXCLUSIVIDAD.
ESKOLA-ERREGISTRO: Eskolaren martxa eta antolaketari
buruzko datu garrantzizkoak idatziz jasotzen diren liburu edo koadernoak.
Ord.: REGISTRO ESCOLAR.
ESKOLA-KALIFIKAZIOEN ESKALA: Zenbaki edo lexiko-ikurrez
osaturiko segida ordenatua, ebaluazioen emaitzak edo eskolako hainbat jokabideren
neurriak adierazteko balio duena, hala nola errendimendua, asistentzia,
banakako jarrera, ikasketarako jarrera, ordena, txukuntasuna, e.a. Kalifikazioa
azterketa, proba objektibo edo behaketaren emaitza da. Ord.: ESCALA DE CALIFICACIÓN
ESCOLAR.
ESKOLA-LANEN ANALISI: Egitarau edo ekintzari
dagokion egitasmoa gauzatu ahal izateko eskola-lanen gaineko datu-analisia.
Ord.: ANÁLISIS DE TAREAS ESCOLARES.
ESKOLA-LANEN ZUZENKETA: Ikasleek ikasgelan
bertan edo ikasgelatik kanpo egindako ariketak ikuskatu eta baloratzeko
jarduera. Ord.: CORRECCIÓN DE TRABAJOS ESCOLARES.
ESKOLA-PROFIL: Eskola batek hainbat kontzeptu
edo aldagairekiko duen estatusaren deskribapen grafikoa edo numerikoa. Ord.:
PERFIL ESCOLAR.
ESKULIBURU: Test edo proba gauzatzeari, ebaluazioari
eta interpretazioari buruzko argibideak dituen testu edo liburua. Ord.:
MANUAL.
ESPEZIFIKAZIOEN TAULA: Sarrera bikoitzeko test
baten eskema, testaren jokabidezko helburuak lerroetan eta edukizko helburuak
zutabeetan agertzen dituena. Taularen elkarguneetan item zehatzen deskribapenak
ematen dira. Ord.: TABLA DE ESPECIFICACIONES.
ESTANDAR: Mota, eredua edo araua. Ord.: ESTÁNDAR.
ESTANDARIZATZE: Eskala desberdineko neurriak
alderagarri bihurtzeko, datu zuzenak neurri-unitate bilakatzea, batezbesteko
eta barreiatze tinkodun bihurtuz. Ord.: ESTANDARIZACIÓN.
ESTATISTIKA: Aztertutako gertakariaren erlazioak
deskribatu, interpretatu eta ulertzeko, datuak bildu, sailkatu eta lantzen
dituen zientzia. Ord.: ESTADÍSTICA.
ESTIMAZIO-ERRORE: Neurketa balioztatzean egiten
den errorea. Ord.: ERROR DE ESTIMACIÓN.
ESTIMAZIO-ESKALA: Ezaugarri jakin baten inguruan,
pertsona baten, talde baten edo gertakizun baten kokapena adierazteko erabiltzen
den eskala graduatua. Ord.: ESCALA DE ESTIMACIÓN.
ESZENA-ULERKUNTZA: Bizitza-kontaketen interpretaziorako
prozedura, non, iraganeko gertakarien eta subjektuaren oraingo erlazioen
testuingurua berreraikitzeko, (elkarrizketa-testuinguruan) enuntziazioak
enuntziatuekin bat etorrarazi nahi diren. Ord.: COMPRENSIÓN ESCÉNICA.
ESZENATOKI: Aztertzen diren gertakarien leku
naturala. Ord.: ESCENARIO.
ESZENATOKIKO UZTE: Ikertzaileek ikerketa-lekua
utzi edo bertatik alde egiten duten ikerketa-aldia. Ord.: ABANDONO DEL ESCENARIO.
ESZENATOKIRAKO SARBIDE: Ikerketa kualitatiboetan,
ikertzaileak ikerkuntza-lekura bertaratzea lortzeko egiten duen saioa. Ord.:
ACCESO AL ESCENARIO.
ETNOGRAFIA: Kulturez eta arrazez arduratzen
den zientzia; hezkuntzari dagokionez, eskolako gizarte-bizimodua aztertu
eta deskribatzen duen zientzia. Ord.: ETNOGRAFÍA.
ETS PUNTUAZIO: Educational Testing Service-k
garatutako puntuazio estandarra, batezbestekoa 500 eta desbiderazio tipikoa
100 duena. Ord.: PUNTUACIÓN ETS.
EZAGUTU: Gertakari, objektu edo pertsonaren
izaera, kualitateak eta erlazioak jakitera iritsi. Ord CONOCER.
EZAGUTZA: Ezagutzearen ekintza edo emaitza..
Ord.: CONOCIMIENTO.
EZAGUTZA-PROBA: irakaskuntza/ikaskuntza prozesuan
zehar, ezagutzaren zenbait alorretan eskuratutako abilezia edo trebetasun
instrumentalak eta ezaguerak neurtzeko proba. Ord.: PRUEBA DE CONOCIMIENTO.
EZAUGARRI: Iraunkor samarra den berezitasuna.
Pertsona baten bereizgarria edo kualitatea. Ord.: RASGO.
EZKUTUKO BEHAKETA: Behatutako pertsonek behaketapean
daudela ez dakiteneko behaketa. Ord.: OBSERVACIÓN ENCUBIERTA.
EZTABAIDA: Ikerkuntza-txostenaren zati jakina,
ondorioen inguruko iruzkinak edo azalpenak biltzen dituena. Ord.: DISCUSIÓN.
EZTABAIDA ASKE: Talde-dinamikako teknika. Bertan,
talde txiki bateko kideek era libre eta berezkoan eztabaidan aritzen dira
gai baten inguruan, moderatzaileak koordinaturik. Ord.: DISCUSIÓN
LIBRE.
EZTABAIDA-PANEL: Hasieran aurkeztutako gai
baten inguruan elkarrizketa ez-formal modura beren ikuspegi partikularrak
aurkeztuz, elkarren artean edo entzuleen aurrean eztabadian diharduten pertsonez
osaturiko talde txikia. Ord.: PANEL DE DISCUSIÓN.
EZTABAIDA-TALDE: Talde batentzako elkarrizketa,
gai jakin bati buruzko informazioa lortzeko eta aurrez prestatutako elkarrizketatik
abiatua, betiere askatasun-giroan egindakoa. Ord.: GRUPO DE DISCUSIÓN. |
|
F |
FATXADAZKO BALIOTASUN: Ikus
ITXURAZKO BALIOTASUN. Ord.: VALIDEZ DE FACHADA.
FEEDBACK: Komunikazio-sisteman, hartzailearen
erreakzioez jabetzeko igorleak duen ahalmena eta, horren arabera, bere mezua
aldatzekoa. Ord.: RETROALIMENTACIÓN.
FENOMENOLOGIA: Ikerkuntza interpretatzaileari
dagokion pentsamendu-korrontea, ezagueraren oinarritzat gertaeren berehalako
esperientzia subjektiboa duena. Ikus halaber.
FIDAGARRITASUN: Ikus DATUEN FIDAGARRITASUN.
Ord.: FIABILIDAD.
FIDAGARRITASUN ABSOLUTU: Ikus ERABATEKO FIDAGARRITASUN.
ord.: FIABILIDAD ABSOLUTA.
FIDAGARRITASUN ERLATIBO: Ezaugarria neurtzeko
tresnaren doitasuna kontuan hartu gabe, proban (test-retest) subjektuaren
emaitzak bat etortzea. Ord.: FIABILIDAD RELATIVA.
FIDAGARRITASUN-ANALISI: Test edo probaren sendotasun-maila
zehazteko analisia. Ord.: ANÁLISIS DE FIABILIDAD.
FIDAGARRITASUN-INDIZE: probaren benetako puntuazioen
eta puntuazio enpirikoen arteko korrelazioa. Hau kalkulatzeko fidagarritasun-koefizientearen
erro karratuan egiten da. Indize hoek, itemak gehituz, probak lor dezakeen
fidagarritasun-koefizienterik altuena adierazten du. Ord.: ÍNDICE
DE FIABILIDAD.
FIDAGARRITASUN-KOEFIZIENTE: Ikus FIDAGARRITASUN
ERLATIBO. ord.: COEFICIENTE DE FIABILIDAD.
FINANTZIATZAILE: Ikerketa/ebaluaketarako dirua
ematen duen gizabanako, talde edo erakundea. Ord.: FINANCIADOR/A.
FITXATEGI: Helburu zehatzerako egindako datu-bilketa.
Ord.: FICHERO.
FORMA PARALELOAK: Test edo probaren egonkortasun
eta baliokidetzaren koefizientea balioztatzeko jardunbidea, horretarako
pertsona edo taldean probaren bertsio baliokide diferituak aplikatzen direlarik.
Ord.: FORMAS PARALELAS.
FORO: Gai edo arazo baten inguruan moldatzen
den eztabaida ezformal batez osatzen den talde-dinamikako teknika, non taldekide
guztiek parte har dezaketen koordinatzaile baten gidaritzapean. Ord.: FORO.
FROGATUTAKO BALIOTASUN: Enpirikoki edo esperimentalki
egiaztatu den baliagarritasuna. Ord.: VALIDEZ COMPROBADA. |
|
G |
G FAKTORE: Adimen orokorra,
inguruneko estimuluen arteko loturak ikustarazteko gaitasuna. Ord.: FACTOR
G.
G KOEFIZIENTE: Ikus OROKORTASUN-KOEFIZIENTE.
Ord.: COEFICIENTE G.
G TEORIA: Ikus OROKORTASUN-KOEFIZIENTE. Ord.:
TEORÍA G.
GAITASUN: ahalmen edo helburu jakin baterako
pertsona gai ote den ezarriko duten baldintzak. Ord.: APTITUD.
GAITASUN ABSTRAKTU: Arrazoitze logikorako eta
erlazioak antzemateko gaitasuna, "g" faktorearen oso antzekoa.
Ord.: APTITUD ABSTRACTA.
GAITASUN ESPAZIAL: Espazioan objektuak irudikatzeko
gaitasuna, beren arteko loturak ulertzeko gai izanik. Ord.: APTITUD ESPACIAL.
GAITASUN OROKOR: Adimena, "g" faktorea.
Ord.: APTITUD GENERAL.
GAITASUN ZEHATZERAN TEST: Gaitasun zehatzak
neurtzeko erabiltzen den testa. Ord.: TEST DE APTITUD ESPECÍFICA.
GAITASUN-PROBA: Gaitasun zehatzak neurtzeko
proba (adibidez: misikarako gaitasuna, zenbakietarako gaitasuna, pertzeptzioarako
gaitasuna, e.a.). Ord.: PRUEBA DE APTITUD.
GALDEKETA: Ikus INKESTA. Ord.: CUESTIONARIO.
GALDEKETA DESKRIBATZAILE: Helburu nagusia populazioaren
edo honen azpibanaketen oinarrizko parametro estatistikoak balioestea duen
inkesta. Ord.: ENCUESTA DESCRIPTIVA.
GALDERA: Erantzuna eragiteko ahozko edo idatzizko
esakunea. Ord.: PREGUNTA.
GALDERA ARINGARRI: kontuzko gaiei buruzko galdera-sortan,
eragin kaltegarria murriztu nahi duen galdera. Ord.: PREGUNTA AMORTIGUADORA.
GALDERA IREKI: Bere formulazioak erantzuna
aske emateko aukera eskaitzen duen galdera. Ord.: PREGUNTA ABIERTA.
GALDERA ITXI: Eman daitezkeen erantzunak aurretik
zehaztuta dituen gladera. Ord.: PREGUNTA CERRADA.
GALDERA-SORTA: Idatzizko erantzunen bidez,
pertsonaren edo pertsona-taldearen informazioa lortzeko aukera ematen duen
galdera-zerrenda. Ikus halaber INKESTA. Ord.: CUESTIONARIO.
GALDERA-SORTA ANONIMO: Postaz bidalitako galdera-sortari
erantzuten dion pertsona identifikatzeko ikerlariak, galdetutako pertsonak
inkesta anonimoa dela pentsa dezan, erantzun-kartazala markatzen duen ohiko
praktika. Ord.: CUESTIONARIO ANÓNIMO.
GALDERA-SORTA SOZIOMETRIKO: Ikus TEST SOZIOMETRIKO.
Ord.: CUESTIONARIO SOCIOMÉTRICO.
GALDERAK BATERIAN: Osagarri diren ikuspegi
desberdinetatik egiten diren gai berari buruzko galdera-sortako galderak.
Ord.: PREGUNTAS EN BATERIA.
