Euskal Herriko Unibertsitatea

 

SEIGARREN KURTSOA

 

 

MEDIKUNTZA PREBENTIBOA ETA OSASUN PUBLIKOA ETA KOMUNITARIOA

 

KREDITOAK: Teorikoak: 4,5 / Praktikoak: 6,5 / Guztira: 11

 

 

HELBURU NAGUSIAK

 

Gai honen irakaspenarekin ikasleak osasunean eragina duten arrazoi posibleak, aldeko zentzuan zein kontrakoan, eta norbanakoen eta komunitatearen osasuna hobetzeko ekintza aukerak eta baliabideak ezagutu eta baloratu ditzan nahi dugu. Helburu zehatzak, beraz, honako hauek dira:

 

1.- Pertsona osasuntsuaren ikerketa, beren osasuna hobetzeko helburuarekin (Medikuntza positiboa)

 

2.- Gaixotasunak sor ditzaketen arrisku-faktoreen balorazioa (Epidemiología).

 

3.- Edozein patologia motarentzako neurri prebentiboen ezaguera (Medikuntza prebentiboa, zentzu hertsian)

 

4.- Gaixotasun transmitigarrien kontrolerako oinarrizko edukien ikasketa

 

5.- Pertsonen elikadura-beharren eta nutrizio-egoeraren balorazioa

 

6.- Gizarteari dagozkion gizarte/osasun arazoen ezaguera (Medikuntza Soziala, Ekologia, Lan-Medikuntza)

 

7.- Osasun-Zerbitzuen kudeaketaren eta plangintza sanitarioaren garrantziaren ezaguera

 

 

 


 

 

 

PROGRAMA

 

TEORIKOA

 

 

            I. KONTZEPTUA

1. Gaia. Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoa. Bilakaera historikoa. Egungo kontzeptua. Osasun-determinatzaileak. Osasun/Gaixotasun binomioa. Osasun Komunitarioa: kontzeptu eta ezaugarriak.

 

 

            II. INGURUMENA ETA OSASUNA

2. Gaia. Ekologia eta osasuna. Osasunaren eredu ekologikoa. Ingurumenaren kutsatzaileak. Atmosfera-kutsadura. Eduki orokorrak. Iturriak. Kutsatzaile nagusien ikasketa. Ondorioak giza osasunean. Atmosfera-kutsaduraren zainketa eta kontrola.

3. Gaia. Uraren ezaugarri sanitarioak. Uraren zikloa. Kutsadura. Analisi mikrobiologiakoa. Kalitate kriterioak. Ur-hornidura: bilketa, tratamendua eta desinfekzioa. Ur-bilketaren zainketa eta kontrola.

4. Gaia. Hondakin solido eta likidoak. Hondakin-uren eta hondakin solidoen ikasketa sanitarioa. Eragina osasunean. Hondakinen ezabapenaren oinarri biologikoak. Ustiapena eta suntsidura.

5. Gaia. Giza-habitata. Hiri-kontzeptua. Hiri osasuntsuak. Hiriaren eremu-banaketa. Etxebizitzaren higienea. Merkataritza-establezimenduen eta lokal publikoen kontrol sanitarioa.

6. Gaia. Saneamendu-teknikak. Desinfekzioa eta esterilizazioa. Desinfektatzaileen kontzeptu eta sailkapena indar germizidaren arabera. Antiseptikoak. Erabilpen-arauak. Esterilizazioa: kontzeptua, garrantzia, metodoak, kontrolak, sor daitezkeen arazoak.

7. Gaia. Desinfekzioa eta arratoi-garbiketa. Desintsektazioa: indikazioak eta erabilera-teknikak. Pestiziden erabilpenak sor ditzakeen arazoak. Arratoi-garbiketa: biologia eta. Karraskarien garrantzi epidemiologikoa. Arratoi-garbiketaren oinarriak eta teknikak.

 

III. NUTRIZIOA ETA OSASUN PUBLIKOA

8. Gaia. Malnutrizioa. Gosea gaixotasun soziala bezala. Gainelikadura. Elikadura eta nutrizio inkestak.

9. Gaia. Elikagaien higienea. Jatorri animalia duten elikagaiek transmititutako gaixotasunak. Esnearen saneamendua. Esne-zentralak. Haragien kontrola. Hiltegiak eta azokak. Moluskuak.

10. Gaia. Landare-jatorriko elikagaiak. Kontserbak. Gehigarriak. Elikagaien kutsadura. Elikagaien maneiua. Elikagai-kodea.


