Energia Berriztagarriekin lotutako proiektuei buruzko hitzaldia

Datorren asteartean (martxoak 18), 15:30ean, Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako "San Andrés" Hitzaldi Aretoan energia berriztagarrien arloko proiektuen garapenari buruzko hitzaldi bat emango du Alberto Fernández Checak. Berak garapen jasangarriaren esparru zehatzetan aplikatu daitezkeen teknologien arloan eskarmentu handia du eta, ildo horretatik, egun funtzionamenduan dauden hainbat instalaziori buruz hitz egingo du, instalazioon ezaugarririk garrantzitsuenak nabarmenduz eta horien ezarpenari buruzko azalpenak emanez.

Gainera, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradurako jardun profesionalari dagokionez, eskolako irakaskuntzaren eta ingeniaritza honekin enpresetako bitarteko agintari moduan egin daitezkeen jardueren arteko loturez hitz egingo du. Agintari horiek prestakuntza sendoa izan behar dute energia sortzeko gailuen arloan, ezarritako epealdi baten gauzatu beharreko lan edo jardueretan eman beharreko denbora erakusteko tresnen arloan eta proiektuak planifikatzeko kronogramen esparruan.

Bestalde, arlo jakin batzuei buruzko ezagutzak zeinen beharrezkoak diren ere azalduko du. Arlo horietako batzuk honako hauek dira: hodietan prozesuaren fluxua adierazten duten diagramak, proiektuen plano orokorrak, koordinazio bilerak eta arduradunek burututako lanen gainbegiratzea, baita instalazioan sartzen diren gailu elektriko eta elektronikoena ere.