]> Milagroko Estatu Unibertsitateko zenbait ordezkarik Eibarko Ingeniaritza Eskola bisitatu dute

Milagroko Estatu Unibertsitateko zenbait ordezkarik Eibarko Ingeniaritza Eskola bisitatu dute

Milagroko Estatu Unibertsitateko (Guayas, Ekuador) zenbait ordezkarik Eibarko Ingeniaritza Eskola (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea) bisitatu zuten urriaren 15ean. Ikerketa arloko eta arlo akademikoko errektoreorde Fabricio Guevara ingeniariak, Ingeniaritza Zientzien irakasle Byrone Almeida ingeniariak eta Ikerketa Saileko zuzendari Miguel Reinosok osatu zuten ordezkaritza hura.

Energia Berriztagarrietan Ingeniaritza Graduko ikasketa plana gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, eta ibilaldia egin zuten unibertsitate eskolako hainbat laborategi bisitatuz. Tarte horretan, irakasleek zenbait ekiporen ezaugarrien gaineko azalpena eskaini zuten; izan ere, ekipo horiek erabiltzen dira eguzki energia fotovoltaikoa, eguzki energia termikoa, energia eolikoa, energia hidraulikoa, potentzia elektronika eta elektrizitatea edota bioenergia arloetako irakaskuntzan; horrez gain, erregai pilak eta hidrogenoa ikertzeko laborategian ere izan ziren.

Egonaldia bukatzeko IK4-TEKNIKER Research Allianceeko egoitza ere bisitatu zuten, Eibarko Polo Teknologikoan. Merkatuko zuzendari Luis Uriarteri eskerrak eman nahi dizkiogu, eskainitako arretagatik.
Albistea tokiko hedabideetan: