"SAN JOSE FLOREAGA" ikastetxea:

San Jose de Floreaga ikastetxe pribatua Azkoitian kokatzen da. Herrialde honetan 12.000 biztanle inguru daude eta azken urte hauetan etorkin ugari heldu da bertara. Urola bailarako lurralde honetan bi ikastetxe daude eta horietako bat hain zuzen, Floreaga Salesiar ikastetxea da. Ikastetxe hau salestarrek zuzentzen dute eta bertan haur inguru daude.

 

Teknologi Berrien erabilpena Haur Hezkuntzan:

 

9; Ikastetxe honetan, Haur Hezkuntzako haurrek ez dute ia harremanik Teknologi Berriekin. Ikasgelako ordutegian agertzen zaie astean ordu betez bideoa ikusteko aukera dutela, baina errealitatean ez da horrela gertatzen eta bideoa ikusten dutenean, denbora besterik gabe igarotzeko izaten da. Beraz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan hasten dira Teknologi Berrien inguruko lehen harremanak izaten. Horretarako, jarraian ikusten den ordenagailu gela eskaintzen du ikastetxeak eta informatika ikasgai gisa jorratzen dute bertan.

 

 

Hala ere, datorren ikasturterako ikastetxe osoa kalitate prozesuan sartzeko asmoa dago eta horrek eguneratzeko ahalegina eskatzen du. Hau dela eta, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrek Teknologi Berrienganako hurbilpen bat egingo dute. Horrela, oraindik zer programa erabiliko den zehaztu gabe egon arren, astean ordu betez gutxi gora behera izango dute Teknologi Berrien inguruko ezagupena. Hori dela eta, irakasleak ere formakuntza ikastaro bat jasotzen ari dira dagoeneko.

Bertan, jolasen bidez haurrei era ludiko batean irakatsiko zaizkie Teknologi Berrien inguruko lehen urratsak. Honetaz gain, ingeleseko klaseetan ere baliatuko dira ordenagailuetaz.