Berdeago 2014

Berdeago proiektuaren sustapen taldeak Oñatiko unibertsitateko bost ikasle ditu osakide, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzako gradukoak, eta hainbat erakunde ditu lankide eta laguntzaile, Bizkaiko foru aldundia eta Durangoko udala, esaterako. Berdeagok hiritarren sentiberatasuna landu gura du aurrezki energetikoari loturiko praktiken eta teknologia berrien inguruan, honetara, isuriak eta kutsadura zuzen-zuzenean murriztuz. Berdeago proiektuaren beste helburu bat da teknologia eta praktika hauek ekonomiaren eta gizartearen arloetarako dakartzaten aukerak errazteko aurrerapausoak ematea.

Lehenengo edizioa 2013ko urtarrilean egin zelarik, Berdeago erreferentzia bilakatu da bai Euskal Herriko erkidegoan nola Espainiaren iparralde osoan, lurralde hauetan guztietan ez baita produktu teknologikoei begira egindako jasangarritasun azokarik. Berdeago hartzen duten instalazioak berak ere faktore esanguratsua da, 4.200 metrotakoa baita, lurpeko aparkalekua eta dohaineko wifia izanik,

Berdeago 2014 bigarren edizio honetan jorratutako gaiak izan dira mugikortasun jasangarria, etxean izan beharreko efizientzia eta, berritasun gisa, hondakinak eta hauen berrerabiltzea.

Bigarren urtez jarraian, UPV/EHUren Eibarreko Ingeniaritza eskolak parte hartzen du Berdeago euskal ingurugiro azokan, urtarrilaren 24, 25 eta 26an Durangoko Landako Gunea pabilioian 10:00etan hasi eta 20:00ak arte.

Aurtengoan, Eibarreko ingeniaritzako eskolak stand bat jarri eta atondu du non erakutsi baititu energia berriztagarriak irakasteko erabilitako ekipoak; era berean, José Ignacio San Martin eskolako zuzendaria Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduaz mintzatu zen Neure etorkizuna berde nahi al dut? gaiaren barruan. Eskolak, aldi berean, energia elektrikoa ekoizten duen bizikleta estatikoa erakutsi zuen, hain zuzen ere, Aitziber Idigoras Alberdi Durangoko alkate andreak inaugurazioan erabili zuena, argazki galerian ikusi ahal den moduan.

Standean aritu ziren:

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player