2004ko urriaren
10 etik 12 ra prospekzio arkeologiko eta gorpuzkin batzuen
deshobitze lanak eraman dira aurrera.
Gorpuzkinak 1936. urtean Mutrikoko Zabale baserrian hilobiratutako pertsona batenak izango lirateke.
Egindako
lan honetan ez dira hezur
ugari aurkitu, euriak eragin duen
higadura prozesua dela eta. Hala ere gorpuaren hilobiratze posizioa anitz ondo interpreta daiteke, aurkitu diren gorpuzkinen,
hortzen eta objetu pertsonalen posizioa interpretatuaz, hauen artean Begoña Ama Birginiaren zilarrezko zintzilikailu bat aurkitu da.
Artxiboen,
daukagun dokumentazioaren, eta testigantzek emandako informazioaren arabera, aurkitutako hezurkinak leku hartan 1936. urrian afusilatutako lau milizianoetatik batenak izan daitezke. Horietatik bi bizkaitarrak ziren eta normala da pentsatzea gorpuzkinak bizkaitar batenak izatea, kontutan harturik bere gainean
Begoña Ama Birginaren zintzilikailu
bat zeramala.
Lan hau
Aranzadi Zientzi Elkarteak Eusko Jaurlaritzaren eskutik daraman ikerketa lanetan sartuko litzteke.
Arkeologia:
Lourdes Herrasti (Geografía eta Historian lizentziatua, Aranadi Zietzi Elkartea)
Jimi
Jiménez (Geografía e Historian lizentziatua, Aranzadi
Zientzi Elkartea)
Antropologia:
Fco.
Etxeberria (Medikuntza irakaslea.
Euskal Herriko Unibertsitatea)
Claudio
Albisu (Dentista, Aranzadi Zientzi
Elkartea)
Haritz Esnal (Medikuntza ikaslea. Euskal Herriko Unibertsitatea)
Izaskun
Sarriugarte (Medikuntza ikaslea. Euskal Herriko Unibertsitatea)
Borja
Aguinagalde (Medikuntza ikaslea. Euskal Herriko Unibertsitatea)
Ikerketa historikoa
Iñaki
Egaña (Historiagilea.
Aranzadi Zientzi Elkartea)
Alfredo
Irusta (Aranzadi Zientzi Elkartea))
Testigantzak eta bideoa
Sabin Egilior (Kazetaritzan lizentziatua. Aranzadi Zientzi Elkartea)
Regina
Ellakuria (Bideo laguntzailea)
Igone
Etxeberria (Marrazkiak eta informatika)
Ricardo
Núñez (Informatika)