      IV. GAIXOTASUN TRANSMITIGARRIEN EPIDEMIOLOGIA ETA MEDIKUNTZA PREBENTIBOA

 

11. Gaia. Gaixotasun transmitigarrien Epidemiologia: kate epidemiologikoa. Iceberg fenomenoa. Epidemia, endemia eta pandemia kontzeptuak. Epidemien hasiera, zabalkuntza eta amaiera. Gaixotasun transmitigarrien profilaxi orokorra. Kimioprofilaxia. Inmunizazio aktiboa eta pasiboa. Uraren eta elikagaien bidezko gaixotasun transmitigarrien epidemiologia eta medikuntza prebentiboa.

12. Gaia. Ura infekzio-garraiatzaile bezala. Elikagai toxi-infekzioa. Sukar tifoidea eta paratifikoa.

13. Gaia. Bakterio-, birus- eta protozoo-etiologia duten beherakoarekin diren gaixotasunak. Koleraren eta Shigelosiaren aparteko ikasketa.

14. Gaia. Enterobirosiak: Poliomielitis. A eta E Hepatitisak.

15. Gaia. Aho bidezko Helmintiasiak. Aire-bidezko gaixotasunen epidemiologia eta medikuntza prebentiboa.

16. Gaia. Airea infekzio garraiatzaile bezala. Arnas aparatuko infekzio akutua eta Gripea. Neumoniak eta Legionelosia.  

17. Gaia. Difteria. Kukutxeztula edo kukurruku-eztula (tos ferina). Pneumokoko-gaixotasuna. Exantema- gaixotasunak. Parotiditisa.

18. Gaia. Tuberkulosia: infekzioa eta gaixotasuna. Prebentzioa eta kontrola. Kontaktuz eta inokulazioz transmititutako gaixotasunen epidemiologia eta medikuntza prebentiboa.

19. Gaia. Ezaugarri nagusiak. Sexu bidez transmititutako gaixotasunak. Ektoparasitosiak.

20. Gaia. Tetanosa. Gas-gangrena. Lepra.

21. Gaia. Hepatitis B, C eta D.

22. Gaia. Hartutako inmunoeskasiaren sindromea (Hies). Zoonosien epidemiologia eta medikuntza prebentiboa.

23. Gaia. Zoonosien berezitasun epidemiologikoak eta sozialak: Karbunkoa. Leptospirosia. Toxoplasmosia. 

24. Gaia. Bruzelosia eta amorreria (edo amorrua). Bektore bitartez transmititutako gaixotasunen epidemiologia eta medikuntza prebentiboa.

25. Gaia. Ezaugarri nagusiak. Sailkapena. Eskema orokorra. Paludismoa. Ospitalean hartutako gaixotasunen epidemiologia eta medikuntza prebentiboa.

26. Gaia. Infekzio nosokomialak: prebentzioa eta kontrola. Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko Zerbitzuak

 

V. GAIXOTASUN EZ-TRANSMITIGARRIEN EPIDEMIOLOGIA ETA MEDIKUNTZA PREBENTIBOA

27. Gaia. Gaixotasun ez-transmitigarrien epidemiologia orokorra. Prebentzio-mailak. Bihotz-hodietako gaixotasunak.

28. Gaia. Neoplasia gaiztoak.

29. Gaia. Arnas gaixotasun kronikoak. Diabetesa. Obesitatea. Bozio endemikoa.

30. Gaia. Gaixotasun mentalak. NSZ-eko endekapenezko gaixotasunak (gaixotasun degeneratiboak).

31. Gaia. Lan istripuak. Trafikokoak, etxekoak eta kirolekoak.

32. Gaia. Ezgaitasunak eta Elbarritasunak.. Motak. Lan ezintasunak. Akats sentsorialak. Errehabilitazioa. Berregokitzapena.

33. Gaia. Odontologia prebentiboa eta soziala. Hortz-txantxarra.


 

VI. OSASUN SUSTAPENA.

34. Gaia. Osasun sustapeneko ekintzak. Osasun azterketak. Motak eta berezitasunak. Ariketa fisikoa.

35. Gaia. Osasun sustapena bizitzaren aro ezberdinetan. Genetika. Bularreko haurraren, eskola-aurrekoaren, ikaslearen eta nerabearen arreta programak.

