Unibertsitateko zure
bigarren urtea hastera zoaz eta zeure Lerro Kurrikularra zehazten has zaitezke
hautazkoak
egoki aukeratuz. Polimeroen Zientzia eta Teknologia sailak makromolekulak
ezagutzeko aukera eskeintzen dizu. Makromolekulak, polimeroak..... izen
potoloak baina hain ezagunak zaizkigun plastikoak, gomak, kautxuak,...
baino ez dira, eta beste gauza asko gurekin ikasten has zaitezkeenak.
XXI.mendeko kimikariak
bere etorkizuna ez du XIX.mendeko zientzilari batek bezala ikusten,
askoz ere hedatuagoa baizik. Ad. oraingo kimikako ikasle askok ez dute
euren burua zientzilari moduan ikusten, baizik eta industria bati lotuta.
Zientzia esperimentalen artean, kimika da aztergai dituen objektuak sortzen
dituen bakarra. Makromolekulen kimikan "objektu" horiek mota askotako molekulak
izan daitezke, baina joan gaitezen haratago. Ez zenuke gehiegi harritu
behar autoak, jostailuak, arropa, igerilekuak, kamarak, botikak, ... e.a.
polimero ezberdinak erabiliz sortuak direla ohartutakoan. Ba al zenekien
plastikoen inguruko industria europarrak milioi bat pertsona baino gehiago
dituela lanean eta EB-ko kontribuzio ekonomikorik handiena dela? Fakultate
honek polimeroen irakaskuntzan ospe handia dauka eta bereiztasun unibertsitario
bakarra eta ezberdina lortzeko aukera eskeintzen dizu.
Behar bada nahiago
izango duzu "denetatik zertxobait" ikasi edo agian nahiago duzu gehien
interesatzen zaizunera jo. Dena den eskeintzen ditugun 14 hautazkoekin
(ikus 1 taula) ibilbide ezberdinak proposatzen dizkizugu. Denen artean
91,5 kreditu osatzen dituzte eta Kimika Lizentziaturan guztira 76,5 egin
behar dira.
1. POLIMEROEN
ZIENTZIAN ETA TEKNOLOGIAN ADITUA izeneko aipamena lortu nahi al duzu ?
a)
Ikusten duzun bezala, nahi izanez gero hautazko 76,5 kredituak polimeroekin
lotuta egon daitezke. Modu horretan zure formakuntza POLIMEROETAN ahalik
eta osatuena izango da. Horretarako gure aholkua zera da: zure 2. ikasturtean
1
jakintzagaia aukeratzea eta 1. zikloa amaitzerako 2 eta
3
jakintzagaiak. 2. zikloan aukera gehiago daude eta taulako 11en artean
8 edo 9 aukeratu ahal izango dituzu.
1 TAULA
1. ZIKLOA(24 Kreditoak
gutxi g.)
1. Makromolekulak:
sarrera (4,5 kreditoak)
Edozein ZIKLOTAN
2. Polimeroen
Oinarriak (9 kreditoak)
3. Polimeroen Laborategia
(7,5 kreditoak)
2. ZIKLOA(52,5
kreditoiak gutxi g.)
4.
Polimeroen degradatzea eta egonkortzea (7,5 kreditoak)
5. Materialen
entseiutarako metodoak (7,5 kreditoak)
6. Polimeroen
identifikazio eta analisirako metodoak (7,5 kreditoak)
7. Makromolekulen
kimika organikoa (7,5 kreditoak)
8. Esperimentazio
aplikatua polimeroetan (6 kreditoak)
9. Esperimentazio
polimeroen zientzia (6 kreditoak)
10. Material polimerikoen
prozesaketa (6 kreditoak)
11. Gainestaldura
polimerikoak (6 kreditoak)
12. Erreologia (6
kreditoak)
13. Polimerizaziorako
erreaktoreak (6 kreditoak)
14. Simulaziozko
metodoak makromolekuletan (4,5 kreditoak).
b)
Nahiago baduzu zure formakuntza beste eremuetako jakintzagaiekin osatzea
eta hala ere Polimeroetan Aditua izeneko aipamena lortzea, Polimeroen Zientzia
eta Teknologiako lerro kurrikularrak 2. zikloan zehar taulako hautazko
45 kreditu betetzea eskatzen dizu (gutxi gora behera 7 jakintzagai). Dena
den 2. ziklo horretan oinarri egokiarekin sartzeko komenigarria da 1. zikloan
1,
2 eta 3 jakintzagaiak aukeratzea.
2. Zure formakuntza
POLIMEROETAN lerro jakin batean joatea nahi al duzu?
Behar bada ez duzu
polimeroetan aditua izan nahi, baina hala ere zeure curriculuma osatzeko
taulako hautazkoen artean aukera dezakezu. Zure interesak Egiturazko
Kimikaruntz joan daitezke, edo Kimika Organikoaren inguruan,
edo Analisiaren, edo Kimika Fisikoaren, edo Kimika Industrialaren,
edo Teknologiaren inguruan.... Edozein kasutan ere gustoko izango
duzun jakintzagairik eskeintzen dizugu. Saileko irakasle oro laguntzeko
eta aholkua emateko prest gauzkazu. Zatoz lasai galdetzera!.
3. MAKROMOLEKULEI
buruz ezer jakin gabe ez gelditu.
Horretarako lehenengo
zikloan aukera ezazu "Makromolekulak: sarrera" jakintzagaia.
Nora zarama formakuntza
guzti honek?
Praktikak enpresetan
UPV/EHU-ak badu antolatuta
prozedura bat ( PRAKTIGES)
enpresetan praktikak egiten laguntzen duena, enpresa hauetatik gutxi gora
behera 50 Polimeroen Zientzia eta Teknologian jasotako formakuntzarekin
lotuta daude. Aukera ederra da industrian esperientzia lortzeko eta era
berean curriculuma osatzeko. Gainera, praktikak egiten dituzten ikasle
hauetako portzentai handi batek enpresa bertan lan-hitzarmena lortzen
du ondoren.
Lanbide-irtenbideak
-
Aukera ezberdinak
daude. Fakultatean bertan ikerkuntzaren munduan sartzen has zaitezke Ikertzaileak
Prestatzeko programetako bekadun moduan (3. zikloko ikaslea).
-
POLYMAT
institutuak polimeroen eremuko enpresekin dituen lankidetza-proiektuetan
ere lan egin dezakezu, honek ekarriko lizkizukeen lan mundura sartzeko
aukerak ahaztu gabe.
-
Unibertsitateak berak
ere LANBILA
delakoaren bitartez Euskal Herriko eta beste Erkidegoko enpresekin lan
hitzarmenak ahalbidetzen ditu. Lanbila Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleentzako
eta ikasle izandakoentzako enplegu-poltsa da. Bere helburua ikasleak lan
munduan sartzen laguntzea da eta aldi berean enpresei profesional kualifikatuak
lortzeko leku egokia eskeintzea.
BESTE ZENBAIT INFORMAZIO
INTERESGARRI
Zalantzaren bat izanez
gero, saileko edozein irakasle argitzeko prest daukazu. Gainera sailari
buruz, plastikoei buruz eta laneko irtenbideei buruz informazioa jasotzeko
honako web orriak kontsulta ditzakezu.
www.sc.ehu.es/polymer
www.sc.ehu.es/polymat
www.apme.org
www.plastunivers.es
www.plastics.com
www.e-polymers.org/index.cfm