Programa,
Ikastetxe eta Irakasleen Ebaluazioa |
KAPITULUA 1:
Ikerkuntza eta ebaluazioaren izaera hezkuntzan |
|
PRAKTIKA 1.1:
Oinarrizko kontzeptuen definizioa |
|
Zure
hitzak erabiliz, ondorengo kontzeptuen definizioa egin: Zientzia, Metodo
Zientifikoa, Ikerkuntza, Hezkuntza Ikerkuntza, Paradigma, Paradigma Positibista,
Paradigma Interpretatzailea, Paradigma Kritikoa, Metodo Kuantitatiboa
eta Metodo Kualitatiboa. |
|
PRAKTIKA 1.2:
Hezkuntza-ikerkuntza paradigmen Role Playing |
|
Ohiko
paradigma baten aukeraketa geroko defentsarako. Aukeratutako paradigmaren
defentsaren prestakuntza (alderdi indartsuenak aipatuz) eta beste bi paradigmen
kritika (alderdi ahulenak aipatuz). Ondoren, aukeratutako paradigmaren
defentsa beste paradigmak aukeratu dituzten pertsonekin eztabaidatuz.
|
|
PRAKTIKA 1.3:
Ikerkuntza eta ebaluazio proiektu baten zirriborroa |
|
Interesgarria
iruditzen zaigun hezkuntza gai baten aukeraketa. Gai horren inguruan oinarrizko
ikerkuntza proiektu baten zirriborroa egin behar da. Era berean, gai horren
inguruko hezkuntza-programa bat eta egingo zen ebaluazioa pentsatu. Era
honetan, ikerkuntza eta ebaluazioaren arteko desberdintasunak antzemango
dira. Gero, talde handian bakoitzak bere ikerkuntza proiektua eta ebaluazioa
erakutsi ahalko du, gainontzeko ikasleek, ondo eginikoak eta proiektuaren
alde kritikagarriak aipatuko dituztelarik. |
|
PRAKTIKA 1.4:
Ebaluazio txosten baten analisia |
|
Ondoko azterketa honetan
erabilitako metodologia analizatu eta deskribatu: Arartekoa (2006).
Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan.
|
|
PRAKTIKA 1.5:
Ebaluazio txosten baten analisia |
|
Ondoko azterketa honetan
erabilitako metodologia analizatu eta deskribatu: Lukas,J.F., Santiago,K.
y Lizasoain,L. (2005). Vitoria-Gasteiz como ciudad educadora: Evaluación
de los programas del Departamento Municipal de Educación.
|
|
PRAKTIKA 1.6:
Ebaluazio txosten baten analisia |
|
Ondoko azterketa honetan
erabilitako metodologia analizatu eta deskribatu: Etxeberria,J., Lukas,J.F.
y Santiago,K. (2008). IKASYS programaren aplikazio pilotuaren ebaluazioa.
|
|
KAPITULUA 2: Hezkuntza ebaluazioaren historia |
|
PRAKTIKA 2.1:
2. kapitulua irakurri ondoren, eskema edo diagrama bat burutu. |
|
Bertan,
alde batetik, hezkuntza ebaluazioaren garapen eta bilakaerarekin erlazionaturik
dauden autore desberdinak aipatu beharko dira eta beste aldetik, aipatutako
autoreek egin dituzten ekarpenak. |
|
| PRAKTIKA 2.2: Ondoko artikulu honen irakurketa eta analisia. |
|
| Escudero Escorza, Tomas (2003). “Desde los tests hasta la investigación evaluativa actual. Un siglo, el XX, de intenso desarrollo de la evaluación en educación”. Revista Electronica de Investigación y Evaluación, V9. N1. http://www.uv.es/RELIEVE/ Artikuluaren bakarkako irakurketa eta ondorengo galderak
erantzun. Jarraian, talde txikitan erantzunak aldera eta analiza daitezke,
bukaeran talde handian eztabaida egin ahal izateko. |
|
KAPITULUA 3:
Ebaluazioaren kontzeptu, osagai eta aldiak |
|
PRAKTIKA 3.1:
Ebaluazio kontzeptuaren hurbilketa |
|
Bakarka,
ebaluazio kontzeptuarekin loturik dauden hitzak idatzi. Beranduago, talde txikitan, ateratako hitz guztiak idatzi eta hezkuntza ebaluazioaren definizioa ematen saiatu. Talde handian, arbelaren laguntzaz, definizioetan azaldutako elementu komunak idatzi eta saiatu gaur egungo ebaluazioaren definizioa ateratzen. |
|
PRAKTIKA 3.2:
Hezkuntza ebaluazioaren definizioa |
|
1.
