BESTE ZENBAIT TALDERENTZAT BIDEA ZABALIK


Dinosauroak desagertzeak ugaztunei bidea irekita utzi zien lurreko ekosistemak konkistatzeko. Tertziarioaren hasieran agertu ziren gaur egungo ugaztun-talde gehienak. Gaur egun bizi bagara eta fosilez eta gure planetako iraganeko biziaz interesatzen bagara, neurri batean behintzat, dinosauroak desagertu zirelako da.

Gaur egungo ekidoen (zaldien) arbaso diren perisodaktiloaren masailezurra, Arabakoa, Eozenokoa (orain 35 milioi urtekoa). Ugaztunek dinosauroen lurra heredatu zuten.