HELBURU OROKORRAK:
Zer espero da proiektu honetaz?

Museoa errekurtsoz inguratzea, hau da, errekurtso hauen bidez Zientzia Museoak helburutzat duen difusio teknologiko eta zientifikoaren eraginkortasuna handitu nahi da.

Zientzia Museoa, teknologia berrien integrazio bidez, hezkuntzaren berrikuntzarako zentro bilakatzea da helburuetako bat. Honela, irakaskuntzarako erreferentzi bihurtuz.

1. Zientziaren difusiorako komunitate birtual baten diseinua egin eta garatzea, Zientziaren Kutxagunea buru delarik.

2. Zientzia Kutxagunearen testuinguru birtuala eratu, garatu eta hobetu zientzia eta teknologiaren irakaskuntza prozesuak, indibidual eta kolektiboak, bultzatuz eta erraztuz.

3. Museoaren errekurtsoen bidez zientziaren difusioan gizartearen parte hartzea hobetzea.

4. Kutxaespazioak duen hezkuntza testuinguruan, zientziaren difusioan aplikagarri diren teknologi berrietan sakontzea eta garatzea.