eranskinean aurkeztutako hezkuntza ebaluazioaren definizio desberdinetan
oinarrituz, norberak bere definizioa sortuko du. Gero, talde bakoitzaren
definizioa talde handian analiza daiteke. |
|
PRAKTIKA 3.3:
Ebaluazio arauen kasu praktikoen analisia |
|
| Ebaluazio Arauen kasu ilustratzaileak irakurri (Joint Committee on Standards for Educational Evaluation, 1988) B2 (Viabilidad política) eta C3 (Exposición total y franca). Ebaluatzaileek eginiko hutsen analisia eta irtenbiderako proposamenak edo jokabideak eman hurrengo ebaluazioentzat. Talde handian antzemandako hutsak eta planteaturiko irtenbideak elkarrekin jar daitezke.Beste arau batzuk ere analiza daitezke. Osakidetzako kasua ere analiza daiteke. |
Arau zaharrak: |
PRAKTIKA 3.4:
Hezkuntza Ebaluazioari buruzko informazioa bilatu Interneten |
|
Hezkuntza
ebaluazioari buruzko informazio bilatu Interneten bidez. Besteak beste,
ebaluazio txostenak bilatu, erreferentzia bibliografikoak, erakunde Ebaluatzaileak, nahiz autonomikoak, estatukoak edo internazionalak eta ebaluazio elkarteak edo sareak, bakoitzaren helbidea jarriz eta orrialde bakoitzaren laburpen txiki bat eginez. |
|
PRAKTIKA 3.5:
Hezkuntza Ebaluazioari buruzko bibliografia aurkitzeko Datu Baseak bilatu
Interneten |
|
Datu
base desberdinetan bilatu (ERIC, PSYCLIT, etab.) hezkuntza ebaluazioaren
inguruko gaiei buruzko informazioa. Era berean, norberak ebaluazioari
buruzko bere datu base bat eratzen joan daiteke programa informatikoren
bat erabiliz (File Maker, Open Access, eta abar). |
|
| PRAKTIKA 3.6: Informazioa bilatu liburutegian |
|
Liburutegi
batera joan eta egin nahi den ebaluazioarentzat baliagarriak izan daitezkeen
informazio edo kontsulta iturri desberdinen identifikazioa burutu. Aurkitutako
iturri desberdinen zerrenda bat egin eta iturri bakoitzaren abantailak
eta mugak baloratu. |
|
PRAKTIKA 3.7:
Hezkuntza ebaluazioaren mapa kontzeptual bat gauzatu |
|
Hezkuntza
ebaluazioaren ikuspegi zientifikoa eta gaurkotua eskaintzen duen mapa
kontzeptual bat burutu. Ondoren, transparentzietara pasa daitezke eta
talde handian erakutsi erretroproiektorea erabiliz. |
|
PRAKTIKA 3.8: Ondoko artikulu honen irakurketa eta analisia |
|
Lukas,J.F., Santiago,K. & Murua,H. (2011). Unibertsitateko ikasleen ikaskuntzara bideratutako ebaluazioa. Tantak. V23. N1. 77-97. Galdera hauei erantzun Zeintzuk dira feedback eta feedforwarden arteko desberdintasunak Taulak kontutan izanik, ondorioak atera. Ikasleen ustez... Ebaluazioaren kontzeptua |
|
| KAPITULUA
4: Programen ebaluazioa |
|
PRAKTIKA 4.1:
Programen ebaluazio ereduen analisia |
|
| Proposatutako
ebaluazio eredu desberdinen irakurketatik abiatuz, eredu desberdinen berdintasunak
eta desberdintasunak maila teorikoan eta metodologikoan aipatu eta bakoitzaren
abantailak eta mugak azaldu. |
|
PRAKTIKA 4.2:
Hezkuntza programa baten ebaluagarritasuna |
|
| Praktika
honen bitartez, epaitu nahi da programa baten ebaluagarritasuna. Alde
batetik, aurrera eramandako planifikazio eta inplementazio prozesuaren
kalitatean oinarrituz eta bestetik, ebaluazioa egiterakoan aurki daitezkeen
mugetan. Ebaluatutako programa edozein ikasgai izan daiteke eta bezeroa
irakaslea bera. Ondoko neurtresna: “Listado de Cuestiones Relevantes