GARAPEN-TEST: Adinean zehar izandako lorpenak
neurtzeko testa (bizitzako aurreneko urteetan). Ord.: TEST DE DESARROLLO.
GAUZATZE-TEST: Trebetasun-testetan, hitz hau
gizakiari jarduera fisiko jakin bat gauzatzea eskatzen dion testarentzat
erabili ohi da (adibidez, labirintoko irteera marraztea). Nortasun-testetan,
motibagarri den egoera estandarizatuaren aurrean, erantzun jakin baten behaketari
deritzo. Ord.: TEST DE EJECUCIÓN.
GERTAKARI: Une jakin bateko jokaerak bereizitako
behaketa-unitatea, gertakizuna edo gertaera. Gertaera edo jokaera-unitatea
(eta beronen gertaera bakoitza), zeinaren iraupena gutxieneko denbora-unitatea
baino laburragoa den, hau ikerlanaren erregistroak eta helburuak aurrez
zehaztua duelarik. Ord.: EVENTO.
GERTAKARI-ERREGISTRO: Gertakaria azaltzeko
gai diren portaera berezien eta garrantzitsuen erregistroa. Ord.: REGISTRO
ANECDÓTICO.
GERTAKARI-TAULA: Baldintza jakin batzuen presentzia/gabezia
islatzen duen taula. Ord.: TABLA DE INCIDENCIA.
GERTAKIZUN: Errealitateari dagokiola jakin
edo suposatzen den hori. Ord.: HECHO.
GIDA-ORRIAREN PROZEDURA: Taldeka egindako testak
azkar zuzentzeko sistema. Subjektuek betetako erantzun-orrien gainean zuzen
dauden erantzun-orri zuzenak (klabeak) gainjartzen dira. Ord.: PROCEDIMIENTO
DE FALSILLA.
GIDATU GABEKO ELKARRIZKETA: Subjektuari galderei
libre erantzuteko edo gai berriei ekiteko aukerak eskaintzen zaizkion elkarrizketa.
Ord.: ENTREVISTA NO DIRECTIVA.
GIDATUTAKO ELKARRIZKETA: Subjektuak elkarrizketatzaileak
egiten dizkion galderei (itxiei) zehatz erantzuten diena. Ord.: ENTREVISTA
DIRECTIVA.
GIDATUTAKO EZTABAIDA: Talde-dinamikako teknika
jakina. Ideiak eta berriak trukatzen dira moderatzailearen koordinaziopean.
Ord.: DISCUSIÓN DIRIGIDA.
GIZA DESIRAGARRITASUN: Galdegaietan, nortasun-testetan
edo jarrera-eskaletan erantzunak ematean, irudi ona emateko helburuz, hau
da, gizarteak egokitzat jotzen duen irudia islatzeko, gizabanakoek erantzun
alboratuak emateko duten joera. Ord.: DESEABILIDAD SOCIAL.
GORABEHERA: Beste gertakari bat suertatzea
eten edo oztopatzen duen gertakaria. Ord.: INCIDENTE.
GORABEHERA KRITIKO: Garrantzizko gertaerak
biltzen dituen erregistroa, baita interesgune edo topiko jakin batekin erlazionaturikoak
ere. Ord.: INCIDENTE CRÍTICO.
GRAFOLOGIA: Pertsonaren idazkera aztertuz,
pertsona horren izakera ezagutzeko metodoa. Ord.: GRAFOLOGÍA.
GUTTMAN ESKALA: Itema onartzeko aurreko edo
azpiko ordeneko itemak onartzea eskatzen duten itemak hierarkizatuta dituen
metatze-jarrerako eskala. Ord.: ESCALA DE GUTTMAN.
GUTXIENEKO GAITASUN: Bigarren Hezkuntzako agiria
eskuratzeko oinarrizko trebetasunen testean ikasleak gainditu behar duen
gutxieneko maila (normalean Gobernuak erabakia). Espainiako estatuan, Hautaproba
edo Selektibitatea gainditzeko beharrezko maila litzateke. Ord.: COMPETENCIA
MÍNIMA. |
|
H |
HALO-EFEKTU: Irakasleen
edo ikertzaileen itxaropen afektiboek sortutako efektu kutsakorra. Ord.:
EFECTO DE HALO.
HASIERAKO EBALUAZIO: Ebaluazio-prozesuaren
hasieran egiten dena. Ord.: EVALUACIÓN INICIAL.
HEIN: Banaketako puntuaziorik altuen eta baxuenaren
arteko distantzia adierazten duen adierazlea edo aldakortasun-neurria. Ord.:
RANGO.
HEIN BATUKARI: Jarrerak neurtzeko eredua Likert-ek
1932an proposatua. Eskala graduatuaren gainean, gai baten inguruko esaldi-zerrenda
bat baloratu behar du subjektuak, eta balio guztien baturak pertsona horrek
gai jakin horren inguruko aldeko edo kontrako neurria azaltzen du. Ord.:
RANGO SUMATIVO.
HEISSE METODO: fidagarritasuna egonkortasun
gisa eskuratzeko prozedura-mota bat. Talde berari test bera hiru aldiz edo
gehiagotan aplikatuz lortzen da. Ord.: MÉTODO HEISSE.
HELBURU ESPEZIFIKO: Hezkuntza-programaren asmoen
definizio bat. Programaren aplikazio-subjekuak zeintzuk diren, haiengan
zer-nolako aldaketa eragin behar den eta azken jarrera termino zehatzetan
deskribatzen du. Helburu orokorrak baino zehatzagoak dira. Ord.: OBJETIVO
ESPECÍFICO.
HELBURU OPERATIBO: Hezkuntza-helburuen adierazpen
berezia, helburu orokorrak zehaztasun handiagoz definitzen edo ematen dituena.
Zehaztasun hori helburu orokorragoak bereganatu dituela adieraz dezaketen
ikaslearen hainbat jokabide behagarritan gauzatzen da. Ord.: OBJETIVO OPERATIVO.
HELBURU OROKOR: Hezkuntza-programaren asmoen
definizio bat. Programaren aplikazio-subjekuak zeintzuk diren, haiengan
zer-nolako aldaketa eragin behar den eta azken jarrera termino zehatzetan
deskribatzen du. Ord.: OBJETIVO GENERAL.
HELBURUAK EZAGUTU GABEKO EBALUAZIO: Ebaluatzaileak
bere egitekoa helburuak ezagutu gabe egiten dueneko emaitzen ebaluazioa.
Ord.: EVALUACIÓN SIN CONOCIMIENTO DE OBJETIVOS.
HELBURUAK LORTZEAN OINARRITUTAKO EBALUAZIO-DISEINU:
Orientabide kuantitatiboa duen ebaluazio-diseinua, zeinetan helburuak identifikatu
eta berauek lortzea partaideen iritziaren arabera balioztatzen diren, ebaluatzen
den programaren jarraipena nolabait bideratzeko. Ord.: DISEÑO DE
EVALUACIÓN BASADO EN LA CONSECUCIÓN DE OBJETIVOS.
HELBURUARI BURUZKO TEST: Prestakuntza-programako
edukien ebaluazioan azterketariaren gaitasuna-ez gaitasuna erabakitzen duen
irizpideari dagokion test eredua. Ord.: TEST REFERIDO AL OBJETIVO.
HELBURURIK GABEKO EBALUAZIO-DISEINU: Programen
inplementazioaren ondorio on eta txarrak balioztatzen dituen ebaluazio-diseinua.
Ikus halaber Ord.: DISEÑO DE EVALUACIÓN SIN OBJETIVOS.
HEPTA PUNTUAZIOAK: Kurba normalaren azalera,
abzisa-ardatzaren gainean, 7 eremu berdinetan zatitzen duen puntuazio tipiko
deribatua da. Eremu jakin batean kokatzen den puntuazio oroi eremu horretako
zenbakia esleitzen zaio (1etik 7ra). Ord.: PUNTUACIONES HEPTA.
HETEROEBALUAZIO: Pertsona batek beste batez
egiten duen ebaluazioa: bere lana, bere jarduna, errendimendua, etab. Ord.:
HETEROEVALUACIÓN.
HEZKUNTZA-BERRIKUNTZA: Hezkuntza-ekintza edo
modalitatearen inplementazioa. Ord.: INNOVACIÓN EDUCATIVA.
HEZKUNTZA-HELBURU: Iakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren
ondorioz ikasleak lortzea espero dugun emaitza. Ord.: OBJETIVO EDUCATIVO.
HEZKUNTZA-SISTEMAREN ERRENDIMENDU: Hezkuntza-sistemak,
egindako giza eta ekonomia-aahaleginaren aldera, lortzen duen emaitza. Ord.:
RENDIMIENTO DEL SISTEMA EDUCATIVO.
HEZKUNTZA-ZIENTZIEN INSTITUTUA (HEZI): Irakasleen
prestakuntza pedagogikoa, hezkuntza-ikerketa eta honen emaitzen zabalkundea
bultzatzeko espainiako estatuko unibertsitate gehienetan sortutako erakundea.
Ord.: INSTITUTO DE CIENCIAS DE LA EDUCACIÓN (ICE).
HILKORTASUN: Ezaugarri bera duten subjektuengan,
zenbaitek ikerketan ez segitzeko dagoen arriskuari deitzen zaio. Ord.: MORTALIDAD.
HILKORTASUN ESPERIMENTAL: Esperimentuan, hainbat
pertsonaren galtze edo parte hartzeari uzteak barne-baliotasunari eragiten
dion esperimentu-errorearen iturria. Ord.: MORTALIDAD EXPERIMENTAL.
HILKORTASUN ESTATISTIKO: Inkesten eremuan,
panel-diseinuetan gerta daitekeen subjektuen galerari deitzen zaio. Ord.:
MORTALIDAD ESTADÍSTICA.
HIPOTESI: Ikertzaileek formulatzen duten aldagaien
arteko esakune sintetiko eta erlazionala; hau planteatutako arazoaren azalpen
arrazoizkoa da, baina ez ziurra. Esperientziarekin bat datorren azalpen
arrazoizkoa eta teorian oinarritua, baina ez ziurra. Ord.: HIPÓTESIS.
HISTOGRAMA: Datu estatistikoak maiztasunarekiko
azalera proportzionalak dituzten laukizuzen jarraituen formaz irudikatzen
dituen grafikoa. Ord.: HISTOGRAMA.
HITZ-JARIOTASUN: Erraz mintzatzeko eta idazteko
gaitasuna. Ord.: FLUIDEZ VERBAL.
HITZARMEN: Gizakien arteko izaera pertsonal-sozialeko
elkarganatze-fasea, adibide nabarmentzat bikotea duena, baina gainerako
egitura pluraletan eta haien arteko erlazioetan ere agertzen dena eta gizarte-distantzia
txikia izatearen ezaugarria duena. Ord.: ACUERDO.
HITZEZKO ESKALA: Heinak ehoz deskribatutako
kategoriak diren eskala; adibidez, "asko", "normal",
"gutxi". Ord.: ESCALA VERBAL.
HITZEZKO GAITASUN: Hitzak testuinguru batean
azkar ulertzea. Ord.: APTITUD VERBAL.
HITZEZKO ITEM: Papaer eta arkatzezko itema,
bertan proposatzen den zeregina burutzeko hizkuntza (ahozkoa edo idatzizkoa)
soikik erabiltzera derrigortzen duena. Ord.: ÍTEM VERBAL.
HITZEZKO TEST: Test-mota, bertan erantzuteko
irakurtzen eta idazten jakitea ezinbestekoa izanik. Ord.: TEST VERBAL.
HITZEZKO ULERMEN: Ahozko zein idatzizko hitzez
adierazitako ideiak ulertzeko gaitasuna. Ord.: COMPRENSIÓN VERBAL.
HITZEZKOA EZ DEN ITEM: Paper eta arkatzez erantzuteko
itema, beroni erantzuteko hizkuntza ez eta bestelako adierazpenak (marrazkia,
lerroak, ezabaketak, e.a.). Ord.: ÍTEM NO VERBAL.
HITZEZKOA EZ DEN TEST: Paper eta arkatzaren
bidezko testa. Bertan argibideak ahoz ematen dira eta itemak grafikoen bidez
adierazi. Ord.: TEST NO VERBAL.
HOLISMO: Banakako mailara bihur ezin daitezkeen
ezaugarriak diren arau, balio edo eredu-portaera kolektiboetatik abiatuz,
ekintza azaltzeko ikuspegia adierazten duen terminoa. Ord.: HOLISMO.
HOLISTIKO: Orokorra, bere osotasunean. Ord.:
HOLÍSTICO.
