|
|
|
|
Hezkuntzarako Eskubidea Mundu GlobalizatuanDonostia, 2006ko irailaren 6tik 8raMiramar JauregiaHezkuntza Konparatuko X. Kongresu Nazionala
Lagun estimatua: Granadan egin zen Batzar Orokorrean erabaki bezala, datorren urtean, hots, 2006an, Donostian egingo da Hezkuntza Konparatuaren Espainiar Elkartearen Kongresua.
Bere izenburua “Hezkuntzarako eskubidea mundu globalizatuan ” da, eta jadanik Batzorde lokalak ekin dio antolakuntza lanari Kongresua arrakastatsua izan dadin. Kongresua UPV/EHU-ren Udako Ikastaroen 25. urteurrenarekin egokituko da, beraz, denok ahalegin berezia egingo dugu ekimenak ahalik eta ondoen atera daitezen.
Gertaera honen antolakuntzarako osoko konferentziak, mahaingurua eta bost atal aurreikusi ditugu, “ Hezkuntzarako eskubidea ” bere osotasunean aztertzeko asmoz. Ez dugu ahaztu behar, komunikazioen ikuspegia konparatzailea, izan behar duela.
Ikusten duzuenez, pasa diren Kongresuetan izan ez den bezala, egutegi zabala dugu, hots, denboraz gabiltza eta honek antolakuntza lanak erraztuko dizkigu. Datorren otsailerako web orrian aurrez izena eman beharko duzue, horrela udarako behar diren lanak aurreratu eta aretoak erreserbatuko dira. Komunikazioen testua, gure esku egon beharko du maiatzaren aurrenerako, Akten liburua Kongresu aurretik prest izaten ahaleginduko baikara.
Datorren zirkularra urte bukaeran banatuko dugu eta txostengileak, inskripzioaren zenbatekoa eta komunikazioak bidaltzeko jarraibideak azalduko ditu.
Aurreneko zirkular hau bukatzeko Donostiara etortzeko konbitea luzatzea baino ez zaigu geratzen, lagunartean elkartruke zientifikoa egin eta egun atseginak igarotzeko parada bikaina izango baitugu. Agur bero bat eta laster arte
Antolakuntza Batzordea
Kongresua, Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen 25. urteurrenarekin egokituko da.
Egutegia
Aurrez izena ematea, irailak 28 arte (datu-orri elektronikoa, Kongresuko web orrian). Komunikazioak jasotzeko, 2006ko maiatzaren 1 arte Komiteak komunikazioak onartzeko, 2006ko maiatzaren 31 arte Ordainketa epea prezio murriztuan, 2006ko ekainaren 15 arte Kongresua 2006ko irailaren 6-8an egingo da
Ikuspegi historikotik, hezkuntzaren eskubidearen errekonozimenduak giza eskubideen errekonozimenduen bide berdina jarraitzen du. Azken eskubide hauek eskuratzeak, hezkuntzarako eskubidea suposatu du inplizituki, horrela herrialde gehienen konstituzio eta oinarrizko legeetan hezkuntzaren errekonozimendua azaltzen da hiritarren oinarrizko eskubide bezala. Gizarte demokratikoetan Nazioarteko Tratatuek ez dute baztertu oinarrizko behar honen garrantzia, ez pertsonalitatearen osaketan, ezta ere askatasunaren ekintzetan. Sarri esan den bezala, Hezkuntzaren eskubidea, askatasunera eta eskubide guztietara iristeko eta gozatzeko giltza da.
Bizi garen mundu global honetan, eskubide honen zabaltzea behar saihestezina da eta tokiko, nazio eta nazioarteko botere guztien atentzioa eskatzen du. Orain dela hamarkada batzuk, denentzako hezkuntza aldarrikatzen bazen, orain kalitatezko hezkuntza ere eskatzen da. Gainera zera gehitu genezake, hezkuntzarako eskubideak ez duela eskatzen botere publikoen eta pribatuen laguntza soilik eskolatzerako, baizik eta giza eskubidetan oinarritutako hezkuntza garatzeko. Hezkuntzarako eskubideak, beraz, behartzen du eskubideetan heztea eta hau da txanponaren beste aurpegia.
Hezkuntzarako eskubideaz ari garenean, bi ikuspegi nabarmendu behar dira, bat kualitatiboa: haur bakoitzarentzat ikaspostu bat, bereizketarik gabe eta denentzat; eta beste kualitatiboa: kalitatezko irakaskuntza, non oinarrizko heziketaz gain, giza eskubideak ere kontutan izango dituena, haurren bereizgarri propio eta anitzak errekonozituko dituena.
Agian, herrialde askok lehen betekizun kuantitatiboa beteko dute, ordea, askoz zailago da gure eskoletan, haurraren aniztasunaren errekonozimenduan oinarritutako hezkuntza osatzen duten elementu kualitatiboak lortzea.