en Evaluación de Programas” (LCREP) Fernández Ballesteros
eta Hernández-ena (1989) (Fernández Ballesteros-en 1995d,
p. 339-352, azaltzen dena), aztertu eta aplikatu. Neurtresna zuzendu ondoren,
ikasgaiaren programa ebaluatzeko dauden aukerak eta mugak azalduz txostena
burutu. |
|
PRAKTIKA 4.3:
Ebaluazio ereduaren aukeraketa |
|
Kapituluan
azaldutako ebaluazio eredu bat hautatu eta esplikazio testuinguruaren
deskribapena egin, helbururen bat azaldu eta erabili beharko liratekeen
teknika eta tresnen azalpen metodologikoak egin. |
|
PRAKTIKA 4.4:
Lan intelektualaren teknikei buruzko programa baten ebaluaziorako ereduaren
aukeraketa |
|
Suposatu
Hezkuntza Administrazioko Berrikuntza Pedagogikoko Zuzendari batek, Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntzako curriculumean programa berri bat ezarri nahi duela
baloreen hezkuntzan oinarritua. Zuzendariak laguntza eskatzen digu jakiteko
ea zein den ebaluazio eredurik egokiena aipatutako programa ebaluatzeko.
Egoera horretara ongien egokitzen den ebaluaketa eredua aukeratzea da
egitekoa. Beranduago, taldean aurkeztu daiteke burututako aukeraketa eta
horretarako erabili diren argumentuak, era berean aukeraketa hori kritikatu
daitekeelarik aurkako argumentuak ezarriz. |
|
PRAKTIKA 4.5
: Ondoko bideoa ikusi eta eztabaida |
|
| “Evaluación
de proyectos y programas de formación en la empresa. Estrategias
y técnicas” (López-Barajas Zayas, 1999). |
|
PRAKTIKA 4.6
: Hezkuntza programen ebaluazio eredu ezberdinen azterketa |
|
Talde
txikitan (edo bakarka) ebaluazio txostenak, aldizkarietako artikuluak,
kongresuko aktak, eta abar aurkitu. Hauetan, ebaluazio prozesu bat aurrera
eramateko egon daitezkeen gutxienezko bi ikuspuntu ezberdin azaldu behar
dira. Ondoren bi sarrera dituen koadro bat eraiki, bertan datu hauek agertu
behar direlarik: ERRENKADAK: egilea(k), programaren deskripzio laburra, ebaluaketaren helburua, metodologia (diseinua, tresnak, aztertutako dimentsioak...), burututako analisiak, lortutako emaitzak eta hartutako erabakiak. ZUTABEAK: erabilitako eredua, ebaluaketa mota (barnekoa/kanpokoa), ikuspegi kuantitatibo/kualitatiboa. Koadroarekin batera, analizatutako ebaluazio txostenen arteko berdintasun eta desberdintasunak azpimarratuz txosten bat idatzi. |
|
KAPITULUA 5:
Hezkuntza ebaluazio esparruak |
|
PRAKTIKA 5.1:
Ikasleen ohiko ebaluazioa eta ebaluazio alternatiboaren analisia |
|
Kontutan
izanik ohiko ebaluazio eta ebaluazio alternatiboaren ezaugarriak alde
batetik, eta irakaskuntza etapa (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko
Bigarren Hezkuntza, Batxillergoa eta Goi Mailako Heziketa) desberdinak
bestetik, norberaren ikuspegiaren arabera analizatu zein zentzu duten
ohiko ebaluazioko eta ebaluazio alternatiboko praktika ebaluatibo desberdinak
aipatutako etapa bakoitzean. alternatiboaren ebaluazio praktikak analizatu. |
|
PRAKTIKA 5.2:
Ondoko bideoa ikusi eta eztabaida |
|
| “En clave de reforma: La evalución” (Fajardo,S. & Gonzalo,I., 1994, VIDEO. Madrid: SM). Ondoren, ondoko gidan oinarrituz, talde handiko eztabaida
egin daiteke: |
|
PRAKTIKA 5.3:
Ondoko artikulua irakurri eta analizatu |
|
Fernández
Sierra, J. (1996). “¿Evaluación?. No, gracias, calificación”.