HOMOGENEOTASUN-INDIZE (HI): Proba baten itemen
puntuazioen eta aztertutako itemen puntuazioen arteko korrelazioaren bidez,
probaren itemak homogeneoak diren ala ez adierazten duen indizea. Ord.:
ÍNDICE DE HOMOGENEIDAD. |
|
I |
IDATZIZKO AZTERKETA: Azterketariak
idatziz erantzun beharreko proba. Galderak bai ahoz edo bai idatziz eman
daitezke. Ord.: EXAMEN ESCRITO.
IDEIEN ZURRUNBILO: Geroago aztertu eta kritikatuko
diren bat-bateko ekimenak bilduz, arazoaren aurrean konponbideak bilatzeko
taldearen ateraldi sortzaileak errazten dituen eztabaida-teknika. Ord.:
TORBELLINO DE IDEAS.
IDIOGRAFIKO: Zientzia idiografikoari dagokiona.
Bakarrak edo bereziak diren kasuei dagokiena. Ord.: IDIOGRÁFICO.
IKASGELAKO EGUNKARI: Ikasgela barruan izandako
eskola-jardueren idazkia. Ord.: DIARIO DE CLASE.
IKASGELAKO EKOLOGIA: Ikasgelako osagaien arteko
erlazio guztien markoan izan ohi diren arazoak aztertzen dituen hezkuntza-ikerketako
alderdiak adierazten ditu. Ord.: ECOLOGÍA DEL AULA.
IKASGELAKO ETNOGRAFIA: Erakunde eta talde zehatzetan
ohiko den jokabidea deskribatzeko aukerak eskaintzen dituen ikerketa-teknika.
Ord.: ETNOGRAFÍA DEL AULA.
IKASMAILAREN BALIOKIDE: Testean lortutako puntuazioari
ikasmailaren balioa emanda gauzatzen den puntuazio-bihurketa. Lortutako
puntuazioa ikasmaila horretakoek lortutakoen batezbesteko puntuazioarekin
bat dator. Ord.: EQUIVALENTE DE CURSO.
IKERKUNTZA: Arazoari erantzuna emateko ekintza
sistematikoa, zorrotza eta jarraitua. Ord.: INVESTIGACIÓN.
IKERKUNTZA APLIKATU: Arazo praktikoak konpontzeko
ikerkuntza. Ord.: INVESTIGACIÓN APLICADA.
IKERKUNTZA EBALUATZAILE: Ikus EBALUAZIO-IKERKUNTZA.
Ord.: INVESTIGACIÓN EVALUATIVA.
IKERKUNTZA ETNOGRAFIKO: Talde baten kultura
deskribatzen duen ikerkuntza. Ord.: INVESTIGACIÓN ETNOGRÁFICA.
IKERKUNTZA KRITIKO: Partehartzaileen eskuhartzean
oinarrituta, helburutzat berrikuntza eta hezkuntza-aldakuntza dituen ikerkuntza.
Ord.: INVESTIGACIÓN CRÍTICA.
IKERKUNTZA KUALITATIBO: Gizarte-gertakariak
aztertzeko metodologia kualitatiboa erabiltzen duen ikerkuntza. Ord.: INVESTIGACIÓN
CUALITATIVA.
IKERKUNTZA KUANTITATIBO: Gizarte-gertakariak
aztertzeko metodologia enpiriko-analitikoa erabiltzen duen ikerkuntza. Ord.:
INVESTIGACIÓN CUANTITATIVA.
IKERKUNTZA NATURALISTA: Ikus IKERKUNTZA KUALITATIBO.
Ord.: INVESTIGACIÓN NATURALISTA.
IKERKUNTZA PARTEHARTZAILE: Analisi kritikoaren
eta egoera hobetzeko antolatutako ekintzen bidezko partehartzaileak mobilizatzera
bideratutako ikerkuntza. Ord.: INVESTIGACIÓN PARTICIPATIVA.
IKERKUNTZA-EKINTZA: Barneko praxia ulertu eta
hobetzeko, egoera sozialaren ikerketa sistematikoa. Ord.: INVESTIGACIÓN
ACCIÓN.
IKUSMOLDE IDIOGRAFIKO: Gertakari ezberdinen
banakako azterketa beren banakotasun- eta errepikaezintasun-ezaugarrietan
oinarrituz burutzea proposatzen duen ikuspegi metodologikoa. Ord.: ENFOQUE
IDIOGRÁFICO.
IKUSMOLDE NOMOTETIKO: Hainbat gertakariren
erregulartasuna eta errepikagarritasuna azpimarratuz eta ezaugarri horietan
oinarrituz, gertakari horiek guztientzat baliagarri liratekeen arau orokorrak
ezarri nahi lituzkeen ikuspegi metodologikoa. Ikus halaber NOMOTETIKO. Ord.:
ENFOQUE NOMOTÉTICO.
INBENTARIO: Aztertutako pertsonari buruzko
datu-multzoa. Ord.: INVENTARIO.
INCE: Instituto Nacional de Calidad y Evaluación
(Kalitate eta Ebaluaziorako Institutu Nazionala). Ord.: INCE.
INDIZE: Gauza batek edo kontzeptu batek izan
dezakeen maila adierazten duen zenbakia edo letra. Ord. ÍNDICE.
INDUKTIBO: Indukzioz ekiten duena. Metodo induktiboari
dagokiona. Induktibo/deduktibo bikote kontrajarraiko terminoa. Ikus halaber
METODO INDUKTIBO. Ord.: INDUCTIVO.
INFORMAZIO: Ekintzetatik edo gertakarietatik
ateratako ezaguera. Metodologia kualitatiboan hitz hau datuaren ordez erabiltzen
da. Ord.: INFORMACIÓN.
INFORMAZIO KUALITATIBO: Narrazio-eran, eta
ez zenbaki bidez, adierazitako gertaera eta eskariak. Ikus halaber datu
kualitatibo. Ord.: INFORMACIÓN CUALITATIVA.
INFORMAZIO KUANTITATIBO: Zenbaki bidez adierazitako
gertaera eta eskariak. Ikus halaber datu kuantitatibo. Ord.: INFORMACIÓN
CUANTITATIVA.
INFORMAZIO-ITURRI: Datuen sorburu diren pertsona,
talde eta agiriak. Ikus halaber iturri. Ord.: FUENTE DE INFORMACIÓN.
INFORMAZIO-PREMIA: Ikertzaile/ebaluatzaileak,
bezeroek eta dagozkion audientziek egindako informazio-eskaera, ikerketa/ebaluaketa
aseko duena. Ord.: NECESIDAD DE INFORMACIÓN.
INFORMAZIOA ESKURATZEKO ESKUBIDEA DUEN AUDIENTZIA:
Ikerketa edo ebaluazioko emaitzen berri jakiteko baimena duten pertsonen
taldea. Ord.: AUDIENCIA CON DERECHO A LA INFORMACIÓN.
INFORMAZIOAREN BAIMEN: Ikerketa/ebaluazioko
partehartzaileen arteko akordioa beren izenak edo beraiek emandako isilpeko
informazioa helburu jakin batzuetarako erabiltzekoa, betiere informazio
hori bildu edo ikerketa/ebaluaketako txostenetan argitaratu baino lehen
agertzeak izan ditzakeen ondorioen argitan. Ord.: CONSENTIMIENTO DE INFORMACIÓN.
INFORMAZIORAKO ESKUBIDEAREN PRINTZIPIO: Aztergai
diren subjektuek ikerketaren inguruan informazioa jasotzeko duten eskubidea,
eragingo dizkieten ondorioak eta eginkizunak zehazki adierazi behar zaizkielarik.
Ord.: PRINCIPIO DE DERECHO A LA INFORMACIÓN.
INGURUGIRO: Gizakiengan eragina duen ingurunea,
eragile sozialez (gizaki arteko harremanak) eta fisikoz osatua (objektu
garrantzitsuak eta beren arteko harremanak). Ord.: ENTORNO.
INGURUNE: Izaki bizidunak inguratu eta haiei
eragiten dien bizigunea. Ord.: MEDIO AMBIENTE.
INKESTA: Idatzizko edo ahozko galderen bidezko
informazioa biltzeko protokoloa. Galdera-sorta zuzenean egin dezake inkestatzaileak
edo, zeharkako prozeduraz, diferituan eman daitezke erantzunak. Ord.: ENCUESTA.
INKESTA-TEKNIKA: Pertsonentzako galdera-sorta
egin eta informazioa biltzeko idatzizko edo ahozko teknika. Ord.: TÉCNICA
DE ENCUESTA.
INTENTZIOZKO LAGIN: Asmo zehatz baten arabera
aukeratutako norbanako-unitateez osatutako lagina. Ord.: MUESTRA INTENCIONAL.
INTENTZIOZKO LAGINKETA: Laginketa ez-probabilistikoa,
zeinetan kasuak edo banakoak ikertzailearen iritziaren arabera hautatzen
diren. Ikus halaber IRIZPIDEZKO LAGINKETA.
Ord.: MUESTREO INTENCIONAL.
INTERPRETAZIO: Lortutako datu edo informazioari
esanahia esleitzea, beti ere teoria edo sinesmen-sistemaren barruan eta
testuinguruaren arabera. Ord.: INTERPRETACIÓN.
INTERPRETAZIO ARAU-EMAILE: Interpretazio-mota
honetan, pertsonaren puntuazioa alderatu egiten da bere inguruneko taldekoarekin
edota erreferentzia-taldekoarekin . Ord.: INTERPRETACIÓN NORMATIVA.
IRAGAZKI-GALDERA: Galdera-sorta baten aurretiko
galdera. Honen bidez hurrengo galderari erantzungo dioten pertsonen hautaketa
egiten da. Ord.: PREGUNTA FILTRO.
IRAGAZKI-ITEM: Item-mota bat, bere helburua
item-multzo baten eragina ondorengoetara ez zabaltzea delarik. Zenbaitetan
distraktore edo item desbideragarri gisa erabiltzen da. Ord.: ÍTEM
TAPÓN.
IRAKURTZE-ABIADURA: Zeinu idatziez jabetu eta
interpretatzeko azkartasuna. Ord.: VELOCIDAD LECTORA.
IRITZI-AZTERKETA: Laginetan oinarritzen den
iritzi-azterketa. Ord.: SONDEO.
IRITZI-GALDEKETA: Giza talde bateko kideek
gai batzuei buruz dituzten iritziak argitzea edo jakitea helburu duen galdeketa.
Ord.: ENCUESTA DE OPINIÓN.
IRITZI-GALDERA: Topiko (egoera, gertaera...)
bati buruz jendeak duen iritzia ezagutzeko egindako galdera. ord.: PREGUNTA
DE OPINIÓN.
IRIZPIDE: Uste edo balioztapena azaltzean abiapuntutzat
hartzen dugun printzipioa. Aldagai baten neurri baliagarri, frogatu eta
onartua. Egia ezagutzeko araua. Ord.: CRITERIO.
IRIZPIDEAREKIKO ERREFERENTZIA: Zorrotz adieraziz,
itxaropen-tauletan oinarrituriko interpretazioa da. Irizpide zehatz bat
kontuan hartuz, gizaki baten emaitzak behatu ondoren, gizaki horrek maila
jakin bat eskuratzeko duen probabilitatea azaltzen du. Adibidez, "Halakoak
EGA gainditzeko % 80ko probabilitatea du". Ord.: REFERENCIA AL CRITERIO.
IRIZPIDEARI BURUZKO TEST: Aurrez hainbat irizpide
zehaztuta, interpretazioa zuzenean emateko neurriak eskaintzen dituen testa
da. Tradizionalki, gaitasun eta errendimenduen neurketan erabili izan da,
puntuazioen bariantzari baino edukien balideziari garrantzi handiagoa emanez.
Ord.: TEST REFERIDO AL CRITERIO.
IRIZPIDEZKO ALDAGAI: Irizpide/aurresale bikotean
aldagai eurresalea egiaztatzeko irizpide gisa erabiltzen den aldagaia. Ord.:
VARIABLE CRITERIO.
IRIZPIDEZKO BALIOTASUN: Ikus AURRESATE-BALIOTASUN.
Ord.: VALIDEZ CRITERIAL.
IRIZPIDEZKO LAGINKETA: Ikertzaileek ezarritako
irizpideren batez zuzentzen den laginketa. Ord.: MUESTREO CRITERIAL.
IRIZPIDEZKO NEURKETA: Gizaki batek helburu
edo irizpide jakin bat lortu duen ala ez egiaztatzeko egiten den neurketa.
Ord.: MEDICIÓN CRITERIAL.
IRIZPIDEZKO TEST: Subjektuak (ikasleak, adibidez)
irizpide edo helburu jakin bat lortu duen ala ez ebaluatzeko proba. Ord.:
TEST CRITERIAL.
