B.1- ekainak 22/24               Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak? (I)

Zuzendaria:                         Asier Basurto Arruti.
                                            Soziolinguistika Klusterra. Donostia-San Sebastián.

Helburuak:                                                            

Komunikazio molde berrien sorrerak eta hazkundeak eragindako aldaketek leku berezia dute gaur egungo gizartean. Mugarik gabeko harremanak eta komunikazio masiborako aukeren aurrean, gizabanakoek eta komunitateek testuinguru honetan eroso egokitzeko ahalegina egin behar dute. Hizkuntza gutxituen komunitateen ikuspegitik ere, egungo baldintzetara egokitzea erronka nagusietako bat da.
Hori horrela izanda, honako helburu zehatzak ditu ikastaroak:

  1. Komunikazio gizarte aroan euskal gizarteko jarrerak ezagutzea eta etorkizuneko jokaerak irudikatzea.
  2. Kultur identitateen eraikuntzan komunikabideek duten papera aztertzea. Euskara, gaztelania, ingelesa eta besteak gaur.
  3. Munduko joera homogeneizatzaileen aurrean tokian tokiko hizkuntzen lekuaz eztabaidatzea.

Matrikula-prezioak: maiatzaren 31ra arte: 70 €. Ekainaren 1etik aurrera: 84 €.

Balio akademikoa: 30 ordu.

Hizkuntza ofiziala: euskara.