Ikasketak: Informatikan ingeniaria
 
HELBURUAK


Ondoko arlotan eskuduntza profesionala lortzea: softwareko ingeniaritzan, erakundeen informazio sistemetan, sistema informatikoen ingeniaritzan, eta ingeniaritza informatika industrialean.

Halaber, ingeniaritza honen bitartez informatikaren profesionalen aholku eta parte hartzea eskatzen duten lan-munduaren edozein sektoretan lan egiteko gaitasuna ematen du. Informatikan Ingeniaritza titulua dutenok, besteak beste, ondoko atazak bete ditzakete:

Ikerketa, garapen, ekoizpen eta kalitate kontrol taldeen zuzendaritza.

Produktu industrial berrien garapena.

Puntako teknologia transferitzeko proiektuak.

 

IKASKETA-PLANEKO IRAKATS-ZAMAREN BANAKETA
 
1. ZIKLOA MAILA

Enborreko eta 
derrigorrezko
irakasgaiak

Hautazko
irakasgaiak

Aukera
askeko

kredituak
Karrera
amaierako
proiektua edo
lana
GUZTIRA
1.a 63 --- --- --- 63
2.a 59,5 --- --- --- 59,5
3.a 43,5 -- --- --- 43,5
Maila
zehaztugabea
--- 9 9,5 --- 18,5
2. ZIKLOA Maila
zehaztugabea

 4 eta 5.a
63 48 24 15 150
GUZTIRA 229 57 33,5 15 334,5

UNIBERTSITATEAN SARTZEKO BALDINTZAK

Unibertsitatean sartzeko baldintzak web orri honetan ikus daitezke: http://www.ehu.es/sarrera

 
ENBORREKO ETA DERRIGORREZKO IRAKASGAIAK
 
Lehen Maila
  
Irakasgaiak I Kred.
Analisi Matematikoa U 12
Sistema Digitalen Diseinua L 6
Informatikaren Oinarri Fisikoak L 6
Makina Lengoaia L 6
Matematika Diskretua eta Algebra U 12
Programazioaren Metodologia L 6
Elektronika Digitalaren Oinarriak L 6
Programazioa I U 9
 
Bigarren Maila
  
Irakasgaiak I Kred.
Konputagailuen Arkitektura I L 7.5
Zenbakizko Konputazioa I L 6
Estatistika eta Probabilitatea U 9
Datu-Egitura eta Algoritmoak I L 6
Datu Baseen Oinarriak L 6
Ikerkuntza Eragilea L 6
Konputazioaren Eredu Abstraktuak I L 6
Programazioa II L 7
Sistema Eragileak I L 6

Hirugarren Maila
  
Irakasgaiak I Kred.
Informazio Sistemen Analisi eta Diseinua L 6
Konputagailuen Arkitektura II L 7,5
Datu Baseen Garapena L 6
Datu-Egitura eta Algoritmoak II L 6
Konputazioaren Eredu Abstraktuak II L 6
Konputagailu-Sareak I L 6
- Sistema Eragileak II L 6
Laugarren eta bosgarren mailak (zehaztugabe)
  
Irakasgaiak I Kred.
Arkitektura Paraleloak L 9
Konpilazioa L 9
Softwarearen Ingeniaritza L 9
Adimen Artifiziala L 9
Metodo Matematikoak Konputazio Zientzietan L 9
Proiektu Informatikoen Plangintza eta Kudeaketa L 9
Karrera Amaierako Proiektua U 15
Konputagailu-Sareak II L 9

I: iraupena     U=urte osokoa     L=lauhilekoa

HAUTAZKO IRAKASGAIAK ETA AUKERA ASKEKO KREDITUAK

Hautazko irakasgaien eskaintza, aukera askeko kredituak lortzeko era, irakasgaien programa, ordutegi eta abarrei buruzko informazio zehatza ikastegiko gidaliburuan eta/edo ikastegiaren web orrian eskuratu ahal izango du ikasleak: http://www.ehu.es/if
  

BESTE TITULAZIO BATZUETAKO BIGARREN ZIKLORA SARTZEA

Titulazio honetako lehen zikloa gainditzen dutenek hurrengo ikasketetan hasteko aukera izango dute, heziketa-osagarriak, kasu bakoitzaren arabera, gainditu beharrekoak izanik ala ez:

  • Dokumentazioan lizentziatua (OB)
  • Elektronikan ingeniaria (OB)
  • Estatistika Zientzia eta Tekniketan lizentziatua (OE)
  • Giza Zientzietan lizentziatua (OB)
  • Hizkuntzalaritzan lizentziatua (OB)
  • Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua (OB)
  • Industria Antolakuntzan ingeniaria (OB)
  • Industria Elektronika eta Automatikan ingeniaria (OB)
  • Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatua (OB)
  • Kazetaritzan lizentziatua (OB)
  • Literaturaren Teoria eta Literatura Konparatuan lizentziatua (OB)
  • Merkatuen Ikerketa eta Tekniketan lizentziatua (OB)
  • Musikaren Historia eta Zientzietan lizentziatua (OB)
  • Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziatua (OB)

(OE) ez da egin behar heziketa-osagarririk
(OB) heziketa-osagarriak egin behar dira

TITULAZIOAREN BIGARREN ZIKLORA SARTZEA

Titulazio honetako bigarren zikloan, lehen zikloa egin dutenez gain, ondoko titulazioetako lehen zikloa gainditu dutenak sar daitezke, heziketa-osagarriak, kasu bakoitzaren arabera, gainditu beharrekoak izanik ala ez:

  • Gestioaren Informatikan ingeniari teknikoa (OE)
  • Sistemen Informatikan ingeniari teknikoa (OE)
  • Informatikan diplomatua (OE)

(OE) ez da egin behar heziketa-osagarririk
(OB) heziketa-osagarriak egin behar dira