IRT: "Item Response Theory"ren laburdura. Ord.: IRT.
ISILPEKOTASUN-PRINTZIPIO: Aztergai diren subjektuen
deiturak ixilpean gordetzeko betebeharra. Ord.: PRINCIPIO DE CONFIDENCIALIDAD.
ISOC: Instituto de Información y Documentación
en Ciencias Sociales y Humanidades (Gizarte Zientzietan eta Humanitateetan
Informatzeko eta Dokumentatzeko Institutua). Ord.: ISOC.
ITED PUNTUAZIOA: Puntuazio tipiko eratorria,
batezbestekoa 15 eta desbideratzea 5 delarik. Ord.: PUNTUACIÓN ITED.
ITEM: Proba, galdera-sorta edo elkarrizketa
taxutzen duen elementua edo galdera. Ord.: ITEM.
ITEM DESBIDERAGARRI: Testean benetako helburua
ezkutatzeko, azterketariaren arreta desbideratzeko itema. Ord.: ÍTEM
DISFRAZ O MÁSCARA.
ITEM IREKI: Item-mota honen aurrean, subjektuak
erantzuna osatu egin behar du, ez hautatu. Ord.: ÍTEM ABIERTO.
ITEM ITXI: Item-mota honen aurrean, subjektuari
eskaitzen zaizkion erantzunetan egokiena hautatu behar du. Ord.: ÍTEM
CERRADO.
ITEM MANIPULATIBO: Gauzatzeko material edo
tresna jakin batzuk (buruhausgarriak, kuboak, lamianak, e.a.) erabiltzea
eta lantzea eskatzen duten itemak. Ord.: ÍTEM MANIPULATIVO.
ITEM ZALANTZAZKO: Test baten aurrean, puntuazio
altua nahiz baxua lortu duten pertsonek asmatzen duten itema. Bestalde,
asmatzen ez dutenek ere, proba osoan puntuazio altuan zein baxuak izan.
Ord.: ÍTEM AMBIGUO.
ITEM-ANALISI: Proba baten erreaktiboen ezaugarri
eta eraginkortasunaren analisia. Ord.: ANÁLISIS DE ÍTEMS.
ITEM-BANKU: Testetako item-multzoa, edukiz
eta zailtasun-mailaz sailkatuak. Ord.: BANCO DE ÍTEMS.
ITEM-BEKTORE: Gizaki-multzo batek item bati
emandako erantzun puntuatuen zerrenda. Ord.; VECTOR ÍTEM.
ITEM-FORMATU: Item baten diseinu eta itxura
bereizgarria. Ord.: FORMATO DE ÍTEM.
ITEM KALIBRAKETA: Itemaren parametroak estimatu
ahal izateko, Itemarekiko Erantzunaren Teoriaren prozesua (IET). Helburua,
zailtasun-eskalan kokatzea da, diskriminazio eta aieru edo konjeturaren
balioa aldaezin mantentzen delarik. Ord.: CALIBRACIÓN DE ÍTEMS.
ITEM-LAGINKETA: Item-multzo orokorretik azpimultzoak
hautatzeko prozedura; item lagin batzuk azterketari batzuei ezartzekoak
izaten dira eta beste batzuk beste azterketari batzuei ezartzekoak. Ord.:
MUESTREO DE ÍTEMS.
ITEMAN: (conventional ITEM ANalysis program).
Item objektiboak analizatzeko iformatika-programa. Ord.: ITEMAN.
ITEMAREKIKO ERANTZUNAREN TEORIA: Pertsona baten
ezaugarriaren -aurrez test baten bidez neurtutakoaren- eta itemari edo galderari
emandako erantzunaren arteko erlazioa adierazten duen teoria. Hasieran teoria
hau "Ezkutuko ezaugarriaren teoria" izendatu zen. Ord.: TEORÍA
DE RESPUESTA AL ÍTEM.
ITEMAREN BEREZKO KURBA: Kurba enpiriko edo
teorikoa, itemari erantzun zuzena ematen dioten subjektuen kopuruaren (edo
egoki erantzuteko probabilitatearen) eta ezkutuko ezaugarri bateko puntuazioaren
arteko erlazioa azaltzen duena. Ord.: CURVA CARACTERÍSTICA DEL ÍTEM.
ITEMAREN ERANTZUN SUSMATU: Item kognitiboari
aurrean emandako erantzuna zoriz, gainerakoak baztertuz edo zeharka arituz
izan denean. Ord.: ÍTEM CONJETURADO.
ITEMAREN POLARITATE: Jarrera eta nortasunaren
inguruko galdera-sortetan, ebaluatu den objektu edo ezaugarriaz itemaren
esaldiak hartzen duen aldeko/kontrako zentzua. Ord.: POLARIDAD DEL ÍTEM.
ITEMEN HAZTAPEN: Psikometrian, proba edo testeko
elementu bakoitzari ematen zaion pisu desberdina. Aurrez egin daiteke, informazio
teorikoan oinarrituta, eta baita ondoren ere, elementu bakoitzaren garrantziaz
eta zailtasunaz jasotako informazio praktikoan oinarrituta. Ord.: PONDERACIÓN
DE ÍTEMS.
ITURRI: Informazio- edo datu-sorrera. Ord.:
FUENTE.
ITURRI PRIMARIO: Zuzeneko edo sorrerako iturria.
Ord.: FUENTE PRIMARIA.
ITURRI SEKUNDARIO: Zeharkako edo beste batzuek
aipatutako iturria. Ord.: FUENTE SECUNDARIA.
ITXURAZKO BALIOTASUN: Subjektuaren begi aurrean
metodoak edo tresnak azaltzen duen baliotasuna; alderdi teknikotik begiratuta
ez du balio zorrotzik. Ord.: VALIDEZ APARENTE. |
|
J |
JARDUERA MAXIMO: Test kognitiboen
mota. Bertan ezaugarri baten inguruan azterketariak ezan dezakeen mailarik
handiena neurtu nahi da. Ord.: ACTUACIÓN MÁXIMA.
JARDUERA TIPIKO: Test ez-kognitiboak jarduera
tipikoaren adibide dira, azterketariak ohi duen bezala erantzutea espero
baita. Ord.: ACTUACIÓN TÍPICA.
JARDULE: Ikerkuntza-egoera eta eszenategiko
partehartzailea. Ord.: ACTOR/A.
JARDULE NAGUSI: Ikertzaileari ikerkuntza-egoera
eta eszenategia hobeki ulertzen laguntzen dion partehartzailea. Ord.: ACTOR/A
CLAVE.
JARRERA: Gizakiaren joera positiboki edo negatiboki
baloratzeko gizarteko osagairen bat: ikur, pertsona, talde, instituzio,
e.a. Ord.: ACTITUD.
JARRERA-ESKALA: Jarrerak neurtzeko estimazio-eskala.
Ord.: ESCALA DE ACTIDUD.
JATORRIZKO PUNTUAZIOA: Ikus PUNTUAZIO ZUZEN.
Ord.: PUNTUACIÓN ORIGINAL.
JOKABIDE: Egoera jakin batean jarduteko edo
moldatzeko modua. Ord.: CONDUCTA. |
|
K |
K: Testaren luzera handiagotzen
edo murrizten den proportzioa (bere fidagarritasun- eta baliotasun-koefizienteen
aldaketak kalkulatzeko. Ord: K.
K MOTAKO ITEM: Aukera anitzeko itema, lau erantzun
eta bost aukera dituena, horietako bakotzak erantzun-kategorien kopuru bera
duelarik. Ord.: ÍTEM TIPO K.
KALIFIKAZIO: Azterketa edo etekinaren ebaluazioa.
Ord.: CALIFICACIÓN.
KANOI BIKO GALDERA: Bi ideia edo gai dituen
galdera. Ord.: PREGUNTA DE DOBLE CAÑÓN.
KANPO-AZTERKETA: Eskola-sistema bateko ikasleei
eskola-sistema horren kontroletik at eginarazten zaien azterketa (Hautaproba
edo SELEKTIBITATEA, ADIBIDEZ). Ord.: EXAMEN EXTERNO.
KANPO-EBALUAZIO: Ikergaia barne duen erakundeaz
kanpoko ebaluatzaileak gidatutako ebaluazioa. Ord.: EVALUACIÓN EXTERNA.
KANPO-HISTORIA: Tratamenduaren aurretik eta
tratamenduaren ostean hartutako neurrien artean edo aldagai askearen ezarpenaren
eta menpeko aldagaiaren artean, esperimentuan bertan edo egoera horretatik
kanpo jasotako gertaera eta gorabeheran multzoa. Ord.: HISTORIA EXTERNA.
KANPOTIKO IRIZPIDE: Ikerketan bilatzen denaren
antzeko den irizpidea edo konparazio bezala erabil daitekeena. Ord.: CRITERIO
EXTERNO.
KASU-AZTERLAN: Ikerkuntza-eredua, sakonean
pertsonak, gizarte-unitateak edo hezkuntza-erakunde bereziak deskribatu
eta analizatzen dituena. Ord.: ESTUDIO DE CASOS.
KATEGORIA: Beste taldeekiko eta, alderdi jakin
bati dagokionez, zenbait atributu baterako eta beste zenbait desberdin dituzten
kasu-taldeak. Ord.: CATEGORÍA.
KATEGORIA-SISTEMA: Osotasun eta esklusibotasun-baldintzak
betetzen dituen behaketak erregistratzeko ad hoc egindako klase edo kategoria-multzoa.
Ord.: SISTEMA DE CATEGORÍAS.
KATEGORIEN KODETZE: Irudikapen-jardunbide baten
bidez hauteman diren portaerak kontzeptualki lantzeko prozesua. Ord.: CODIFICACIÓN
DE CATEGORÍAS.
KATEGORIZAZIO: Aurretik definituriko irizpide
batzuetan oinarrituz, informazioa biltzeko prozesu progresiboa. Ord.: CATEGORIZACIÓN.
KINADA: Erreakzioa eragiten duen baldintza.
Ord.: ESTÍMULO.
KINADA-ALDAGAI: Gizabanakoaren portaera eragin
dezakeen kanpoko baldintza naturala zein soziala. Ord. VARIABLE ESTÍMULO.
KIRIBILEKO OMNIBUS TEST: Omnibus-erako testa,
gero eta item zailagoak, baina tartekatuak, dituena. Ord.: TEST ÓMNIBUS
EN ESPIRAL.
KLABE: Itemen erantzunei ematen zaien asmatze,
hutsegite eta puntuazioen kodea. Ord.: CLAVE.
KODETU: Kode edo kategoria-sistema ezarri.
Ord.: CODIFICAR.
KODIFIKAZIO: Analisiaren eraginez aurkitutako
erregistro-unitate konkretu bakoitza dagokion testuinguru-unitateari esleitzeko
prozesua. Ord.: CODIFICACIÓN.
KOEBALUAZIO: Hainbaten artean egindako jarduera
edo lan jakin bati buruz taldean egindako ebaluazioa. Ord.: COEVALUACIÓN.
KOEFIZIENTE: Ezaugarri jakin bat bereizten
duen zenbakia. Ord.: COEFICIENTE.
KOHORTE: Ezaugarri bera (adina, eskola-maila...)
duen populazio-multzoa. Ord.: COHORTE.
KOKAPEN-TEST: Gizabanakoarentzat programa edo
ikasketa egokienak zeintzuk izan daitezkeen ikusteko diseinatutako tests.
Ord.: TEST DE EMPLAZAMIENTO.
KONSTRUKTU-BALIOTASUN: tresnak neurtu nahi
duen heinari edo konstruktuari eusten dion teoriaren baliotasuna. Ord.:
VALIDEZ DE CONSTRUCTO.
KONTESTU: Gertakizun bat, egoera bat, gizabanako
bat, etab. inguratu eta azaltzen duen zirkunstantzia-multzoa Ord.: CONTEXTO.
KONTINGENTZI-KOEFIZIENTE: Bi aldagi kualitatiboren
elkartze-maila aiderazten duen koefizientea. Ord.: COEFICIENTE DE CONTINGENCIA.
KONTROL ZERRENDA: Behaketa zuzendu eta sistematizatzeko,
portaera-zerrenda idatzia egiten duen datu-bilketarako tresna. Aurretik
ezarritako zerrendan oinarritutako erregistroa, non denbora-unitate jakin
batean gertatzen diren portaerak adierazten diren. Beren presentzia edo
gabezia adierazteko portaeren edo objektuen zerrendatzea. Ord.: LISTA DE
CONTROL.
KONTZEPTU: Errealitate edo pentsamenduaren
irudikapen orokorra eta abstraktua. Ord.: CONCEPTO.