36. Gaia. Helduaren mailakako ekintza prebentiboak. Gerontologia eta gerontoprofilaxia.

37. Gaia. Lan-osasuna. Lan-lekuak. Osasunaren babesa lanean. Prebentzio Zerbitzuak.

38. Gaia. Alkoholismoa eta tabakismoa. Droga-mendetasunaren osasun eta sozial arazoak. Doping-a.

39. Gaia. Osasunerako heziketa. Kontzeptuak eta egite arloak.

 

VII. OSASUN PLANGINTZA ETA KUDEAKETA.

40. Gaia. Osasun sistemak. Segurtasun eta asistentzia sozialeko ereduak. Kontzeptua. Osasun Lege Orokorra.

41. Gaia. Osasuna eta garapen ekonomiko/soziala. Bizitza mailako eta ongizateko adierazleak. Osasun ekonomia. Koste/onura analisia.

42. Gaia. Plangintza eta programaketa Osasun Publikoan. Osasun diagnostikoa populazioan.

43. Gaia. Arreta sanitario integrala. Lehen Mailako Arreta: funtzioak. Oinarrizko osasun-unitateak. Arreta espezializatua. 

44. Gaia. Ospitaleko arreta. Egungo antolaketa. Ospitale-erakundearen errendimenduaren bilakaera.

45. Gaia. Nazioarteko osasun-erakundeak: OME, FAO, LEI, UNICEF, UNESCO, EEGak. Nazioarteko Osasun Arautegia.

 


 

PRAKTIKOA

 

1. Praktika. Kasu praktikoen konponketa:

1.1. Epidemiologiako ustezko kasuak: honen helburua ikasleek beren ikasketako lehen kurtsoan ikasitako Epidemiologia eta Demografiako oinarrizko edukiak gogora ditzaten lortzea da.

Praktikaren aurretik Epidemiologia eta Demografiaren ezaguerari buruzko froga bat burutu beharko da.

1.2. Elikagai-toxiinfekzio agerraldi baten azalpena eta konponketa.

1.3. Beste gaixotasu transmitigarrien agerraldien azalpena: gripea, sukar tifoidea, beherakoa, …

1.4. Elikagai beharren kalkulua ustezko egoera ezberdinetan (lana, kirola, patologia).

1.5. Lan-osasuna: Lan-istripuetan Maiztasun eta Larritasun Indizeak kalkulatzeko datuen aurkezpena jarduera ekonomiko ezberdinetan.

1.6. Infekzio-kasuen aurreko jokaera: meningitis, hepatitis B eta C, tuberkulosia, sexu bidez transmititutako gaixotasunak, errubeola, animalia-hozkada, HIESa, bruzelosia.

 

2. Praktika. MINTEGIAK:

2.1. Inmunizazio aktiboa.

2.2. Ospitale-infekzioak.

2.3. Bihotz-hodietako gaixotasunak.

2.4. Minbizia.

2.5. Istripuak.

2.6. Droga-mendetasunak / alkohola edo tabakoa.

2.7. Plazentaren zehar transmititutako gaixotasunak.

2.8. Katastrofe egoeratako jokaera.

2.9. Gaixotasun erreumatikoak eta osteoporosia.

2.10. Prebentzio-estrategiak

2.11. Antolamendu sanitarioa.

 

3. Praktika. Lan baten gauzatzea edo hezkuntza sanitarioko programa baten prestakuntza eta praktikan jartzea.

Kurtsoa hasterakoan lan ezberdin batzuk proposatuko zaizkie ikasleei, banaka edo bestela 3 edo 4 ikasletako taldetan, ikerketa edo hezkuntza sanitarioko lana diseina dezaten kurtsoan zehar. Behin burutu ezkero beste ikasleen aurrean aurkeztuko dute. Hezkuntza sanitarioko kasuan diseinuan zuzendutako populazioaren aurrean aurkeztuko dute. 

 

4. Praktika. Interes sanitarioko ikustaldiak: ur-araztegiak, hiltegiak, osasun ingurumen laborategia, Osalan.

 

5. Praktika. Tutoretza-praktikak Lehen Mailako Arretan integratuak.

 

BIBLIOGRAFIA

 

*  Benenson SA (ed.).: «Manual para el control de las enfermedades

*  transmisibles», 17ª ed. Organización Panamericana de la Salud,

*  Washington, 2001.

*  Last JN (ed.). «Maxcy-Rosenau Public Health and Preventive Medicine».

*  Appleton Century Crofts, 13th edition.

*  Martínez Navarro F y cols. «Salud Pública». McGraw-Hill. Interamericana,

*  Madrid, 1997.

*  Piedrola Gil G y cols. «Medicine Preventiva y Salud Pública». 10ª

*  edición, Salvat, Barcelona, 2001.