Transferencia de calor en la cocina

Asteartean, apirilaren 1ean, 15:30ean, Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako San Andres aretoan “Transferencia de calor en la cocina” mintegia eskainiko da.HitzaldiaEibarko IITUEko irakasle Alvaro Campos Celadorrek emango du.

Zein da txuleta bat prestatzeko modu zuzena? Nola frijitu behar dira patatak modu egoki batean? Eta non jarri behar dira hanburgesak barbakoa batean?

Galdera horiei eta beste askori erantzuteko behar-beharrezkoak dira masa eta beroaren transferentzia bezalako oinarrizko kontzeptuak. Mintegi honen xedea elikagaiak prestatzeko eguneroko eginbeharrak eta beroaren transferentziaren oinarrizko kontzeptuak lotzea da, jakin-mina estimulatzeko eta ikastea hobetzeko adibide motibagarriak eskainiz.

Horrela, eta adibideak emanez, elikagaiak prestatzeko metodo desberdinak ikuspuntu original batetik aztertuko ditugu, metodo tradizionalenetatik hasi eta sukalde modernora arte, gertatzen diren masa eta bero transferentziaren mekanismoak azalduz.

Alvaro Campos Celador Ingeniari Industrial Doktorea eta UPV/EHUko Makina eta Motor Termikoak Saileko irakaslea da.

Sarrera librea da.