Batxilergoko bigarren mailako ikasleei zuzendutako Orientazio Jarduerak
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta UPV/EHUren arteko Lankidetza Programaren baitan, batxilergoko bigarren mailako ikasleei zuzendutako jarduerak eskaini dira.
![]() |
![]() |
Helburuak
- Batxilergoko eta lanbide heziketako ikastetxeetako ikasleei Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduko ikasketa plana aurkeztea
- Adibideen bidez, eraginkortasun energetikoaren eta energia berriztagarrien garrantzia erakustea
- Eibarko Ingeniaritza Eskola ezagutaraztea
Jarduerak
2014ko urtarrilaren 8an eta 15an egin ziren, 15:30etatik 17:30etara, Energia Berriztagarrien Laborategian, eta Eibarko Ingeniaritza Eskolako irakasle diren José Javier San Martín Díaz, José María Arrieta Albizu eta Francisco Javier Asensio de Miguelek hartu zuten parte:
Haize-energia
Modulu honek aerosorgailuen bidez sortutako energiaren azterketa kualitatiboa eta kuantitatiboa egiteko balio du.
Potentzia erregulagarria duen haize-sorgailuak haize korronte bat sortzen du, eta haize horren abiadura kontrolatu eta neurtu egin daiteke anemometro baten bidez. Errendimendu aldea ikusteko, haize-sorgailuari pala konfigurazio desberdinak akoplatu dakizkioke palen kopuruaren, posizioaren eta formaren arabera.
Erresistentzia aldakorrak eta bi multimetro digital erabiliz, kurba bereizgarriak kalkula daitezke.
Eguzki-energia fotovoltaikoa
Modulu honek panel fotovoltaikoen bidez sortutako energiaren azterketa kualitatiboa eta kuantitatiboa egiteko balio du.
Hainbat esperimentu egiteko beharrezkoa den material guztia dakar. Lanpara halogeno bat erabiltzen da esperimentuetarako argia sortzeko, puntu kardinalen arabera biratzen den beso baten gainean kokatua. Banakako 4 gelaxkaz osatutako eguzki modulu hau biratu egin daiteke angeluetan graduatutako eskala baten arabera. Erresistentzia aldakorrak eta bi multimetro digital erabiliz, kurba adierazgarriak kalkula daitezke.
Erregai-pila
Hidrogenoa pilan bertan sortzen da, ur destilatuaren elektrolisiaren bidez.
Elektrolisirako elektrizitatea lortzeko, panel fotovoltaiko bat erabiltzen da. Pilak hidrogenoa kontsumitzen du motor elektrikoa elikatzeko.
Eguzki auto gisa ere erabil daiteke, panel fotovoltaikoa zuzenean autoan muntatu eta konektatuta.