HASIERAKO ARIKETAK
ARGIA
1. JARDUERA: ARGIA EGUNEROKO BIZITZAN
Nondik dator jasotzen dugun argia? Toki bakarretik al dator? Nola sailkatuko zenituzke? Ze ezberdintasun dute?
 
2. JARDUERA: ARGIA ETA BIZITZA
Gorputzeko zein atal erabiltzen dugu argia nabaritzeko?
Inoiz pentsatu al duzu nolakoa izango litzatekeen mundua argirik gabe? Ze motatako eragina izango luke pertsonengan? Eta animalia eta landareengan?
 
3. JARDUERA: ARGIA ENERGIA ITURRI
- Gorde landare bat armairu baten barruan eta utzi bigarren bat leihoaren ondoan. Aste bat pasa ondoren, ipini bata bestearen ondoan eta alderatu. Desberdinak al dira? Zer dela eta?
- Ze helburu dute eraikuntzetako leihoek? Helburu bakarra al dute? Ze funtzio dute pertsianek?
- Argiaren norabidea ikusteko, honako esperientzia egingo dugu:
 

Materiala:
1. Laser puntero bat
2. Talko hautsak

Prozedura: laserra norabide zehatz batean zuzendu eta hautsak izpiaren gainetik bota.

Zer esango zenuke argiaren norabideari buruz? Nolakoa da?

 
KOLOREA
4. JARDUERA: KOLOREAK
Erantzun galdera hauei:
 

1. Zenbat kolore daude? Animalia desberdinek kolore guztiak ikusten al dituzte? Eta guk, zenbat kolore ikus ditzakegu? Nola sailkatuko zenituzke?

2. Zer gertatuko litzateke koloreak nahastuko bagenitu?

3. Zein da gehien gustatzen zaizun kolorea? Zergatik?

 
5. JARDUERA: ESPERIMENTA DEZAGUN KOLOREEKIN!
Goazen pigmentuekin nahasketak egitera!!
 

Materiala:

- koloreetako tenperak: cyan, magenta, horia
- pintzelak
Erantzun ondorengo galderei:
 

- Zer gertatzen da koloreak nahasten direnean?

- Nahasi aurrean dituzun koloreak nahi dituzun moduan folio txuri batean

- Saiatu taula hau betetzen zein kolore irtengo den jarriaz.

 
cyan
+
magenta
=
cyan
+
horia
=
magenta
+
horia
=
Froga itzazu ondorengo nahasketak:
 

- Zein kolore atera zaizkizu? Konparatu borobilean margotu dituzun emaitzak taulako emaitzekin. Zenbat igarri dituzu?

- Zer egingo zenuke kolore gehiago ateratzeko?

- Ba al dakizu zer den kolore primarioa? Zeintzuk dira kolore primarioak? Zein da hauen berezitasuna?

 
6. JARDUERA: ARGIAREN KOLOREAK
Zelofan zati hauek nahasterakoan ze kolore irtengo dela uste duzu? Hutsuneak bete.
 
Gorria
+
Urdina
=
Gorria
+
Berdea
=
Berdea
+
Urdina
=
 
Goazen frogatzera!!!!

Materiala:
- koloretako zelofana: urdina, gorria, berdea.
- linterna bat.

Osatu lau edo bost pertsonetako taldeak. Talde bakoitzak linterna bat eta hiru zelofan zati edukiko ditu, zelofanak hiru kolore hauetakoak izango dira: urdina, gorria eta berdea.

 

* Hasteko, linternaren fokua orri zuri baterantz zuzendu. Ze kolore du orain orriak?

* Ondoren, linternaren fokua zelofan gorriarekin estali eta orri zurirantz zuzenduko dugu.

* Zer gertatzen da orriaren kolorearekin? Orain egin froga bera beste bi zelofan zatiekin.

* Igarri al dituzu irten diren koloreak zeintzuk diren?

* Hau egin ondoren, linternaren fokua bi zelofan elkarren gainean estaliz frogatu eta gero errepikatu esperimentua zelofan desberdinak binaka ipiniz.

* Bukatzeko, hiru zelofanekin koloreen nahasketa ere egin dezakezu. Ze kolore irtengo dela uste duzu? Froga ezazu.

* Azkenik, froga ezberdinak egin ondoren, bete ondorengo grafikoa, irten duten argien kolorea marraztu.

¿Ba al zenekien telebistak hiru kolore dituela? Guk kolore asko ikusten ditugun arren urdina, gorria eta berdea dira telebistaren oinarrizko koloreak. Beste guztiak hauen konbinaketetatik sortzen dira.
 
7. JARDUERA: ARGIAK ETA PIGMENTUAK KONPARATUZ
Konparatu argiekin eta pigmentuekin egindako esperimentuetako taulak. Koloreen nahasketekin egindako emaitzak berdinak al dira? Kolore primarioak berdinak al dira pigmentuetan eta argietan?
 
Orain egin ditugun esperientziak berriro egingo ditugu jarraian agertzen den helbidean klikatuz eta bertan koloreak nahastuz, bai argiarenak eta baita pigmentuenak ere. "http://www.educaplus.net/luz/index_luz.php".
 
8. JARDUERA: MATERIAL OPAKO, TRANSLUZIDO ETA GARDENAK
Begiratu ondorengo marrazkiak eta esan zein den opakoa, zein transluzidoa eta zein gardena.
 
Aurreko marrazkiak kontutan hartuta, zer egiten du argiak gorputz garden batekin topo egitean? Eta transluzido batekin? Eta opako batekin?
 
9. JARDUERA: ARGIAK MATERIAREKIN TALKA EGITEAN...
Bereiztuko al zenuke material hauen artean zeintzuk diren gardenak, zeintzuk transluzidoak eta zeintzuk opakoak?
 
Gardena
Transluzidoa
Opakoa
Egurra
Ura
Burdina
Kristala
Hodeia
Airea
Kea
Arkatza
 
Orain idatzi bakoitzetik bi adibide .
 
ISPILUAK
10. JARDUERA: GURE IRUDIA ISPILUAREN AURREAN
Erantzun galdera hauei:
 

1. Jarri ispilu baten aurrean. Zer ikusten duzu? Eskuineko eskua igo. Zein esku igo du ispiluan dagoen irudiak? Orduan, berdinak al dira ispiluko irudia eta irudi erreala?

2. Argiak ispiluan talka egitean zer egiten du? Orduan, ispiluak gardenak, transluzidoak ala opakoak dira? Gogoratu argiari buruz esandakoa aurreko ariketetan.

3. Ispilu guztiak berdinak al dira?

4. Zure ingurunean dituzun ispilu mota desberdinak aipatuko al zenituzke?

5. Zein erabilera ematen zaie etxean, kalean, autoetan, bizikletan....