Cuadernos de Pedagogía. N243. 92-97.
Artikulua bakarka irakurri eta ondorengo galderak erantzun.
Jarraian, erantzunak taldean analiza daitezke. |
|
PRAKTIKA 5.4:
Irakasleen ebaluaziorako estandarren kasu praktikoen analisia |
|
Irakasleen ebaluaziorako
estandarren (Joint Committee on Standards for Educational Evaluation,
2001, P1en 1. zenbakia (Orientación hacia el servicio) eta PR2n
2. zenbakia (Entorno de trabajo) kasu ilustratzaileen irakurketa. Ebaluatzaileek
eginiko akatsen analisia eta irtenbide edo aurrera eraman beharreko ekintzen
proposamenak egin ondorengo ebaluazioetarako. Taldean, antzemandako akatsen
eta planteaturiko irtenbideen bateratze-lana egin daiteke. Beste arau
batzuk ere analizatuak izan daitezke. |
|
PRAKTIKA 5.5:
Irakaslearen jardun dozentea ebaluatzeko proba estandarizatu baten aplikazioa
eta zuzenketa (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean
erabili ohi den edozein galdesorta erabil daiteke). |
|
Aipaturiko
probaren aplikazioa talderen batean. Praktika honen bitartez, irakaslearen
jardun dozentearen pertzepzio indibiduala behatu nahi da alde batetik
eta bestetik, talde osoaren batez-besteko emaitza lortu nahi da. Ondoren,
teknika hau erabiliz egindako ebaluazioaren egokitzapena, erabilgarritasuna
eta bideragarritasuna analizatu eta baloratu. |
|
PRAKTIKA 5.6:
Ikastetxe baten ebaluazio-proiektu baten eraketa. |
|
Ikastetxe
baten ebaluazioa egiteko dimentsio, azpidimentsio eta alderdi desberdinen
zerrenda egin. Kasu bakoitzean informazioa lortzeko erabiliko litzatekeen
tresna edo teknika zein den adierazi behar da eta baita erabiliko den
informazio iturria. Gero, lortutako emaitzak taldean azal daitezke. |
|
PRAKTIKA 5.7:
Ondoko artikulu hau irakurri eta aztertu. |
|
Lukas,
J.F., Santiago, C., (2004). “Evaluación de centros de secundaria
del País Vasco”. Revista Electrónica de Investigación
Educativa. V6. N2. http://redie.uabc.mx/vol6no2/contenido-lukas.html Artikulua bakarka irakurri eta hurrengo galderak erantzun. Gero, emaitzak taldean aldera eta azter daitezke. 1. Zeintzuk izan dira arrazoiak gaur egun ikastetxeen ebaluazioak duen garrantzia izateko? 2. Tianak eta De Miguelek proposatutako dimentsioak kontutan izanik, REDES ebaluazio eredua kokatu. 3. Adieraz ezazu zeintzuk diren proposatutako ikastetxeen ebaluazio ereduaren ezaugarri nabarmenenak. 4. Zeintzuk dira REDES ebaluazio ereduaren alde onak eta txarrak? |
|
| PRAKTIKA
5.8: Hezkuntza Sistemaren Ebaluazio txostenen baten azterketa. |
|
Hezkuntza
administrazioren batek bere Hezkuntza Sisteman egindako ebaluazioaren
txostenaren irakurketa (adibidez INCEk 1996an burututako Lehen Hezkuntzako
ebaluazioa: Lo que aprenden los alumnos de 12
años. Evaluación de la Educación Primaria. Datos
Básicos. Madrid: Centro de Publicaciones del Ministerio de
Educación y Cultura. Honen laburpen bat egin, antzemanez
zein izan den erabilitako ebaluazio eredua, zeintzuk izan diren ebaluazioaren
helburuak, lortutako emaitzak eta ondorioz etorkizunerako iradoki daitezkeen
hobekuntza jarduerak. |
|
| KAPITULUA
6: Ebaluazioan aplikatutako ikerkuntza diseinuak |
|
PRAKTIKA 6.1:
Ondoko artikuluaren irakurketa eta analisia. |
|
| De La Orden Hoz, A. (2004). ”Nuevos horizontes en la investigación educativa”. Bordón. V56. N1. 117-128. Artikulua irakurri ondoren, honako galderak erantzun.