Hezkuntza konparatua, jakintzagai zientifikoa denez, prestatuta dago interes handiko gai horiei ekiteko, hezkuntza sistemen ikuspegi zehatzen jakintza erraztuz. Eta, baita ere, beraien atzean dauden errealitate eta jardunbideak azalduz, hezkuntzarako eskubidearen funtzionamendua hobetuxeago ezagutzen lagunduko diguten azalpen kualitatiboak eta oinarrizko eskubide horiek izan ditzaken bortxaketen berri emanez.
Planteamendu horrekin heldu nahi diogu ondorengo Hezkuntza Konparatuko Kongresuari, balizko ekarpenen gaukotasunak eta aberastasunak gaian sakontzen lagunduko digutela aurreikusiz. Azpimarratzekoa da gaia garrantzitsua izanik, orain arte ez dela n Hezkuntza Konparatutako Kongresuetako xede izan.
Irailaren 6a, asteazkena 09-10,30. Dokumentazio banaketa 10,30-11,30. Kongresuaren inaugurazioa 11,30-12. Atsedenaldia 12-13. Hasierako Hitzaldia.
16-17,30. Komunikazioak 17,30-18. Atsedenaldia 18-19,30. Komunikazioak
Irailaren 7a, osteguna 09,30-10,30. Hitzaldia. 10,30-11. Atsedenaldia 11-12. Hitzaldia 12-13,30. Mahai-ingurua
16-18. Komunikazioak 18,30. Chillida-Lekura bisitaldi kulturala 20,30. Sagardotegian afaria
Irailaren 8a, ostirala 09-11. SEEC-ren Batzarra 11-11,30. Atsedenaldia 11,30-12. Ondorioak 12. Itxierako Hitzaldia 13. Itxierako Ekitaldia 14. Itxierako Bazkaria
1. Atala. Hezkuntza-eskubidea: Nazioarteko erakundeak eta Hezkuntzarako Eskubidea. Hezkuntzarako Eskubidea munduan. Hezkuntzako Nazioarteko Biltzarrak. Milurtekoaren hezkuntzarako Proposamen eta Helburuak. GKEk garatutako Programak.
2. Atala. Hezkuntza Sistemak eta Hezkuntzarako eskubidea: Hezkuntza publikoa/pribatua. Hezkuntza sistemen finantzaketa. Hezkuntza sistemen ebaluaketa. Hezkuntza sistemen antolakuntza. Globala eta tokikoa hezkuntza sistemetan.
3. Atala. Giza Eskubideetan Heziketa : Giza eskubideak eskola-kurrikuluan. Bakerako hezkuntza. Garapenerako hezkuntza. Kultura arteko hezkuntza. Giza Eskubideak irakasteko metodoak. Esperientzia praktikoak. Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien eragina. Komunikabideak.
4. Atala. Heziketa eta Haurtzaroaren Eskubideak. Haurraren eskubideen Hitzarmena. Haurtzaroa eta Giza eskubideak. Eskola eta partaidetza. Diskriminaziorik eza. Aniztasunari arreta. Inmigrazioa. Genero eta Hezkuntza.
5. Atala. Ikerketa eta Irakaskuntza Hezkuntza Konparatuan: Hezkuntza Konparatua ikerketa eremu bezala. Baliabide metodologikoak. Irakaskuntza Hezkuntza Konparatuan. Ikasketa-plan berriak.
Komunikazioak Kongresua antolatuta dagoen bost ataletan aurkeztu daitezke. Onarpen irizpideetako bat da ikuspen konparatua izatea da.
1.- Komunikazioak posta elektronikoz bidali daitezke honako helbidera: seec@sc.ehu.es Edo baita postaz euskarri magnetikoan 3,5 hazbeteko disketean, ariketan egile edo egileen Abizena Izena adieraziz eta komunikazio duen artxiboaren izena. Postal helbidea honako hau da: Filosofia eta hezkuntza Zientzien Fakultatea Hezkuntza Konparatuaren X. Kongresu Nazionala Tolosa Hiribidea 70 20018 Donostia- San Sebastian
2.- Komunikazioek ez dute luzeran 14 orri pasatuko, Word programan PC-arentzat idatziak, Times New Roman hizki motan, 12ko neurrian eta lerro-arte bakuna. Behin-betiko testua 2006aren maiatzak 1a baino lehen bidali beharko da aipatu den helbidera.
3.- Komunikazioaren aurreneko orrian honako datuak jarriko dira: izenburua (letra larriz), egilearen edo egileen izen eta abizenak, Unibertsitatea edo lantokia.
4.- Ohar eta erreferentzi bibliografikoak edo dokumentuak orri-oinean jarriko dira, Times New Roman hizkian, 10eko neurrian eta lerro-arte bakunean.
