Edukiak: Izaki bizidunak
Gertakari, kontzeptu eta printzipioak
Gure inguruneko animaliak eta dinosauroak.
Dinosauroen azterketa.
Dinosauroak eta gure ingurunean arruntak diren zenbait animalia konparatzea, berdintasunak eta desberdintasunak kontuan hartuz.
Dinosauroak: morfologia, elikadura, ugalketa, eta desplazamendua.
Animalien sailkapena: ornodunak, ornogabeak, ugaztunak, narraztiak, anfibioak, arrainak, hegaztiak, intsektuak.
Elikadura kateak.

Izaki bizidunak.

Izaki bizidunen ezaugarriak: jaio, hazi, ugaldu eta hil egiten dira.

Izaki bizigabeak edo inerteak.

Izaki bizidunen eta bizigabeen arteko aldeak.

Izaki bizidunen habitat desberdinak.

Landare eta animalien baliagarritasuna.

Prozedurak
Kutxaespaziora bisitaldiak burutzea, horien behaketa-gidan edo kanpo-koadernoan idazten diren oharpenak eginez.
Gizakia eta gainerako izaki bizidunen arteko antzekotasun eta desberdintasunen behaketa.
Kutxaespazioan behaketak egitea, laginak jasotzea, sistematizazioa eta erregistroa.
Gizakia, animalia eta landareen bizimolde desberdinei buruzko testu desberdinen irakurketa.
Dinosauroei buruzko ikerketa monografikoak burutzeko datuak hartzea, ikerkuntza, haien morfologia, bizi-funtzioak eta bizimoldeak deskribatuz.
Izaki bizidunen azteketa konparatiboa: analogiak eta desberdintasunak, "egitura" unitatetan -sistemak, organoak eta zelulak- eta "funtzionamenduan" -elikadura, harremanak eta ugalketa-.

Animaliak identifikatzea gida mota desberdinak erabiliz.

Dinosauroak azaltzen dituzten irudi bildumak gauzatzea.

Zenbait animali espezieen desagerpena edo desagerpen arriskuari buruzko debate eta elkarrizketak.

Jarrera, balio eta arauak
Pertsonalizazioa
Ikasgelan zein ingurunean animaliak eta landareak zaintze eta mantenimendu lanekiko erantzunkizuna.
Animalia eta landareen behaketa sistematikoa eta dagozkien txostenak burutzerakoan zehaztasun eta zorroztasunarekiko sentiberatasuna.
Izaki bizidunen gaineko ikerketa eta behaketarekiko interesa eta jakinmina.
Sozializazioa eta elkarbizitza.
Lanerako materialen zein behaketarako tresnen mantenimendu nahiz erabilpenari dagozkien arauak errespetatzea.

Museoak errespetatzea, horiek narria litzaketen ekintzak ekidinez.

Inguruneko landare eta animaliekiko ardura eta errespetuzko ohiturak garatzea, batez ere bertakoak izan eta desagertzear daudenen kasuan.