Alvar González Bujedok lortu du Félix Sopelanaren Oroimenezko IX. Sariketako lehen saria

Álvar González Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako ikasleak Félix Sopelanaren Oroimenezko IX. saria jaso du, Gipuzkoak Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak karrera amaierako proiektu onenari ematen dion saria, hain zuzen ere. Proiektuan autonomia luzatua duten autokarabana hibridoetan aplikatutako sistema eoliko, fotovoltaiko eta termiko bat diseinatu eta kalkulatu du ikasleak, eta 700 euroko saria jaso du.

Bigarren saria, 400 eurokoa, Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako ikasle Zuhaitz Lazcano Marínentzat izan da; dorre zentraleko teknologiadun zentral termosolar bateko ispiluak garbitzean erabilitako sistema estatiko eta dinamikoa ezartzean datza ikaslearen proposamena.

José Javier San Martín Díaz (argazkian, erdian), zoriondu nahi dugu, lehen saria irabazi duten (baita beste lehen sari batzuk ere) proiektuen zuzendari izateagatik, etenik gabe, 2004/2005 ikasturtetik Félix Sopelanaren Oroimenezko Sariketa lehen aldiz antolatu zenetik.

Argazkian, ezkerretik eskuinera: Luís Revuelta (epaimahai burua), Vanesa Vila (3. saria), Donostiako EUPkoa, Zuhaitz Lazcano (2. saria), José Javier San Martín, Alvar González (1. saria), Eibarko Ingeniaritza Eskolakoa, José Antonio Cuesta (COPITIGeko dekanordea) eta Adolfo Morais (Donostiako EUPko zuzendaria).

Saritutako proiektuen laburpena

Álvar González Bujedo (lehen saria). "Sistema eólico, fotovoltaico y térmico aplicado en autocaravanas híbridas con autonomía extendida" (Autonomia luzatua duten autokarabana hibridoetan aplikatutako sistema eolikoa, fotovoltaikoa eta termikoa). Zuzendaria: José Javier San Martín Díaz.

Proiektu hau autonomia luzatua duten autokarabana hibridoetako sabaietan integratutako sistema eoliko fotovoltaiko bat diseinatu eta kalkulatzean datza, jatorri berriztagarriko energia elektrikoa sortu, ion-litio baterietan bildu eta ondoren erabiltzeko, korrontearen barne kontsumorako (korronte zuzen edo alterno gisara), edo trakzio elektrikoaren elikadurarako. Ahal bezainbeste eguzki energia aprobetxatzeko, autokarabanak eguzki plaka termiko bat ere izango du, UBSen kontsumorako; bestalde, karrozeria material fotovoltaiko batez estalita egongo da, gaur egun efizientea dena, baita olana edo horren aurrelementua ere.

 

Zuhaitz Lazcano Marín (bigarren saria). "Implementación de un sistema estático y dinámico empleado en la limpieza de espejos de una central termosolar de tecnología de torre central" (Dorre zentraleko teknologiadun zentral termosolar bateko ispiluak garbitzean erabilitako sistema estatiko eta dinamikoa ezartzea). Zuzendaria: José Javier San Martín Díaz.

Gemasolar dorre zentraleko teknologia plantak 2650 heliostato ditu, eta 120 m2-ko azalera heliostato bakoitzeko; horiek guztiek eguzki erradiazioa dorrearen puntan, 125 metrora, dagoen hargailu batera islatzen dute. Eguzki argia islatzen duten heliostatoak zikintzean datza arazoa; izan ere, aire zabalean daudenez, zikindu egiten dira. Arrazoi askoren ondorioz zikintzen dira, kutsadura, airean esekita dauden partikulak, esaterako hautsa, polena etab. Horregatik, heliostatoak garbitu egin behar dira, garbi ez badaude dorrerantz islatutako erradiazioa txikiagotu egiten delako eta, ondoren, elektrizitate ekoizpenaren efizientzia ere murriztu egingo litzateke.
Heliostatoetan, garbitasunaren faktoreak % 0,7 egiten du behera eguneko, gutxi gorabehera; islatze galera hori 2650 heliostatorekin biderkatuz gero, sarrera ekonomikoen galera nabarmenak eragiten ditu, eta, horregatik, beharrezkoa da heliostatoak garbituko dituen ibilgailu bat izatea.