KONTZEPTU-BALIOTASUN: Ikus BALIOTASUN TEORIKO.
Ord.: VALIDEZ CONCEPTUAL.
KORRELAZIO: Elkarrekiko erlazioa. Erlazio edo
zorizko menpekotasun-maila eta bi datu-serieren edo gehiagoren bariazioaren
norantza-maila. Bi aldagairen edo gehiagoren arteko elkarrekiko erlazioa.
Ord.: CORRELACIÓN.
KORRELAZIO BISERIAL: Bi aldagai kuantitatibo
jarraituren arteko korrelazio koefizientea, aldagai bat tartean eta bestea
dikotomizatuta daudelarik. Ord.: CORRELACIÓN BISERIAL.
KORRELAZIO BISERIAL PUNTUAL: Aldagai bat jarraitua
eta banaketa normalekoa delarik eta bestea dikotomikoa, bi aldagaien arteko
korrelazio-koefizientea. Ord.: CORRELACIÓN BISERIAL PUNTUAL.
KORRELAZIO TETRAKORIKO: Bi aldagai dikotomizaturen
arteko korrelazio-koefizientea. Ord.: CORRELACIÓN TETRACÓRICA.
KORRELAZIO-KOEFIZIENTE: Bi aldagairen arteko
erlazio edo konkomitantzia-maila adierazten duen (r) koefizientea. Normalean
Bravais-Pearson-en korrelazio-koefizientea da. Ord.: COEFICIENTE DE CORRELACIÓN.
KOSTU-ERAGINKORTASUNEN ANALISI: Programa desberdinek
helburu berak dituztenean, antzekoak diren praktiken emaitzak beren kostuen
arabera alderatzen dituen analisia. Ord.: ANÁLISIS COSTO- EFECTIVIDAD.
KOSTU-ETEKINEN ANALISI: Gizartearentzako kostuaren
eta etekinaren arabera, programaren emaitzak balioztatzen dituen analisia.
Ord.: ANÁLISIS COSTO-BENEFICIO.
KR-20: Puntuazio dikotomikoen itemen barne
kontsistentziaren fidagarritasun-koefizientea eskuratzeko aukera ematen
duen ekuazioa. Ord.: KR-20.
KR-21: Itemen bariantzetan antz handia denean,
KR-20 koefizientearen ordezkoa. Ord.: KR-21.
KRITIKA ARTISTIKOKO EBALUAZIO-DISEINU: Testuingurua
kontuan hartzen duen programen ebaluazio-diseinu deskribatzailea eta interpretatzailea.
Ord.: DISEÑO DE EVALUACIÓN DE CRÍTICA ARTÍSTICA.
KUALITATIBO: Ezaugarriak edo berezitasunak
adierazteari edo zehazteari dagokio. Ord.: CUALITATIVO.
KUANTIFIKAZIO: Ezaugarriei zenbakiak ezartzea.
Ord.: CUANTIFICACIÓN.
KUANTITATIBO: Neurgarri diren magnitudeak adierazten
edo zehazten dituena. Ord.: CUANTITATIVO.
KUDER-RICHARDSON-EN 20. FORMULA: Probaren barne-sendotasunari
dagokion fidagarritasuna kalkulatzeko formula. Balio altuak (1aren ingurukoa)
item guztiek elkarren arteako korrelazio altua dutela adierazten du eta,
ondorioz, probak benetako puntuazioak neurtzen ditu. Ord.: FÓRMULA
20 DE KUDER-RICHARDSON.
KUDER-RICHARDSON-EN 21. FORMULA: Kuder-Richardson-en
20. formularen kalkulu laburtua, batezbestekoa, bariantza eta probaren item-kopurua
bakarrik jakitez eskatzen duena. Ord.: FÓRMULA 21 DE KUDER-RICHARDSON.
KUDER-RICHARDON-EN FORMULAK: Testeko itemei
buruzko informaziotik edo batezbesteko, desbiderazio tipiko eta testaren
item-kopurutik abiatuta, testaren fidagarritasuna kalkulatzeko formulak.
Ord.: FÓRMULAS DE KUDER-RICHARDSON.
KULTURATIK ASKE DAGOEN TEST: Aztertetarien
puntuazioetan kulturaren eragina alboratuz asmatutako testa. Gehienetan
adimen orokorreko edo gaitasun abstraktuetako probak izan ohi dira, hitzezkoak
ez diren edukiak dituztenak. Ord.: TEST LIBRE DE CULTURA. |
|
L |
LABORATEGI-ESPERIMENTU:
Jokabidea behatuko deneko baldintzak ikerlariak berak moldatzen eta beste
aldagai guztiak ere kontrolpean dituenean gauzatzen den esperimentua. Ikus
halaber LANDA-ESPERIMENTU. Ord.: EXPERIMENTO DE LABORATORIO.
LAGIN: Laginketaren bidez populaziotik ateratako
kasu edo gizabanako-multzoa. Ord.: MUESTRA.
LAGIN ADIERAZGARRI: Jatorrizko populazioaren
ezaugarri guztiak proportzionalki dituen lagina. Ord.: MUESTRA REPRESENTATIVA.
LANDA: Naturako egoeretan, gertakariak izaten
diren lekua. Ord.: CAMPO.
LANDA-AZTERLAN: Naturako egoeretan, gertakariak
izaten diren lekuetan egiten den azterketa. Ord.: ESTUDIO DE CAMPO.
LANDA-EGUNKARI: Ikerketan zehar harremanak
dituen pertsonei buruz ikerlariak dituen iritziak jasotzen dituen idazketa
pertsonala. Ord.: DIARIO DE CAMPO.
LANDA-ESPERIMENTU: Aldagai arrotzen kontrol
zehatzik gabe egoera naturalean gauzatzen den esperimentua. Ikus halaber
LABORATEGI-ESPERIMENTU. Ord.: EXPERIMENTO DE CAMPO.
LANDA-MAPAGINTZA: Ikuspegi globala lortzeko
asmoz, giza, espazio eta denborazko erlazioei buruzko informazioa lortzeko
ikerkuntza etnografikorako estrategia. Ord.: MAPEO DE CAMPO.
LANDA-OHARRAK: Etnografikoak diren landa-azterlanetan
erabilitako erregistro narratzaileak. Ord.: NOTAS DE CAMPO.
LANDA-PROBA: Gero errealitatean erabiliko den
lekuaren antzeko giroan egiten den irakaskuntzako programa, proiektu edo
materialaren azterketa. Landa-proben eskalak, bai hasierako oinarrizko ikerketak
eta bai eskala totaleko azterketak har ditzake. Ord.: PRUEBA DE CAMPO.
LIKERT-EN ESKALA: Neurtzen ari den jarreraren
inguruan, pertsonek beren adostasuna edo adostasun eza adierazteko jarrera-eskala.
Ord.: ESCALA DE LIKERT. |
|
M |
MAHAINGURU: Talde-dinamikako
teknika; bertan gai bati buruzko ikuspegi desberdin eta kontraesankorrak
dituzten adituen talde batek beren iritziak ematen dituzte txandaka, gero
parte hartuko duten entzulen aurrean. Ord.: MESA REDONDA.
MAILA INSTRUKTIBO: Pertsonari, oro har, eta
hezkuntza-maila jakin bateko ikasleari, bereziki, dagokion instrukzio-gradu
kuantitatibo eta kualitatiboaren zehaztapena. Ord.: NIVEL INSTRUCTIVO.
MAIZTASUN: Balio edo kategoria zenbatetan errepikatzen
den azaltzen duen kopurua. Ord.: FRECUENCIA.
MATERIALEN EBALUAZIO: Liburu, curriculum-gida,
film, zinta eta irakaskuntzako bestelako euskarri fisikoen meritu edo balioaren
ebaluazioa. Ord.: EVALUACIÓN DE MATERIALES.
MEDIANA: Kasuen ehuneko 50 bere azpian duen
balioari dagokion aiderazle edo joera nagusiko neurria. Ord.: MEDIANA.
MENPEKO ALDAGAI: Azterlan-aldagaia, zeinaren
emaitzak edo efektuak aldagai askearen ondorioak edo menpekoak diren. Ord.:
VARIABLE DEPENDIENTE.
METAANALISI: Gai berari buruzko analisi desberdinen
emaitzen analisia. Ord.: METAANÁLISIS.
METAEBALUAZIO: Ebaluazioaren analisi kritikoa.
Ebaluazioaren ebaluazioa. Ord.: METAEVALUACIÓN.
METODO MOLAR: jokabidearen ezterketa-metodoa,
jokabide-unitate handiak txikiak baino gehiago eta helburuak erantzun zehatzak
baino gehiago aztertzen dituena. Ord.: MÉTODO MOLAR.
METODO MOLEKULAR: Jokabidearen azterketa-eredua,
jokabide-unitate txikiak handiak baino gehiago eta norbanakoen erantzunak
helburuak baino gehiago aztertzen dituena. Ord.: MÉTODO MOLECULAR.
METODOLOGIA ERAIKITZAILE: Ikus METODOLOGIA
KUALITATIBO. Ord.: METODOLOGÍA CONSTRUCTIVISTA.
METODOLOGIA ESPERIMENTAL: Diseinu esperimentala
erabiltzen duen metodologia-mota. Ord.: METODOLOGÍA EXPERIMENTAL.
METODOLOGIA INTERPRETATZAILE: Ikus METODOLOGIA
KUALITATIBO. Ord.: METODOLOGÍA INTERPRETATIVA.
METODOLOGIA KUALITATIBO: Adierazien eta giza
asmoen bidez pertsonek egiten dituzten gizarte-errealitatearen interpretazioak
aztertzen dituen paradigma interpretatzailearen -eraikitzailearen- suposizioetan
oinarritzen den metodologia. Ikerkuntza-mota desberdinak biltzen ditu, hala
nola etnografia, fenomenologia, elkarrekintza sinbolikoa, etab. Ord.: METODOLOGÍA
CUALITATIVA.
METODOLOGIA KUANTITATIBO: Paradigma positibistan
oinarritu, behaketaren eta esperimentazioaren bidez gizarte-gertakariak
aztertu, errealitatea kuantifikatu eta datu-analisirako test estatistikoak
erabiltzen dituen metodologia. Ord.: METODOLOGÍA CUANTITATIVA.
METODOLOGIA KUASIESPERIMENTAL: Subjektuak ikerkuntza-taldeei
zoriz ezartzen ez zaizkielako edo aldagai askea manipulatzea zaila delako,
metodologia esperimentalak eskatzen duen aldagai arrotzen kontrola bermatzen
ez duen metodologia. Ord.: METODOLOGÍA CUASIEXPERIMENTAL.
METODOLOGIA SOZIOKRITIKO: Gizarte-diziplinetan
eta gizarte-ikerkuntzaren praktikan gogoeta kritikoaren funtzioa ireki nahian,
zientzia kritikaren printzipioetan oinarritzen den metodologia. Ord.: METODOLOGÍA
SOCIOCRÍTICA.
MODA: Behatutako maiztasun gorenak adierazten
dituen balioari dagokion joera nagusiko adierazlea edo neurria. Ord.: MODA.
MUGA: Hezkuntza-ikerkuntza mugatzen duen eragozpena.
Ord.: LIMITACIÓN.
MUTURREKO PUNTUAZIOAK: Multzoko kideek aldagaian
dituzten balio handiena edo/eta txikiena. Ord.: PUNTUACIONES EXTREMASN. |
|
N |
NCE PUNTUAZIO: Puntuazio
tipiko eratorria, lortutako bakoitzari 99 puntuko eskalaren gainean beste
bat eransten diona. Ord.: PUNTUACIÓN NCE.
NEGOZIAZIO-EBALUAZIOAREN DISEINU: Hezkuntza
edo gizarte-egoera kontuan hartuz, partaideen arteko akordioz egiten den
ebaluazio-diseinua. Ord.: DISEÑO DE EVALUACIÓN DE NEGOCIACIÓN.
NEURKETA: Neurtzeko ekintza. Ord.: MEDICIÓN.
NEURKETA-EREDU: Neurtu nahi digun ezaugarriaren
eta ezaugarri hori deskribatzen duten zenbakien artean, gure ustearen arabera
edo onartutako irizpidearen arabera, dagoen erlazioa. Ord.: MODELO DE MEDIDA.
NEURKETA-ERRORE: Neurketa-tresnaren doitasun
flatak sortutako errorea. Ord.: ERROR DE MEDIDA.
NEURKETA-ERRORE SISTEMATIKO: Beti joera bera
duen errorea, zoriak inongo eraginik ez duela. Testaren fidagarritasunean
eragin handiena duen errorea da, bere neurri-alborapenaren jatorria baita.
Ord.: ERROR DE MEDIDA SISTEMÁTICO.
NEURKETA ESKALA: Ezaugarriak edo aldagaiak
neurtzen dituen eskala. Motak: eskala nominala, orden-eskala, tarte-eskala
edo arrazoi-eskala. Ezaugarri edo erlazio enpirikoei zenbakiak egokitzeko
araua. Ord.: ESCALA DE MEDIDA.
NEURKETAREN ERRORE ESTANDAR: Proba bera behin
eta berriz aplikatuz gero, pertsonaren puntuazioen banaketa teorikoaren
desbidazio tipikoa. Testaren edo probaren fidagarritasun ezagatik sortutako
neurketa-errorea.
NEURRI: Gertakaria edo ezaugarria neurtzearen
emaitza. Ord.: MEDIDA.
NEURTU: Ezarritako arauaren arabera, aldagaiei
balioak (kategoria zehatzak edo zenbakizko balioak) esleitzea. Ord.: MEDIR.
NEURTZEKO TRESNA: Ikertzaileek landu edo informazioak
neurtu edo erregistratzeko aplikatzen duten datu-bilketarako tresna. Ord.:
INSTRUMENTO DE MEDIDA.
NEURTZEKO TRESNAREN FIDAGARRITASUN: Neurtzeko
tresnaren iraunkortasun-maila. Ord.: FIABILIDAD DEL INSTRUMENTO.
NORMOTIPO: Objektuta/subjektua ebaluatzeko
erabiltzen den erreferentea. Ord.: NORMOTIPO.
NORTASUN-TEST: Subjektuaren nortasun-alderdiak
ebaluatzen dituen testa. Ord.: TEST DE PERSONALIDAD.
NORTASUNARI BURUZKO GALDERA-SORTA: Deskribaturiko
esakuneekiko edo portaerekiko adostasunetik edo desadostasunetik abiatuz,
nortasunaren ezaugarriak neurtzeko proba. Ord.: INVENTARIO DE PERSONALIDAD.
NUDIST: (Non-numerical Unstructured Data Indexing
Searching and Theorizing). Elkarrizketa, egunkari, bizitza-historia eta,
oro har, testuetatik eratorritako datu kualitatiboak analizatzeko informatika-programa.
Ord.: NUDIST. |
|
O |
OBJEKTIBO: Errealitateari
erantzuten diona, objektuari berari dagokiona, ez norberaren sentitzeko
edo pentsatzeko moduari. Objektibo/subjektibo bikote kontrajarriko terminoa.
Ord.: OBJETIVO.
OBJEKTIBOTASUN: Gertakariaren deskribapena
eta errealitatea bat etortzen direneko zorroztasun metodologikoaren irizpidea.
Irizpide hau metodologia kuantitatiboaren kasuan aplikatzen da. Ord.: OBJETIVIDAD.
OINARRIZKO IKERKUNTZA: Zehatza eta berehalakoa
den helburu praktikorik ez eta, ezaguera berriak bilatzen dituen ikerkuntza.
Ord.: INVESTIGACIÓN BÁSICA.
OKERREKO PUNTUAZIO: Subjektu-multzoaren benetako
puntuazioetatik dagoen desbideraketa. Ord.: PUNTUACIÓN ERRÓNEA.
ONDORIOAK: Ikerkuntza-helburuari buruzko zehaztasuna
edo hipotesiaren baieztapena edo ezeztapena adierazten dituelarik, azterlanaren
azken emaitzak biltzen dituen ikerkuntza-agiriaren zatia. Ord.: CONCLUSIONES.
ONESPEN: Nortasun- edota jarrera- testen aurrean
azterketariak haren edukia edozein delarik ere baietz erantzuteko duen joera.
Ord.: AQUIESCENCIA.
OROITZAPEN-ITEM: Ezagutza-itemean ez bezala,
oroitzapen-itemean azterketariak informazio pixka bat gogoratu edo eman
behar du, eta ez hainbat aukeraren artean erantzun egokia identifikazu soilik.
Ord.: ITEM DE RECUERDO.
OROKORGARRITASUN: Baldintza berezi batzuetan
lortutako emaitza bilatzen ari den balio teorikorako orokor daitekeen maila.
Ord.: GENERALIZABILIDAD.
OROKORGARRITASUNAREN TEORIA: Jardunbide-aukera
zabalak emandako neurrien fidagarritasuna balioztatzeko, kontzeptu-eremua
eskaintzen duen neurketaren teoria. Ord.: TEORÍA DE LA GENERALIZABILIDAD. |
|
P |
PANEL: Inkesta bera talde
berari behin baino gehiagotan errepikatuz, iritzi publikoaren bilakaera
neurtzeko metodoa. Azterlana egiteko aukeratutako pertsona-taldea edo lagina.
Ord.: PANEL.
PAPER ETA ARKATZEKO ITEM: Itema aplikatu eta
proposatutako jarduera burutzeko bi material horiek aski dituena. Ord.:
ÍTEM DE PAPEL Y LÁPIZ.
PAPER-ZORRO: Denboraldi batean ikasleak egindako
ahaleginen bilduma. Barneratutako ahaleginak ikasleak berak aukeratu eta
ebaluatuak dira. Ord.: PORTAFOLIO.
PARADIGMA: Ikerkuntzaren suposizio epistemologikoei
eta metodologikoei oinarria ematen dien zientzialari-talde batek duen sinesmen
eta jarreren sistema. Ord.: PARADIGMA.
PARADIGMA ARRAZIONALISTA: Ikus PARADIGMA POSITIBISTA.
Ord.: PARADIGMA RACIONALISTA.
PARADIGMA INTERPRETATZAILE: Gizarteko gertakariak
interpretatzera eta deskribatzera bideratutako ikerkuntzaren paradigma.
Ord.: PARADIGMA INTERPRETATIVO.
PARADIGMA KONSTRUKTIBISTA: Ikus PARADIGMA INTERPRETATZAILE.
Ord.: PARADIGMA CONSTRUCTIVISTA.
PARADIGMA KRITIKO: Errealitatea aldatzea eta
pertsonak askatzea bilatuz ideologia ikerkuntza-dimentsiotzat hartzen duen
paradigma. Ord.: PARADIGMA CRÍTICO.
PARADIGMA KUALITATIBO: Ikus PARADIGMA INTERPRETATZAILE.
Ord.: PARADIGMA CUALITATIVO.
PARADIGMA KUANTITATIBO: Ikus PARADIGMA POSITIBISTA.
Ord.: PARADIGMA CUANTITATIVO.
PARADIGMA NATURALISTA: Ikus PARADIGMA INTERPRETATZAILE.
Ord.: PARADIGMA NATURALISTA.
PARADIGMA POSITIBISTA: Gizarteko gertakarien
legeak aurkitzera eta azaltzera bideraturiko ikerkuntzaren paradigma . Ord.:
PARADIGMA POSITIVISTA.
PARADIGMA POSTPOSITIBISTA: Positibismoaren
zenbait printzipio -hala nola errealismo zorrotza, erabateko objektibotasuna
edo metodologia bakarra- erlatibizatzen dituen paradigma. Ord.: PARADIGMA
POSTPOSITIVISTA.
PARAMETRO: Populazioari dagokion edo espero
daitekeen balio erreala. Populazioaren balio berezia. Normalean karaktere
grekoen bidez irudikatzen da. Ord.: PARÁMETRO.
PARTAIDE: Ikerkuntza-ekintzaren eta ikerkuntza
etnografikoaren alorreko subjektua, ikerkuntzan zeregin eraginkorra duelarik.
Ord.: PARTICIPANTE.
PEDAGOGIA ESPERIMENTAL: Hezkuntza-gertakariak
metodo esperimentalaren ikuspuntutik aztertzen dituen diziplina. Ord.: PEDAGOGÍA
EXPERIMENTAL.
PENTA PUNTUAZIOAK: bost unitateko eskala osatzen
duen puntuaketa tipiko normalizatua, banaketako edozein puntuazio bere eskalara
eraldatzeko aukera ematen duena. Eskala horretan batezbesteko puntuazioa
3 da eta desbiderazio tipikoa 1. Ord.: PUNTUACIONES PENTA.
PERTSONALITATE-TEST: Ikus NORTASUN-TEST. Ord.:
TEST DE PERSONALIDAD.
PERTZENTIL: Ikus EHUNENEKO. Ord.: PERCENTIL.
PERTZENTIL HEIN: Pertzentilaren azpitik dagoen
kasu-portzentaia. Ord.: RANGO PERCENTIL.
PIGMALION EFEKTU: Irakasleen itxaropenek, jarrerek,
usteek eta aurreiritziek ikasleen portaeran sortutako efektua. Ord.: EFECTO
DE PIGMALIÓN.
PLAZEBO: Egiazko tratamentuaren itxura duen
aldagai askea, baina oinarrian inongo tratamendurako osagairik ez duena.
Esate baterako, prestakin terapeutiko eraginkorraren itxura bera duen prestakina,
baina sendagairik ez duena. Ikus halaber PLAZEBO-EFEKTU. Ord.: PLACEBO.
PLAZEBO-EFEKTU: Tratamenduaren simulazioak
sortutako efektua. Hawthorne efektua gainditu ahal izateko kontrol-taldeari
aplikatzen zaio. Ord.: EFECTO DE PLACEBO.
PLAZEBO-TALDE: Ikerketan plazeboa eskaintzen
zaien kide-taldea. Ikus halaber PLAZEBO. Ord.: GRUPO PLACEBO.
POLIKOTOMIKO: Aldagaiari, bi kategoria baino
gehiago dituenean, polikotomiko deritzo. Ord.: POLICOTÓMICO.
POPULAZIO: Berezitasun edo ezaugarri jakin
batzuk dituzten kasuen edo banako guztien multzoa, non gertakaria aztertu
nahi den. Ord.: POBLACIÓN.
POSITIBISMO: Korronte epistemologiko honen
ustez, ezaguera lege jakin batzuen arabera erlazionaturiko ekintza-multzoa
da eta ezaguera-iturri bakartzat esperientzia-datuak hartu behar dira. Ikus
halaber JARRERA POSITIBISTA. Ord.: POSITIVISMO.
PREMIA: Gabeziak eragindako egoera. Ord.: NECESIDAD.
PRESTAKUNTZAZKO EBALUAZIO: Ikus EBALUAZIO FORMATZAILE.
Ord.: EVALUACIÓN FORMATIVA.
PRETEST-POSTEST: Diseinu esperimentalaren tratamenduaren
aurretiko eta ondorengo behaketa edo neurketa. Ord.: PRETEST-POSTEST.
PROBA: Gaitasunak zehaztu edo neurtzeko ariketa. Ikus halaber TEST. Ord.:
PRUEBA.
PROBA ARAU-EMAILE: Ikus TEST ARAU-EMAILE. Ord.:
PRUEBA NORMATIVA.
PROBA ESTANDARIZATU: Puntuaketa normalizatuak
dituen proba. Proba jakin baten erabileran lortutako banakakoen emaitzak
neurtuz eta alderatuz hartutako erreferentziak dira aipaturiko puntuaketak.
Ord.: PRUEBA ESTANDARIZADA.
PROBA NORMATIBO: Ikus TEST ARAU-EMAILE. Ord.:
PRUEBA NORMATIVA.
PROBA OBJEKTIBO: Zuzenketa zehatza egiteko
aukera ematen duen ezagutza-froga ez-estandarizatua. Ikus halaber TEST OBJEKTIBO.
Ord.: PRUEBA OBJETIVA.
PROBA PILOTU: Testaren balioztatze-prozesuan,
hasieran egiten den aplikazioa. Lagin txiki bati pasatzen zaio testa eta
helburua testa hobetzea da. Batez ere itemen funtzionamendua aztertzen da.
Ord.: PRUEBA PILOTO.
PROBABILITATE: Gertakizun baten azaltzeko joeraren
neurketa. Aldeko kasu-kopurua zati izan daitekeen kasu-kopurua eginda ateratzen
den zatidura. Ord.: PROBABILIDAD.
PROBETXU-PROBA: Ikus EZAGUTZA-PROBA. Ord.:
PRUEBA DE APROVECHAMIENTO.
PRODUKTUAREN EBALUAZIO: Stufflebeamen CIPP
ebaluazio-ereduaren zatia. Emaitzen analisian oinarritzen da, helburuekin
eta beste era batzuetako ebaluazioetan eskuratutako informazioarekin alderatuz.
Programak aurrera jarraitu behar duen, aldatu egin behar den edo alde batera
utzi behar den zehazten du. Ord.: EVALUACIÓN DEL PRODUCTO.
