Zientzia Astea

Bilbok, Donostiak eta Gasteizek, azaroaren 6tik 10era, Zientzia Astearen hamahirugarren edizioa hartu dute. UPV/EHUko Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Aste hori izaera ludikoa eta pedagogikoa daukan ekitaldia da, eta jende guztiari zuzenduta dago. Ekitaldi horren helburua da euskal gizartea zientzia- eta teknologia-mundura hurbiltzea.  Zientzia Astera bertaratuko den jendeak esperimentatzeko, ukitzeko, galdetzeko, usaintzeko, begiratzeko, probatzeko eta abarrerako aukera izango du. Azken finean, zientzia eta teknologia ulertzeko eta arlo horiekin liluratzeko aukera izango du.

Zientzia Astean UPV/EHUko sail askok parte hartu dute. Irakasleek, ikasleen laguntzarekin, askotariko egitarau interesgarria prestatu dute, adin guztietako bisitariek, modu parte-hartzaile eta dibertigarrian, hainbat printzipio eta bitxikeria zientifiko ikas ditzaten.  www.zientzia-astea.org.

Azaroaren 6an (asteazkena), 7an (osteguna) eta 8an (ostirala), Batxilergoko eta DBHko ikasle-taldeek, euren irakasleekin batera, Energia Berriztagarriak standa bisitatu zuten. Talde bakoitza 10-15 minutu inguru egon zen standean, eta Eibarko Ingeniaritza Eskolako irakasleen azalpenak arretaz entzun zituen. Energia Berriztagarrietan interesatuta zeuden ikasleen galderei erantzun zieten Ingeniaritza Eskolako irakasleek.

Ba al zenekien birtualki agortezinak diren iturri naturaletatik lortzen den energia dela energia berriztagarria? Energia desberdin horiek baliabide naturalen bitartez birsortzeko gaitasuna daukate. Energia berriztagarrien artean, hauek daude: eolikoa, geotermikoa, hidroelektrikoa, marea-energia, eguzki-energia, olatu-energia, biomasa eta bioerregaiak.
Stand honen bitartez, energia-mota horretara hurbilduko gara, eta standak gure inguruan dauden iturri berriztagarri desberdinak erakutsiko dizkigu.
Hurbil zaitez gure standera!

Bilbon, Zientzia Astea Alhondigan egin da, eta azaroaren 6tik (asteazkena) 10era (igandea) bitartean egon da zabalik. Larunbatean eta igandean, jende askok bisitatu zuen standa, batez ere gurasoek euren seme-alabekin. Energia Berriztagarrien standak ekipamendu hauek erakutsi zituen:

Standean irakasle hauek izan ziren:

Gasteizen, Zientzia Astea Lascaray Ikergunean egin zen, azaroaren 7tik (osteguna) 9ra (larunbata) bitartean. Energia Berriztagarrien standak ekipamendu hauek erakutsi zituen:

Standean hauek izan ziren:

Donostian, Zientzia Asteak karpa handi bat jarri zuen Artzain Onaren katedralaren atzeko aldean, Koldo Mitxelena Kulturunearen alboan, azaroaren 7tik (osteguna) 9ra (larunbata) bitartean.  Energia Berriztagarrien standak ekipamendu hauek erakutsi zituen:

Standean hauek izan ziren:

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player