ORAIN 65 MILIOI URTE BAINO GEHIAGO
Lehenengo Dinosauroak
  Ezagutzen diren dinosauro antzinakoenak Hego Amerikakoak dira. Triasikoaren bukaeran, Eoraptor ("egunsentiko narrastia") eta herrerasauroak narrastifaunetako kide txikiak ziren.
   
Eoraptoren antzinako arrasto anatomikoek dinosauro-arbasoa nolakoa zen esaten digute: tamaina txikiko bi hankako haragijalea.
 
Herrerasauroak izan ziren dinosauro haragijale nagusiak Triasikoaren amaieran. Irudian, Herrerasaurus-en garezurra.
 
Allosaurus-a
  Allosaurus-a Jurasikoaren amaieran bizi izan zen (orain 150 milioi urte gutxi gorabehera) Ipar Amerikan, Afrikan eta Europan. Tamaina handiko harraparia zen.
Allosaurus-aren eskuak hiru hatz ditu eta horregatik erraz bereizten dira Allosaurus-a eta Tyrannosaurus-a (T.rex-ek bi besterik ez ditu).
 
Allosaurus-aren garezurra ezaguna da orbiten gainean hezurrezko bi irtengune dituelako.
Allosaurus-aren atzapar kurbatuak, 17cm luzekoak, animalia bizi zenean hezurrezko kaxa antzeko batez estalita zeuden.
 
Hegaztien sorrera
  Archaeopteryx-ak ("antzinako hegoa") dinosauro eta hegaztien arteko "katemaila galdua" bihurtzen duten ezaugarri-nahastea du. Archaeopteryx-a antzinako hegaztia da, gaur egungo hegaztiek dituzten eboluzioberrikuntzak (giladun bularrezurra, pigostiloa, etab.) ez baititu berak. Oilaskoaren tamainakoa izanik, litekeena da hegalari aktiboa izatea, nahiz eta airean maniobrak egiteko eta lurreratzeko zituen ahalmenak seguruenik ere mugatuak izan.

Hegaztiak eta dinosauro haragijaleak oso gertuko ahaideak dira.
 
Iberomesornis-en ("Iberia-ko Hegazti ertaina") eskeleto fosila, Txolarrearen tamainakoa, Las Hoyas-ko (Cuenca) aztarna kretazeoan aurkitutakoa (orain 120 milioi urtekoa).
Archaeopteryx-a hegaztirik zaharrenetakoa da eta gaur egun dagoen ugaztunen fosilik ospetsu eta preziatuena. Goi Jurasikokoa da (orain 150 milioi urtekoa), Alemanian dagoen Bavariakoa.
 
Deinonychus-a
  Hiru metro luze eta gizakia baino zertxobait baxuagoa, Deinonychus-a 60kg inguruko pisua zuen bi hankako harraparia zen. Behe Kretazeoko sedimentu batzuetakoa da, Ipar Amerikakoa, eta 115 milioi urte ditu.
Dromesauroak ehiztari arin eta azkarrak ziren. Euren buztan zurrun eta luzea balantzin gisa erabiliz, trebe korrika egin eta jauzi egiteko ahalmena zuten. Hortzak eta atzaparrak zituzten erasorako arma gisa, eta batez ere oinean zuten igitai-formako atzapar handia zuten horretarako.
 
Deinonychus-aren garezurra eta aurreko gorputz-adarrak atzaparrak bistan dituela. 60.hamarkadan Deinonychus-a aurkitu izanak hegaztiak dinosauroetatik zetozela zioen hipotesia modan jarri zuen.
 
Tyrannosaurus-a
  Tyrannosaurus rex ("narrasti tiranoen erregea") tiranosauroetan, edo Goi Kretazeoko harrapari erraldoietan, handiena da. 13 metro inguru luze bazen eta 5 tona inguruko pisua zuen. Litekeena da T.rex ehiztari aktiboa izatea, ikusmen frontala eta seguruenik ere estereoskopikoa (distantziak kalkulatzeko) izateak horixe jartzen baitu nahiko agerian.

Estatu Batuetan eta Kanadan aurkitutako eskeletoek T.rex emeak arrak baino zertxobait handiago eta sendoago zirela erakusten dute.