PROFIL: Proba batean edo proba-multzo batean
pertsona batek edo pertsona-talde batek lortutako emaitzak irudikatzen dituen
grafikoa. Ord.: PERFIL.
PROGRAMA-EBALUAZIO: Programari buruzko erabakiak
hartzeko ebaluazioa. Ord.: EVALUACIÓN DE PROGRAMAS.
PROIEKTU: Helburu bati begira, aldez aurretik
zehazturiko ekintza bideratzen duen egitasmoa. Ikus halaber EGITARAU. Ord.:
PROYECTO.
PROIEKTUAREN EBALUAZIO: Denbora mugatuan eginkizun
jakin batzuk betetzeko ezarritako jardueren ebaluazioa; adibidez, hiru eguneko
iraupeneko jokabidezko helburuei buruzko lantegia, bi urteko iraupeneko
garapen-programa edo hiru urteko hezkuntza-lizentziatura. Ord.: EVALUACIÓN
DEL PROYECTO.
PROTOKOLO: Datu-multzoa biltzen duen agiri
idatzia; adibidez, pertsona baten portaerak test edo diagnostikoan zehar.
Aztergaiari buruzko informazioa biltzen duen idatzi edo agiri-bilduma. Test
edo proba egitean burutu beharreko ekintzak edo aginduak zehatz-mehatz adierazten
dituen testua. Halaber, erabiltzaileari sare informatikoarekin konexioa
egiteko aukera ematen dion arau-multzoa. Ord.: PROTOCOLO.
PROZESUAREN EBALUAZIO: Stufflebeamen CIPP ebaluazio-ereduaren
zatia. Esku hartzearen, garatutako jardueren eta programaren inplementazioaren
analisian oinarritzen da. Ord.: EVALUACIÓN DEL PROCESO.
PSIKOMETRIA: Pertsonen ahalmen psikikoak neurtzeko
eta ebaluatzeko, jardunbideak eta metodoak aztertzea helburu duen zientzia.
Ord.: PSICOMETRÍA.
PSYCLIT: Psychological Abstracts-en datu-basea.
Ikus halaber PSYCHOLOGICAL ABSTRACTS. Ord.: PSYCLIT.
PUNTUAZIO: Zerbaiten neurria adierazten duen
zenbakizko emaitza. Ord.: PUNTUACIÓN.
PUNTUAZIO DIKOTOMIKO: Itemari ematen zaion
erantzuna bi kategoriatan soilik sailka daitekeena: asmatze-errore, egiazko-gezurrezko,
e.a. 1 eta o balioa emanez. Balorazio honek ez du loturarik item itxietan
egon daitekeen aukera-kopuruarekin. Ord.: PUNTUACIÓN DICOTÓMICA.
PUNTUAZIO ENPIRIKO: Pertsonak proba edo testean
lortutako puntuazioa. ord.: PUNTUACIÓN EMPÍRICA.
PUNTUAZIO ESTANDAR: Ikus PUNTUAZIO TIPIKO.
Ord.: PUNTUACIÓN ESTÁNDAR.
PUNTUAZIO ESTANDARIZATU: Ikus ARAUPETUTAKO
PUNTUAZIO. Ord.: PUNTUACIÓN ESTANDARIZADA.
PUNTUAZIO GORDIN: Ikus PUNTUAZIO ZUZEN. Ord.:
PUNTUACIÓN BRUTA.
PUNTUAZIO KRITIKO: Testak neurtzen duen alderdia
baduela edo ezagutzen duela esan ahal izateko pertsonak zuzen erantzun behar
dituen galderen ehunekoa edo lortu beharreko puntuazioa. Ord.: PUNTUACIÓN
CRÍTICA.
PUNTUAZIO NEGATIBO: Oker erantzundako itemek
eragindako puntuazioaren proportzioa. Zuzen erantzundako puntuazio osoari,
puntuazio negatibo hau kendu egiten zaio puntuazio zuzendua lortzeko. Zoriz
lortutako puntuazioa ere esaten zaio. Ord.: PUNTUACIÓN NEGATIVA.
PUNTUAZIO NORMALIZATU: Ikus ARAUPETUTAKO PUNTUAZIO.
Ord.: PUNTUACIÓN NORMALIZADA.
PUNTUAZIO TIPIKO: Puntuazio zuzenari batezbestekoa
kendu eta alde hori zati desbideratze tipikoa eginda ateratzen den eraldatutako
puntuazioa. Ord.: PUNTUACIÓN TÍPIKA.
PUNTUAZIO TIPIKO DERIBATU: Z puntuazioak, erabilera
erosoagotzearren, beste eskala batzuetan linealki eraldatzea, ez baitute,
ez balore negatiborik, ez hamartarrik. ord.: PUNTUACIÓN TÍPICA
DERIVADA.
PUNTUAZIO ZUZEN: Pertsonak proban edo testean
lortutako puntuazioa. Neurri edo balio estandar bihurtu ez den balioa. Ord.:
PUNTUACIÓN DIRECTA.
PUNTUAZIO ZUZENDU: Aukera anitzeko test kognitiboetan
lortutako puntuazio osoari, zoriz lortutako puntuazioa (puntuazio negatiboa)
kendu ondoren gelditzen den puntuazioa. PUNTUACIÓN CORREGIDA. |
|
Q |
|
|
R |
RAPPORT: Bi pertsonaren
artean sortzen den harremana izendatzeko erabili ohi den anglizismoa. Elkarrizketan,
proba edo testa egitean, etab. sortzen den elkarreragin-giroa. Ord.: RAPPORT.
RASCH-EN EREDU: Itemean erantzun zuzena emateko
probabilitatea itemaren beraren zailtasunaren eta subjektuaren gaitasunaren
funtzio ezala adierazten duen datu-analisirako eredua. Ord.: MODELO DE RASCH.
REDINET: Red Estatal de bases de Datos sobre
INvestigaciones EducaTivas (Hezkuntza Ikerkuntzarako Estatuko Datu Baseen
Sarea). Ord.: REDINET. |
|
S |
SABAI-EFEKTU: Zailtasun
gutxiko testean pertsona gehienek puntuazio gorena lortzen dutenean sortzen
den efektua. Ord.: EFECTO TECHO.
SARRERA-GALDERA: Pertsona motibatzeko edo gaiz
aldatzeko, galdera-sortako galdera. ord.: PREGUNTA DE INTRODUCCIÓN.
SARRERAREN EBALUAZIO: Stufflebeamen CIPP ebaluazio-ereduaren
zatia. Programen analisian eta esku hartzearen planifikazioan oinarritzen
da. Ord.: EVALUACIÓN DE ENTRADA.
SEM: Standar Error of Measurement. Ikus NEURKETAREN
ERRORE ESTANDAR. Ord.: SEM.
SENTIKORTASUN-INDIZE: Irizpidezko testetan
erabiltzen diren indizeak, bai asmatzeko eduki edo eremu bera aztertzen
duten, bai irakaslearen ebaluazio-helburuak zein neurritaraino azaltzen
duten neurtzekoak. Ord.: ÍNDICE DE SENSIBILIDAD.
SENTSIBITATE-INDIZE: TEst kriterialetan itemak
eremu berekoak diren erabakitzeko eta itemek hezkuntza-helburu batzuk zenbateraino
neurtzen dituzten frogatzeko erabilitako indizea. Ord.: ÍNDICE DE
SENSITIVIDAD.
SERENDIPITY: Ezusteko edo ustekabeko aurkikuntzak
izendatzeko terminoa eta zenbaitetan ikerketaren hasierako xedea bera baino
baliagarriagoak ere izan daitezkeenak. Ord.: SERENDIPITY.
SINESGARRITASUN: Ikerkuntzaren emaitzen egiatasuna
ziurtatzeko, faktore guztien identifikazioaren eta analisi sistematikoaren
bidezko metodologia kualitatiboaren zuhurtasun-irizpidea. Ord.: CREDIBILIDAD.
SOLASALDI: Alderatzearen bidez egia aurkitzea
helburu duen partaideen arteko berbaldia. Halaber, talde-elkarrizketaren
moduko ikerkuntza-metodoa. Ord.: DIÁLOGO.
SOZIOGRAMA: Talde bateko banakoen arteko erlazioen
irudikapen grafikoa. Ord.: SOCIOGRAMA.
SOZIOMATRIZE: Soziogramaren emaitzak jasotzen
dituen sarbide bikoitzeko taula. Ord.: SOCIOMATRIZ.
SOZIOMETRIA: Talde bateko pertsonengan izaten
diren harreman eta lehentasun sozialen (adiskidetasunezko, lan-harremanetako
eta abarren) azterketa. Teknika kuantitatibo honen bitartez, taldeetako
pertsonen arteko erlazioak eta gizabanakoek talde horietan duten kokapenaren
antolaketa analiza eta ebalua daitezke. Ord.: SOCIOMETRÍA.
STEM: Itemaren mamia, galdera, esaldi, grafiko
nahiz diseinuko ardatzaren ingelesezko hitza, erantzun-aukerak ondorenean
dituela. Ord.: STEM.
STEN: Puntuazio tipiko eratorria, balioak 10
taldetan banatzen direlarik, batezbestekoa 5,5 eta desbideratze tipikoa
2 izanik. Ord.: STEN.
SUBJEKTIBO: Errealitatearen interpretazio pertsonalari
dagokiona. Subjektibo/objektibo bikote kontrajarriko terminoa. Ord.: SUBJETIVO.
SUBJEKTIBOTASUN: Gertakariaren deskribapena
pertsona baten ikuspegiari dagokiola aldarrikatzen duen zuhurtasun-irizpide
metodologikoa. Subjektibotasun/objektibotasun bikote kontrajarriko terminoa.
Ord.: SUBJETIVIDAD.
SUBJEKTU: Pertsona, gizabanakoa. Metodologia
esperimentalean, gizabanakoak izendatzeko hitz arrunta. Lantzen ari den
kasua. Ikus halaber KASU eta GIZABANAKO Ord.: SUJETO.
SURVEY: Normalean galdera-sorten bidez egiten
den gertakari jakin baten azterketa deskribatzailea. Unean uneko egoeretara
bideratutako miaketa-azterketa. Ord.: SURVEY.
SUSPENTSO: Ikasketetako kalifikazioak emateko,
ikasleak proba, ikastaro edo maila jakin batean eskatutako gutxieneko maila
ez duela gainditu adierazteko erabili ohi den terminoa. Ord.: SUSPENSO. |
|
T |
T ESKALA: Puntuazio tipiko
deribatuen eskala, batazbestekoa 50 eta desbideratze tipikoa 10 duena. Ord.:
ESCALA T.
TABULAZIO: Datu-taularen antolaketa. Ord.:
TABULACIÓN.
TALDE ARAU-EMAILE: Test arau-emailea egiteko
erreferentzia-taldea. Ord.: GRUPO NORMATIVO.
TARTE-ESKALA: Ezaugarri batean, pertsonen,
objektuen edo gertakizunen artean dagoen ordena eta tartea adierazten duen
neurketa-eskala; 0 balioa hautazkoa da eta ez du propietaterik eza adierazten.
Ezarritako zenbakizkoen arteko aldeek atributuen kopuruan alde berdin-berdinak
adierazten dituzte; zenbaki jarraituen artean, tarteak tamaina berdinekoak
dira; adibidez, eguna eta ber ordu-desberdinatusnak. Ord.: ESCALA DE INTERVALOS.
TAXONOMIA: Aurrez definitutako egiturarekin
sailkatzeko sistema. Ord.: TAXONOMÍA.
TEKNIKA: Zientzia, arte, lanbide eta adimen-jarduera
desberdinetan erabiltzen diren prozedura, metodo eta baliabideen multzoa.
Ord.: TÉCNICA.
TEKNIKA PROIEKTIBO: Estimulu zalantzagarrien
aurrean (irudi orbanduen aurrean, adibidez) subjektuek ematen dituen erantzunak
interpretatzeko metodoa. Uste denez, subjektuak bere erantzunak ematen dituenean,
bere sinesmen, motibazio nahiz kezkak proiektatzen ditu, azken batean, bere
nortasuna. Ord.: TÉCNICA PROYECTIVA.
TEKNIKA SOZIOMETRIKO: Gizarte-taldeen antolaketa
aztertzeko balio duen teknika. Lagunartean pertsona batek duen egoera balioztatzeko
teknika; adibidez, soziograma, zuzeneko behaketa, etab... Ord.: TÉCNICA
SOCIOMÉTRICA.
TEORIA: Gertakarien azalpenak eta egiazta daitezkeen
iragarpenak eskaintzen dituen kontzeptu eta erlazio-sistema. Ord.: TEORÍA.
