|
|
|
Gizartearen etengabeko garapenak eskari eta betebehar berriak sortu ditu eta horiek erronka iraunkorra dira erakundeentzat. Azken hamarkadetan, gizartearen eskarien artean emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko beharra nabarmentzen da. Berdintasun hori gizartearen egitura eta funtzionamenduaren aldaketan oinarritu behar da derrigorrez. Igarotze zail eta luze honek hainbat faktore betetzea eskatzen du eta faktore horien artean profesional espezializatuekin kontatzeko beharra dago.
Testuinguru horretan, Euskal Herriko Unibertsitateak 2001. urtetik Emakume eta Gizonen berdintasun Masterra eskaintzen du. Haseratik master hau Emakunderen lankidetzarekin garatu da.
HELBURUAK
Euskal Herriko Unibertsitateko Emakume eta Gizonen berdintasun gaineko Masterraren helburu garrantzitsuena da berdintasun agenteak sortzea, hau da, gizarteko eremu ezberdinetan emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzera bideratutako jarduerak bultzatzea, egitea, koordinatzea eta ebaluazioa burutzeko prestatua dagoen pertsonal tekniko espezializatua. Lanbide hau hori berdintasun politikak garatzeko derrigorrezko tresnatzat jotzen da nazioarte, Europako Batasuna, estatu eta autonomia erkidegoko araudietan. Gainera, Okupazioen Nazio Sailkapenean onartuta dago espezializazioa. Funtsean, hezkuntza, lana, kultura, gizarte eremua eta orokorrean jendeak parte hartzeko modu guztietan emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko jarduera eta programen diseinu, kudeaketa eta ebaluazioari buruzkoak dira bere eskumen profesionalak.
Honako hauek dira ikasleak titulazio honetara daraman ikasketak amaitzean eskuratzen dituen jakintza, trebetasun eta abilezia zehatzak:
Berdintasunerako jarduerak eta planak diseinatu eta ezartzea, erakunde ezberdinak eta inplikatutako eragileak koordinatuz.
Ebaluaziorako tresnak sortu eta erabiltzea, bereziki genero inpaktuaren ebaluazio metodologia.
Egungo Administrazio eta kudeaketa publikoaren oinarrizko teknikak ezagutzea, bereziki aurrekontuak egitea, helburuka planifikatzea eta koordinazioa.
Administrazioari, gizarte agenteei, enpresei eta erakundeei berdintasunaren inguruko ekimen eta araudiari dagokionez aholkuak ematea.
Prestakuntza planak eta lan-orientabidea koordinatu eta ikuskatzea, bereziki emakumeei zuzendutako jarduerak ezarriz.
Sexista moduan estereotipatutako eta diskriminatzaileak diren jarrerak aldatzera zuzendutako sentsibilizazio kanpainak bultzatzea.
Ikerketa: Dokumentazioa, gizarte ikerketak, txosten estatistikoak eta genero azterketak.
Emakume eta gizonen berdintasunaren inguruko edozein motatako gaietan Administrazioaren, emakumeen kolektiboen eta gizarte agenteen bitartekari modura jokatzea. Dauden laguntzarako sare posibleak ezagutzea eta lantzea.
Hedabideen trebetasunak: ahozko eta idatzizko komunikazioa, talde-lan metodoak, negoziatzeko trebetasuna, jende aurreko aurkezpenak, talde animazioa eta sorkuntza gehitzeko teknikak.
Aztertzeko eta laburtzeko trebeziaren ondorioz zehazteko gaitasuna.
Beka espezializatuak eskuratzeko prestakuntza