BISITAREN ONDOREN EGITEKO ARIKETAK
MAGNETISMOA
21. JARDUERA: BA AL DU IMANIK?

Helburua: Ikasleek etxean dituzten hainbat aparailu elektrikok imanak dituztela jabetzeko, haietako batzuk klasean deskonposatzea .
Edukiak: Prozedurazkoak.

Lau edo bost pertsonako taldetan banatu eta talde bakoitzak etxean aurkitzen duen aparailu elektriko zahar bat klasera ekarri. Klasean aparailu elektriko hori ireki:
Ba al dago imanik? Konparatu beste taldeetako aparatuekin.
 
Aipatu museoan kanpo magnetikoarekin erlazionatuta dauden hiru modulu:
  1.
2.
3.
22. JARDUERA: NORABIDEA AURKITUZ

Helburua: Iparrorratz bat eraiki eta bere beharraz jabetu. Lurreko poloak ezagutu eta iparrorratzarekin lotu.
Edukiak: Kontzeptualak eta prozedurazkoak.

A) Esperimentua.
Inoiz erabili al duzu iparrorratzik? Zertarako erabiltzen dugu?
Goazen iparrorratz bat klasean eraikitzera. Berehala jabetuko zara zein erraza den!!!
  Beharrezko materiala:
1. Orratz bat
2. Iman bat
3. Hari zati bat
Prozedura
1.- Imana orratzaren gainean igurtzi, beti norabide berdinean. Hau egitean, zer gertatu zaio orratzari?
2.- Orratzari erditik hari bat lotu, eta ipini zintzilik.
3.- Orratzak norabide bera markatuko du beti. Zein norabide da hau? Zergatik?

Azalpena: Ikus dezakezunez oso erraza da iman bat eraikitzea. Inoiz pentsatu al duzu gure planetak iman baten moduan funtzionatzen duela?
Iman bat hari batetik zintzilikatzen bada iman horrek lurreko polo magnetikoak seinalatuko ditu. Hauek ezagutzen ditugun polo geografikoekin lotura dute. Honela, lurraren iparraldea imanak adieraziko digu.

Iparrorratzak ere libreki jiratzen duen iman bat dauka bere barruan, eta iman horrek lurreko iparraldea eta hegoaldea seinalatzen dizkigu. Horren arabera ekialdea eta mendebaldea zeintzuk diren ere jakin dezakegu. Beraz iparrorratzak lagungarriak dira lurreko edozein lekutan orientatzeko.
B) Iparrorratzaren norabideak seinalatu:
 
ELEKTRIZITATEA
23. JARDUERA: ZIRKUITU ELEKTRIKO BAT ERAIKIZ

Helburua: Zirkuitu elektriko bat eraiki eta material eroale nahiz isolatzaileak bereiztu.
Edukiak: Prozedurazkoak.

A) Museoan ikusitako zirkuitu elektriko bat eraikiko dugu jarraian. Horretarako ikasgelara petaka motako pila bat, kable zati bat eta bonbilla txiki bat ekarri beharko dituzue. Guzti horrekin bonbilla piztea lortuko dugu.
Prozedura:
1.- Kablea bitan ebaki eta muturrak pixka bat zuritu.
2.- Kable bakoitzeko mutur bat pilara lotu klip bat erabiliz.
3.- Kableen beste muturrak bonbillara lotu.
Lortu al duzu piztea? Zorionak!!!!
B) Orain material eroaleak eta isolatzaileak bereizteko aurretik eraiki dugun zirkuituaren kablea moztu, zuritu muturrak eta honako material hauekin frogatu ea bonbilla noiz pizten den: metalezko koilara bat, plastikozko objektu bat eta zeramikazko edo beirazko beste bat, papera eta zuk nahi dituzun beste objektu batzuk.
C) Marrazki hauetan ikusten dituzun objektuetatik material eroaleak eta isolatzaileak bereiztu:
 
24. JARDUERA: HITZAK LOTU

Helburua: Aurretik ikasitako kontzeptuak beren definizioarekin lotu.
Edukiak: Kontzeptualak.

Hitz hauek beraien esanahiarekin lotu:
-Dinamoa -Kable eroaleak, elektrizitate iturria eta aparatu elektriko batzuez osatua dagoen instalazioa.
-Elektroimana -Energia kimikoa energia elektriko bihurtzen duena.
-Zirkuitu elektrikoa -Mugimenduaren bitartez korronte elektrikoa sortzen duen aparatua.
-Pila -Elektrizitatearen bitartez kanpo magnetikoa sortzen duen aparatua.
-Plasma -Materien laugarren egoera fisikoa, lurrean oso gutxi dagoena.
 
25. JARDUERA: PREBENTZIORAKO BIDEA

Helburua: Korronte elektrikoen arriskuez jabetu.
Edukiak: Kontzeptualak.

Korronte elektrikoa arriskutsua izan daiteke, arrisku hauek ekiditeko prebentziorako hiru aholku idatzi itzazu:
  1.
2.
3.
 
26. JARDUERA: ELEKTRIZITATEA ETA GENEROA

Helburua: Etxean neska eta mutilek modu aktiboan parte har dezaketela lan ezberdinetan jabetu.
Edukiak: Kontzeptualak eta prozedurazkoak.

Nork jartzen ditu bonbillak zure etxean? Eta nork lotzen ditu kableak, edo nork erabiltzen du bihurkina? Gizonezkoak erantzun al dituzue gehienok? Zergatik gertatzen da hau? Emakumeak ezin al dute horrelako gauzetan ibili? Eztabaidatu klasean aldeko eta kontrako posturak.
 
ELEKTROMAGNETISMOA
27. JARDUERA: ELEKTRIZITATE ITURRIAK

Helburua: Elektrizitate iturri ezberdinak ezagutu eta bereiztu.
Edukiak: Kontzeptualak.

Dinamoaren erabilera ikusi dugunean elektrizitatea gure indarraz sortzen genuela ikusi dugu, baina etxean, aparatu elektrikoak erabiltzerakoan ez dugu indarrik egiten.
Nondik dator elektrizitate hori, edo non sortzen da?
 
  50.000 langile elektrizitatea sortzeko pedalei ematen ari dira.
  Naturaren indarrak erabiltzen dira elektrizitatea sortzeko.
  Aparatu elektrikoak piztean elektrizitatea berez sortzen da.
Naturako zein elementu erabiltzen dira elektrizitatea sortzeko? Nola?
Ondorengo marrazkiak begiratu, eta esan zein motatako indarra erabiltzen duen elektrizitatea lortzeko.
Ezagutzen al duzu besterik? Zein izango da gutxien kutsatzen duena? Zergatik?