TEORIA KLASIKO: Fidagarritasunari buruzko teoria
jakin bat, aldi berean benetako puntuazioen eta erroreen teoria deiturikoa.
Ord.: TEORÍA CLÁSICA.
TEST: Subjektua sailkatzea helburu izanik eta
egoera berean dauden beste pertsonen portaerarekin alderatuz, pertsona baten
portaera neurtzeko proba estandarizatua. Ikus PROBA. Ord.: TEST.
TEST ARAU-EMAILE: Erreferentzia-talde baten
lorpen alderatuen bidez sortutako arau batekiko subjektuaren egoera ezagutzeko
testa. Ord.: TEST NORMATIVO.
TEST EGOKIGARRI: Testak betearazteko era egokitua.
Bertan azken galderak azterketariaren aurreko erantzunen arabera daude aukeratuak.
Normalean, azken galdera-motak erantzulearentzat ez oso errazak eta ez oso
zailak izaten saiatzen da egokitzapen honetan. ord.: TEST ADAPTATIVO.
TEST EGOKIGARRI KONPUTERIZATU: Pertsona bakoitzarentzat
bereziki diseinatutako testak hobeto hautatu, administratu, zuzendu eta
aztertzeko ordenadore bidez lagundutako sistema. Ord.: TEST ADAPTATIVO COMPUTERIZADO.
TEST EZ-KOGINITIBO: Normalean nortasuna neurtzeko
diseinaturiko testa. Ord.: TEST NO COGNITIVO.
TEST KOGNITIBO: Eremu intelektualeko ezagutzak,
gaitasunak eta errendimenduak neurtu nahi dituen testa. Ahalik eta emaitza
altuena eskatzen zaio azterketariari. Erantzunak, asmatze/hutsegite taldeetan
sailkatzen dira, baita mailakatutako taldeetan ere. Ord.: TEST COGNITIVO.
TEST KOLEKTIBO: alde berean pertsona bati baino
gehiagori aplika dakiokeen eran eraikitako testa. ord.: TEST COLECTIVO.
TEST KONBENTZIONAL: Talde arau-emailean oinarritutako
testa. Bere prozedurak eta aplikazioak dimentsiobakartasun, fidagarritasun
nahiz baliotasunaren irizpide klasikoei eusten die. Ord.: TEST CONVENCIONAL.
TEST MANIPULATIBO: Proposatutako zeregina burutu
ahal izateko material jakin batzuk (egurrezko kuboak, buruhausgarriak, irudiak
txertatzeko ohola zulatuak, etab.) maneiatu beharra eskatzen duen proba
psikologikoa. Espazio-gaitasuna, esku-trebezia, begi-eskuen arteko koordinazioa,
etab. neurtzeko testak izaten dira. Ord.: TEST MANIPULATIVO.
TEST NORMATIBO: Ikus TEST ARAU-EMAILE. ord.:
TEST NORMATIVO.
TEST OBJEKTIBO: Ezaguera-proba estandarizatua.
Ord.: TEST OBJETIVO.
TEST OMNIBUS: Itxuraz item homogeneoak baditu
ere, oso eduki ugariak biltzen dituen testa. Puntuazio orokor bakarra eskaintzen
du eta hainbat irizpiderekin korrelazioa du. Ord.: TEST ÓMNIBUS.
TEST PROIEKTIBO: Subjektu baten erantzunen
interpretazio analitikoan oinarritutako nortasun-testa. Ord.: TEST PROYECTIVO.
TEST SOZIOMETRIKO: Galdera-sortaren bidez,
taldeko partaideen arteko erlazio formalak ezagutzeko testa. Ord.: TEST
SOCIOMÉTRICO.
TEST-BATERIA: Neurtu beharreko ezaugarriaren
arabera, bere baliagarritasuna areagotzeko burututako test-konbinazioa.
Ord.: BATERÍA DE TESTS.
TEST-BIRTEST: Bi une desberdinetan best bera
egiten duen fidagarritasun-proba. Ord.: TEST-RETEST.
TESTA PASATU: proba gizaki bati edo gehiagori
erablaraztea. Ord.: ADMINISTRAR UN TEST.
TESTAREN ALBORAPEN: Testaren baliogabetasun
edo errore sistematikoaren iturburua, talde jakin bateko kideengan eragin
edo neurketa berezia sortzean oinarritzen dena. Ord.: SESGO DEL TEST.
TESTAREN APLIKAGARRITASUN: Testa erabiltzea
egoki eta bideragarri den alor edo esparrua. Ord.: APLICABILIDAD DE UN TEST.
TESTAREN ERABILGARRITASUN: Emaitzak, fidagarri
eta baliagarriak izateaz gain, interpretagarriak ere zenbateraino diren
adierazteko gradua. Ord.: UTILIDAD DEL TEST.
TESTAREN ESKEMA: Testaren diseinuaren krokisa,
itemen edukia, zailtasun-gradua, forma eta abarri buruzko xehetasunak jasotzen
dituena. Ord.: ESQUEMA DEL TEST.
TESTAREN ESKULIBURU: Testaren garapena, administrazioa,
zuzenketa, fidagarritasuna, baliotasuna, interpretazioa eta erabilerari
buruzko informazioa ematen duen liburuxka. Ord.: MANUAL DEL TEST.
TESTAREN LUZERA: Probaren osagai diren item
puntuagarrien kopurua. Item hauek aztertutakoan, beren neurgarritasuna jakingo
da. Ord.: LONGITUD DEL TEST.
TESTATU: Bere erantzunekin puntuaketa lortzeko,
pertsonari hainbat galdera egitea. Ord.: TESTAR.
TESTEEKIKO ESKARMENTU: Testari erantzuteko
modua ezagutzea; galdetzen den ezagutza edo gaitasuna ezan gabe ere, erantzun
zuzena identifika dezaketen aztarnak ezagutzeko gaitasuna. Ord.: EZPERIENCIA
EN TESTS.
TESTUEN ANALISI: Ikerkuntza deskribatzaileko
metodoa, agirien azterketan oinarritua. Ord.: ANÁLISIS DE TEXTOS.
TESTUINGURUAREN EBALUAZIO: Stufflebeamen CIPP
ebaluazio-ereduaren zati bat da. Proiektuaren ingurunearen izaera deskribatzen
du, bere premiak, ebaluazioaren onuradun izango diren pertsonak eta ebaluazioa
gauzatzeko arrazoiak. Ord.: EVALUACIÓN DEL CONTEXTO.
THESAURUS: Esanahien arabera bilduriko terminoak
dituen egituratutako hiztegi arau-emailea; datu-basean agirien aurkibidea
egiteko hiztegia. Ord.: TESAURO.
THURSTONE-REN ESKALA: Gai bati buruz hainbat
baieztapen desberdin duen jarrera-eskala. Bertan, pertsonek beren ustez
adierazgarrienak aukeratu behar dituzte. Ord.: ESCALA DE THURSTONE.
TIPIFIKAZIO: Ikus ESTANDARIZATZE. Ord.: TIPIFICACIÓN.
TOKIANGO TRIANGELAKETA: Zenbait tokitan jasotako
informazioen triangelaketa. Ord.: TRIANGULACIÓN EN EL ESPACIO.
TRANSFORMATUTAKO PUNTUAZIOAK: Ikus ERALDATUTAKO
PUNTUAZIO. Ord.: PUNTUACIÓN TRANSFORMADA.
TRESNA: Ikerketa/ebaluaketako helburuetarako
egokitu, hartu edo eraikitako balorazio-gailua. Ord.: INSTRUMENTO.
TRIANGELAKETA: Gertakari bera aztertzeko, iturri
edo estrategia anitz erabiltzea. Ord.: TRIANGULACIÓN.
TRIANGELAKETA ANIZKOITZ: Triangelaketa-mota
batzuen konbinazioa. Ord.: TRIANGULACIÓN MÚLTIPLE.
TRIANGELAKETA METODOLOGIKO: Metodo desberdinen
bidez lortutako informazioen triangelaketa. Ord.: TRIANGULACIÓN METODOLÓGICA.
TRIANGELAKETA TEORIKO: Teoria desberdinetatik
datorren informazioen triangelaketa. Ord.: TRIANGULACIÓN TEÓRICA.
TXOSTEN: Lan edo azterlanaren emaitzak biltzen
dituen agiria. Ord.: INFORME. |
|
U |
UTOS EBALUAZIO-DISEINU:
Erabakiak hartzeari begira eta osagaietatik (unitateetatik, tratamendutik,
behaketatik eta egoeratik) abiatuz, programak aztertzen dituen ebaluazio-diseinua.
Ord.: DISEÑO DE EVALUACIÓN UTOS.
UTZITAKO ITEM: Test kognitiboan erantzun gabe
utzi den itema, denbora-eskasia arrazoi izan ez dela. ord.: ITEM OMITIDO. |
|
V |
|
|
W |
|
|
X |
|
|
Y |
|
|
Z |
Z PUNTUAZIO: Ikus PUNTUAZIO
TIPIKO. Ord.: PUNTUACIÓN Z.
ZAILTASUN-ESKALA: Itemak agertu ahala zailtasun
handiagoa duen eskala. ord.: ESCALAD DE DIFICULTAD.
ZAILTASUN-INDIZE: Itemaren zailtasuna adierazten
duen indizea. Itemaren erantzun zuzenen kopuruaren eta erantzun guztien
kopuruaren arteko zatidura da. Ord.: ÍNDICE DE DIFICULTAD.
ZAINTZAILE: Azterketako hirugarren elementua,
akordio batean oinarrituta, zenbait informazio kontrolatzen duena, hala
nola probetako partehartzaileen izenak. Ord.: AGENTE DE CUSTODIA.
ZEHARKAKO AZTERLAN: Pertsona-talde desberdinen
garapenaren ezaugarriak une berean deskribatzen dituen azterlana. Ord.:
ESTUDIO TRANSVERSAL.
ZEHARKAKO BEHAKETA: Zuzenean behatu ez diren
gertakarietatik edo portaeretatik ondorioztatutako behaketa. Ord.: OBSERVACIÓN
INDIRECTA.
ZEHAZTASUN: Neurketa baten doitasun-maila.
Era berean, ebaluazioak programa, proiektu edo material batekiko duen egiazkotasun-
edo baliagarritasun-gradua. Ord.: PRECISIÓN.
ZENTIL: Ikus EHUNENEKO. Ord.: CENTIL.
ZORI: Kasualitatea. Aurretiko zehaztasunik
gabea. Ord.: AZAR.
ZORIAREN ZUZENKETA: Zoriaren zuzenketarako
formulak, zoriz asmatutako erantzunak zuzentzen ditu. horrela, erantzun
zuzenen kopurua, erantzun okerren kopuruaren arabera murrizten da. Ord.:
CORRECCIÓN DEL AZAR.
ZUZEN/OKER ITEM: Adierazpen edo enuntziatuaz
emaniko itema, erantzuleak bertan azaldutakoa zuzen ala oker dagoen erabaki
behar duena. Ord.: ÍTEM DE VERDADERO-FALSO.
ZUZEN/OKER ITEM ANIZKOITZ: aukera anitzeko
itema, zuzen dagoen aukera bat baino gehiago duena (aukera bakoitza zuzen/oker
izaerako itema da). Ord.: ÍTEM DE VERDADERO-FALSO MÚLTIPLE.
ZUZENEKO BEHAKETA: In situ eta in vivo egiten
den gertakari-behaketa. Ord.: OBSERVACIÓN DIRECTA.
ZUZENKETA ANALITIKO: Erantzun bakoitzean lortutako
puntuak batuz egiten den entseiu-erako proben zuzenketa-metodoa. Ikus halaber
ZUZENKETA HOLISTIKO. Ord.: CORRECCIÓN ANALÍTICA.
ZUZENKETA HOLISTIKO: Entseiu-erako proben zuzenketa-metodoa,
ikasleen azterketak kalitatearen arabera multzokatu eta multzoen arteko
alderagarritasuna ziurtatzeko azterketak berriz irakurtzean gauzatzen dena.
Ikus halaber ZUZENKETA ANALITIKO. Ord.: CORRECCIÓN HOLÍSTICA.
ZUZENTZEKO TXANTILOI: Zuzenketa-eginkizunak
errazteko eta aldi berean bizkortasun eta objektibotasun handiagoa lortzeko
tresna mekanikoa. Paper edo xafla zulodunak izaten dira, begirada batez
zuzen erantzundako guztiak ikustarazten dituena. Test eta proba objektiboak
zuzentzeko erabiltzen dira batez ere. Ord.: PLANTILLA DE CORRECCIÓN. |
|