Berri zerrendara itzuli

EHUren Uda Ikastaroen lehen egunean lehen 320 ikasleak bertaratu dira. Batzuk Aldaketa Klimatikoaren eraginei buruz gehiago ikasteko, beste batzuk galdera bat aztertzeko Diruak ba al du sexurik? Osasunak, bizitza-estiloak eta kirolak gure ikasleen interesa bizten jarraitzen dute. Arlo zehatzagoetan, profesional talde bat enpresaren nazioartekoratzeaz arduratu da. Eta, azkenik, hizkuntzalaritzan adituek hizkuntza naturalen eta beraien egitura sintaktikoen aniztasuna ahalbidetzen duten faktoreak aztertu dituzte