5.- Aipamen bibliografikoen era honako hau da: Liburuak AUTOREA, Izenaren inizialak (urtea): Izenburua. Lekua, Argitaletxe. ROSELLÓ, P. (1960): Teoria de las corrientes educativas. La Habana, Oficina Regional de la UNESCO.
Artikuluak eta liburu kapituluak AUTOREA, Izenaren inizialak (urtea): Aldizkaria edo Liburuaren izenburua, zenbakia, orriak. BRAY, M. (2002): Comparative Education in the Era of Globalisation: Evolution, Missions and Roles, Revista Española de Educación Comparada, 8, 115-135 or.
Aipamen informatikoa AUTOREA, Izenaren inizialak (urtea): Izenburua.(helbidea), kontsulta data. COMISIÓN EUROPEA (2001): Programa de trabajo de la Comisión para 2002 (http://www.europa.eu.int/comm/workprogr/2002/), 2001eko azaroaren 18an kontsultatua.
6.- Aipamen testualak, komatxo artean joango dira eta jarraian eta parentesi artean joango dira autorearen abizenak, argitalpen urtea eta orria, bost lerro baino gehiagokoa bada, alde bietara “sangratu” erara aurkeztuko da. “Testua (AUTOREA, 2005: 18). Artikuluan beste hizkuntza batean aurkezten diren espresio guztian kurtsiban azalduko dira.
7.- Irudiak, grafikoak, taulak, etab. Izanez gero, testuan dagozkien lekuan azalduko dira, zuri-beltzean eta 300 pp-ko bereizmenarekin.
8.- Aparteko orrian, komunikazioaren laburpena bidali beharko da, gehienez 150 hizkiko luzerarekin. Bere izenburuan, komunikazioaren titulua, eta egile-egileen izen, abizen eta unibertsitate edo erakundearen berri emango da, baita ere egile-egileen posta elektronikoa.
Onartutako komunikazioen laburpenak Kongresuko Web orrian argitaratuko dira, pdf formatuan 2006ko ekainaren amaieran.
Kongresurako inskripzioak barnean ditu: Akta eta komunikazioen liburua Ekintza sozialak (Txillida-lekura bisita gidatua) Sagardotegian afaria ( autobusa, etab.) Itxierako Bazkaria
Inskripzio-prezioa. Ekainak 15 arte: SEEC-ko bazkideentzat 180 €. Bazkide ez direnentzat 200 € Ekainak 16tik aurrera SEEC-ko bazkideentzat 200 €. Bazkide ez direnentzat 220 €
Ikasleentzat inskripzio-prezioa (asistentzia eta akta liburua) Ekainak 15 arte: 60€ Ekainak 16tik aurrera. 75 €
Dagokion diru sarrera honako kontu korrontean agin beharko da: Entitatea Kutxa- Caja Gipuzkoa San Sebastian Getaria kalea, 9. 20005 Donostia-San Sebastian Sukurtsal instituzionala, sukurtsal zenb. 381 Kontu-zenbakia IBAN ES 21 2101 0381 07 0012142410 Kodigo SWIFT edo BIC . CGGKES 22 Titularra: UPV/EHU Congreso de Educación Comparada
Posible da era VISA edo MASTERCARD txartelekin ordaintzea, sistema honetan interesaturik ba zaude idatzi mezu bat seec@sc.ehu.es helbidera
Ostatuaren gestioari dagokionez, Euskal Herriko Unibertsitateak, Viajes Iberia agentziarekin akordioa egina du eta erreserbak egiteko harremanetan jar dezakezu:
Maider Pérez Vilarrodona Tel.: 943.43.41.72 Fax.: 943.43.41.73 e-mail: smartin.corporate@viajesiberia.com
Bestalde, Udako Ikastaroen antolakuntzak, ostatu eta presio aukera zabala eskaintzen du ( hotelak, pentsioak eta erresidentziak). Udako Ikastaroen URL: http://www.sc.ehu.es/scrwwwsu/index.htm
Donostiako hotelen eskaintza ere kontsulta daiteke honako Web orrian http://www.sansebastianturismo.com/
Batzarraren hizkuntza ofizialak euskara eta gaztelera izango dira. Espainiako estatuan ofizialak diren beste hizkuntzetan idatzitako komunikazioak ere onartuko dira, baita ere ingeleraz eta frantsesez.
Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroak Fundazioa Donostiako Udala Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Kultura, Kirol eta Hezkuntza Ministerio Kutxa Fundazioa Santa Maria Fundazioa UNICEF- Euskal Herriko batzordea UNESCO Etxea
Luis María Naya Paulí Dávila Iñaki Zabaleta Arantxa Uribe-Etxeberria Felix Basurko Ana Eizagirre Itziar Rekalde Irene Lopez-Goni Joxe Garmendia Jon Caballero
|
|