Enlace al Índice

 

Graduondo honek gizarteari egiten dion ekarpen nagusia zera da, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde bitartekotza egiteko pertsona espezializatu eta kualifikatuak sortzea. Berdintasun agenteen prestakuntzaren zeharkako ikuspegia eta ikuspegi integrala dela eta, hainbat izango dira gizartean pertsona horiek sartutako aldaketak emankorrak izango diren eremuak: hezkuntza, kultura, lana, parte-hartze sozio-politikoa, kirola, etab.

 

Ikasleak lan munduan sartzeari dagokionez, azpimarra daiteke bai Administrazioaren alorrean eta baita enpresetan ere hainbat pertsona kontratatu direla iraupen ezberdineko lan ezberdinak egiteko. Beste pertsona batzuek emakumeak lan munduan izango duen sarrera, sustapena, mantentzea eta kalitatearen aurrean sortzen diren beharrak eta oztopoak ikertzeko proiektuetan parte hartu dute. Azpimarratu behar da pertsona asko profesionalak direla, izan ere, aurretik ere berdintasunaren politikarekin harremana duten erakunde ezberdinetan lanean ari dira.

 

Beste alde batetik, ikasleek hainbat erakunde, enpresa, fundazio, elkarte, alderdi politiko eta sindikatutan praktikak egiten dituzte. Prestakuntza helburuez gain, praktika horiek jarduera proiektu ezberdinak bideratzen dituzte praktikak egiten diren gune bakoitzaren barruan. Azpimarratu behar da, unibertsitatearen eta praktikak egiteko inplikaturik dauden hainbat erakunderen lankidetzak, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko gizarteko konpromisoa pizten lagundu duela.