Garapenerako Lankidetzaren arloko Karrera Amaierako Proiektuak

Otsailaren 5ean (asteazkena), Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan, San Andres Aretoan, Karrera Amaierako Proiektuak garapenerako lankidetzaren arloan egiteari buruzko informazio hitzaldi bat egongo da. Hitzaldi hori Euskal Herriko Mugarik Gabeko Ingeniaritza (MGI) elkarteak emango du euskaraz.

ISF País Vasco - Euskal Herriko MGI garapenerako unibertsitate elkartea eta gobernuz kanpoko erakundea da, ez konfesionala eta ez alderdikoia, eta bere kideek justizia sozialaren aldeko borroka aktiboan dihardute, gure inguruan ematen diren bidegabeko egoerak guztion artean aldatzeko bide nagusia gizartearen eta elkarteen parte hartze politikoa dela uste baitute.

ISF-MGIk etortzera animatu nahi zaitu, informazioa eskuratu eta lankidetzarako garapenaren arloan Karrera Amaierako Proiektua egin duen ikasle baten esperientzia partekatzeko.

Garapenerako Lankidetzaren arloko Karrera Amaierako Proiektuen Programa UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak sustatzen du ISF-MGIrekin elkarlanean.

 

Hitzaldiak ordubeteko iraupena izango du, gutxi gorabehera, eta honela egongo da banatuta:

Hitzaldia ISF-MGIko Garapenerako Hezkuntza taldeko kide eta Garapenerako Lankidetzaren arloko KAP/GRALen Programaren arduraduna den Izaro Basurko Pérez de Arenazak gidatuko du.

Hitzaldian parte hartuko duen ikaslea Ayala Urreta izango da. Berak “Calcuta Ondoan” GKErekin egin zuen Karrera Amaierako Proiektua.  Proiektu horretan, Bengalako mendebaldeko landa eremu batean kutsadura mailak zituen aldaketak aztertu zituen.