Gero, emaitzak taldean aldera eta azter daitezke. |
|
PRAKTIKA 6.2:
Ikerkuntza/ebaluazioaren diseinuaren aukeraketa |
|
| Kontutan
izanik jarraian aurkezten diren adibideak, aukeratu kasu bakoitzerako
zein izango zen diseinurik egokiena. Ondoren, talde desberdinen arteko
adostasun eta desakordioak amankomunen jar daitezke. |
|
PRAKTIKA 6.3:
Eszenatokira sarbidea |
|
| Landa lan bat aurrera eramateko, jarraitu beharreko urratsen eskema diseinatu. Honekin batera, hezkuntza erakunderen baten sarbidea lortzeko, autoritate akademiko bati idazki bat prestatu baimen hori eskatuz. | |
PRAKTIKA 6.4:
Ebaluazio txosten baten analisia |
|
Ondoko azterketa hau
kontutan izanik: Arartekoa (2006).
Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan. Ondoko galdera hauek erantzun:
|
|
PRAKTIKA 6.5:
Ebaluazio txosten baten analisia |
|
Ondoko azterketa hau
kontutan izanik: Lukas,J.F., Santiago,K. y Lizasoain,L. (2005). Vitoria-Gasteiz
como ciudad educadora: Evaluación de los programas del Departamento
Municipal de Educación. Ondoko galdera hauek erantzun:
|
|
PRAKTIKA 6.6:
Ebaluazio txosten baten analisia |
|
Ondoko azterketa hau
kontutan izanik: Etxeberria,J., Lukas,J.F. y Santiago,K. (2008). IKASYS
programaren aplikazio pilotuaren ebaluazioa. Ondoko galdera hauek erantzun:
|
|
| KAPITULUA
7: Informazio-bilketarako prozedurak |
|
PRAKTIKA 7.1:
Galdetegi bat sortu |
|
Ikasgairen
baten ikas-irakaskuntza prozesua ebaluatzeko datu bilketarako erabiliko
den galdetegiaren diseinua. Galdetegiaren diseinuak honako elementuak
izango ditu: * Galdetegiaren helburuak. * Galdetu behar denari buruzko alderdien zerrenda. * Galderak idatzi. * Galdetegiaren lehen zirriborroa (izenburua, aurkezpena, arauak, galderak, eta abar.). * Ikuspegi logiko-arrazionazionaletik zuzenketak. * Behin-betiko galdetegia. * Populazioa/lagina zehaztu |
|
PRAKTIKA 7.2:
Elkarrizketa baten prestaketa eta aplikazioa |
|
| Ikasgairen baten ikas-irakaskuntza prozesuaren garapenean parte hartu duten pertsonentzat elkarrizketa bat prestatu. Elkarrizketa prestatzeko ondorengo eskema jarraituko da: * Ebaluazioaren helburuekin bat datozen elkarrizketaren
helburuak definitu. Egindako prestakuntzan oinarrituz, elkarrizketa burutuko
da. Bukaeran, txosten bat aurkeztu beharko da eta bertan honako alderdiak
jasoko dira: |
|
PRAKTIKA 7.3:
Informazio-bilketarako teknikei buruzko panela |
|
Praktika
honetarako talde handi baten beharra dugu. 10 pertsonako taldeak egiten
dira. Taldeko kide bakoitzari gai bat aztertzeko proposatzen zaio: 1.
Elkarrizketa egituratua. 2. Galdetegia, 3.Test estandarizatuak eta proba
objektiboak, 4. Autoinformea, 5. Behaketa egituratua, 6. Elkarrizketa
irekia, 7. Eztabaida taldea, 8. Behaketa parte hartzailea, 9. Delfi teknika,
10 Sozioanalisia. Hasiera batean, zenbaki berdina duten pertsonek gai
horri buruzko bibliografia bilatu eta aztertu behar dute eta talde txikian
gaiari buruzko dokumentu txiki bat egin. Ondoren, 10 pertsonez osaturiko
hasierako taldeak elkartzen dira. Talde honetan kide bakoitzak gainontzeko
kideei azaldu behar die berak aztertutako informazio bilketarako teknika. |
|
PRAKTIKA 7.4:,
Moos-en “Escala de Clima Social de Clase” (TEA) proba estandarizatuaren
aplikazioa eta zuzenketa. |
|
Ikasturte
eta gela berean dauden ikasle talde bati proba estandarizatu bat aplikatu.
