D.1.- ekainak 25/27 Euskal idazle zaharrak institutuan ate joka (I)
Zuzendaritza: Gidor Bilbao Telletxea Jn.
Filologia eta Geografia-Historia Fakultatea. Vitoria-Gasteiz.UPV/EHU.
Xabier Etxaniz Erle Jn.
Irakasleen U.E. Vitoria-Gasteiz. UPV/EHU.
Helburuak:
Hizkuntza guztietan eta hezkuntza-sistema guztietan egin da galdera: gazteen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko, gazteentzat idatziriko literatura bultzatu behar da ala egokiagoa da idazle klasikoak irakurraraztea? Eta, neska-mutilek idazle klasikoen lanak irakurri behar badituzte, noraino erraztu behar dira zailtasunak? Noraino heldu daiteke egokitze-lana? Zenbateraino lagunduko du lan hautatuak aurkezteak? Ala oso-osorik irakurri behar dira klasikoak?
Halako galderei munduan eman zaizkion erantzunak aztertuko dira ikastaroan, eta euskal idazleen kasuan zelan aplikatu daitekeen ikusiko da, hala maila teorikoan nola praktikoan, zenbait idazlerengana hurbiltzeko proposamen zehatzak eskainiaz. Hiru helburu izango ditu, hortaz, ikastaroak:
- Lekuko idazle klasikoek munduko hezkuntza-sistemetan izan duten tokia aztertzea.
- Euskal idazle zaharrak batxilerreko neska-mutilekin lantzeak dituen zailtasunak aztertzea.
- Proposamenak eskaintzea, euskarazko literatura zaharra ere irakurtzeko zaletasuna sustatzeko tresna izan dadin.
Matrikula-prezioak: Maiatzaren 31ra arte: 70 €. Ekainaren 1etik aurrera: 84 €.
Balio akademikoa: 30 ordu.
Homologazio kodea: 0868170015
Hizkuntza ofiziala: euskara.