]> 2012/2013 Ikasturtean Titulatutako Ikasleei Diplomak Banatzeko Ekitaldia

2012/2013 Ikasturtean Titulatutako Ikasleei Diplomak Banatzeko Ekitaldia

Ostegunean, urriaren 10ean, 11:30ean, UPV/EHUko Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako 47 tituludun berriei (33 Mekanikako espezialitatean eta 14 Industria Elektronikan) diplomak banatzeko ekitaldia egin zen, San Andres aretoan.

Ekitaldia hasteko, José Ignacio San Martín Díaz ikastegiko zuzendariak hartu zuen hitza, eta industria ingeniari teknikoen lanbidearen garrantzia nabarmendu zuen, ogibideak duen konpromiso etikoa eta gizarteari zerbitzua emateko konpromisoa; horrez gain, bizitza osoan zehar ikasteko beharrizana ere azpimarratu zuen, zientzia eta teknologia garatzen etengabeko aurrerapen azeleratua duen mundu globalizatuan.

Bukatzeko, gaur egungo krisi ekonomikoaren egoera izan zuen hizpide; enpresa eta erakundeetan lehenengo lana bilatzeko zailtasunak aipatu zituen, eta unibertsitate eskolak, dagozkion aukeren barruan, ikasketak amaitu berri dituzten ikasleei laguntza eskaintzen diela gaineratu zuen.

Ikastegiko zuzendariarekin batera, bertan Victor Aperribay Maiztegui Akademia Antolakuntzako eta Irakasleen zuzendariordea eta Eneritz Onaindia Gerrikabeitia Kalitate eta Ebaluazio zuzendariordea ere izan ziren, baita ekitaldi akademikoa aurkezteaz arduratu zen José María Arrieta Albizu idazkari akademikoa ere.

Industria Ingeniaritza Teknikoko titulatu berriei diploma eta oroigarri bat banatu zizkieten. Azkenik, eraikin nagusiko seigarren solairuan eskaini zen hamaiketakoaren inguruan bildu ziren titulatu berriak, senideak, lagunak eta ikastegiko langileak, hizketaldi animatuan.