Praktika honen bitartez, gelako giroari dagokionez, norbanakoaren pertzeptzioa
behatu nahi da alde batetik eta bestetik, gelako batezbestekoaren emaitza
lortu nahi da. Jarraian, teknika honen bitartez egindako ebaluazioaren
erabilgarritasun, egokitzapen eta bideragarritasunari buruzko eztabaida
egingo da taldean. Beste edozein test estandarizatua ere erabil daiteke. |
|
PRAKTIKA 7.5:
Behaketarako protokolo bat sortu |
|
| Protokolo bat eraiki unibertsitateko irakasleen jardun dozentearen behaketa sistematikoa egiteko. Batez ere, ikasgaiaren garapenean ikasleen partehartze aktiboa indartzeko irakasleek erabiltzen dituzten estrategiak analizatu nahi dira. | |
PRAKTIKA 7.6:
Ebaluazio txosten baten analisia |
|
Ondoko azterketa honetan
informazioa biltzeko erabili diren prozedurak deskribatu: Arartekoa (2006).
Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan. |
|
PRAKTIKA 7.7:
Ebaluazio txosten baten analisia |
|
Ondoko azterketa honetan
informazioa biltzeko erabili diren prozedurak deskribatu: Lukas,J.F.,
Santiago,K. y Lizasoain,L. (2005). Vitoria-Gasteiz como ciudad educadora:
Evaluación de los programas del Departamento Municipal de Educación. |
|
PRAKTIKA 7.8:
Ebaluazio txosten baten analisia |
|
Ondoko azterketa honetan
informazioa biltzeko erabili diren prozedurak deskribatu: Etxeberria,J.,
Lukas,J.F. y Santiago,K. (2008). IKASYS programaren aplikazio pilotuaren
ebaluazioa. |
|
KAPITULUA 8:
Informazio analisirako prozedurak |
|
PRAKTIKA 8.1:
Datu kuantitatibo eta kualitatiboen analisia |
|
| Ondoko
egoerak jasotzen dituzten adibide errealak bildu edo fikziozko adibideak
asmatu: |
|
PRAKTIKA 8.2:
Analisi kuantitatibo eta kualitatiboaren arteko konparaketa |
|
| Analisi kuantitatibo eta analisi kualitatiboaren arteko berdintasunak eta desberdintasunak. |
|
PRAKTIKA 8.3:
Ebaluazio txostenen azterketa |
|
| Liburutegi edo norbanakoen dokumentuetatik jasotako ebaluazio txostenetan oinarrituz, txosten horietan jarraitutako eskema antzeman eta ebaluatutako programari buruz erabakiak hartzeko dagoen informazioa baloratu. | |
PRAKTIKA 8.4:
Ebaluazio txosten baten analisia |
|
Ondoko azterketa honetan
informazioa analizatzeko erabili diren prozedurak deskribatu: Arartekoa
(2006).
Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan. |
|
PRAKTIKA 8.5:
Ebaluazio txosten baten analisia |
|
Ondoko azterketa honetan
informazioa analizatzeko erabili diren prozedurak deskribatu: Lukas,J.F.,
Santiago,K. y Lizasoain,L. (2005). Vitoria-Gasteiz como ciudad educadora:
Evaluación de los programas del Departamento Municipal de Educación. |
|
PRAKTIKA 8.6:
Ebaluazio txosten baten analisia |
|
Ondoko azterketa honetan
informazioa analizatzeko erabili diren prozedurak deskribatu: Etxeberria,J.,
Lukas,J.F. y Santiago,K. (2008). IKASYS programaren aplikazio pilotuaren
ebaluazioa. |
|
| TXOSTENAK |
|
| Evaluación de los programas educativos del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz | |
| Bizikidetza eta gatazkak ikastetxeetan | |
| IKASYS programaren aplikazio pilotuaren ebaluazioa | |